2012/11/27



AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK (ALTZUA)

Azaroaren 21ean Altzuatarren txandea izan zan. Auzotarrak ez ezik, EAJ-PNVko zinegotziak eta alkatea be gonbidatuta egon dira batzarretara eta batzarretan parte-hartzera.
Batzarraren ordenari jarraituz, diru-kontuak zelan dagozan eta udalaren gastuak eta diru-sarrerak nondik norakoak diran azaldu ebezan BILDUko zinegotziek.

Ostean, auzotarren proposamenak, iritziak edo eskaerak entzuteko aukerea egon zan. Honexek dira auzotarrek aitatu ebezanak:

-Diru-kontuak ikusita aitatu zan arkitektoaren soldata handiegia dala egiten dauzan orduetarako.

-Etxea barriztetearen ganean be egin zan berba. Auzotar batek aitatuten eban etxe barria egitearren ordaindu egin behar dala eta etxea guztiz barriztetearren ezetz, eta hori ez dala logikoa.

Ohituta egon arren obra txikietan udaletxeari ezer ordaintzeaz, zeozer ordaindu beharko zala esan eben.

Altzua auzoan dagozan gabeziak be aitatu ebezan:

-Wimax-agaz eguraldi txarra dagoanean arazoak eukiten dabezala esan eben.

-Kristelentzako, papelantzako eta plastikoantzako eukiontzirik ez eukiteagaz kexatu ziran, eurek be beste guztien moduan ordainduten dabelako.

-Lapatzako bidea sano txarto dagoala eta, konponduteko edo zeozer egiteko eskatu eben.





AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK (IPIÑABURU)

Azaroaren 20an Ipiñaburun egin zan batzarra, Ipiñako txokoan, aurrekontuak modu parte hartzailean egiteko. Ez zan jende askorik batu baina giro onean batzarrari hasierea emon jakon.
Bilduko zinegotziak lau auzotarren laguntzeagaz herriko aurrekontu ekonomiko eta auzoko eskakizun eta kexan ganean berbaz hasi ziran.

Herritarrak herriko egoerea ikusi eta entzun ostean berbea hartu eben:

- Udaletxeko renting-aren prezioa ikustean sano garestia dala esan eben. Harritu be egin zirean.

- Arkitektoaren soldata dala eta be, zer esana auki eben, ez dala normala esaten eben behin eta barriro, diru gehiegi dalako.

- Udaletxeko lokalaren gaia be ulertezina edota sinestesintzat be bota eben.

Proposamenak edo eskaerak be izan ebezan Ipiñaburuko auzotarrak:

1.     Argi gitxi dagoala esan eben Ipiñaburu ingurutik, eta farola gehiago ipini beharko zirala esan eben.

2.     Auzotar batzuk euren etxerantzako aldatza oso txarto eta laban dagoala esan eben, kamioien desgasteagatik, eta aldatzaren konponketea eskatu eben.

No hay comentarios:

Publicar un comentario