AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK (Uribe eta Otzemendi)
Aurrekontuak modu parte-hartzailean egiteko bigarren batzarra Uribeko
txokoan egin zan, azaroaren 19an, Uribe
eta Otzemendiko auzotarrentzako, eta bertara BILDUko zinegotziez gain hamaika
auzotar bildu ziran. Herriko egoera ekonomikoari eta 2012ko aurrekontueri
buruzko azalpenak emon ziran. Honen ostean, herritarrek euren proposamenak egin
ebezan:
-
Elektraindarra. Plaza inguruan eta Zulaibarren argi
gehiegi dago. Aurrekontuko partida honetan dirua aurreratuteko, plaza inguruan
hiru argitik bat kentzea proposatuten da. Uriben ostera argi gutxi dagoela
dinoe auzotarrek.
-
Udaletxeko
ibilgailuen renting-a.
Urtean 28.000 euro pagetan dirala kontuan hartuta, ia erostea hobeto urtetan ez
dan planteetan da.
-
Suspergintza. Urtean 25.000€ pagetan jakoz ludotekea
kudeatuteko.Ludotekako langilea zuzenean kontratatzea hobeto ez litaken izingo
planteetan da.
-
Satsak. Mankomunidadeak emoten dauan zerbitzua
gero eta txarragoa dala dinoe auzotarrek, gaur egun lehenago baino gitxiagotan
etorten diralako hondakinen bila. Gai honegaz lotuta Uriben kontenedoreak faltan
botaten dirala dinoe (organikoana eta kristelena baino ez dauz). Beste
kontenedoreak be ipinteko eskatuten da.
-
Informazio
panelak. Ipini dala dinoe
(Axpeko errotan) baina leku hori ez dala egokia komentetan da.
-
Putzu
septikoak. Putzu
septikoak garbitako laguntzak dagoz udaletxetik baina laguntza horreik emoteko
erispidea zein dan ez ei dago argi. Batzuk garbitzeaz udaletxea arduratuten da
beste batzuk ostera Partzuergoa. Ze erispideren arabera arduratuten da bata edo
bestea?
-
Telefonoa. Uriben egin diran etxe barri batzuk ez
daukie aukerarik etxean telefonorik ipinteko.
-
Telebista. Uriben ez dira telebista kate danak
ikusten.
-
Bide
baztarrak. Bide baztarrak
urtean baten edo birriten garbitutea beharrezko ikusten da. Behar hori egiteko
kontratau dan enpreseak bedarra ebagi arren, gero ez dauela batuten be
aitituten da.
-
Kolunpioak. Auzunean gero eta ume gehio dauela eta
Uriben honeik olgau ahal iziteko kolunpioak ipintea eskatuten da.
-
Bide
publikoak. Gai honen
inguruan Uriben be arazoak dagozala eta, hau konponduteko bide publikoan
inbentarioa egiteko eskatuten da.
-
Bankue. Uribe zelain auzotarrak jarteko banku bet
faltan botaten dala dinoe auzotarrek.
-
Uribe
Zelain eurie egiten dan
bakoitzean putzuak egiten dirala eta hori konponduteko eskatuten da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario