2012/03/05

2012KO AURREKONTUAK

Zein urrun gelditzen dan lehenengoko plenoan entzun genduana: "Herriaren alde, danok batera lan egitea". Berba sano politak, esanguratsuak eta maiatzako hauteskundeetan herriak esanekoagaz bat etozanak, ahaztuezina da boto bakar baten aldea egon zala.
Aukera ezin hobeak egon dira alkarlanari ateak zabalduteko, azkenengoa 2012rako aurrekontuak prestatzea. Baina honetan be alkarlanerako asmo hori ez da agertu. Aurrekontuak EAJ-PNVk aurkeztu dauz ezelango ahaleginik egin barik adostasun batera heltzeako plenora eroan aurretik. Zuzenketak aurkeztuteko aukerea egon da bai, plenoan be eztabaidatu dira bai, baina hori da adostutea? Prozesua ez liteke izan behar beste era batekoa, hau da, ez liteke izan behar ezer aurkeztu aurretik egin beharreko lana? Eta parte-hartzea non gelditu da? Bildu Zeanurik uste dau herria herritarrakaz batera egin behar dala eta Udalak aukerea emon behar deutsala herritarren parte-hartzeari. Parte-hartze prozesua zabala eta publikoa izan behar dala. Aurrekontuak aurrera eroateko herritarrak ez dabe aukerarik euki euren eretxia emoteko, behintzat aukera hau ez da publikoa izan.
Bildu Zeanurik argitu gura dau lehenengo eta behin, 2012rako aurrekontuak EAJ-PNVk epez kanpo aurkeztu dauzala, legearen araberan (Foru Araua, 14. artikulutik 18ra) urriaren 15erako mahai gaineratuta egon beharko zirala eta abenduaren 31rako onartuak edo ez egon behar zirala. Epeak ez betetzeaz gain, dokumentazino garrantzitsua falta zan: zenbatekoa da tesoreria geldikina? Dakiguna da 2010ean negatiboa izan zala (-358.913,87€) baina 2011ko aurrekontuetan ez zan modifikazinorik egin negatibo hori konpontzeko; legeak eskatzen dauzan txosten batzuk be falta ziran: inbersinoen eranskinak, likidazinoaren estimazinoa, ekonomia finantzazko txostena; Udalak eskatu eban azken maileguaren interesak ez dauz behar dan moduan kalkulauta; diru partida batzuk oker kokatuta egon dira...
Guzti horren aurrean Bilduk zuzenketak aurkeztu ditu. Osoko zuzenketak EAJ-PNVren ezetza jaso eban, partzial gehienak, ordea,  onartuak izan dira. Baina aldaketak eskatzen eben zuzenketak ez ziran onartuak izan: Arkitektoari jagokon partidea 40.000€koa dana gitxitutea, kontratuen dagozen baldintza batzuk aldatutea; protokolo eta errepresentazino partidea 19.000€ dana gitxitutea be bai; Gorbeialde irratiari, Bizkaia irratiari, Gorbeialderi, begitu Aldizkariari jagokiezan partidak berraztertutea...
EAJ-PNVk be zuzenketa batzuk aurkeztu zituan, jatorrizko aurrekontuetan ez ziran agertzen partida batzuk sortzea eskatu ebenak: Bardintasun Plana, Ume eta Gazteentzako Plana eta Euskera Biziberritzeko Plana. Hiru honeek ago batez onartu ziran.
Bilduk azpimarratu gura dau "Herriaren alde, danok batera lan egitea"ren alde egon garala, gagozala eta egongo garala, parte hartzea eta adostasuna bultzatuz.

BILDU ZEANURI

2012/02/06

URTARRILAN 31KO PLENOAREN LABURPENA


EAJ-PNV-tik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Egoitz Arana, Bitoriano Larrazabal eta Rut Martinez.
BILDUtik: Anuska Emaldi, Jose Luis Artetxe, Pedro Lejarza eta Zedarri Jauregi.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2012ko urtarrilaren 31n, goian aipatutako kideak bildu ziren

-Aurreko batzar-agiriaren onarpena. Aprobación del acta anterior
BILDUk egun bat lehenago jaso eban aktea. Honeri falta jakona eta arrazoiketa zuzenak zeintzuk ziran adierazi ebazan.
Plenoko grabazinoko zatia falta izan zan eta idazkariak proposatu eban danon artean osotutea .
Bildu recibe  el acta sólo un día antes del pleno. Pide que se añadan y modifiquen partes del mismo.
La secretaria informa que una parte del pleno no se grabó y pide completar el acta entre todos/as.

-Arau Ordezkoen aldaketa puntualaren behin-behineko onarpenaAprobación de las modificaciones puntuales de la Normas Subsidiarias
Alkatean esanetan, arkitektoak aurkeztutako txostenak esaten dauena onartuko dabe egon diran alegazinoen aurrean.
BILDUren eritziz herritarrak parte hartzeko aukera bakarra euki dabe alegazinoak aurkeztuz  eta horregaitik,  alegazinoak onartzearen alde egiten dau.
Aurkeztutako alegazinoen artean bi aipatu ebazan BILDUk:
-Nukleo ruraletan 25 etxebizitza ipintea, legeak dinoan moduan.
-Nukleo ez urbanoetan sotanoak kontuan ez hartutea.
Aldaketa orokorrak egin arte, arau ordezkoetatik nukleo ruralak atera egingo dirala esanez arrazoitu ebazan puntu biak alkateak.
EAJ-PNV aprobará las alegaciones siguiendo las pautas marcadas en la memoria presentada por el arquitecto. BILDU aprueba las alegaciones presentadas, considerando que ha sido la única forma de participación que ha tenido la ciudadanía.
De entre las presentadas se mencionan:
-    En los núcleos rurales el máximo de viviendas es de 25, como señala la ley.
-    En los núcleos no urbanos los sótanos no deberían computar.
La alcaldesa responde que hasta la modificación general de la NNSS los núcleos rurales no serán tema de las mismas.

-Areatza–Zeanuri azera lanak adjudiketako Baldintza Pleguen onarpena. Aprobación del pliego de condiciones para la adjudicación de la obra de la acera Areatza-Zulaibar
Bilduk galdetu eban aurrekontuak onartu orduko, aurreko urteko aurrekontuak luzapenean eukita ia lan honeek adjudikatu ahal diran. Idazkariak erantzun eban, aurreko urtean partida bat egon zala azera egiteko eta partida hori handitu daitekeala.
Bilduk esan eban, orduan, aurreko urteko partidan sartzeako eta ez 2012ko aurrekontuetan, orain ipinita dagoan moduan.
 Obra hau 524.497,97 eurokoa izango da. Berau aurrera eroateko jasoko dan diru laguntza 400.00€rokoa da. Nondik aterako dira gainontzeko 124.497,97 euroak galdetu eban BILDUk. Alkatearen esanetan, kubriduko dala uste dau, lehenengo fasea be %38 bajuago egin zan eta.
Honetaz aparte, txostenak akatsak daukazala dino BILDUk.  Adibidez, hiru sobre agertuten dire baina ez dau ipinten hirugarren sobrea zertarako dan.
BILDUk gaineratu eban prezio bajuena ez daitela izan kontuan hartuten dan gauza bakarra. Beste gauza batzuk be hartu beharko ziran kontuan, adibidez, kontsumo bajuko argia… . Obraren garantia epea luzatutea be eskatu eban, urte bakarra oso laburra dalako, gaur egun edozein gauzak gitxienez bi urteko garantia dauka-eta.
Alkatearen esanetan, hori proiektuan begitu beharrekoa da eta esanda dagoala lehenago egin dan zatian be farola batzuk kentzea.
Azkenean, 2012ko aurrekontuak onartu arte obra ez adjudikatzea ebatzi zan.
Bildu pregunta si es posible adjudicar unas obras cuando todavía no se han aprobado los presupuestos. La secretaria responde afirmativamente, ya que el año pasado había una partida para este concepto, la cual se podría ampliar. Siendo así, Bildu propone que se contemplen en los presupuestos del 2011.
La obra asciende a 524.497,97€. La ayuda económica correspondiente a los presupuestos del 2012 es de 400.000€. Bildu pregunta cómo se subvencionarán los 124.497,97€ restantes. La alcaldesa cree que ese desfase se cubrirá y la primera fase se adjudicó en un 38% menos de lo presupuestado.

- Garoñako zentral nuklearrari buruzko mozinoak. Moción sobre la central nuclear de Garoña
BILDUk  mozinoa aurkeztu eban eta EAJ-PNVk BILDUren mozinoa ikusita, berea aurkeztu eban. Beraz, testu adostu bat egitea ebatzi eben.
Se acuerda presentar una moción consensuada.

-Erregu eta itaunak. Ruegos y preguntas
-Alkateak balore katastralak aldatu behar direla esan eban.
-BILDUk  informazino falta daukala adierazi eban barrio be. Ez daki, adibidez, Santa Lutziko bidearen arazoa ze egoeratan dagoan, udaletxeak interdiktoa ipiniko dauan ala ez; Gaztetxokoa zabalik edo itxita dagoen … .
Santa Lutziko bidea dala eta erantzuna izan zan udalak ezin dauela interdiktorik aurkeztu,  Obispaduak ez dauela interdiktorik ipiniko eta Erzillan kontra be ez dala joango. Alkateak esan eban Erzillagaz geratuteko asmo daukala arazoa konponduten ahaleginduteko. Holan ez bada,  desjabetzaren bidea hartu beharko dabela.
-Alkateak parkamena eskatu eban BILDUk daukan informazio faltagaitik eta aurrerantzean informauta egongo direla esan eutsien.
Gaztetxokoaren inguruan erantzuten jako pentsatuta dagoela gazte plan orokor baten barruan “plan de prevención” bat egitea.
-Auditoriari buruz galdetu eban BILDUk baina oraindino ez dago horren barririk.
- Zulaibar-Behaskon, egon diran arazoak direla eta, bizitza baldintzak egokituteko obra batzuk egin behar dira. Ontzat emoten da udalak dirua aurreratutea, diru hori bueltatuko jako lanak amaitzean.
La alcaldesa informa que hay que modificar los valores catastrales.
Bildu vuelve a quejarse por la falta de información:  ¿cómo va el tema del camino a la ermita de Santa Lutzi?,  ¿interpondrá interdicto el ayuntamiento?;  ¿cuál es la situación actual del Gaztetxoko?, … .
Ante la falta de información, la alcaldesa responde que no volverá a suceder. Así mismo comenta que el ayuntamiento no puede presentar interdicto, que el Obispado no lo presentará y tampoco actuará contra el sr. Erzilla. La alcaldesa intentará reunirse con este último. Si esta reunión no fuese posible, se debería empezar el proceso de expropiación.
En cuanto al Gaztetxoko se informa que tienen pensado llevar a cabo un plan general que incluiría un plan de prevención.
Bildu pregunta por la Auditoría, a lo que se responde que no hay ninguna novedad.
Los sucesos acaecidos en Zulaibar-Behasko  conllevan una actuación en la adecuación de las condiciones de habitabilidad. Se aprueba que el ayuntamiento adelante el coste económico de dichas obras, dotación que le será devuelto al finalizar las mismas.

2012/01/05

ABENDUAN 26KO PLENOAREN LABURPENA

EAJ-PNV-tik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Egoitz Arana, Bitoriano Larrazabal eta Rut Martinez
Bildutik: Anuska Emaldi, Jose Luis Artetxe, Pedro Lejarza eta Zedarri Jauregi.

Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2011ko abenduaren 26an, goian aipatutako kideak bildu ziran.

Aurreko bilera-agiriaren onarpena.
Pedro Lejarza EAko zinegotzi lez agertzen zalako, Zedarrik zuzendu egin eban. 
Santa Lutziko bidearen inguruko gaien espedientea itxi barik ezin da ebatzirik hartu eta hori azalduta egotea eskatuten dau Bilduk.

2012rako tasen onarpena.
2007tik ez da tasarik igo eta EAJ-PNVren proposamena %3a igotea zan.
Bilduk proposatuten eban igoera hori ez daitela  danontzat bardina  izan, langabezien edota egoera ekonomiko larrien dauzenantzat tasa hori txikiagoa izateko. EAJ-PNVk esan eban hori kontrolatutea oso gatxa dala.
Bildu kexatu zan Bonifikazioak egiteko ez dala eurekaz kontatu eta orain tasak egiteko bai. EAJ-PNVren erantzune bonifikazinoa plenotik pasautako gaie  zala Bildu udaletxean sartu aurretik.
 Azkenean Bilduren proposamena  aurten tasak mantendutea izan zan, gagozan egoeran egonda.
Bozkaketa egin zan:  igoerearen alde EAJ-PNV 5 boto, igoerearen kontra Bildu 4 boto.

Arau Ordezkoen aldaketa puntualaren behin-behineko onarpena.
Txosten juridiko bat jaso eban Bilduk nukleo ruralan inguruen plenoa hasi aurretik. Hori dala eta Bilduk gai hau mahai gainean ixteko eskatu eban.
Arkitektoa plenora etorri zanez alegazinoak banan- banan aztertuten ibili ziran.
Bilduk proposatutako gai hau mahai gainean ixtea onartu zan.

Plazea 14an igogailua jartzeko “Estudio de Detalle”aren onarpena.
Hasierako onarpena alkatetza dekretuz emon jakon baina ikusita lur publikoa okupatuko dala EAJ-PNVk erabaki eban plenora eroatea gai hau, udalak ez daukolako urbanismoko komisinorik.
Bilduk uste dau ez dirala moduak  gaian inguruen berba egiteko, EAJ-PNVk gure dauanean alkatetza dekretuz hartuten dituelako erabakiak eta nahi dauanean plenora eroaten dituelako.
Bildu herritarrai erreztasunak emoteko prest agertuten da, ez dau uste hau plenorako gaie danik. Gai honeri  behin-behineko edo behin betiko ( ez egoan oso ziur zer aukeztuten eben plenoan) onarpena, hasieran emon jakon moduen, alkatetza dekretuz emotea ikusi eban.

BBKren udal kontseilariaren izendapena.
Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Ugao, Bedia, Areatza, Zeanuri herriak dira EAJ-PNVren proposamena eta euren 5 boto aldekoak.
Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Igorre, Laudio, Urduña, Lemoa, Dima, Zeberio herriak Bilduren proposamena eta bilduko zinegotzien aldeko 4 boto.

Erraldek aurkeztutako idaztiari atxikipen proposamena.
Danan adostasunagaz onartu eben mozinoa.

Euskal Presoen eskubideen alde Bilduk aurkeztutako mozioaren azterketa.
EAJ-PNVk beste mozino bat aurkeztu ebanez, bion artean adostutako testu bat aterako da aurrera.

Udalsarean sartzeko konbenioaren onarpena.
EAJ-PNVren 5 boto aldeko eta Bilduren abstenzinoa. Bilduk abstentzinoa bozkatu eban ez dauelako gaia argi  ikusten eta EAJ-PNV-k  ez deutsezalako argitu ekonomi aldetik herri honentzako zenbateranokoa  izango dan betebeharreko erantzukizuna.

Erregu eta galderak.

Orueko kruzea eta seinalea
Bilduk eskatu eban Orueko seinalea lurrean dagoena  ondo ipinteko eta kruzean seinaleren bat ipinteko, ez dagoelako ipinita lehentsuna nok daukan.
EAJ-PNVk erantzun eban aspaldi eskatu zala hori egitea.

Santa Lutziko bidea
Azkeneko plenoan , azaroaren 8an, Ercillagaz batzartutea erabaki zan eta bi hile pasatu diran arren, Bilduk ez dauka honen inguruko informaziorik. Ercillak ez dauka antza udalagaz batzartuteko gogoa.
Obispedutik alkateagaz batzar bat egiteko deitu eben eta opor ostean jabeagaz batera batzar bat egingo dabe.

Udal hitzarmena
Azkeneko plenoan esan zan  EUDELek udal hitzarmenaren inguruan abenduan erantzuna emongo ebala. Urtarrilaren 27an batzartuko direla erantzun eban EAJ-PNV-k.
Bilduk badauka udal hitzarmenaren zirriborro bat eginda eta eskatu eban negoziazino mahaia zabaldu eta langileakaz hitzarmen bat finkatuteko.

Aurrekontuak
Aurrekontuak nozko egongo diren galdetu eban Bilduk. EAJ-PNVren asmoa urtarrilaren 20rako aurkeztu eta otsailaren erditik onartutea da.

Gazte txokoa
Bilduk ez eban honeri buruz ezer jakin. Eskatu eban hartutako erabakien inguruan  informazinoa emoteko, gobernuan egon ez arren, udala guztiak direlako.
 Gazte txokoa orain zabalik dago. Zerrenda bat egingo da barriro be  gurasoakaz berba egiteko.

Bilduk auzuneetan panel informatiboak ipinteko eskatu eban.
Aurtengo aurrekontuetan partida bat ipinteko asmoa badago.

Bide bazterren garbikusia.
Pertsonal faltea dago baina hasi dira auzo batzutan garbikusia egiten.

2012/01/02

AUM-KO OSOKO BATZARRA


HAINBAT PROPOSAMEN AURKEZTU EBAZAN BILDU-K ARRATIAKO UDALAREN MANKOMUNITATEKO OSOKO BILKURAN
Abenduan 28an, Arratiako Udalen Mankomunidadean osoko batzarra izan genduan. Ohitura dan lez, goizeko 8.30etan hasi izan batzarra eta 11.00ak arte luzatu zan. 26 puntu egon ziran lantzeko eta tartean Bilduk aurkeztutako lau proposamen be.
Hasieran arin joan zan, puntuaren irakurketa eta botazinoa. EAJ-PNVren 10 aldeko boto eta gure 6 abstentzinogaz, ez gagozalako ados mankomunidade eredu eta kudeaketa honegaz.
Presoen inguruko mozino bi egon ziran, bat guk herriz herri aurkeztu doguna eta bestea EAJ-PNVrena. Bilduren mozinoari EAJ-PNVk kontrako botoa emon eutson, Aitor Sorriketaren esanetan “ez zalako presoen inguruko gaia bakarrik, baizik eta alderdiak planteatzen dabezan mobilizazinoak”. EAJ-PNVren mozinoan aurrean Bilduko ordezkariak abstentzinora jo eben.
Enpleguaren inguruko mozinoa mankomunidadeak egiten dauan enpleguan aldeko irakurketa lez ulertu eban Josune Gorospe lehendakariak eta parte hartzearen inguruan, goizeko 8:30etan eginez gero EAJ-PNVko kide guztiek bertarako aukera daukiela erantzun euskuen, eta arratsaldetan zanean be, aurreko legegintzaldian moduan ez zala inor hurreratzen plenoak entzutera.
Amaieran, EAJ-PNVko bozeroailea dan Aitor Sorriketak Bilduri esan eutsan danon beharra dala mankomunidadea babestea eta gure jarrera ezkorra dala adierazo. Kasualidadea, atzoko kontrako boto bakarrak euren alderdiak emon dauazanean.
Egunagaz bat etorri ete zan beraien jarrera be? Amaieran urte oparo bat opatu geuntzan alkarreri, bidean ikusiko gara!

Arratian, 2011ko abenduaren 29an

2011/12/06

EUSKAL PRESOEN ESKUBIDEEN ALDE


Une historikoa bizi dugu Euskal Herrian. ETA erakundeak borroka armatua behin betiko uzteko konpromisoarekin, ziklo politiko berri bati hasiera emateko oinarria sendotu da. Azken hamarkadetan bizi izan dugun konfrontazio armatua behin betiko ixteko aukera eta eztabaida demokratikoan oinarritutako eskenatokiaren ateak ari dira irekitzen.

            Gernikako Akordioan hitzartutakoari jarraiki, eta Aieten Nazioarteko Komunitateak zabaldutako mandatuaren norabidean, ETAren erabakiak, gatazka politikoa, bake bidera eramateko aukera baten aurrean jarri gaitu. Normalizazio politikora bidean eman beharreko urratsetan, besteak beste, euskal preso politikoen eskubideen errespetua bermatu beharko da. Gernikako akordioaren hitzetan, ezinbestekoa da, “ Euskal preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe-politika etetea, konfrontaziorako estrategia gisa erabili da-eta. Era berean, honako neurri hauek hartzea, amnistiarako bidean lehen urrats moduan, gatazka politikoak eragindako preso eta iheslari bat bera ere egon ez dadin:  Preso guztiak Euskal Herrira ekartzea, dispertsioarekin amaituz, Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea, Epaituak izateko zain dauden preso prebentiboei behin-behineko askatasuna ematea, Legeak ezarritakoak beteak dituzten zigortutako preso guztiei, baldintzapeko askatasuna ematea, Legeak jasotzen dituen espetxe-onurak aplikatzea, murrizketarik eta arbitrariotasunik gabe eta azkenik, Zigorra betetzeko muga berrogei urtetan ezartzen duen legedia indargabetzea”.

            Euskal gizarteak urte asko daramatza, preso politikoen eskubideen bermeak eskatzen. Urteak, presoen aurkako neurriek senideengan dituzten ondorio larriak salatzen. Urteak, estatu espainiar zein frantsesari, beren legea betetzeko eskatzen.

            Munduan eman diren prozesu politiko desberdinetan bezala, Euskal Herrian ere preso politikoen errealitateari konponbidea eman behar zaio. Era berean, konponbide politikoaren baitan, presoek ere parte izan behar dutelarik. Ziklo bat behin betikoz itxi eta etorkizunean aske egingo gaituen ziklo berria indarrez irekitzeko.

            Azken asteetako hitz eta ekintzei begira jarriz, Madril eta Parisetik ez da egoera berriaren tamainako urratsik eman. Presoen dispertsioak bere horretan jarraitzen du. Senitartekoek milaka kilometro egiten jarraitzen dute. Hamarnaka euskal presok, Parot Doktrinaren ondorioz, hil arteko zigorra betetzen jarraitzen dute. Gaixotasun larriekin dauden hainbat presok baldintza kaxkarretan jarraitzen dute. Egoera hau errotik aldatzea eta atzerapenik gabeko urratsak ematea ezinbestekoa deritzogu.

            Hori guztia kontuan hartuko, honako adierazpen hau aurkezten dugu, Zeanuriko Udaleko Osoko Bilkura honetara, eztabaidatua eta onartua izan dadin:


1.- Udal honek, bizi dugun aukera historiko honen aurrean, Euskal Preso Politikoen eskubideen errespetua eskatzen du. Hala nola, besteak beste, dispertsioaren amaiera eta preso guztien Euskal Herriratzea,  gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea eta zigorra beteta dutenen askatzea.

2.- Udal honek datorren urtarrilaren 7an  Euskal Preso Politikoen eskubideen alde burutuko den Manifestaldiarekin bat egiten du.

3.- Norabide horretan eta mobilizazio horren harira,  abenduaren 16ean udal honetako hautetsiek baraua egin eta  eguerdiko 12tan kontzentrazioa burutuko dugu. 

4.- Gure udalerriko eragile guztiei deialdia luzatzen diegu urtarrilak 7ko mobilizazioarekin bat egin  eta beronen eskutan dagoena egin dezaten bere ekimen kultural, sozial edo kirolaren alorrekoen ordutegiak berau indartze aldera kokatu ditzaten.

5.- Herritarrei deialdi zabal eta anitza luzatu nahi diegu ezberdintasun politiko guztien gainetik giza eskubideen alde urratsa eman eta herri honek inoiz ezagutu duen mobilizaziorik handiena denon artean osatu dezagun.



Euskal Herrian, 2011ko azaroan