2012/09/30



EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal eta Egoitz Arana.
BILDUtik: Anuska Emaldi, Pedro Lejarza eta Zedarri Jauregi.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2012ko urri lehenengoaren 25ean, goian aipatutako kideak batu ziran.

-Plenoa hasi aurretik BILDUk salatu eban garagarrilan 17an Txelisek dimisinoa aurkeztu ebala eta urri lehenengoan 18an Madrilera agindu barik egon zala ondino, eta plenoan ondino kargua hartu barik.
-Alkateak, Gorbeiazpi alkarteak aurkeztu dauan eskaria, BILDUk ia plenorako onartuko dauan galdetu eban, pleno informatibora ez ebelako eroan gai hau. BILDUk onartu egin eban.

Aurreko bilera-agiriaren onarpena.
Bagilaren 26ko plenoko aktan inguruan BILDUk zuzenketa batzuk egin ebazan.
Garagarrilaren 10eko ez-ohiko plenoko aktari buruz galdetu eban galdera ikurren esanahia jakiteko. Onartu egin zan.

Negoziazino Mahaia zabaltzeko Zeanuriko Udaleko langileen eskaria.
Alkateak azaldu eban 2011ko azaroan aurkeztu zan idatzia dakarrela mahai ganera, ikusirik urte bete pasatu  dala eta EUDELetik ez dabela ezer egin.
Danon baiezkoagaz Negoziazino Mahaia zabaltzea onartu zan.

Preso gaixoen eskubideen aldeko mozinoa. (BILDU)
EAJ-PNVren alternatiboa.
Mozino bien arteko idatzi adostu bat egitea ebatzi zan.

Erabilera Publikoko baso baten erabilera aldatzeko Gorbeiazpi Abeltzainen Elkartearen eskaria.
Se pide la autorización de cambio de uso del monte de utilidad pública 25. Parte de la parcela 90 polígono 6. Aproximado 4,5 Hectáreas.
Talado el año 2011.
Para su cambio de uso pastizal, con el objeto de una vez transformado en pastizal sacarlo a subasta para su adjudicación para ganaderos residentes en este municipio y con dedicación exclusiva. En unas tasas a valorar por la asociación.

EAJ-PNVk azalpenak emon ebazan gai honen inguruan: Europatik datozen dirulaguntzak hartzeako larrea behar da. Momentu honetan % 2-3 falta da, 16 hektarea inguru.
BILDUk horren inguruan galdetu eban, ez ekielako honeri buruz.
          -Non dago partzela hori? Altunganen.
          -Zenbat terreno dau larre moduan? 1050 hektarea.
          -Udalak badauka gehieneko bat landatubako terrenoa eukiteko? Ez.
          -Zenbat abeltzain dagoz dedikazino esklusiboa daukienak? Dozena bat inguru.
      -Udalak zegaz aterako dau dirua gehio, landatuta edo landatu barik? Landatu barik. Lehenengo bost urteetan prestetan itxi behar da eta hurrungo 10 urteetan 120-130€ minimo hektareako.
BILDUk ez dau gai hau argi ikusten eta hurrungo plenorako ixtea eskatu eban. Alkateak onartu eban.

Erregu eta itaunak.

BILDUk adierazi eban pleno honetarako, Udaleko lokalen garbikuzirako Baldintza Pleguen onarpena eta Lurperatze, kaleen garbikuzia eta lorategien mantentzerako Baldintza Pleguen onarpena, gai ordenean sartzeko eskaria egin ebala. Alkateak ezetza emon eban, plenoko gaiak ez dirala arrazoituz, baina batzar bat egingo dabela danon artean, adostutako baldintza plegu batzuk izan daitezan. Batzar hori martitzenean bertan egin zan plenoan aurretik eta danon adostasunagaz aterako dira aurrera Baldintza Pleguak.

Bilduk 2011-2012 ikasturteko errepaso bat egin eban, plenotik pasatu diran gai batzuk ze egoeratan dagozan jakiteko.

·       -Oinezkoen lehentasuna eta ezinduen aparkalekua San Isidro kalean. Azaroaren 8an onartuta. 
       EAJ-PNVk erantzun eban horretan dabizela.

· -Undurragako urtegiko barruko bidea (piszina) dala eta batzarra eskatuko zala esan zan(maiatzaren 2ko plenoa). By-passa  eta zerga kontua?
 Batzarra egiteko eskaria eginda dagoala erantzun eban EAJ-PNVk.

·      - Aguazilen ordu estrak murriztuteko neurriak zeintzuk izango dira? (maiatzaren 2ko plenoan).
 Neurri batzuk hartu dirala eta jaietan, adibidez, ordu gitxiago egin dauzala izan zan erantzuna.

·       -Zeanuri-areatza espaloia noz hasiko dira egiten? (ekainaren 26ko plenoa)
 Hasteko dirala erantzun eban EAJ-PNVk.

·   -Santa Lutziko bidearen desjabetzearen prozesua ze momentutan dago?eta, han goragoko bidea dala eta zer egin da?
 Alegazino epea zabalduta dago. EAJ-PNVk esan eban Inesegaz egon dirala, bera etorri zalako udaletxera preguntez BILDUren blogean leidu ebalako gai hau plenoan egon zala. Eskriturak aurkeztuko dauzala esan eban baina ondino ez dau ezer aurkeztu.

·      - Gazte plana zein da eta noz hasiko da martxan?
 Rut dabil gai honegaz eta plenoan ez zanez egon bera dagoanean erantzun beharko dau.

·       -Auzunetako panelak noz ipiniko dira?
 Ipiñaburun eta Undurragan falta direla erantzun zan.

·       -Auditoria barriro eskatu beharra.
 Egingo dala esan zan.

·      - Ikastaroak:  lan poltsarik zegaitik ez da zabaltzen?. B kapitulutik ordaindutea legezkoa da? Nor doa emoten?
 Rut dabil gai honegaz eta plenoan ez zanez egon bera dagoanean erantzun beharko dau.

·    -Eskoletan jaietan pasatu zana. Apurtutako kristela noz konponduko da? Umeentzako arriskutsua da.
 Ondino ez da konpondu, arazoa konpontzeko erreza ez dala-eta erantzun eban EAJ-PNVk.

·      -Bardintasun Planerako jasotako dirulaguntzea zetan gabiz gastetan eta zetan gastauko da?
 Dirulaguntza hori plana egiteko erabili zan. Ekintzen inguruan Rut dabilela gai honetan eta bera dagoanean erantzungo dauala izan zan erantzuna.

· -Emoneko aparteko dirulaguntzak: Gorbeia Suzien-eri  zenbet emon jako, ermiten 25.urteurrenean (250€ trikitilariek), 2urteko gela…
Gorbeia Suzieneri 2.500€.
 Ermiten ibilaldia 200€.
2 urteko gela abendurarte diruz lagunduko da baina oraindik ez dakiela zenbat izango dan, Rut dabil gai honegaz.

·       -Kontadorak ipini beharra ura pagau behar dalako. Zenbeteko aurrekontua?
 Ez dago aurrekontuetan.

·       -Undurrarantzako bidean arrisku handia bedarrak bideraino dagozalako. Aste honetan hasi dira ebagiten.
 Diputazinoak urtean baten ebagiten ditu.

·       -Zulaibar-Behasko: emoneko dirulaguntza berreskuratu dogu?
 Ondino ez.

·      - Monitoreen kontratuak.  Udalekueri emoneko dirulaguntza zenbatekoa izan da azkenean?
 Rut dabil gai honegaz eta bera dagoanean erantzun beharko dauala.

·       -Putzu baltzak. Ze egoeraten dau gai hau?. Herrieri esan beharko jako Partzuergoak zer egingo dauan ezta?
 Batzar bat deitu dau EAJ-PNVk eta erantzunari etxoten dabiz.


·   -Musika eskola: kontratuak noz arte dira? Rutek esanekoa ekainaren 26ko plenoan: “… badabilela gastua murrizteko azterketa bat egiten”, ”… ofiziala izanik, holan funtzionatzen dauan ala beste erabateko klaseak diran bertan emoten diranak”. Azterketa horren emaitzak zeintzuk izan dira, kontratuak aldatu dira? Bai/Ez? Zergaitik?, ofiziala da edo beste erabateko klaseak emoten dir? Holan bada ze neurri hartuko da?
 Rutek daroanez gai hau berak erantzun beharko dauala datorrenean.

·       -Mankomunidadeak egindako auditoria argi gastue dala-eta kontuan hartu da?
 Begitan dabizela izan zan erantzuna.

·     -  Begituri dirulaguntza noz emongo jako eta zenbat?
 Ondino ez dakie zenbet emon jakien.

      -Kantxeruen kontratua noz amaitzen da?
 Fedarazinoagaz dago konbenio bat baina ez dakie noz amaituko dan.

·     - Udalbiltza. (ekainak 26ko plenoan gonbidapena emon zan, erantzuna?)
 Euren erantzune ondino geldi egotekoa izan zan.


Ordenantza web gunean publikatzea
          Behar asko dala erantzun eban EAJ-PNVk,  dana digitalizau beharko zalako,  baina hasiko dirala egiten.
 Eskolako eta kultur etxeko giltzek.
          Kontrolauko dirala erantzun eben.
Dokumentazino eskaria (urriaren 8rako)
Berankortasun legea
BILDUk eskatu eban, legeak dinoan moduan, hiru hilabetero plenoan udalaren diru kontuak argitaratutea. Idazkariak erantzun eban ahaleginduko dala.
Ikusirik Zeanuriko udalak 2011/12/31n zor bizia 1.062.000koa eukala eta 1297 biztanle, biztanleko zor bizia 818,21€koa zan. Dokumentazino eskari hau egin deutso alkateari.
-Lehenengo sei hilabeteko likidazinoa.
          -2012ko urtean likidauko dan mailegua ze egoeratan dagoan.
          -Bagilaren 26ko plenoan eskatutako txostena, EAJ-PNVk aurkeztu zituan proposamenak diruzaintzako gerakin likido ezkorra murrizteko, batzen dauana.

Aitor Bengoetxea
BILDUk azaldu eban 2011ko abenduan Aitorrek idatzi bat aurkeztu ebala Asier Etxebarriak bere soloan daukazan txabolak dirala-ta, baimen barik eginda dagozala eta  ilegala dala hori. Gai honen inguruan Luis Mari Iturbek be salaketa bardina egin eban apirilan.
BILDU dokumentazinoa aztertuten egon zan eta ikusi dau txabola horrek baimen barik dagozala ipinten dauala arkitektoaren txostenean, eta Asierrek hilabeteko epea daukala eskatuten jakon dokumentazinoa aurkezteko. BILDUk galdetu eban ia dokumentazino hori aurkeztu eban, Asierrek bagilaren 4an hartu ebalako udaletxeko notifikazinoa eta hilebete aspaldian pasau dalako. Alkateak esan eban ez dauala ezer aurkeztu.
BILDUk galdetu eban ia ze neurri hartuko diran orain, baina alkateak ez eban ezer argirik erantzun.

2012/07/26



EAJ-PNV-tik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal, Egoitz Arana eta Rut Martinez.
BILDUtik: Anuska Emaldi, Jose Luis Artetxe, Pedro Lejarza eta Zedarri Jauregi.

Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2012ko uztailaren 10ean, goian aipatutako kideak batu ziran.

Juan Ramón Ibarraren sententzia dala eta, akordio instituzionala hartzeko proposamena.

Jose Luis Artetxek, herritarren ekimen moduan hurrengo idatzia aurkeztu eban Juan Ramon Ibarraren indulto partzial eskariari Zeanuriko Udala atxikitzeko.

  1. Conozco a Juan Ramón Ibarra, por familia y relaciones sociales, desde hace muchos años.

  1. Las  particularidades individuales y los meritos y antecedentes profesionales del penado son notorios, ya que ha realizado un dilatado y continuado servicio a la Administración del Estado en su calidad de Inspector de Tributos ( 1984 y Subdirector de la Hacienda de Bizkaia (1989,2004 ) e Inspector de Hacienda (1987-89 y 2004-2012), habiendo contado durante más de 15 años con la confianza de los gobiernos de los Diputados  Generales de Bizkaia, D. Alberto Pradera,  D. Josu Bergara, y D. Jose Luis Bilbao.

  1. El sufrimiento  del penado y su familia por la larga duración del proceso de 9 años.

  1. La gravedad de la pena impuesta es de una proporcionalidad desmedida y de una gran seriedad  dada la edad del penado, 63 años, y la duración de la misma de 4 años y 6 meses.

  1. El penado no ha causado perjuicio a terceras personas, ni a particulares, ni a la Administración Tributaria, tal y como se desprende de las propias sentencias de la Audiencia Provincial y Tribunal Supremo.

            Así mismo, debe señalarse que la Diputación de Vizcaya tomó la decisión de apartarse del procedimiento, al entender que no se le había causado daño y perjuicio evaluable económicamente ni a ella ni a los administrados.


Por ello, conociendo que se va a pedir un indulto parcial de la pena que posibilite su no ingreso en prisión, deseo sumarme a esta petición por razones de equidad, justicia y de utilidad pública.

SOLICITO LA ADHESIÓN AL INDULTO PARCIAL DEL PENADO.


Alkateak hurrengo idatzia irakurri eban:

Guk Juan Ramon Ibarra ezagutzen dogu, Zeanurira bizitzen etorri zenetik, 1978 inguruen.
Betidanik herriko ekintzetan parte izan dau, umeak eskolara ibili direnean guraso elkarteko kide lez, Horretaz gain Joko Alai alkarteko presidentea be izan zen 1992-2000 bitartean, zortzi urtez eta bera bertan egon zan garaian mendi taldeak indarra hartu eban, eta zaletasuna be zabaldu zan herritarren artean.
Arlo guzti honeitan bere lana ona izan da.
Herri bizitzan beti parte izan dau normaltasunez, eta ekarpenak eginez.
Hori dala eta Epaitegi Gorenak jarritako sententziagaz Udal hau ez dator bat, desproportzionala ikusten dalako, kaltetu zuzenik ez dagoelako.
Beraz eskatzen den “indulto partzialera” Udal hau atxikitzen da.

Bilduko zinegotziak hurrengoa irakurri eban:

Juan Ramon Ibarra, zeaniztarra, bere arlo profesionalen egindako ustezko legez kanpoko jardueragatik epaitua izan da: lehenengo Bizkaiko Lurralde Auzitegian eta gerora, errekurtsoa jarri ondoren, Espainiako Auzitegi Gorenak kaleratu dauen sententzian. Orain, zilegitasun osoz, bere burua defendatzeko bidean epaiaren baliogabetzea eskatu dau eta plenoan aurkeztu dan idaztiaren helburua beste tresna bat artikulatzea eta sententzian ezarritako kondena saihestea da, horretarako indultu partzialaren eskaera tramitatuz.

Zeanuriko Bilduren Udal Taldearen ebatzia gaurko ez-ohiko plenoan aurkeztu dan idaztiaren alde ez egitea da, aurrekari arriskutsurik ez ezartzeko, neurri bakar batekin neurtzearren,  aurrerantzean epaitua dan edozein herritarreri, bardin izanda zergatia, elkartasuna eta babesa adierazi beharko geniokeelako.

Juan Ramon Ibarrak bere defentsa garatzeko eskubidea daukala babesten dogu eta kasu honetan egi osoa argitzea espero dogu eta sententzia justu bat opa deutsogu.


Botazinoa hurrengoa izan zan: aldeko botoak 6, EAJ-PNVren 5 eta Jose Luis Artetxe Bilduko zinegotziarena;  3  abstentzino Bilduko gainerako zinegotziena.

2012/07/19


EKAINAREN 26-KO PLENOAREN LABURPENA

EAJ-PNV-tik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal eta Rut Martinez.
BILDUtik: Anuska Emaldi, Jose Luis Artetxe eta Zedarri Jauregi.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2012ko ekainaren 26an, goian aipatutako kideak batu ziran.

Aurreko bilera-agiriaren onarpena. Aprobación del acta anterior.
Maiatzaren 2ko eta maiatzaren 29ko aktak onartu ziren.

Diruzaintza soberakin ezkorra (-462.211,20€) zuzentzeko beharrezkoak diran neurriak hartzea. Medidas para subsanar el Remantente de Tesorería negativo.
Alkateak aurreko plenoko proposamen bardinak esan ebazan.
            - Saneamendurako diru-laguntzea  100%ean d ez bada lortzen ez dala egingo.
            - Olabarriko pinudietatik gitxi gora behera 60.000€ lortuko direla.
            - 2013ko aurrekontuak superabitagaz onartutea.
BILDUk power point bidez aurkezpen bat egin eban, EAJ-PNVk aurreko plenoan aurkeztutako proposamenakaz, izakin likidoa 5000€-an bakarrik gitxituten dala arrazoituteko.
Hurrungo taulan azalpenaren laburpena agertzen da. (Gai honen inguruko azalpen zehatzagoa hurrengo asteetan argitaratuko da)


2011
ajusteak plenoan
emaitza plenoan
Deudores pendientes de pago

183348,24
0
183348,24

presupuesto de ingresos corriente
93881,13
0
93881,13

presupuesto de ingresos cerrados
72775,11
0
72775,11

otras operaciones no presupuestarias
16692
0
16692
Acreedores pendientes de pago

659234,03
-5000
654234,03

presupuesto de gastos corriente
73589
166796,97
240385,97

presupuesto de gastos cerrados
131303,21
0
131303,21

otras operaciones no presupuestarias
454341,82
-171796,97
282544,85
fondos liquidos de tesoreria

13674,21
0
13674,21


-462211,58
5000
-457211,58
Guzti hau kontuan hartuta BILDUk bere proposamenak azaldu ebazan izakin likidoa gitxituteko.
Aurrekontuetako partida honeek berraztertzea:
Sarrerak:
- 13001 Ekonomi jardueren gaineko zerga (IAE).  Iberdrola eta  Ur Partzuegoaren by-passa.
- 28202 Eraikuntzei buruzko zerga. Obra guztiak kontuan hartzea.
- Etxea alogeran ipintea.
Gastuak:
-10000 1100 zinegotzien erretribuzioak 14.800€
Kontratu guztiak berraztertutea:
-13102 4300 Aldi baterako langileak 11.000€
-13102 4500 Aldi baterako langileak 6.000€
-13103  9300 Musika eskolako langileak 40.000€
-16001 1200  Gizarte segurantzaren kuotak 76.200€
-20100 1200 lokalen alogera 9.825€. BILDUk galdetu eban bertan egin dan obra nok ordaindu eban, kontratue noizarte dagoan indarrean eta behin kontratua amaitu ezkero ia lokalaren jabeagaz zeozer hitzartuta dagoan obraren kostua berreskuratzeko.
Alkateak erantzun eban obra udalak ordaindu ebala, kontratuta indarrean noz arte dagoan begiratuko dabela eta obraren kostuan inguruan ez dagoala ezer hitzartuta.
-22602 1100 Protokolo eta errepresentazio gastuak 7.000€
-22603 1200 Publizitate eta propaganda 12.000€ (Bizkaia irratia eta Gorbeialde irratia)
-22605  4500 Jaiak 55.000€
-22606 4500 Ekintza sozio kulturalak 20.000€
-22101 elektra indarrak. Argiak birik bat kendu, argi efizienteak ipini…
-48101 4500 Etekinik gabeko instituzioak 47.000€
-22707 Ikerketa eta lan teknikoak 40.000€ (Arkitektoaren kontratoa)
-22707 Txosten teknikoak 20.000€

Aurrekontuetako eraikuntzei buruzko zerga partidan (60.000€), aurreko urteetako tendentzia ikusirik eta torreko etxeak aurten ez dirala egingo aurreikusirik, BILDUk egindako azalpenean partida hori 40.000€-an gitxituten da. Idazkariak esan eban 25.000€ likidauta dagozala eta beste 25.000€ urte amaierarako likidauko dirala uste dauala. Era berean onartu eban torreko etxeak aurten ez diranez egingo urigintza aprobetxamendua 50.000€ko sarrerako partida ez dala lortuko BILDUri arrazoia emonez.

2012ko baso enkantearen oinarrien onarpena.
Diputazinoak egindako txostenaren arabera ustiaketa enkanteak 37.341€-an (+ %10ko BEZa) urtengo dau, eta bertara udaletxeak zerrendatuta daukazan baso-enpresak gonbidatuko ditu. BILDUren ustez beste tasazino batzuk be eskatu beharko ziran, konparatzeko eta prezio onena hartzeko.
Baso ustiaketak direla eta, BILDUk galdetu eban ia Diputazinoagaz zenbat urterako daukagun sinatuta kontratua eta zenbat hektarea dagozan kontratu horretan lotuta. EAJ-PNVk ez eban jakin, begiratu egingo dabe.

Diruzaintza ezkorra zuzentzeko EAJ-PNVk proposatutako neurrien artean Olabarriko pinudi biren ustiaketa kontuan hartzen da. Guztira 1.160,3m3 dira eta  urteera prezioa 36€ m3ko aurreikusten da. Honeri %10ko BEZa gehitu behar jako. Beraz,  aurreikusitako  60.000€tik, gitxi gorabehera, 45.937,19€ lortuko ziran.

Udal finantzaketari buruz BILDUren mozinoa.
Udal gehienen egoera ekonomiko larria kontuan hartuta, BILDUk etorkizunari begirako mahai bat sortutea eskatu eban, Udalkutxaren funtsaren irizpide eta izaeraren inguruko adostasunak bilatzeko, eta udalentzako finantziazio bide gehiago izateko aukera ematea, Jarduera Ekonimikoen gaineko Zergan edo Ondasun Higiezinen gaineko Zergan aldaketak eginez udalek diru kopuru handiagoa jasotzeko.
EAJ-PNVek kontrako botoa emon eban.

Bateragune auziari jagokon mozinoa.
EAJ-PNVri proposatu jakon aurkeztutako mozinoakaz adostutako bat egitea baina EAJ-PNVek ez eban proposamena onartu.
BILDUk aurkeztutako mozioa be ez zan onartu.
EAJ-PNVk aurkeztutako mozinoari BILDUk egindako ekarpena onartu zan: Euskadi hitzaren ordez Euskal Herria agertutea. Holan eginda mozioa ago batez onartu zan.

Zeanuri Areatza espaloiko obran adjudikazinoa.
Arkitektoak aldeko txostena egin eban.
BILDUk esan eban txostenean  “aseguran estar dispuestos a ejecutar la obra” ipini beharrean “garantizan  la ejecución de la obra” ipini beharko zala. Galdetu eban be  obra ez bada behar dan moduan egiten, noren erantzukizuna izango zan, aldeko txostena egin dauanana ala obra hartu dauan enpresana. Idazkarian esanetan txostena ez da binkulantea.

LGTBQ kolektiboaren nazioarteko eguna: askatasun sexualaren aldeko eguna.
BILDUk aurkeztu eban  mozino hau ago batez onartu zan.

