Atzo, urriak 14, egin zan kirolarenn inguruko batzarra kultur-etxean eta 15 pertsona inguru hurbildu ziran bertara.
Herrian eskeintzen diran kiroletan parte hartzeako eta herrian ekintza desbardinak egiteko helburuagaz egin zan batzarra.
Besteak beste, proposamen indartsuena gabonetan egitea pentsatu dan auzo arteko desafioa da. Gai hau, datorren eguaztenean, hilak 19, deituta dagoen gabonetako aste kulturaleko batzarrera eroateko asmoa dago.
Asmoa herri guztiak parte hartzea da, eta egun osoko ekitaldi bat egitea gabonetako aste kultauralaren barruan, posible bada.
Horretarako puntu batzuk finkatu ziran batzarrean:
Egin beharrekoak:
Trontzea
Aizkorea
Txokorrak batu
Txingek
Sakue
Yunkea
Finkatuta dagozan auzoak eta arduradunak:
Asterria: Jon Intxaurbe
Uribe: Irati Astondoa
Otzerimendi: Arkaitz Arana
Undurraga: Julen Goioaga
Plazea:
Aurrerago joango gara informazino gehiago zehaztuten. Halan da be, proposamenik badago edota auzoren batek parte hartu gure badau idatzi gure e-mailera: bildu.zeanuri@hotmail.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario