2012/06/18


MAIATZAN 29KO PLENOAREN LABURPENA


EAJ-PNV-tik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Egoitz Arana, Bitoriano Larrazabal eta Rut Martinez.

BILDUtik: Anuska Emaldi, Jose Luis Artetxe, Pedro Lejarza eta Zedarri Jauregi.

Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2012ko maiatzaren 29an, goian aipatutako kideak batu ziran.


Aurreko bilera-agiriaren onarpena. Aprobación del acta anterior.
Martxoaren 20koa onartu zan, ez ostera maiatzaren 2koa.
Se aprueba la del 20 de marzo pero no la del 2 de mayo.

Santa Lutziko bidearen desjabetzaren espedienteari hasierea emotea. Apertura del expediente de expropiación del camino de Santa Lutzi

Arkitektoaren informean azaltzen da arau ordezkoetan bide hau “Suelo de sistemas generales” moduan agertzen dala eta horrek aukera emoten dauala desjabetze espedienteari hasierea emoteko.
Kontuan hartu beharreko jabeak Ercilla,bere emaztea eta Sabino Aranaren oinordekoak dira. Azkenengo honeek ermita aurrean dagoan terrenoa ixteko prest agertu dira eta alkateak esan eban trukean zeozer emon beharko jakiela.
Kostua, gitxi gorabehera, 1816€koa izango da. 
BILDU-k argitu gura eban  antzeko beste kasu batzuk be badagozala: Santa Lutzitik hurbil, Altzustetik Arregira/Plazara zarratuta dagoan lehenagoko bidea. Bide hau be “Suelo de sistemas generales”en agertuten da. Konparazinozko bidebakokeriarik ez egiteko eta kasu horretan dagozan bideak aztertutea eta bide publikoen inbentarioa egitea eskatu eban. Alkateak esan eban aipatutako kasu hori aztertuko dala.
Santa Lutziko bidean desjabetze espedientea zabaltzeari baietza emon jakon danon adostasunagaz.
Bildu trae a colación la existencia de otros casos similares al del camino de Santa Lutzi, por lo que considera sería agravio comparativo no actuar de la misma forma en todos, por ejemplo el antiguo camino de Altzusta a Arregia/la Plaza que también se contempla dentro del “Suelo de sistemas generales”.
Se aprueba por unanimidad abrir el expediente de expropiación del camino de Santa Lutzi.

Diruzaintza soberakin ezkorra (-462.211,20€) zuzentzeko beharrezkoak diran neurriak hartzea. Medidas para subsanar el Remantente de Tesorería negativo.

Alkatean esan eban diruzaintza soberakin ezkorra zuzenduteko kreditu barririk ez dala eskatuko, inbertsinoetan egingo dalako murrizketa: saneamenduko obrak ez badira finantzietan  ez dira egingo. Diputazinoak %62ko dirulaguntzea emoten dau. EREIN programatik  laguntasunik ez bada lortuten, Udalak obra ez dau autofinantziatuko.
Olabarrin dagozan pinudi bi botako dira. Hortik gitxi gorabehera aurreikusten da 60.000euro  lortzea. Diru hori azkenengo kreditua amortizetako erabiliko da. Datorren urteko aurrekontuak superabitagaz onartutea beste neurri bat izango zan.
BILDUk aipatu eban 2013ko aurrekontuak 200.000 euroko superabitagaz onartzen badira, ez dala inbertsinorik egongo eta horregaitik proposatu eban arkitektoan kontratua beraztertutea, kontsumo elektrikoa gitxitutea (argiak bitik bat kendu), Iberdrola eta Ur Partzuergoaren EJGZ (Impuesto de Actividades Económicas) beraztertutea, zinegotziak ez kobratzea…
BILDUk galdetu eban ia  soberakin ezkor hau benetako zuloa dan, eta holantxe da,  kontu hartzaileak baietz erantzun ebalako.
BILDUk eskatuta gaia mahai gainean geratu zan.
Entre la medidas a tomar para subsanar el Remanente de tesorería negativo, que asciende a -462.211,20€, la alcaldesa informa que: no se recurrirá a pedir ningún otro crédito, se llevarán a cabo recortes en las inversiones (si el saneamiento no es subvecionado al cien por cien no se realizará la obra), se preve´conseguir 60.000€ con la venta de 2 pinares en Olabarri. Así mismo propone como medida aprobar los presupuestos del año que viene con superhabit.
Bildu aclara que  aprobar los presupuestos del 2013 con un superhabit de 200.000€ supondría no realizar ninguna inversión real.

Zeanuri-Areatza azerearen obren adjudikazinoa. Adjudicación de la obra de la acera Areatza-Zeanuri

Adjudikazinoaren obra hartu dauan Morga enpresa “baja temeraria”n dago, hau da, urteerako prezioa baino askoz bajuago eskeini dau, legeak markatutako limiteetatik kanpo. Arkitektoaren arabera hiru enpresa dagoz kasu honetan. Audientzia emongo jakie azaldu dagian zergaitik jo daben hain baju, eta obra egiteko gai dirala garantizau ahal izateko.
Horren arabera Udalak erabakiko dau obra nori emon.
Morga, empresa adjudicataria en la obra de la acera Areatza-Zeanuri, se encuentra en “baja temeraria”, ha pujado mucho más bajo de lo garantizable por ley. En esta misma situación se encuentran tres empresas. Se les concederá audiencia para que expliquen los motivos de su puja y garanticen poder llevar a buen término la obra. Consecuentemente se decidirá a quién otorgar la misma.

Erregu eta itaunak. Ruegos y preguntas
Rutek udako programea azaldu eban: musika ikastaroa 0-2 urte bitarteko umeentzat, Eneritz Izak aurkeztutako proiektua. Udalekuak dirala eta, Guraso Elkarteak gurago dau astekoak izatea. Eta gaineratu eban bebai ludoteka/gaztetxoko.… dana enpresa bategaz egitea aurreikusita dagoala. BILDUk galdetu eban ze erispidegaz aukeratuko diran begiraleak eta ze partidetatik aterako dan dirua. Erantzuna izan zan enpresak erabakiko dauala curriculumaren arabera. BILDUk erantzun eban erispiderik ez dagoanean ateak zabaltzen jakozala “kutunkeriari”. Dirua dala eta Rutek esan eban 3.000€ko sortutako partidatik gehi jarduera soziokulturaletako partidatik aterako dala. BILDUk uste dau udaletxeak kudeatu beharko ebala proiektua, eta ez enpresak, bitartekariak beti garestitu egiten dabelako azken prezioa.
Udal Gaztedi plana dala eta, Ruteen esanetan ekainan zabaltzen da epea udal txikiek subentzinoak eskatu ahal izateko

Maiatzaren 10en BILDUk Bateragune kasua dala eta mozino bat aurkeztu eban. EAJ-PNVek aztertuko ebala esan eban eta alternatibo bat aurkezten eban nahiz eta BILDU aurkeztutakoagaz ados egon.

-BILDUk San Isidro jaietako kontueri buruz galdetu eban, ondino egin barik dagoz eta.

-BILDUren galdera katastroaren aldaketak dirala eta, alegazinoak aurkeztuteko epea noiz amaitzen dan izan zan. Idazkariak erantzun eban ekainean izango dala. Tipoa aztertuten dabiz, asko igoten dauan ala ez jakiteko.

-BILDUk galdetu eban “Maiatzak 19, kartzelak hustu, plazak bete” ekintzaren barruan egin ziran kartelak zer dala eta kendu ziran eguna amaitu baino lehenago. Gogoratu eban Zeanuriko Udalak 2011ko abenduaren 26an presoen aldeko ekintzakaz bat egitea sinatu ebala. Alkateak erantzun eban txarto ulertu bat izan zala.

-Barazargo gasolindegiari buruz galdetu eban BILDUk jakin gurean ze erabaki hartu zan, hartu bazan, egindako batzarrean. Alkatearen erantzuna izan zan jarduerea eguneratzen bada, lizentziaren iraungipena ez dala gauzatuko.

-Udaleko langileen lan hitzarmenari buruz ez dago barririk.

-BILDUk galdetu eban arkitektoaren kontratua noiz amaitzen dan. Uztaila edo abuztuan amaitzen dala erantzun zan. BILDUk eskatu eban beraztertzea, eta holan egingo dauriela erantzun eutisen.

-Hobi septikoak: 2007tik hasita arazo bat dau Otseinen, hobi septiko-ekologiko baten urteerea errekatxo batera joaten da eta udan hatsa egoten da. Alkateak erantzun eban konpontzeko proiektua eginda dagoala baina ez dagoala dirurik.


-Lan poltsa dala eta, BILDUk esan eban bere egunean baldintzen artean eskatu ebala 18 urte beteta izan beharra, eta geroago esan jakon 16 urte beteta izatea. 16 urtekoak ezin dabe B1 karnetik euki, hori dala eta eskatuten dau kontraesana daukien baldintzak zuzendutea.

-Bide bazterrak dirala eta, alkateak esan eban aurkeztuteko bi edo hiru konbidatuko dirala San Juanetarako garbi egon daitezen.



      Rut informa que dentro del programa de verano habrá un curso de música para las edades comprendidas entre los 0-5 años, que Eneritz Iza ha presentado un proyecto educativo, que el AMPA es más partidario de que las colonias sean semanales, que la ludoteca, el gaztetxoko, … serán gestionados por una empresa, siendo esta misma la que decida quién optará a las diferentes plazas
Bildu pregunta por el pliego condiciones de esa bolsa de trabajo. Se le responde que será la empresa quien decida según el curriculum presentado. A lo que Bildu añade que esto abre las puertas a posibles enchufismos.

Bildu hace una serie de preguntas:
-         en relación a la moción presentada por Bildu respecto del caso Bateragune  EAJ-PNV presenta un texto alternativo a pesar de estar de acuerdo con lo expuesto en la moción de Bildu.

-        en cuanto a los gastos de las fiestas de San Isidro se le responde que todavía éstas no se han cerrado.

-        sobre el catastro la secretaria responde que están analizando el tipo a aplicar a las diferentes edificaciones.

-        Retirada de carteles “Kartzelak hustu, plazak bete”del 19 de mayo. La alcaldesa reponde que se debió a un malentendido.

-        Gasolinera de Barazar: si se actualiza la actividad, no se aplicará la caducidad de la licencia otorgada en su día.

-        Convenio colectivo: sigue sin haber novedades al respecto.

-        Pide se revise el contrato del arquitecto que finaliza este julio/agosto. EAJ-PNV contesta que tendrá el tema en cuenta.

-        Pozos sépticos: desde el 2007 hay problemas con un pozo séptico-ecológico que vierte sus desbordes a un riachuelo y genera malos olores. La alcaldesa responde que hay un proyecto pero como no hay dinero no se lleva a cabo.

-        Bolsa de trabajo: en su día Bildu propuso que la edad mínima par aparticipar en la misma fuese de 18 años, a lo que se le dijo que por ley tenía que ser 16. Pero como también se exige tener el carnet B1, Bildu pide se corrijan estas incompatibilidades.

La alcaldesa informa que se invitará a dos o tres empresas para adjudicar la limpieza de cunetas.


No hay comentarios:

Publicar un comentario