Erregu eta itaunak. Ruegos y preguntas

Udalbiltza
BILDUk gonbidapena luzatu deutsie EAJ-PNVko  zinegotzieri udalbiltzan atxikitzeko. EAJ-PNVn esanetan, ondino ezin dabe erantzunik emon.

Udalekuak
Rut Martinezek, EAJ-PNVko zinegotziak, parkamena eskatu eban Gobernu Batzordean udaleku proiektuaren aurrekonturik ez aurkeztuteagatik eta hurrungo Gobernu Batzordean aurkeztuko dituela esan eban.  BILDUk erantzun eutsan aurrekontua proiektua gauzatu baino lehenago aurkeztu beharko zala, alderantziz egiteak ez daukalako zentzurik.
Aukeratu dauan enpresa  Orue Eskola da. Ume bakoitzaren asteroko prezioa 68€koa da, horreetatik ume bakotxak 35€ ordainduko ditu. Enpresak aurkeztutako aurrekontua uztailaren 2tik-13ra bitarteko udalekuetarako 2.861,47€koa da.
BILDUk galdetu eban zeintzuk izan diran irizpideak enpresa hau aukeratzeko. Rutek erantzun eban esanez,enpresa hau herritar batzuena dala eta beste enpresek 2-5 urteko umeakaz lan egiteko proiekturik ez dabela aurkeztu. BILDUk gogorarazo eutsan aurreko plenoan esan ebala enpresari derigortu egingo jakola begiraleak herritarrak izatea, eta aukeratutako enpresari ez jakola balditza hori betearazo. Emondako arrazoia izan zan  egiten dabizen moduan egin behar dala, ostean ezin dala zerbitzu hori emon. Gainera, aipatu eban be, lanean dagozan guztiak herrikoak izan ez arren, enpresako zuzendaria, Eneritz Iza, eta koordinatzailea, Miren Ozerinjauregi direla eta umeekaz zuzenean lanean dagozanak praktiketan dagozanak direla. Honeri erantzunez, BILDUk esan eutsan izenak ez dabela ardura, ardura dauana dala aurreko plenoan emoneko berbea ez betetea, eta gainera, legearen arabera, praktiketan dagozanak ezin dirala titular barik egon.
Proiektu hau “Ekintza Sozio-kulturalak” partidatik  ordainduko dala erantzun eban Rutek.

Berankortasun legea
BILDUk eskatu eban, legeak dinoan moduan, hiru hilabetero plenoan udalaren diru kontuak argitaratutea. Idazkariak erantzun eban ahaleginduko dala.

Zubie
BILDUk zubiari buruz galdetu eban barriro. Alkateak erantzun eutsan Azkar kamioi batek apurtu ebala eta segurua egingo dala kargu ordainduteagaz.

Putzu septikoak eta putzu baltzak
BILDUk gai honen inguruko azalpenak eskatu ebazan, herritar batzuen kexak entzun dituelako. Alkateak esan eban “jarduera eremu” dan lekuan udaletxea arduratuten dala putzu baltzak edo septikoak garbituteagaz, eta  “jarduera eremu” ez dan lekuko putzu septikoakaz Partzuergoa arduratzen dala. Honen aurrean BILDUk galdetu eban ia egia dan aurrerantzean Partzuergoa ez dala arduretuko horretaz arduratuko. Erantzun jakon zeozer entzun dabela baina ofizialki ez dagoala ezer eginda.

Lapurretak
Lapurretak direla eta neurriak hartzea eskatu eban BILDUk. Alkateak esan eban patrullak ugaritu dirala herritik.

Begitu
BILDUk gogorarazo eban aurrekontuak onartu ziranean alkateak esan ebala Begituren linea editorialak joera egokia izan ezkero ekainan berraztertuko zala dirulaguntza emotea ala ez. Alkateak esan eban Begituri eskatuko jakola proposamen bat egitea azkenengo sei hilabeterako.