2011/10/05

IRAILAREN 27KO PLENOAREN LABURPENA

PNV-tik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Egoitz Arana, Bitoriano Larazabal, Rut Martinez.
 BILDU-tik: Anuska Emaldi, Jose Luis Artetxe, Pedro Lejarza eta Zedarri Jauregi.

1.      Arau ordezkoen aldaketa puntualaren hasierako onarpena.

BILDU-k ez dekoz argi arau hauen inguruko kontu batzuk:
-Nok emoten deutso agindua Iskander Atutxari memori hau egiteko?
-Norentzat egiten dau behar Iskanderrek, Pagolarrantzat ala udaletxeantzat?
-Ze plenotan erabaki da aldaketa hauek egitea?
-Zegaitik egin dira aldaketa batzuk eta ez besteak?

Memorian agertuten dan arrazoia hauxe da:

La modificación de NN.SS, pretende modificar ciertos artículos de las NN.SS, que por su confusa interpretación y su incongruencia en algunos casos con la parte grafica de las NN.SS, han venido generando ciertos problemas al Ayuntamiento.

Baina, uztailaren 19ko plenoko aktan hauxe ipinten dau esan ebala alkateak:

“Halan eta guztiz be, arauak kontenplatzen  dauen perfila ez da egokia etxe polit batzuk egiteko Torrean, eta helburu horregaz hartu da arauak aldatuteko erabakia.

-Memoriak, gainera,  hainbat akats ditu. BILDU-ri  ez jako onargarria irudituten lau bider aldatu behar izatea ipinitakoa, memoriak kostu bat dekola jakinda.

-“Programa de participación ciudadana” dalakoa be ez da inondik inora kontenpletan hasierako memorien eta BILDU-k eskatu egin eban memorian egon beharreko puntua dalako. Abokatuagaz berba eginda, BILDU-ri emon eutsan arrazoia eta hiru aukera emoten dauz “programa de participación ciudadana” apliketako.   
Abokatuaren eritziz,, nahikoa da anexo moduan sartutea eta egiten diren aldaketak ez direnez oso inportanteak, dokumentoari hasierako onarpen bat emon eta gero, dokumento hori herriatarrari erakustea.
 
Bide hori jarraituta egin zan plenoan hasierako onarpena eta, orain, hile bateko epea dago edozeineri informazino osoa emoteko eta alegazinoak aurkezteko.

Hasieratik, PNV-ren asmoa arau ordezkoen aldaketa puntualak plenoan onartutea zan, eta ostean, herriari horretaz galdetutea hilabeteko epean. Baina BILDU-k hori ez dau logikoa ikusten, izan be, informazino hori lehenengo herrian zabaldu behar da, herritarrak bere proposamenak emoteko aukera eukiteko eta ze arau ordezko aldatuko dan azalduz. Gero, herritarraren proposamenak batu eta gero, plenoan eztabaidatu beharko da eta horren arabera, onartutzat emon ala ez.

Aldaketen inguruan be BILDU-k ez dauz gauza batzuk ondo ikusten edo ulertuten.

-          Suelo no urbanizable, computo del aprovechamiento, se incluirá toda la superficie ocupada, incluso la enterrada. Beraz, sotanoak onartu egiten dira “suelo no urbanizablen” neurri hauekaz: 
 Ocupación mínima 150m2 max edificabilidad 300m2.
         Hau, PNV-k aldatu dauenaren arabera da. Hau kontuann hartuta, etxea solairu bakarrekoa bakarrik egin ahal dala dino arau honek. BILDU-k ez dau ondo ikusten.
  
-          Muroan neurriek be ez doguz egokiak ikusten.
        
-          Muroan distantziak zehaztu barik dagoz.
        
-          Arau ordezkoetan ipinita dagoena:
         
       Articulo 3.3.3.-Los núcleos Rurales, Definición y regulación.
Así mismo, el número total de las viviendas existentes y previstas no podrá sobrepasar las treinta unidades.

Hau da Zeanuriko legeetan esaten dana eta aldaketetan ez dago derigortasunik 30 etxetik 25etxera murriztuteko.
PNV-k etxean murrizketa egin ez badau be, BILDU-k ezarri beharreko kopurua 25 etxekoa dala esaten dau, hobeto dalako aldaketetan kopurua hasieratik aldatutea, gero txarto ulerturik ez egoteko.

Legeak diñona hauxe da:
 LEY VASCA DE SUELO Y URBANISMO 2/2006

ARTÍCULO 29: Régimen específico de los núcleos rurales.
5. El planteamiento no podrá generar en suelo no urbanizable de núcleo rural un incremento respecto a la superficie construida ni el número de viviendas podrá ser superior al 50 % de lo ya existente. Así mismo, el número total de caseríos existentes y previstos no podrá superar las veinticinco unidades. A los solos efectos de lo dispuesto en este apartado, no tendrá la consideración de incremento de viviendas la división horizontal del caserío preexistente para dar lugar a dos o más viviendas, con sujeción a los requisitos y limitaciones establecidos por la ordenación urbanística.

DECRETO DE MEDIDAS URGENTES 105 2008
Artículo 5.-

Clasificación de suelo de núcleo rural por aplicación de normativa anterior.
1.- Los suelos no urbanizables de núcleo rural y que hubieran completado su desarrollo conforme a las previsiones de la Ley 5/1998, podrán seguir siendo considerados al amparo de esta misma clasificación siempre que los mismos no sean objeto de nuevos desarrollos, en cuyo caso deberán ser objeto de reclasificación como suelo urbano o urbanizable según corresponda con la Ley 2/2006, de Suelo y Urbanismo, de acuerdo con el modelo de ordenación definido en el planteamiento territorial.
2.- Los suelos no urbanizables de núcleo rural que no hubieran completado su desarrollo conforme a las previsiones de la Ley 5/1998, sólo podrán completar su desarrollo al amparo de esta misma clasificación de suelo con sujeción a lo dispuesto en el artículo 29 de la ley 2/2006, de Suelo y Urbabismo.

PNV-k dinona da aldaketa hauetan nukelo ruralak ikututen ez badira, ez dagoela zertan aldatu, eta hori holan da, ez dagoelako derigortasunik aldatuteko, baina lege hau herriko legean ganetik dago eta araudian 30 etxebizitza itxi arren, aplikatu beharrekoa 2006ko legeak dinona da. Azken hau da BILDU plenoan arrazoituten ahalegindu zana. 

- Garaje anexo a vivienda no se permite: BILDU-ren proposamena 30x45 metro karratuko garajea egitea da eta laugarren hormea zabalik 50 metro karratu.

-Txoritokiek onartuta dagoz beste gauze askoren artean baina ez da zehaztuten neurririk.

Arau Ordezkoen aldaketa puntualak, torreko etxeak araudi barruan sartuteko aitzakia baino ez dala uste dau BILDU-k.
Bestalde, memoria erderaz bakarrik idatzita egoteagaitik kexatu zan.


2.      2011ko baso aprobetxamenduen pleguen onarpena:

Danak onartu eben.

3.      Amiantoari buruzko mozinoa:

Danak onartu eben.

4.      Erregu eta galderak:

BILDU-k hainbat puntu proposatu zituen plenora eroateko, baina alkatearen ezetza jaso eban, inongo arrazoirik emon barik. Gai hauek eztabaidatuteko batzordeak sortu daitekezala proposatu eban alkateak. 
 Gogoratu BILDU- k lehenengo plenoan batzordeak sortutea proposatu ebala gai ezberdinekaz, danon artean behar  egiteko, eta PNV-k ezetz esan eutsola.

Hauek izan ziren proposatutako puntuak:
-          Harrera zerbitzua beheko solairura eroatea.
-          Sna Isidro kalean ezinduentzat dagoen aparkalekua leku egokiago batera aldatutea, adibidez, bidearen beste aldera, orain dagoen lekuan postea dagoelako.
-          San Isidro kalea egoitza-kalea bihurtutea jagokon seinalea ipiniz.

Udaletxetik informazino falta.

BILDU ez da gauza askogaz enteretan. Kartelan bidez edo kanpotik entzunda bakarrik daki gauza askon barri.
Adibidez, gimnasiako irakaslearen lan baldintzak: ze ordutegi aukingo dauen, ze soldata, ze kontratu egingo jakon…gaztetxoen lokalaren erabilera ze egoeratan dagoen…

-Gimnasiako irakaslearen ganean, Rutek azaldu eban ahoz egin zala balorazinoa zelan egingo zan, eta idatziz ez zan ezer egin. Azkenean bi bakarrik aurkeztu direnez ez da arazorik egon baina BILDU-k uste dau gauza horrekaz kontu gehiago aukin behar dala, hau da, irakaslean lan baldintzak, soldata,...hasieratik zein izango dan zehaztuta, eta BILDU hasieratik jakitun egotea kontu guztiekaz.

-Gaztetxoen txokoa, ze egoeratan?

BILDU-K gaztetxoan inguruko ohar asko jaso dauz herrian egindako apurketakaitik. Horregaitik, gaztetxoakaz zeozer egin behar dalakoan dago, euren portaera aldatuteko eta herrian zeozer egiteko aukera eukiteko be.
Gotzone Arrizabalaga, Mankomunidadeko arduradunagaz egin eban berba BILDU-k eta prest egongo zan Zeanurira etorri eta gaztetxoakaz berba egiteko, berandu izan baino lehenago urtenbide bat emoteko arazoari.
Rut-ek, PNV-ko zinegotziak, ondo ikusi eban BILDU-ren proposamena eta eskerrak emon eutsezan BILDU-ri Gotzoneren izena emotearren.
.
ELAren izenean eta langileen ordazkari moduan(Arkaitz Arana), lan-baldintzak arautu behar dituen Lan Hitzarmen barria eztabaidatuteko negoziazio mahaia eratuteko eskaria. BILDU-k proposatutakoa.

BILDU-k gai hau plenora eroateko asmoa dauka baina alkateak gaineratu eban Eudelek esaten dauena egingo dala eta Eudelek eskari honeri ezezkoa emon deutso.
Hau ikusita, BILDU-k gai hau plenora eroateko ahalegina egingo dau eta BILDU-ko zinegotzi guztien aldeko botoa aukingo dau.

Eskolan ipini diren moduloen garbiketa.

Rutek erantzun eban irailean ez direla garbitu, oraindik erabilererarik emon ez jakielakoan. Urrian garbituten hasteko esango deutsie Bego garbitzaileari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario