2012/05/27

MAIATZAREN 2-KO PLENOAREN LABURPENA

EAJ-PNV-tik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Egoitz Arana, Bitoriano Larrazabal eta Rut Martinez.

BILDUtik: Jose Luis Artetxe, Pedro Lejarza eta Zedarri Jauregi.

Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2012ko maiatzaren 2an, goian aipatutako kideak batu ziran.

Eskolako obrak

Plenoa hasi aurretik eskolan egingo diran obrarako aurkeztu diran sobreak zabaltzea eskatutu zan,epea apirilaren 30ean amaitu zan eta Bilduk salatu eban horren barririk ez ebala aukin.

Obraren hasierako prezioa 79.304,86€ izan dira. Hiru aurkeztu dira:

 Hauzo Lan: 56.214,50€ + %18 BEZ (10.118,61€) = 66.333,11€
 Goioaga Eraikuntzak:54.736.12€ + %18 BEZ (9.852,30€)= 64.588,42€
 Beintxa: 53.315,03€ + %18 BEZ (9.596,70€)= 62.911,73€

Obra Beintxak egingo dau eskolako obrea.

Gai honegaz batera alkateak aipatu eban maiatzaren 9an amaituko zala Areatza-Zeanuri espaloi obrarako sobreak aurkeztuteko epea. Bilduk barriro hasierako kexa adierazi eban, ez dauala udaletxeko kontuen informazinorik jasoten.

Aurreko bilera-agiriaren onarpena.
Otsailaren 14ko akta onartu zan. Halan eta be,  gogoratu eban  Bilduk oraindik ez dauzala eskatutako txostenak jaso: ekonomiko finantzieroa eta epe laburreko amortazinoari buruzkoa.
Martxoaren 30eko akta ez zan onartu, zuzenketa batzuk eskatu zirelako.
Iniciativas Ambientalesek Zubizabalgo kanpinari buruz aurkeztutako proposamenaren azterketa.
 Iniciativas Ambientales-ek Udalagaz daukan alokairu kontratua bertan behera iztea eskatu eban, kontuan hartuta beste proiektu bat martxan dauala, Selva Aventure deitzen dana.
Alkateak esan eban proiektu barri horrek ondino ez daukala Turismo Sailaren oniritzia. Dekreto borradorak,  abuztu inguruan indarrean egongo danak, bi puntu aipatuten dauz proiektu honek betetzen ez dauzanak:
            
. bungalow-ak argi indarra eta ura eduki behar dauriela
           
 . kanpina hesituta egon behar dala.

Proiektu honen arduraduna Gorbeialden bitartez dabil hartu- emonetan Turismo Sailagaz, eta bere ustetan  borondate ona ikusten dala dino.

Proiektu barri horregaz zer pasatuko dan jakin arte,  EAJ-PNVk proposatu eban Iniciativas Ambientalesek Zeanuriko Udalagaz sinatuta daukan kontratuak indarrean jarraitutea eta errenta ordainduten jarraitutea.

Ahoz batez onartu zan.
 Juan Carlos Arbidek eskatuta Otseingo bidea dala eta ikerketa espedientea hasteko proposamenaren onarpena.
 Juan Carlos Arbidek  Otseingo bidea ez dala publikoa aipatu eban eta eta kalifikauta ondo agertutea eskatu eban.
Bilduk barriro be eskatu eban bide publikoen inbentarioa egitea, ikusita gero eta sarriago arazoak dauzala gai honen inguruan eta inbentario hori egiteko “suelo de sistemas generales”aztertu beharko zala. EAJ-PNVk uste dau hori ez dala beharrezkoa egitea, arazoak agertu ahala aztertuko dirala.
Otseingo bidea dala eta, ikerketa espedientea hastea onartu zan EAJ-PNVko aldeko botoakaz. Bilduk ezezko botoa emon eban, azalduz nahiz eta ados egon arazo horregaz, urtenbide orokorra emon behar dala eta ez banakako konponbideak.
 2012ko Ibilgailuen gaineko zerga kobratzeko erroldaren onarpena.
 Ekaina/uztailan hasiko da kobratzen. Igazkoari %3ko igoera aplikatuko jako.
 Wimax zerbitzuagaitik prezioaren onarpena.
Altzuan, Lanbreaben, Undurragan, … azkeneko asteetan arazoak izan ebezan zerbitzu honegaz. Arazoa konponduten danean zerbitzu hau kobretan hasiko da, hilean 10€ (hau bezerokaz adostuta). Urtean txanda bitan ordainduko da .
Udalbatzak Herri-Kontuen Euskal Epaitegian kontu ikuskaritza txostena eskatzeko eskaria egitea onartzea (BILDU).
 Aurkeztu zan agiria galdu egin zan. Eskaria barriro aurkeztutea onartu zan.
 Udalbatzak Undurragako presan dagoan bidea beti zabalik edukitzeko Ur Partzuergoari eskaria egitea onartzea (BILDU).
 Eduardo Elgezabalegaz, kudeaketa arduradunagaz, batzar bat eskatuko da, gai honetaz berba egiteko eta herriko ibilbide hau berreskuratuten ahaleginduteko.
Honegaz batera, ugerlekua berreskuratutea be proposatu zan eta onartu egin zan.

Dekretuen kontu emotea.
 Alkateak 2011ko likidazinoa negatiboa dala azaldu eban, -462.211€, Honen arrazoia kreditu kontua dala esanez. Ana Mari-k txosten bat egin dau baina Remanente de Tesorería zuzendu egin  behar dau.
Likidazino negatiboa zuzenduteko hiru aukera dagoz:
            . gastuak murriztutea.
            . kreditu bat eskatutea.
.hurrengo aurrekontuak superhabitagaz onartutea.
Izaskunek esna eban datorren abenduan amortizatuko dala eskatutako 177.000€ko azken  kreditoa.
Pedrok esan eban hiru kontzeptu hartu behar dirala kontuan:
            . 2011ko likidazinoa, hau da, -462.211€
            . Resultado presupuestario, -127.657€
            .Egonkortasun helburua, Estabilidad Presupuestaria.
 Erregu eta itaunak.
-        Lan boltsa
Peoi eta aisialdirako begiralea  aukeratuteko lan poltsa zabalduko da.
-        Aguazilen ordu extrak
Izaskunek azaldu eban 93 ordu dirala sartu beharrekoak eta hortik aurrerakoak ordu extrak dirala. Gobernu Batzordeak ebatzi  eban ordu horreetatik erdiak gozatu eta beste erdiak kobratu egingo ebazala.
Guztira 177 ordu extra aurkeztu dauz.

Ordu extra honeek gitxituteko aukera batzuk aipatuten dira:
Aguazile plenoetan ez egotea, jaietan ordu gitxiago sartzea, beste langile bat lanaldi erdian kontratatzea…
             
Gai hau aztertuko da.

-        Pleno egunak aldatutea

EAJ-PNVk  proposatuten eban pleno egunak barikuetara aldatutea, kontuan hartuta Rutek arazoak eukiten dauzala batzutan bertan egoteko.
Bilduk erantzun eban udaletxera sartu ziranean lehenengo plenoan esan jakiela pleno egunak martitzenetan izango zirala eta orain eguna aldatuz gero arazoak beste batzuk eukiko dauriezala.
Gaia mahai gainean garatu zan.

-        Pintadak

Izaskunek esan eban Durangotik atenzioa geitu ebela pintadak zirela eta. Ikusirik honeek kentzea kostu bat daukala,gau hau konponduteko eskatu eban.
Bilduk erantzun eban ez dauala pintadarik egin,ez leporatzeko Bilduri erantzukizun hori berea ez danean. Umeak/Gaztetxoak egin dauriezanak zer?



                    -       Santa Lutzi

Izaskunek hurrungo plenora Iskanderrek egindako txostena ekarriko dala esan eban: espedientea zabalduko da desjabetzerako.

-        “potzu baltzak”

Garbiketa Udaletxeak edo Consorcioak egiten dau. Consorcioak hobi septikoak garbituten dauz, horretarako balditzak honexek dira: ur konsumo minimo bat egotea eta saneamendurik ez dala egongo ( sin sistema de actuación) toki horretan. Kasu honeetan  saneamendu kontzeptua %20 bat bajatuko da.

Gerora begira potzu baltzak daukiezan etxeak hobi septikoa egin beharko dabe. Horretarako diru laguntzak dagoz udaletxean.
Momentuz Udaletxea arduratuko da potzu baltzak garbituteaz.

-        Lan hitzarmena

Honeri buruz ez dago barririk.

-        Jubilatuen tabernako sukalde barria

Udaletxeak 1.800€ gastatu dauz gitxi gorabehera. Mª Luisak, borondatez, 600€ ordaindu dauz.
Sukalde zaharra barria ekarri dauanak eroan eban.

2012/04/01

MARTIAN 20KO PLENOAREN LABURPENA

EAJ-PNV-tik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Egoitz Arana, Bitoriano Larrazabal eta Rut Martinez.
BILDUtik: Anuska Emaldi, Jose Luis Artetxe eta Zedarri Jauregi.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2012ko martiaren 20an, goian aipatutako kideak bildu ziren.

Aurreko bilera-agiriaren onarpena.
Abenduaren 26ko plenoaren ordua txarto ipinita egoan.
 Onartu egin zan aurreko bilera-agiria.

2012ko subentzinoen banaketea.
Bilduren galderak:
-Ze irizpide erabilten da aurten dagozan diru kopuru horreek emoteko? Alkateak esan eban aurreko urteetako bardina emoten dala.
-Alkarte barriek badagoz herrian, zegaitik ez daukie subentzinoa eskatuteko aukerarik? Alkateak erantzun eban udaletxera badoaz diru laguntza eske emoten jakiela.
-Zeanuriko alkarteak ez diranei ze irizpidegaz banatuten jake? Alkatearen erantzuna aurreko urteetan emon dan bardine emoten jakiela izan zan, inongo irizpide barik.
Bilduk eskatu eban deialdi zabal bat egitea,  alkarte bakoitzak memoria edo txosten bat aurkeztuz. Bertan,  aurreko urteetako dirua justifikatuz eta aurtengo ekintzen barri emonez diru kopuru bat eskatuz.
Plenoan deialdia onartu beharko zala gaineratu eban Bilduk,  eta ez alkarte bakotxari emoten jakon diru kopurua.
Rutek guzti honeri erantzuten eutsan esanez aurten ez dala ezer eskatuko,  maiatzan sartu zalako udaletxean eta zortzi hilean ez dalako astirik egon, baina datozen urteetan holan egingo dala. Aurten diru laguntza emoteagaz batera alkarteari informauko jake hurrengo urterako memoria bat aurkeztu beharko dabela eta aurtengo dirua justifikatu beharko dabela.
Hurrungoak, aurten onartu diran diru-laguntzak dira.  Bertan ikusten dan moduan,  2011n, 2010eko bardinak onartu ziran eta aurten orri hau aurkeztu dabe 2012ko diru-laguntzak onartuteko.
Partida honen aurrekontua 47.000 euro.

Subentzinoen banaketa 2011
Hurrungo proposamena egiten da, 2010eko bardina:
Astigintza 6€
Joko Alai 12.330€
Guraso Alkartea 3.240€
Igorreko ikastetxeko gurasoak 2.500€
Txistulariak 2.700€
Euskerazko ikastaroak 300€
Zuhaitz eguna 1.200€
Nafarroa Oinez 750€
Herri Urrats 750€
Arratia Futbol taldea 270€
Arratia Ziklista elkartea 486€
Maratoi Txikia 60€
Uztrukue 6€
Arratiako Korue 270€
Korue 945€
Jubilatuak 3.240€
Jubilatuen bidaia 5.400€
Igorreko polikiroldegiko erabiltzaileak 2.800€
Arrano Zuria 135€
Basurde Ehiza taldea 540€
Zeani Antzerki taldea 1.080€
Ikasleen garraioa 2.400€
Mazala 540€
Alozo 900€
Arratiako Bertso eskola 540€
Arratiako Zekorrak 540€


Bilduk  zerrenda hau ikusita agertzen diran ekintza batzuk diru-laguntzak ez direla ohartu zan, adibidez, zuhaitz eguna, euskarazko ikastaroak… alkateak zerrenda horretatik kendu egin beharko direla gaineratu eban.

Esan behar da igaz be Ezker Abertzaleak eta EAk diru laguntza honeek onartu ziranean alkarteari memoria bat eskatzea proposatu jakola eta alkateak erantzun eban korporazino barriaren eskuetan itxiko ebala ebatzi hau.
Argi ikusten da beste urte bat gehiago bardin jarraituteko asmoa daukiela.
Jaietako partida 4500 22605 banatzeko proposamena.
Konsignatu dana: 55.000 €
Proposamena:
-        andra mariak: 35.000 €
-        auzuneetako jaiak: 8.000 €
-        san isidro jaiak: 5.000 €  (*)

(*) san isidro azokaren antolakuntzea 5500 48902 partida-tik egiten da eta 35.000 € konsignatuta dagoz.
EAJ-PNVren aldeko 5 boto eta Bilduren aldeko 3 boto, nahiz eta memoria eta justifikazinoa eskatu behar direla esan.

“Zeanuri-Areatza espaloia” obraren II. fasea: lizitazinorako baldintza pleguen onarpena.
Kontratuaren aurrekontua 524.497,97 eurokoa da BEZ-a barne, eta dagoan diru laguntzea 400.000 eurokoa da.
Bilduk galdera batzuk  planteatu ebazan:
-Garantiek urte batekoa iziten jarraituten dau; aurreko plenoan ez ginen garanti hori luzatuteko geratu?  Alkateak erantzun eban arkitektoagaz berba egin zala eta esan eban holako obra baten garantia urte batekoa izitea nahikoa zala.
-Diru kopurua nondik aterako da? Subastan uste da beherantza joango dala, lehenengo fasean be  %30 bajatu zalako eta egoera ekonomikoa ikusita be. Ez dago aurreikusita nondik lortuko dan diru hori, obra 400.000 eurotik pasetan bada.
EAJ-PNV eta Bilduren aldeko botoakaz lizitazinorako baldintza plegua onartu zan.
Eskolan obrak egiteko baldintza pleguen onarpena.
Bildu konturatu zan kontratuaren idatzizko prezioa eta zenbakizkoa ez datozela bat. Alkateak erantzun eban zenbakiz dagoana  kontratuaren aurrekontua dala:  79.304,86 euro.
Kasu honetan, obra txikia danez, herriko enpresari gonbitea egingo jake bertan parte hartuteko. Gitxienez hiru izan beharko dira.
EAJ-PNV eta Bilduren aldeko botoakaz baldintza plegua onartu zan.
 Sektore publikoaren erreformeari buruzko mozinoa (BILDU).
EAJ-PNVk kontrako botoa emon eban,  arrozoituz edukiagaz bat etorri arren, gai hau beste esparru baten eztabaidatu beharrekoa dalako, eta ez udalean.
Bilduren iritziz arrazoi horrek ez dauka inongo zentzurik, jakinda udalean langile publikoak dagozala, eta horregaitik, udalean be eztabaidatu beharreko gaia dala ikusten dau.
Bilduren aldeko 3 boto eta EAJ-PNVren kontrako 5 boto.
Kutxabank Adiministrazino Kontseiluari buruzko mozinoa (BILDU).
Bilduren aldeko 3 boto eta EAJ-PNVren kontrako 5 boto.
 Arratian gazte politikak alkarregaz kudeatzeari buruzko mozinoa (EAJ-PNV).
EAJ-PNVren aldeko 5 boto eta Bilduren kontrako 3 boto.
Lodosako Ibaialde ikastola laguntzeko mozinoa (BILDU).
Bilduk Zeanuriko eskoleagaz berba egingo dau “euro bat, marrazki bat” kanpaina egingo daben jakiteko.
 Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuai buruzko mozinoa.
EAJ-PNVren eta Bilduren aldeko botoak.
 Erregu eta itaunak.
Santa Lutzi.
Bilduk galdetu eban Santa Lutziko bidearen arazoa ze egoeratan dagoan. Alkateak erantzun eban Ercillan andreagaz berba egin zala eta ez dagozala prest bidea zabaltako, beraz, arkitektoari informe bat eskatu jakon espropiazinoko bidera joateko.
Probalekuko zubie.
Bilduk galdetu eban  ia zelan apurtu zan probalekuko zubie eta noz arregletako asmoa dagoan, ikusita hiru aste gitxienez pasau dirala apurtu zanetik eta ez dagoala egoera onean kotxeak joan etorrian ibilteko. Alkateak erantzun eban inok ez dakiala nork apurtu dauan eta konponduteko asmoa dagoala.
Plenoko hurrungo egunean udaletxeko beharginek zubie konponduten hasi ziran.
Gazte txoko.
Bilduk galdetu eban ia ze egoeratan dagoan gazte txokoa eta ia zeozer egiten badabiz konponbide bat emoteko egoera honeri. Bilduk proposatu eban gaztetxoakaz batzar bat egin beharko zala, jakiteko behintzat eurek zer esaten daben.
Rutek esan eban badabilela arlo honetan lanean,  guraso alkarteagaz, eskoleagaz, beste zinegotzi batzukaz…berba eginez. Suspergintza eta beste enpresa batzukaz be ipini da harremanetan.
Lan hitzarmea (EUDEL).
Apirilaren 20rako dago data ipinita.
Iturriek ur barik.
Bilduk ez eban jakin plazako iturriak zegaitik dagozan ur barik eta noz arte egongo diran holan galdetu eban.
Alkateak azaldu eban Zeanuri, aurten, udal sarean sartu dala eta eurek eroandako protokolo bat dala neguan, leihen denporea pasau arte, iturrietan ure kendutea, apurtuteko dagoan arriskuagaitik.  Martien edo apirilean martxan ipinko dira barriro.
Bilduk gaineratu eban ia ezin dan beste zeozer egin ura ez kentzeako eta iturrietan ura ahal bait arinen ipinteko. Datorren urtera begira,  bardin pasau ezkero, plazako iturrie behintzat  uregaz egotea eskatu eban, holan umeak, eta ez hain umeak,  ez dabe tabernara edo dendara ure eskatuten joan behar izango.
Alkateak esan eban horretaz informauko dirala.
Maiatzaren 11n zer egiteko asmoa dago?
Bilduk maiatzan 11n jaialdiren bat egiteko asmoa dagoalaren barri jakin eban udaletxetik kanpo eta horren barri emoteko eskatu eban. Batzarra egon zala baekian Bilduk, baina deialdi hori udaletxera zelan heldu zan ez eban jakin.
Rutek esan eban bera kultura zinegotzi lez joan zala batzar horretara.
Egoitzek azalpen bat emon eban  maiatzaren 11n eta 12an dagozan ekintzen inguruan eta gaiok jai batzordeko batzarrera eroango dira.

2012/03/05

2012KO AURREKONTUAK

Zein urrun gelditzen dan lehenengoko plenoan entzun genduana: "Herriaren alde, danok batera lan egitea". Berba sano politak, esanguratsuak eta maiatzako hauteskundeetan herriak esanekoagaz bat etozanak, ahaztuezina da boto bakar baten aldea egon zala.
Aukera ezin hobeak egon dira alkarlanari ateak zabalduteko, azkenengoa 2012rako aurrekontuak prestatzea. Baina honetan be alkarlanerako asmo hori ez da agertu. Aurrekontuak EAJ-PNVk aurkeztu dauz ezelango ahaleginik egin barik adostasun batera heltzeako plenora eroan aurretik. Zuzenketak aurkeztuteko aukerea egon da bai, plenoan be eztabaidatu dira bai, baina hori da adostutea? Prozesua ez liteke izan behar beste era batekoa, hau da, ez liteke izan behar ezer aurkeztu aurretik egin beharreko lana? Eta parte-hartzea non gelditu da? Bildu Zeanurik uste dau herria herritarrakaz batera egin behar dala eta Udalak aukerea emon behar deutsala herritarren parte-hartzeari. Parte-hartze prozesua zabala eta publikoa izan behar dala. Aurrekontuak aurrera eroateko herritarrak ez dabe aukerarik euki euren eretxia emoteko, behintzat aukera hau ez da publikoa izan.
Bildu Zeanurik argitu gura dau lehenengo eta behin, 2012rako aurrekontuak EAJ-PNVk epez kanpo aurkeztu dauzala, legearen araberan (Foru Araua, 14. artikulutik 18ra) urriaren 15erako mahai gaineratuta egon beharko zirala eta abenduaren 31rako onartuak edo ez egon behar zirala. Epeak ez betetzeaz gain, dokumentazino garrantzitsua falta zan: zenbatekoa da tesoreria geldikina? Dakiguna da 2010ean negatiboa izan zala (-358.913,87€) baina 2011ko aurrekontuetan ez zan modifikazinorik egin negatibo hori konpontzeko; legeak eskatzen dauzan txosten batzuk be falta ziran: inbersinoen eranskinak, likidazinoaren estimazinoa, ekonomia finantzazko txostena; Udalak eskatu eban azken maileguaren interesak ez dauz behar dan moduan kalkulauta; diru partida batzuk oker kokatuta egon dira...
Guzti horren aurrean Bilduk zuzenketak aurkeztu ditu. Osoko zuzenketak EAJ-PNVren ezetza jaso eban, partzial gehienak, ordea,  onartuak izan dira. Baina aldaketak eskatzen eben zuzenketak ez ziran onartuak izan: Arkitektoari jagokon partidea 40.000€koa dana gitxitutea, kontratuen dagozen baldintza batzuk aldatutea; protokolo eta errepresentazino partidea 19.000€ dana gitxitutea be bai; Gorbeialde irratiari, Bizkaia irratiari, Gorbeialderi, begitu Aldizkariari jagokiezan partidak berraztertutea...
EAJ-PNVk be zuzenketa batzuk aurkeztu zituan, jatorrizko aurrekontuetan ez ziran agertzen partida batzuk sortzea eskatu ebenak: Bardintasun Plana, Ume eta Gazteentzako Plana eta Euskera Biziberritzeko Plana. Hiru honeek ago batez onartu ziran.
Bilduk azpimarratu gura dau "Herriaren alde, danok batera lan egitea"ren alde egon garala, gagozala eta egongo garala, parte hartzea eta adostasuna bultzatuz.

BILDU ZEANURI

2012/02/06

URTARRILAN 31KO PLENOAREN LABURPENA


EAJ-PNV-tik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Egoitz Arana, Bitoriano Larrazabal eta Rut Martinez.
BILDUtik: Anuska Emaldi, Jose Luis Artetxe, Pedro Lejarza eta Zedarri Jauregi.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2012ko urtarrilaren 31n, goian aipatutako kideak bildu ziren

-Aurreko batzar-agiriaren onarpena. Aprobación del acta anterior
BILDUk egun bat lehenago jaso eban aktea. Honeri falta jakona eta arrazoiketa zuzenak zeintzuk ziran adierazi ebazan.
Plenoko grabazinoko zatia falta izan zan eta idazkariak proposatu eban danon artean osotutea .
Bildu recibe  el acta sólo un día antes del pleno. Pide que se añadan y modifiquen partes del mismo.
La secretaria informa que una parte del pleno no se grabó y pide completar el acta entre todos/as.

-Arau Ordezkoen aldaketa puntualaren behin-behineko onarpenaAprobación de las modificaciones puntuales de la Normas Subsidiarias
Alkatean esanetan, arkitektoak aurkeztutako txostenak esaten dauena onartuko dabe egon diran alegazinoen aurrean.
BILDUren eritziz herritarrak parte hartzeko aukera bakarra euki dabe alegazinoak aurkeztuz  eta horregaitik,  alegazinoak onartzearen alde egiten dau.
Aurkeztutako alegazinoen artean bi aipatu ebazan BILDUk:
-Nukleo ruraletan 25 etxebizitza ipintea, legeak dinoan moduan.
-Nukleo ez urbanoetan sotanoak kontuan ez hartutea.
Aldaketa orokorrak egin arte, arau ordezkoetatik nukleo ruralak atera egingo dirala esanez arrazoitu ebazan puntu biak alkateak.
EAJ-PNV aprobará las alegaciones siguiendo las pautas marcadas en la memoria presentada por el arquitecto. BILDU aprueba las alegaciones presentadas, considerando que ha sido la única forma de participación que ha tenido la ciudadanía.
De entre las presentadas se mencionan:
-    En los núcleos rurales el máximo de viviendas es de 25, como señala la ley.
-    En los núcleos no urbanos los sótanos no deberían computar.
La alcaldesa responde que hasta la modificación general de la NNSS los núcleos rurales no serán tema de las mismas.

-Areatza–Zeanuri azera lanak adjudiketako Baldintza Pleguen onarpena. Aprobación del pliego de condiciones para la adjudicación de la obra de la acera Areatza-Zulaibar
Bilduk galdetu eban aurrekontuak onartu orduko, aurreko urteko aurrekontuak luzapenean eukita ia lan honeek adjudikatu ahal diran. Idazkariak erantzun eban, aurreko urtean partida bat egon zala azera egiteko eta partida hori handitu daitekeala.
Bilduk esan eban, orduan, aurreko urteko partidan sartzeako eta ez 2012ko aurrekontuetan, orain ipinita dagoan moduan.
 Obra hau 524.497,97 eurokoa izango da. Berau aurrera eroateko jasoko dan diru laguntza 400.00€rokoa da. Nondik aterako dira gainontzeko 124.497,97 euroak galdetu eban BILDUk. Alkatearen esanetan, kubriduko dala uste dau, lehenengo fasea be %38 bajuago egin zan eta.
Honetaz aparte, txostenak akatsak daukazala dino BILDUk.  Adibidez, hiru sobre agertuten dire baina ez dau ipinten hirugarren sobrea zertarako dan.
BILDUk gaineratu eban prezio bajuena ez daitela izan kontuan hartuten dan gauza bakarra. Beste gauza batzuk be hartu beharko ziran kontuan, adibidez, kontsumo bajuko argia… . Obraren garantia epea luzatutea be eskatu eban, urte bakarra oso laburra dalako, gaur egun edozein gauzak gitxienez bi urteko garantia dauka-eta.
Alkatearen esanetan, hori proiektuan begitu beharrekoa da eta esanda dagoala lehenago egin dan zatian be farola batzuk kentzea.
Azkenean, 2012ko aurrekontuak onartu arte obra ez adjudikatzea ebatzi zan.
Bildu pregunta si es posible adjudicar unas obras cuando todavía no se han aprobado los presupuestos. La secretaria responde afirmativamente, ya que el año pasado había una partida para este concepto, la cual se podría ampliar. Siendo así, Bildu propone que se contemplen en los presupuestos del 2011.
La obra asciende a 524.497,97€. La ayuda económica correspondiente a los presupuestos del 2012 es de 400.000€. Bildu pregunta cómo se subvencionarán los 124.497,97€ restantes. La alcaldesa cree que ese desfase se cubrirá y la primera fase se adjudicó en un 38% menos de lo presupuestado.

- Garoñako zentral nuklearrari buruzko mozinoak. Moción sobre la central nuclear de Garoña
BILDUk  mozinoa aurkeztu eban eta EAJ-PNVk BILDUren mozinoa ikusita, berea aurkeztu eban. Beraz, testu adostu bat egitea ebatzi eben.
Se acuerda presentar una moción consensuada.

-Erregu eta itaunak. Ruegos y preguntas
-Alkateak balore katastralak aldatu behar direla esan eban.
-BILDUk  informazino falta daukala adierazi eban barrio be. Ez daki, adibidez, Santa Lutziko bidearen arazoa ze egoeratan dagoan, udaletxeak interdiktoa ipiniko dauan ala ez; Gaztetxokoa zabalik edo itxita dagoen … .
Santa Lutziko bidea dala eta erantzuna izan zan udalak ezin dauela interdiktorik aurkeztu,  Obispaduak ez dauela interdiktorik ipiniko eta Erzillan kontra be ez dala joango. Alkateak esan eban Erzillagaz geratuteko asmo daukala arazoa konponduten ahaleginduteko. Holan ez bada,  desjabetzaren bidea hartu beharko dabela.
-Alkateak parkamena eskatu eban BILDUk daukan informazio faltagaitik eta aurrerantzean informauta egongo direla esan eutsien.
Gaztetxokoaren inguruan erantzuten jako pentsatuta dagoela gazte plan orokor baten barruan “plan de prevención” bat egitea.
-Auditoriari buruz galdetu eban BILDUk baina oraindino ez dago horren barririk.
- Zulaibar-Behaskon, egon diran arazoak direla eta, bizitza baldintzak egokituteko obra batzuk egin behar dira. Ontzat emoten da udalak dirua aurreratutea, diru hori bueltatuko jako lanak amaitzean.
La alcaldesa informa que hay que modificar los valores catastrales.
Bildu vuelve a quejarse por la falta de información:  ¿cómo va el tema del camino a la ermita de Santa Lutzi?,  ¿interpondrá interdicto el ayuntamiento?;  ¿cuál es la situación actual del Gaztetxoko?, … .
Ante la falta de información, la alcaldesa responde que no volverá a suceder. Así mismo comenta que el ayuntamiento no puede presentar interdicto, que el Obispado no lo presentará y tampoco actuará contra el sr. Erzilla. La alcaldesa intentará reunirse con este último. Si esta reunión no fuese posible, se debería empezar el proceso de expropiación.
En cuanto al Gaztetxoko se informa que tienen pensado llevar a cabo un plan general que incluiría un plan de prevención.
Bildu pregunta por la Auditoría, a lo que se responde que no hay ninguna novedad.
Los sucesos acaecidos en Zulaibar-Behasko  conllevan una actuación en la adecuación de las condiciones de habitabilidad. Se aprueba que el ayuntamiento adelante el coste económico de dichas obras, dotación que le será devuelto al finalizar las mismas.

2012/01/05

ABENDUAN 26KO PLENOAREN LABURPENA

EAJ-PNV-tik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Egoitz Arana, Bitoriano Larrazabal eta Rut Martinez
Bildutik: Anuska Emaldi, Jose Luis Artetxe, Pedro Lejarza eta Zedarri Jauregi.

Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2011ko abenduaren 26an, goian aipatutako kideak bildu ziran.

Aurreko bilera-agiriaren onarpena.
Pedro Lejarza EAko zinegotzi lez agertzen zalako, Zedarrik zuzendu egin eban. 
Santa Lutziko bidearen inguruko gaien espedientea itxi barik ezin da ebatzirik hartu eta hori azalduta egotea eskatuten dau Bilduk.

2012rako tasen onarpena.
2007tik ez da tasarik igo eta EAJ-PNVren proposamena %3a igotea zan.
Bilduk proposatuten eban igoera hori ez daitela  danontzat bardina  izan, langabezien edota egoera ekonomiko larrien dauzenantzat tasa hori txikiagoa izateko. EAJ-PNVk esan eban hori kontrolatutea oso gatxa dala.
Bildu kexatu zan Bonifikazioak egiteko ez dala eurekaz kontatu eta orain tasak egiteko bai. EAJ-PNVren erantzune bonifikazinoa plenotik pasautako gaie  zala Bildu udaletxean sartu aurretik.
 Azkenean Bilduren proposamena  aurten tasak mantendutea izan zan, gagozan egoeran egonda.
Bozkaketa egin zan:  igoerearen alde EAJ-PNV 5 boto, igoerearen kontra Bildu 4 boto.

Arau Ordezkoen aldaketa puntualaren behin-behineko onarpena.
Txosten juridiko bat jaso eban Bilduk nukleo ruralan inguruen plenoa hasi aurretik. Hori dala eta Bilduk gai hau mahai gainean ixteko eskatu eban.
Arkitektoa plenora etorri zanez alegazinoak banan- banan aztertuten ibili ziran.
Bilduk proposatutako gai hau mahai gainean ixtea onartu zan.

Plazea 14an igogailua jartzeko “Estudio de Detalle”aren onarpena.
Hasierako onarpena alkatetza dekretuz emon jakon baina ikusita lur publikoa okupatuko dala EAJ-PNVk erabaki eban plenora eroatea gai hau, udalak ez daukolako urbanismoko komisinorik.
Bilduk uste dau ez dirala moduak  gaian inguruen berba egiteko, EAJ-PNVk gure dauanean alkatetza dekretuz hartuten dituelako erabakiak eta nahi dauanean plenora eroaten dituelako.
Bildu herritarrai erreztasunak emoteko prest agertuten da, ez dau uste hau plenorako gaie danik. Gai honeri  behin-behineko edo behin betiko ( ez egoan oso ziur zer aukeztuten eben plenoan) onarpena, hasieran emon jakon moduen, alkatetza dekretuz emotea ikusi eban.

BBKren udal kontseilariaren izendapena.
Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Ugao, Bedia, Areatza, Zeanuri herriak dira EAJ-PNVren proposamena eta euren 5 boto aldekoak.
Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Igorre, Laudio, Urduña, Lemoa, Dima, Zeberio herriak Bilduren proposamena eta bilduko zinegotzien aldeko 4 boto.

Erraldek aurkeztutako idaztiari atxikipen proposamena.
Danan adostasunagaz onartu eben mozinoa.

Euskal Presoen eskubideen alde Bilduk aurkeztutako mozioaren azterketa.
EAJ-PNVk beste mozino bat aurkeztu ebanez, bion artean adostutako testu bat aterako da aurrera.

Udalsarean sartzeko konbenioaren onarpena.
EAJ-PNVren 5 boto aldeko eta Bilduren abstenzinoa. Bilduk abstentzinoa bozkatu eban ez dauelako gaia argi  ikusten eta EAJ-PNV-k  ez deutsezalako argitu ekonomi aldetik herri honentzako zenbateranokoa  izango dan betebeharreko erantzukizuna.

Erregu eta galderak.

Orueko kruzea eta seinalea
Bilduk eskatu eban Orueko seinalea lurrean dagoena  ondo ipinteko eta kruzean seinaleren bat ipinteko, ez dagoelako ipinita lehentsuna nok daukan.
EAJ-PNVk erantzun eban aspaldi eskatu zala hori egitea.

Santa Lutziko bidea
Azkeneko plenoan , azaroaren 8an, Ercillagaz batzartutea erabaki zan eta bi hile pasatu diran arren, Bilduk ez dauka honen inguruko informaziorik. Ercillak ez dauka antza udalagaz batzartuteko gogoa.
Obispedutik alkateagaz batzar bat egiteko deitu eben eta opor ostean jabeagaz batera batzar bat egingo dabe.

Udal hitzarmena
Azkeneko plenoan esan zan  EUDELek udal hitzarmenaren inguruan abenduan erantzuna emongo ebala. Urtarrilaren 27an batzartuko direla erantzun eban EAJ-PNV-k.
Bilduk badauka udal hitzarmenaren zirriborro bat eginda eta eskatu eban negoziazino mahaia zabaldu eta langileakaz hitzarmen bat finkatuteko.

Aurrekontuak
Aurrekontuak nozko egongo diren galdetu eban Bilduk. EAJ-PNVren asmoa urtarrilaren 20rako aurkeztu eta otsailaren erditik onartutea da.

Gazte txokoa
Bilduk ez eban honeri buruz ezer jakin. Eskatu eban hartutako erabakien inguruan  informazinoa emoteko, gobernuan egon ez arren, udala guztiak direlako.
 Gazte txokoa orain zabalik dago. Zerrenda bat egingo da barriro be  gurasoakaz berba egiteko.

Bilduk auzuneetan panel informatiboak ipinteko eskatu eban.
Aurtengo aurrekontuetan partida bat ipinteko asmoa badago.

Bide bazterren garbikusia.
Pertsonal faltea dago baina hasi dira auzo batzutan garbikusia egiten.