Bilduk PNV-ri bilera bat egiteko deia egin eutson ekainaren zazpirako. Hauteskundeen emoitzak ikusita, partidu bien alkarlana beharrezkoa ikusten dau Bilduk eta hori izan zan bilera hau egiteko arrazoi nagusia.
PNV, alkatetza eskuratzeagaitik zorionduteaz gain, Bilduk lortuteko emoitzakaz eta egindako gorakadagaz harro egoteko moduan dagoela argi itxi eutson PNV-ri.
Bi alderdiek zentzuz eta erantzukizunez jokatutea, eta alkar ulertuteko ahalegine egitea herrientzako komeni dala uste dau Bilduk.
Bilduk, alderdi bien programak aztertuten ibili ostean, puntu batzutan bat egiteko aukerak dagozala uste dau. Hauetxek proposamenak:
- Udal-batzordeak alderdi guztiei zabaltzea
Batzordeak alderdi guztiei zabalduta egotea. Errepresentante kopuru bardinegaz, danok parte-hartu ahal iziteko. Aurreztik deialdiek zabalduz eta aktak publikatuz.
- Plenoen maiztasuna handitzea
Udal transparente eta parte-hartzaile baten alde lan egin. Horretarako ezinbestekoa jente-aurreko plenoak hilen baten egitea. Herritarrak jakitun egon behar dauelako bere inguruen pasetan dabilenagaz.
- Plenoko aktak publiko egitea
- Herriko baliabide propioetan oinarrituz turismoa bultzatu: Gorbeiara daukoguzan hiru igonaldien (san justo, lanbreabe eta saldrapo) ohiturea indartuz
- Eskoleak eta udalak interes berberen alde behar egitea
Eskolako zuzendaritza taldeagaz eta Guraso Alkarteagaz hartuemonak indartu. Agertuten diren situazino barrien aurrean jarrera bateratua izan behar dau udalak eta eskoleak. Gaur egungo egoereari soluzino bateratu bat bideratuz.
- Tele-alarma sistema martxan jartzea
Asko dire Zeanurin baserrietan bakarrik bizi diren helduek, horretarako sistema honek lagunduko dau konfiantza eta segurtasuna emoten ezindu edo bakarrik bizi direnei.
- Herritarrakaz batera, kultur taldeakaz alkarlanean, herri osoarentzat zabalduko dan kultur mugimendu herrikoia indartzea
Mediku-etxeari eta kultur etxeari erabilera egokia emotea
Herriko alkarteei euren beharrizanetara ondo ipinitako lokalak emotea
- Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) barriro sartutea aztertu beharreko ebatzia da
Zeanurik euskeran atzerapausoa emon dau eta UEMAK erraztasunak emoten dauz herritarrek egiten daben bizitza sozial guztia, publikoa zein pribadua, euskeraz izan daiten.
- Gazte Asanbladari ateak zabaldutea
Gazteek herrian daukien mugimendu kapazidadea aitortu eta Zeanurin gazteek lekua daukiela eta izan behar dabela argi izan.
- Proiektu txikitzaileei herri mailako gogoeta zabala eta anitza
- Zeanuriko plazea egoitza-kalea bihurtutea
Badakigu danok zelan egoten dan plaza ingurue, dana kotxez beteta eta baten baino gehiotan abiadura desegokien ibilten direla kotxeak umeak dabizen inguruetatik. Berandu izin baino lehenago udaletxeak neurriek hartu behar dauz, horretarako gure proposamena:
20km/h abiadura gehienez kotxeentzat
Oinezkoek bidean lehentasuna izatea
Seinalizatutako lekuetan bakarrik aparketea
- Frontoia gestionetako modua kanbietea
Proposamenok PNV-ri adierazi ostean, honek asanbleara eroango dauazala eta erantzungo dauala esan eban. Orain etxotea geldituten da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario