BERTARATUAK: EIDER AJURIAGERRA ARANA, MIKEL IBARRA MARTINEZ, GURUTZE ETXEBARRIA ZULUAGA, NAGORE MADARIAGA PAREDES, IRATI ALTUNA ZUAZUA, JAVI CAMPO GOIKURIA, NAHIA URRUTXUA ARRIORTUA, ARKAITZ ESTIBALLES ORMAETXEA, MIKEL SAGARNA AGIRREZABALA.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2019ko irailaren 19an, 18:00etan, goian aipatutako zinegotzi-gaiak biltzen dira irailaren 17ko deialdian aipatutako gaiak jorratzeko.
Toki alorreko legeek ezarritako kuoruma betetzen dala ikusita,Alkateak, bilereari hasiera emoten deutso.
1. AURREKO BILERAKO AKTAREN ONARPENA
2019ko ekainanaren 19ko akta onartzen da. Uztailaren 18koa mahai gainean geratzen da.
2. 2019KO AURREKONTUAREN 12. ALDAKETAREN AZTERKETA ETA ONARPENA, HALAN BADAGOKIO.
Alkateak hurrengoko modifikazioa planteatzen dau:
Kredituen trasferentzie:
4410 22300: Garraioak: (auzuneetarako , Landatzitik eskari berri bat) +1.000,00
4500 22707: Txosten teknikoak: +12.000,00 (Arau Ordezkoen aldaketa puntuala, Albakoako muroaren proiektua, Albakoako muroaren geoteknikoa, eskolako obrarako geoteknikoa, Arau Ordezkoen ingurumen inpaktoaren azterketa).
1530 21001: Konponketa, mantenimendua: Bideak ( Beharrizanak Uriben, Asterrien eta Ipiñaburun): +8.500 €
3350 22707: Euskerako Plana: -4.000,00€
2300 48005: Hirugarren adinekoen bidaia: -1.500,00€
3330 62209: Ludoteka Gaztetxokoaren berantolaketa:- 6.000,00€
3321 62208: Liburutegiaren berantolaketa:- 10.000,00€
Kentzen diren partiden azalpena emoten dau Alkateak:
Euskera Plana: Berez plana ez dela egingo baina Foru Aldundiak Zeanuriko udalerria aukeratu dauela “Arnasa gara ” proiektua aurrera eroateko eta euskeraren arloan hainbat gauzea egingo direla urte amaierararte.
Arkaitz Estiballesek galdetzen deutso Idazkariari ia udala ez dagoen behartute euskera plan bat izaten. Erantzuten deutso Zeanuriko udalak euskera plana bera eta erabilera plan eginda dituela, beraz, derrigortasun maila beteta dagoela. Erabilera planaren ardatza ekintzak egitea eta bultzatzea dala.
Arkaitz Estiballesek galdetzen deutso Alkateari ia “Arnasguneako” ekintzak erabilera planaren arabera egingo diren.
Alkateak erantzuten deutso baietz, eta landuko diren aspektuen artean euskalkiak dagozala.
Hirugarren adinekoen bidaia: Alkateak azaltzen dau bidaia eginda eta ordainduta dagoela, eta partidan dagoen konsignazioa kendu egingo litekela.
Ludoteka-gaztxekoaren berantolaketa: Aurten ez dela garatuko.
Liburutegiaren berantolaketa: Aurten ez dela garatuko.
Jarraitzen dau Alkateak aurrekontuaren modifikazioa azaltzen:
Kredituak gaitzea:
3380 22606: Jaiak: +13.200,00
Gehiagoko dirusarrerak :
28200: Eraikuntza, instalazio eta obra zerga: 8.800,00€
32109: Telefonika, euskaltel (suelo, vuelo...): 4.400,00€
Arkaitz Estiballesek galdetzen dau ia zergaitik ez den mugatzen Jai Batzordea dagoen aurrekontura., ze 13.000,00€tako desbiazioa egon dela.
Alkateak erantzuten deutso ez dela jakiten zehatz gastua zenbaterainokoa egongo den. Egia dela 13.000,00€takoa aldea be ez litekela egon behar, baina aurten Andra Mari jaiek 3 egunetan bakarrik ospatu direla , hau da gehiago murriztea oso zaila dela, beraz 2020ko aurrekontuan partida hau hobeto hornitu beharko dela.
Jarraitzen dau Arkaitz Estiballesek galdetzen ia zergaitik hartzen diren kontuan partida batzuetan egondako gehiegizko dirusarrerak, beste batzuetan ez denean lortu aurrekontuan ezarrita dagoena. Adierazten jako errekaudazioa zergetan ondo doala (IBI, Jardueren gaineko zerga, udalkutxa...).
Gaia bozkatu egiten da eta 5 aldeko botoakaz (EAJ-PNV) eta 4 kontrako botoakaz ( EH
Bildu), hurrengoko ebazpena hartzen da:
Lehena: 2019ko aurrekontuaren 12. Aldaketari hasierako onarpena ematea.
Bigarrena. Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuari buruzko abenduaren 2ko10/2003 Foru Arauaren 15.1 artikuluaren arabera, jendeaurreratu egiten da, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 egunetako epean.
3. GIMNASIA IKASTAROETAKO TASEN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO.
Alkateak hartzen dau berbea adierazteko jarraian agertzen diren tasak onartuko direla, gimnasia arloan. Tasa hauek, zerbitzuaren kostuaren %75 ari egingo deutsiela aurre eta %25 udalak asumitzea.
Arkaitz Estiballesek adierazten dau eurek beti adierazi dabela, tasen zenbatekoa familiaren dirusarreren araberakoa izan behar leukela. Dana dala onartuko leukiela piszinetarako dirulaguntzak onartu zirenenean, EHBilduk egindako iradokizuna hemen be aplikatu balitz hau da, RGI a kobratzen dabenak edo langabezian dagozanak prezio merkeagoak badabez.
Alkateak erantzuten deutso baietz, kontuan izango dala, hasiera hasieratik proposamena zentzu horretan egin delako.
UDAL KIROL
EKINTZAK TASAK
* Familia unitateak Dirusarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen dauenean edo kide guztiak langabezian dauzenean.
Beraz, gaia aztertu eta gero, hurrengoko ebazpena hartzen da, 9 aldeko botoakaz,(5 EAJ-PNV/ 4 EH Bildu).
Lehena: Udal Kirol Ekintzak eta Txikungen tasak aplikatzeko tasen ordenantza fiskalen aldaketari hasierako onarpena ematea.
Bigarrena: Toki Ogasunak arautze dituen abenduaren 16ko 9/2005 Arau Foralaren 16. Atala eta Toki Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeraren 49,70-2 eta 111 iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen dan hurrengo egunetik zenbatutako 30 eguneko epean zehar, interesdunak egokitzat erizten dabezan erreklamazioak aurkeztu ahal izango dabez.
Aipatutako onarpena behin-betikoa izango da erreklamaziorik aurkeztu ezean.
4. UDALETXEKO ALGUAZILAREN ESKARIAREN AZTERKETA, EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOKO POLIZIARI BURUZKO LEGEAREN ARABERA.
Alkateak hartzen dau berbea adierazteko Euskal Autonomi Erkidegoko Poliziari buruzko Legeak aldaketa bat jaso dauela eta aldaketa horrek alguaziletan eragina dauakala, alguazilak toki polizi legez konsideratu behar direlako urte bateko epean. Horretaz gain jubilatzeko adina 60 urtera jaitsiko liteke. Guzti hau kontuan izanda, udaletxeko alguazilak eskaria luzatu dauela udalean.
Jarraitzen dau Alkateak adieraziz, nahiz eta ikusi udal honetako alguazilak betetzen dituela toki polizien funtzioak, erabakiak formalki nola hartu aztertzen dabiltzala antzeko udaletan galdetuz eta baita ere Eudelen . Eudelek momentuz ez dauela gaia landu eta itxarotea gomendatu dabe.
Beraz, puntua mahai gainean iztea proposatzen dabe.
Arkaitz Estiballesek adierazten dau EH Bildu prest egon dala puntua onartzeko , aurrekoetan emon ez direnak oraingoan betetzen direlako (interesatuaren eskaria, lege aldaketa), baina Alkatearen proposamena be ulertzen dabela eta mahai gainean iztearen alde agertzen dira. Halan eta be egongo direla mozioak, bai pentsiodunenak, bai etxeko andreenak, eta danakaz bardin jokatzea eskatzen dau.
Alkateak erantzuten deutso, bere ustez ez direla konparatzeko moduko egoerak, ze beste kolektibo horiek ez direla udal langileak.
5. ALKATETZA DEKRETUEN KONTU EMOTEA.
Alkateak 2019ko aurrekontuari alkatetza dekretuz egindako aldaketen berri ematen dau:
116. Alkatetza Dekretua: 6. Modifikazioa onartuz.
Gimnasiako kuotakaz jasotako gehiagozko dirusarrera finalista , gimnasiako ikastaroetan gastua handitzeko erabili da. 3.347,00€
134.Alkatetza Dekretua: 7. Modifikazioa onartuz.
Foru Aldundiak , Astondoko lurjauzia konpontzeko emandako dirulaguntza finalista, bideen konponketa eta mantenimentuko gastua handitzeko erabili da.7.849,33€
135. Alkatetza Dekretua: 8. Modifikazioa onartuz.
Bai Foru Aldunditik eta bai Jaurlaritzatik jasotako gehiagozko dirulaguntzak finalistakaz Iharduera Soziokulturaletako partida handitzen da: 6.029,75€
136. Alkatetza Dekretua: 9. Modifikazioa onartuz.
Pelotako finaletako bazkarian kobratu zan dirukopuruagaz, iharduera soziokulturaletako partida handitu zan, bazkaria partida horretatik ordaindu zelako.: 1.940,00€.(Irteera 2.400€koa izan zan pelotariek, entrenadoreak eta juntakoak gonbidatu zirelako bazkaltzen):
137. Alkatetza Dekretua: 10. Modifikazioa onartuz.
Albakoako eraikuntzako gastuak direla eta , ejekutiban kobratutako dirukopuagaz,
konponketa eta mantenimendua, hirigintzan jarritakoa gastua handitzen da. 19.966,09€.
138. Alkatetza Dekretua: 11. Modifikazioa onartuz.
Kasu honetan trasferentzia bidez diru barik egon diren bi partida, hornitu dira:
Gorbeia Suzieneri 7.000,00€ emateko 1.170 € falta izan dira, 2016ko duatloia aplikatu delako partidara. Begituren kasuan, 2018ko dirulaguntza ordaintzeko 770,00 falta izan dira, hortik Begituko iragarkiren bat ordaindu delako.
EH Bilduko zinegotziak adierazten dabe, uztailako udalbatzan 5. Modifikazioa onartu zala eta bat batean gaurkoan 12. Onartu dela. Bitartean ez dabela inongo informaziorik izan.
Idazkariak adierazten deutsie, beti lez, alkatetza dekretuz onartutakoak hurrengoko plenoan informatzen direla. Oraingoan asko izan direla uda be tartean izan dalako, baina hurrengoetararako egin ahala informatuko dala.
ERREGU ETA GALDERAK
Alkateak hartzen dau berbea adierazteko finkatu nahi dauela udalbatzen ordutegia. Plenoan maiztasuna eta eguna zehaztu zirenean EAJ-PNVren proposamena barikuetan jartzea izan zala. EH Bilduk ostera, argudiatuz, horren asteburuen eragina eukala ostegunak proposatu zituela, arratsaldeko zazpiretan.Berak, honen aurrean hirugarren alternatiba bat bota ebala, ostegunetan 18:00 etan edo ezin balitz, barikuen 17:00 etan, baina biek mantenduz. Ikusita irailean laneko ordutegiak finkatuta dagozala zinegotzientzat, bere proposamena ostegunetan 19:00 etan eta ostiraletan 17:00 edo17:30etan egitea da.
Nahia Urrutxuak galdetzen dau ia barikuetara sarri pasauko dan. Alkateak adierazten dau aldaketak egoeretara moldatzeko izaten direla, baina ekarriko dauela egutegi bat urte osorako eta eguenetik barikura pasatuko balitz aurreko hileko plenoan abisatuko dala. Beraz Udalbatzak eguenetan 19:00etan edo barikuetan 17:00 etan izango dira.
Arkaitz Estiballesek adierazten dau eskolako bide gorrie gero eta txarrago dagoela. Eurek dakienetik bide hori udalarena dala. Horretara Mikel Ibarrak adierazten dau urbanizazio hori amaitzeko tramite bat falta dala. Era berean adierazten dau Alkateak, hori begiratu egin behar dela esanez.
Jarraitzen dau Arkaitz Estiballesek adieraziz herritar batek haurreskolako kanpoko horman arrakalak ikusi dituela. Arkitektoak ikuskatzea ondo egongo litekela dio, nahiz eta eskolako obrak laster hasiko direla jakin. Halan egingo dela dio Alkateak.
Beste gai bateri lotuta adierazten dau Arkaitz Estiballesek kanposantu ondoan gaztainondo bi bota direla, nork eta noren baimenaz jakin nahi dau. Beste kasu batzuetan be pasau direla holangoak. Alkateak erantzuten deutso, begituko dauela.
Nahia Urrutxuak hartzen dau berbea jakiteko ia zinegotzi bakoitzak ze arlo eroango dauen. Alkateak dio adierazi ebala bere egunean delegaziorik ez dela egongo.
