2021/09/07

2019ko ekainaren 19ko ez ohiko plenoa

BERTARATUAK: EIDER AJURIAGERRA ARANA, MIKEL IBARRA MARTINEZ, GURUTZE ETXEBARRIA ZULUAGA, NAGORE MADARIAGA PAREDES, IRATI ALTUNA ZUAZUA, JAVI CAMPO GOIKURIA, NAHIA URRUTXUA ARRIORTUA, ARKAITZ ESTIBALLES AORMAETXEA, MIKEL SAGARNA AGIRREZABALA.


Idazkaria: Amaia Intxaurza Bernaola

Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2019ko ekainaren 19an, 19:00etan, goian aipatutako zinegotzi-gaiak biltzen dira ekainaren 17ko deialdian aipatutako gaiak jorratzeko.

Toki alorreko legeek ezarritako kuoruma betetzen dala ikusita, jarduneko idazkariak bilereari hasiera emoten deutso.


1. UDALBATZARREN OHIKO SEZIOEN MAIZTASUNEN EBAZPENA. 

Toki alorreko legediak ezartzen dauanaren arabera, 5000 biztale baino txikiagoak diren herrietan Ohiko Osoko Bilerak hiruhilabeterik behin egin behar dira gitxienez. 

Eider Ajuriagerra alkateak, maiztasunari dagokionez, aurreko ohiturari jarraituz, bilerak hilean behin egitea proposatzen dau. 

Eguna, hilaren 3. barikua izango litzateke, 16:30etan. 

EHBilduko Mikel Sagarnak eta Arkaitz Estiballesek ezadostasuna agertzen dabe proposamen honegaz. Lehenak zailtasunak dituela ordu horretarako heltzeko eta  bigarrenak, plenoak berandu amaitzerakoan, asteburua hipotekatuta geratzen dalako bere iritziz. Talde honek astebarruan egitea proposatzen dau, 19:00 inguruan. 

Alkateak bigarren proposamen bat aurkezten dau: hilaren 3. eguena, 18:00etan, baina barikuetakoa be mantenduta. 

Gaia eztabaidatu ondoren, hurrengo adosten da: 

Ohiko Osoko Bilerak hilaren 3. egunetan egingo dira, 18:00etan. Baina, posible izango ez balitz eguenean egitea, barikuetan egingo litzatekez, 17:00 edo 17:30etan. 


2. BATZORDE INFORMATIBOEN SORMENA ETA OSAKETA. 

Batzorde informatiboak Ohiko Osoko Bileren aurretik egiten dira, bertan jorratuko diren gaiak aztertzeko. Honen ahalmena, beraz, aholku eta ikerketakoak izango da eta Udalbatzarreko kidek guztiek osotzen dabe. 

Egunak finkatzeko alkatearen proposamena: hilaren 2. eguenetan, 19:00etan. 

Proposamena aho batez onartzen da. 

Ondoren, Kontuen Batzorde Berezia osotzea proposatzen da, 5 kiderekin: 2 EAJ-PNVtik, 2 EHBildutik eta alkateak. 

EAJ-PNV-k hurrengoak proposatzen ditu:Alkatea, Mikel Ibarra eta Gurutze Etxebarria. EHBilduk-ren hautagaiak: Nahia Urrutxue eta Mikel Sagarna. 

Beraz, Udalbatzarrak aho batez, zera erbakitzen dau: 

Ohiko Pleno aurreko batzorde inormatiboak osotzea, Udalbatzarreko kide guztiekin. Sesioak eguenetan egingo dira, 19:00etan. 

Kontuen Batzorde Berezia sortzen da, hurrengoko konposizioarekin: 

Alkatea (Eider Ajuriagerra Arana), Mikel Ibarra Martinez, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Nahia Urrutxua Arriortua eta Mikel Sagarna Agirrezabala. 


