2011/06/14

1. BATZAR ZABALA: NONDIK-NORAKOAK

Ekainan 11n egin zan lehenengo herri batzarra plazan.

Hasteko, hauteskundeen baloraziño labur bat egin zan. Emoitzak ikusita, herriak eskatu dauanaren ondorio nagusia hauxe: PNV eta Bilduren alkarlana beharrezkoa.

Hau ikusita, eta PNV-ren aldetik aurrerapausorik ez egoala ohartuta, Bilduk batzar baterako deia egin eutsan PNV-ri, alkarlanean bat-egiteko proposamenak aurkeztuz (proposamenak eta argibide gehiago "EKAINAREN 7KO BATZARRA" idatzian).

Hauteskundeen baloraziñoan ostean, Bilduk datozen lau urteetarako dauan planteamentua azaldu eban.


Udal transparente eta parte-hartzailea lortutea. Horretarako, helbide elektroniko bat sortu dau: bildu.zeanuri@hotmail.com. Herriatarrari informazino guztia biladuko jako, eta aldi berean, herritarrak edozein gogoeta, kritika edo eritzi bialdu ahal izango dau.
Blog hau be erabiliko da batzarretan, plenoetan...esandakoaren barri emoteko, eta kartelak be ipiniko dira informazino paneletan. Honez gain, buzoi bat  ipiniko da, idatziz, herritarran gogoetak, eritziak...jasoteko.

Aldizkari informatiboa be aterako dau ,baina ez dago zehaztuta zenbatero argitaratuko dan. Aurrerago emongo da honen inguruko informazino gehiago.

Bilduren proposamena arlo desberdinetan taldeak sortutea da. Horretarako ezinbesteskoa da herritarren parte-hartzea, Bilduren zerrendakideakaz batera.

Funtzionetako modua hau izango zan:

  • Astero edo hamabostero udal gaietarako lau zinegotziak batu
  • Talde motorra batu, danok jakin behar daurielako udaletxean pasetan dana. Holan, berbazko komunikazinoa indartuten da eta presentzia handiagoa eukiko dau herrian.
  • Talde bakotxeko arduradunak Bilduko zerrendakideak izango dira. Eurek aktak jaso eta taldea kudeatuko dabe, baina beste taldekideak herritarrak izatea gura dau, 6-7 pertsona talde bakotxean.  Gehien interesatzen jakon gaia aukeratzea komeni da, erosoago behar egiteko. 
Hautxek izingo dira arloak:

Kultura eta euskara

Kirola

Berdintasuna, gizarte gaiak, jubiladuak

Turismoa eta herriko komertzioa

Gazteak

Hezkuntza eta umeak

Politika, herrira begira segidu beharrekoa

Hau planteatu ostean, herritarrak euren eritzia edo bestelakoak esateko momentua etorri zan. Orokorrean, bat etorri ziren planteatu zanagaz. Hauetxek esan zirenak:

1. Informazinoa ahalik eta gehien herrian zabaldu. Jentea ez da askotan udaletxean gertatzen danagaz enteretan.
2. Herritarrari plenoko deialdia noz dan eta gai-ordena zein izango dan adierazi. 
3. Batzar zabala ahal dala plazan ez egitea, kontzentrazino falta eta leku desegokia batzar formal bat egiteko.

Bilduk, herritarran proposamenak kontuan hartuaz amaitu eban 1. batzarra.
Emongo dogu hurrungo batzarran barri.

No hay comentarios:

Publicar un comentario