Estiballes jaunak galdetzen dau ia ez den jarriko kanposantuko ranpan barandilla bat. Alkateak diño aurrekontuak eskatute dauzela.
Mikel Sagarnak galdetzen dau ia jaietako sarrerak eta irteerak euki ahal dabezen. Alkateak erantzuten deutso baietz, zarratzen danean emango deutsiezala.
Jarraitzen dau Mikel Sagarna galdetuz, espazio publikoaren estaltzea dala eta ia dirulaguntzarik jaso dan. Baietz erantzuten deutso Alkateak, 46.000 € inguru Foru Aldunditik eta Leader programaren bitartez be eskatuko dala. Galdetzen Mikel Sagarna zinegotziak ia jarritako epean, irailaren 30ean amaituko den. Baiezekoa erantzuten deutso Alkateak.
Jarraitzen dau Arkaitz Estiballesek galdetuz ia frontoiko obra ikuskatu dauen seguridadeko enpresak bere lana ondo egin dauen, ze langileak askotan ikusi direla EPIak erabili barik. Azaltzen jako zelan seguridadea daroan enpresak aurkezten dituen txostenetan erabiltzen dabezela EPIak.Hortik aurrera egiten dena ezin dauela kontrolatu.Udalak. Udalak beti abisatu dituela langileak arriskuan lan egiten ikusi dituenean.
Jarraitzen dau galdetuz Mikel Sagarnak ia jartzeko falta den desfibriladora non jarriko dan. Alkateak erantzuten deutso bi dagozala erosita eta auzuneetara hurbiltzeko asmoagaz bata parrokian jarriko litekela, Elizondo eta Asterrieri zerbitzua emango leuskiona eta Undurraga, Ipiñaburu eta Altzuari zerbitzua emateko beste bat, agian , Txaton taberna inguruan. Mikel Sagarnak galdetzen dau ia pentsau dan ikastaroen bat emateko. Alkateak diño ikastaro bi egin direla, baina gehiago antolatuko direla.
Arkaitz Estiballesek galdetzen dau ia San Miguel ermitaren inguruan dagoen barririk. Ezezkoa erantzuten deutso Alkatea.
Beste gai bateri lotute Arkaitz Estiballesek jaietan jarritako txoznari buruzko informazioa eskatzen dau. Adierazten dau ez dauela ikusi inongo dokumentaziorik jai batzordeak jarritako txozneari buruz. Aurreko urteetan be eskatu dela eta ez dela aurkeztu. Alkateak erantzuten deutso jai batzordeko txosnea dala eta partaide inportanteena udala dala, eta udalak bere buruari ez deutsola zertan eskatu behar dokumentaziorik. Jaien seguroan barruen dagoela txoznaren seguroa, Iberdrolaren engantxearena be jaien barruen sartuko litekela.
Honen arira galdetzen dau Arkaitz Estiballesek ia Gorbeia Suzien dala eta jarriko dan txoznarik, edo zenbar jarriko diren. Alkateak erantzuten deutso bi jarriko direla, bat, betikoa eta beste bat etorriko dala bokadiloak emateko. Arkaitz Estiballesek adierazten dau txosna horrek espazio publikoa erabilteagatik ordaindu egin beharko dauela, dagokiona. Arkaitz Estiballesek dio ia zelan dan posible txozna horrek kanpotik etorritakoak 5 €/ egunero ordaindu behar izatea udalari eta bertako batek 700,00€. Alkateak dio jaietan txosna bat ibili dela ez dauena 5 € be ordaindu. Arkaitz Estiballesek dio berak ez dauela txoznarik ikusi jaietan.
Berriro ihardesten dau Arkaitz Estiballesek lurzoru publikoa erabiltearren tasa ordaindu beharko dauela eta bigarren txosna jartzearren bete beharrekoak eskatu beharko jakozala. Alkateak dio aztertuko dala, baina bigarren txozna aportatu beharrekoa ez dela 700,00€ 200€ baino eta diru hori udalari ez deutsola entregatu behar Gorbeia Suzieneri baino.
Nahia Urrutxuak galdetzen dau ia Plazea 9an dagoen etxebizitza dala eta noz jarriko dan martxan . Gurutze Etxebarriak erantzuten deutso proiektua amaitzear dagoela eta hortik aurrera obrak irauten dauena.
Galdetzen dau Arkaitz Estiballesek ia Juan Angoitiaren egonaldia Mankomuniateak asumitu dauen. Gurutze Etxebarria zinegotziak erantzuten deutso momentuz Mankomuniatea eratu be ez dela egin.
Éta beste gairik ez dagonez bilerari amaiera ematen jako 19:00 orduetan.