3. GOBERNU BATZORDEARN SORMENA ETA OSAKETAREN EBAZPENA. 

Alkateak Udal Gobernu Batzordea sortzea proposatzen dau gaiak aztertu eta ezagutarazteko, baina ebazpenak hatzeko ahalmen barik. Alkatearen eskumeneko gaiak honek ebatziko ditu Alkatetza Dekretuen bitartez. 

Proposatzen dan konposaketa: Alkatea, EAJ-PNV udal taldetik kide bi, Gurutze Etxebarria eta Irati Zuazua eta EHBildu udal aldetik kide bat, Arkaitz Estiballes. 

Proposamena aho batez onartzen da. 


4. ERAKUNDE KOLEGIATUETAN PARTE HARTUKO DABEN ORDEZKARIEN IZENDAPENAK: ARRATIAKO UDALEN MANKOMUNITATEA, UR PARTZUERGOA, GORBEIALDE, EUDEL ETA ARRATIAKO MUSIKA ESKOLA. 

Jarraian Zeanuriko udalak ordezkaritza dauan erakunde kolegiatuen kideen izendapena mahai gainean jartzen da.

- Arratiako Udalen Mankomunitatea: 

Kasu honetan udal talde bakoitzetik kide bat izendatu behar da. EAJ-PNV taldeak Gurutze Etxebarria Zuluaga proposatzen dau. EHBildu-k Jabi Campo Goikuria. 

Aho batez onartzen da. 

- Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa: 

Erakunde honetarako ordezkari bat izendatu behar da. 

EAJ-PNV taldeak Eider Ajuriagerra Arana eta, honen ordezko, Mikel Ibarra Martinez porposatzen dau. 

EHBilduk Mikel Sagarna Agirrezabala eta, honen ordezko, Nahia Urrutxua proposatzen dau. 

Bozkatzerakoan, EAJ-ren hautagaiak 5 boto jasotzen ditu, EHBildunak 4 boto. Beraz, Zeanuriko Udaleko ordezkaria Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan Eider Ajuriagerra Arana zango da, eta honen ordezkoa Mikel Ibarra Martinez. 

- Gorbeialde: 

Elkarte honen juntarako ere, kide bakarra izendatu behar da: 

EAJ-PNV taldeak Eider Ajuriagerra Arana proposatzen dau. 

EHBilduk ez dabe kandidaturarik aurkezten. 

Beraz, Zeanuriko udaleko ordezkaria Gorbeialden Eider Ajuriagerra izango da. 

- Eudel: 

Eudel, Euskadiko Udalen elkartea izanik, alkateez osotuta dago. Beraz, Zeanuriko udaleko ordezkaria alkatea izango da. 

- Arratiako Musika Eskola: 

Estatutoen erabera, Zeanuriko udalak ordezkari bat izan behar dau. 

EAJ-PNV-ren proposamena: Nagore Madariaga izango da eta honen ordezkoa Eider Ajuriagerra. 

EHBilduren proposamena: Nahia Urrutxua eta honen ordezkoa Arkaitz Estiballes. 

Proposamen biak bozkatzen dira. EAJ-renak 5 boto ditu, EHBildurena 4 boto. Beraz, Nagore Madariaga Paredes izango da Zeanuriko udalaren ordezkaria Arratiako Musika Eskolan. 

Arkaitz Estiballesek Errota Fundazioaren ordezkaritzagatik galdetzen dau. Erantzuten dau alkateak ez dala izendapenik eskatu. Eskaria aurkeztuten danean egingo dala. 


5. ALKATEAREN EBATZIEN BARRI EMOTEA: ALKATE-ORDEEN IZEDAPENA, ALKATEAREN DELEGAZIOAK ETA KONTRATAZIO MAHAIAREN OSAKETA. 

Alkateak alkate-ordeen izendapenak ezagutzera emoten ditu: 

- 1go alkate-ordea: Mikel Ibarra Martinez izango da. 

- 2. Alkate-ordea: Gurutze Etxebarria Zuluaga. 

Alkate-ordeek alkatea ordezkatuko dabe, izendatutako ordenaren arabera, kargua hutsik dagoenean, kanpoan dagoenean edo gaixotasun kasuetan. 

