EKAINAREN
26-KO PLENOAREN LABURPENA
EAJ-PNV-tik: Izaskun Sagarna,
Felipe Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal eta Rut Martinez.
BILDUtik: Anuska Emaldi, Jose
Luis Artetxe eta Zedarri Jauregi.
Zeanuriko udaletxeko
batzar-aretoan, 2012ko ekainaren 26an, goian aipatutako kideak batu ziran.
Aurreko bilera-agiriaren onarpena. Aprobación del acta
anterior.
Maiatzaren 2ko eta maiatzaren 29ko aktak onartu
ziren.
Diruzaintza
soberakin ezkorra (-462.211,20€) zuzentzeko beharrezkoak diran neurriak
hartzea. Medidas para subsanar el Remantente
de Tesorería negativo.
Alkateak aurreko plenoko proposamen bardinak esan
ebazan.
-
Saneamendurako diru-laguntzea 100%ean d
ez bada lortzen ez dala egingo.
-
Olabarriko pinudietatik gitxi gora behera 60.000€ lortuko direla.
- 2013ko
aurrekontuak superabitagaz onartutea.
BILDUk power point bidez aurkezpen bat egin eban,
EAJ-PNVk aurreko plenoan aurkeztutako proposamenakaz, izakin likidoa 5000€-an
bakarrik gitxituten dala arrazoituteko.
Hurrungo taulan azalpenaren laburpena agertzen da.
(Gai honen inguruko azalpen zehatzagoa hurrengo asteetan argitaratuko da)
|
|
|
2011
|
ajusteak
plenoan
|
emaitza
plenoan
|
|
Deudores
pendientes de pago
|
183348,24
|
0
|
183348,24
|
|
|
|
presupuesto
de ingresos corriente
|
93881,13
|
0
|
93881,13
|
|
|
presupuesto
de ingresos cerrados
|
72775,11
|
0
|
72775,11
|
|
|
otras
operaciones no presupuestarias
|
16692
|
0
|
16692
|
|
Acreedores
pendientes de pago
|
659234,03
|
-5000
|
654234,03
|
|
|
|
presupuesto
de gastos corriente
|
73589
|
166796,97
|
240385,97
|
|
|
presupuesto
de gastos cerrados
|
131303,21
|
0
|
131303,21
|
|
|
otras
operaciones no presupuestarias
|
454341,82
|
-171796,97
|
282544,85
|
|
fondos
liquidos de tesoreria
|
13674,21
|
0
|
13674,21
|
|
|
|
|
-462211,58
|
5000
|
-457211,58
|
Guzti hau kontuan hartuta BILDUk bere proposamenak
azaldu ebazan izakin likidoa gitxituteko.
Aurrekontuetako partida honeek berraztertzea:
Sarrerak:
- 13001 Ekonomi jardueren gaineko zerga (IAE). Iberdrola eta
Ur Partzuegoaren by-passa.
- 28202 Eraikuntzei buruzko zerga. Obra guztiak
kontuan hartzea.
- Etxea alogeran ipintea.
Gastuak:
-10000
1100 zinegotzien erretribuzioak 14.800€
Kontratu guztiak berraztertutea:
-13102 4300 Aldi baterako langileak 11.000€
-13102 4500 Aldi baterako langileak 6.000€
-13103 9300
Musika eskolako langileak 40.000€
-16001 1200
Gizarte segurantzaren kuotak 76.200€
-20100 1200 lokalen alogera 9.825€. BILDUk galdetu
eban bertan egin dan obra nok ordaindu eban, kontratue noizarte dagoan
indarrean eta behin kontratua amaitu ezkero ia lokalaren jabeagaz zeozer
hitzartuta dagoan obraren kostua berreskuratzeko.
Alkateak erantzun eban obra udalak ordaindu ebala,
kontratuta indarrean noz arte dagoan begiratuko dabela eta obraren kostuan
inguruan ez dagoala ezer hitzartuta.
-22602 1100 Protokolo eta errepresentazio gastuak
7.000€
-22603 1200 Publizitate eta propaganda 12.000€
(Bizkaia irratia eta Gorbeialde irratia)
-22605 4500 Jaiak
55.000€
-22606 4500 Ekintza sozio kulturalak 20.000€
-22101 elektra indarrak. Argiak birik bat kendu,
argi efizienteak ipini…
-48101 4500 Etekinik gabeko instituzioak 47.000€
-22707 Ikerketa eta lan teknikoak 40.000€
(Arkitektoaren kontratoa)
-22707 Txosten teknikoak 20.000€
Aurrekontuetako eraikuntzei buruzko zerga partidan
(60.000€), aurreko urteetako tendentzia ikusirik eta torreko etxeak aurten ez
dirala egingo aurreikusirik, BILDUk egindako azalpenean partida hori 40.000€-an
gitxituten da. Idazkariak esan eban 25.000€ likidauta dagozala eta beste
25.000€ urte amaierarako likidauko dirala uste dauala. Era berean onartu eban
torreko etxeak aurten ez diranez egingo urigintza aprobetxamendua 50.000€ko
sarrerako partida ez dala lortuko BILDUri arrazoia emonez.
2012ko baso
enkantearen oinarrien onarpena.
Diputazinoak egindako txostenaren arabera ustiaketa enkanteak 37.341€-an
(+ %10ko BEZa) urtengo dau, eta bertara udaletxeak zerrendatuta daukazan baso-enpresak
gonbidatuko ditu. BILDUren ustez beste tasazino batzuk be eskatu beharko ziran,
konparatzeko eta prezio onena hartzeko.
Baso ustiaketak direla eta, BILDUk galdetu eban ia Diputazinoagaz zenbat
urterako daukagun sinatuta kontratua eta zenbat hektarea dagozan kontratu
horretan lotuta. EAJ-PNVk ez eban jakin, begiratu egingo dabe.
Diruzaintza ezkorra zuzentzeko EAJ-PNVk proposatutako neurrien artean
Olabarriko pinudi biren ustiaketa kontuan hartzen da. Guztira 1.160,3m3 dira
eta urteera prezioa 36€ m3ko
aurreikusten da. Honeri %10ko BEZa gehitu behar jako. Beraz, aurreikusitako 60.000€tik, gitxi gorabehera, 45.937,19€
lortuko ziran.
Udal
finantzaketari buruz BILDUren mozinoa.
Udal gehienen egoera ekonomiko larria kontuan hartuta, BILDUk etorkizunari
begirako mahai bat sortutea eskatu eban, Udalkutxaren funtsaren irizpide eta
izaeraren inguruko adostasunak bilatzeko, eta udalentzako finantziazio bide
gehiago izateko aukera ematea, Jarduera Ekonimikoen gaineko Zergan edo Ondasun
Higiezinen gaineko Zergan aldaketak eginez udalek diru kopuru handiagoa
jasotzeko.
EAJ-PNVek kontrako botoa emon eban.
Bateragune
auziari jagokon mozinoa.
EAJ-PNVri proposatu jakon aurkeztutako mozinoakaz
adostutako bat egitea baina EAJ-PNVek ez eban proposamena onartu.
BILDUk aurkeztutako mozioa be ez zan onartu.
EAJ-PNVk aurkeztutako mozinoari BILDUk egindako
ekarpena onartu zan: Euskadi hitzaren ordez Euskal Herria agertutea. Holan
eginda mozioa ago batez onartu zan.
Zeanuri
Areatza espaloiko obran adjudikazinoa.
Arkitektoak aldeko txostena egin eban.
BILDUk esan eban txostenean “aseguran estar dispuestos a ejecutar la obra”
ipini beharrean “garantizan la ejecución
de la obra” ipini beharko zala. Galdetu eban be obra ez bada behar dan moduan egiten, noren erantzukizuna
izango zan, aldeko txostena egin dauanana ala obra hartu dauan enpresana.
Idazkarian esanetan txostena ez da binkulantea.
LGTBQ
kolektiboaren nazioarteko eguna: askatasun sexualaren aldeko eguna.
BILDUk aurkeztu eban mozino hau ago batez onartu zan.
Erregu
eta itaunak. Ruegos y preguntas
Udalbiltza
BILDUk gonbidapena luzatu deutsie EAJ-PNVko zinegotzieri udalbiltzan atxikitzeko. EAJ-PNVn
esanetan, ondino ezin dabe erantzunik emon.
Udalekuak
Rut Martinezek, EAJ-PNVko zinegotziak, parkamena eskatu eban Gobernu
Batzordean udaleku proiektuaren aurrekonturik ez aurkeztuteagatik eta hurrungo
Gobernu Batzordean aurkeztuko dituela esan eban. BILDUk erantzun eutsan aurrekontua proiektua
gauzatu baino lehenago aurkeztu beharko zala, alderantziz egiteak ez daukalako zentzurik.
Aukeratu dauan enpresa Orue Eskola
da. Ume bakoitzaren asteroko prezioa 68€koa da, horreetatik ume bakotxak 35€
ordainduko ditu. Enpresak aurkeztutako aurrekontua uztailaren 2tik-13ra
bitarteko udalekuetarako 2.861,47€koa da.
BILDUk galdetu eban zeintzuk izan diran irizpideak enpresa hau
aukeratzeko. Rutek erantzun eban esanez,enpresa hau herritar batzuena dala eta
beste enpresek 2-5 urteko umeakaz lan egiteko proiekturik ez dabela aurkeztu. BILDUk
gogorarazo eutsan aurreko plenoan esan ebala enpresari derigortu egingo jakola
begiraleak herritarrak izatea, eta aukeratutako enpresari ez jakola balditza
hori betearazo. Emondako arrazoia izan zan egiten dabizen moduan egin behar dala, ostean
ezin dala zerbitzu hori emon. Gainera, aipatu eban be, lanean dagozan guztiak
herrikoak izan ez arren, enpresako zuzendaria, Eneritz Iza, eta koordinatzailea,
Miren Ozerinjauregi direla eta umeekaz zuzenean lanean dagozanak praktiketan
dagozanak direla. Honeri erantzunez, BILDUk esan eutsan izenak ez dabela
ardura, ardura dauana dala aurreko plenoan emoneko berbea ez betetea, eta
gainera, legearen arabera, praktiketan dagozanak ezin dirala titular barik
egon.
Proiektu hau “Ekintza Sozio-kulturalak” partidatik ordainduko dala erantzun eban Rutek.
Berankortasun
legea
BILDUk eskatu eban, legeak dinoan moduan, hiru hilabetero plenoan
udalaren diru kontuak argitaratutea. Idazkariak erantzun eban ahaleginduko
dala.
Zubie
BILDUk zubiari buruz galdetu eban barriro. Alkateak erantzun eutsan Azkar
kamioi batek apurtu ebala eta segurua egingo dala kargu ordainduteagaz.
Putzu septikoak
eta putzu baltzak
BILDUk gai honen inguruko azalpenak eskatu ebazan, herritar batzuen kexak
entzun dituelako. Alkateak esan eban “jarduera eremu” dan lekuan udaletxea
arduratuten dala putzu baltzak edo septikoak garbituteagaz, eta “jarduera eremu” ez dan lekuko putzu
septikoakaz Partzuergoa arduratzen dala. Honen aurrean BILDUk galdetu eban ia
egia dan aurrerantzean Partzuergoa ez dala arduretuko horretaz arduratuko.
Erantzun jakon zeozer entzun dabela baina ofizialki ez dagoala ezer eginda.
Lapurretak
Lapurretak direla eta neurriak hartzea eskatu eban BILDUk. Alkateak esan
eban patrullak ugaritu dirala herritik.
Begitu
No hay comentarios:
Publicar un comentario