Alkateak komunikatzen dau ez dauala delegaziorik egingo. 

Kontratazio Mahaiaren osaketa dala eta, Alkateak adierazten dau , Sektore Publikoko 9/2017 Legeak ezartzen dauela bigarren xedapen gehigarrian. Mahaiaren burua Alkatea izango dala eta , idazkariak eta gainerako funtzionariak osotuko dabela. 

EHBilduren eskaria kontuan hartuz, entzule lez talde bakoitzeko kide bat bertatatzea onartzen dala , baina, aukera bi emonda kasu bakoitzean. Beraz, EAJ-PNVtik Mikel Ibarra edo Gurutze Etxebarria bertaratu ahal izango dira bileratan entzule lez; EH Bildutik Jabi Campo edo Arkaitz Estiballes. 

Bilera amaitu aurretik hurrengoko Ohiko Osoko Bilerarako data finkatzen da: uztailaren 18an egingo da, eguena, 18:00etan. Batzorde informatiboa uztailaren 11an izango da, 19:00etan. 

Eta beste gairik ez dagoenez, bilera amaitutzat emoten da 19:30etan.


2021/02/22

PASTUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA


2021eko otsailaren 1ean Zeanuriko Udalaren jabetzako basoetako belardien ustiaketa arautzen dauan ordenantzaren aldaketa argitaratu zan. Alegazinoak aurkeztuteko 30 eguneko epea dago. 



2019/06/24

2019ko martxoaren 7ko ohiko plenoa

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Eneritz Iza Uriarte, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1. Aurreko bilera agirien onarpena.
Onartuten diranak: urriaren 16koa, urriaren 25ekoa, azaroaren 27koa.
Onartuten ez diranak: otsailaren 8ko ohikoa, otsailaren 8ko ez-ohikoa.

Abenduaren 20koa ez dabela jaso jakinarazoten deutsie zinegotziek idazkariari.


Gai ordeneko bigarren puntuari ekin orduko alkateak proposatuten dau gai ordeneko 9. puntua tratauko dala lehenengo interesdunak plenora hurreratu diranez amaierara arte itxaron behar ez izateko. Danon adostasunagaz proposamena onartu egiten da.


9. BI-4501 (p.k. 31,150) eta Karmele Aranaren jaubetza (Arragoalde 37) arteko deslinde administratiboaren behin-behineko onarpena, horrela badagokio.
EAJko zinegotzi bat gelatik urten egiten da gai honetan parte ez hartuteko.
Alkatea hasten da esanez aurreko legegintzaldian hasitako kontu bat dala eta azalduten dau Foru Aldunditik zediduko bide bat dala, ia akordu batera heltzen ziren gelditu zirela: zein bidea eta Karmele Aranaren terrenoa. Holan ba, alkateak jarraituten dau esanez arazoa dala ez dagoala dokumentazino nahikoa norena dan jakiteko; Udalak Diputazinotik hartu ebala eta Karmele Aranak erosi egin ebala azalduten dau alkateak, eta dino, suertau leikela biek arrazoia eukitea. Alkateak dino Udalak onartuko leukela Karmelek proposatuten dauena portaleari jagokonean, baina ostera zubiaren aldean ez dau Karmelek esanekoa onartuten bisibilidade kontuak dirala eta. Jarraituten dau alkateak esanez zubiaren aldeko terreno horretan Udalaren proposamenaren eta Karmele Aranaren proposamenaren arteko diferentzie 7m2koa izango ete dan. 

2019/06/19

2019ko ekainaren 12ko ez ohiko plenoa

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerrra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar.

Idazkaria: Amaia Intxaurza Bernaola.


1.- UDALBATZAKO AKTEN ONARPENA.
Bilera honetan hurrengo aktak onartzen dira:
2019ko otsailarn 8koa.
2019ko martxoaren 7koa.
2019ko apirilaren 11koa.
2019ko maiatzaren 17koa.
2019ko maiatzaren 24koa.


Ez dago beste gairik.