URTAILAREN 29KO PLENOAREN LABURPENA
EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe
Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal eta Rut Martinez.
BILDUtik: Anuska Emaldi, Pedro Lejarza eta
Jokin Berrio.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan,
2013ko urtailaren 29an, goian aipatutako kideak batu ziran.
Aurreko bilera-agiriaren onarpena.
Urri-bigarrenaren 30eko akta
onartu egin zan eta...
abenduaren 4ko aktari BILDUk zuzenketa batzuk
egin eutsazan.
Azerako ziurtagiriaren onarpena.
BILDUk adierazo eban arkitektoari bere soldatatik
aparte (3.585,79€) azerearen bigarren fasearen “Obra gidaritza”gaitik 16.335€
ordainduko deutsala Zeanuriko Udalak. Honen harira BILDUri lotsagarria
iruditzen jako arkitektoari ordainduten gastetan diran diru kopuruak, eta bere
ustez Zeanuri dan moduko herria izanda nahikoa da aparejadore bat udaletxeko
langile moduan eukiteagaz. Diru asko aurreratuko zan eta diru hori beste gauza batzutan gastatzeko balioko ebala
irudituten jako BILDUri
Danon adostasunagaz azerearen ziurtagiria onartu
egin zan.
Igertualdeko eta
beste gune isolatu batzuen saneamentuko ziurtagiriaren onarpena.
Danon adostasunagaz onartu egin zan.
Otseingo
bidearen ikerketa espedientearen ebazpena.
Alkateak azaldu eban 1984. urtean bide honetan udalak obrak egin zituala
bidea zabalduz, beraz, udalak publikotzat hartuko dauala terrenoaren titulartasunean sartu barik.
BILDUk ondo ikusten dau holan izatea eta Santa Lutzi gaineko bidearen
ikerketa espedienteari hasierea emotea idatziz eskatu dauala gaineratu eban,
aurreko plenoan esan eban moduan.
Honegaz lotuta, BILDUk behin eta barriro dino bideen inbentario bat
egiten hasi beharko zala Udala, ikusita, gainera, baserrien inbentarioan 33.270€
inguru gastauko doguzala.
Alkateak erantzun eban esanez baserrien inbentarioa egiten derrigortu
egin dabezala arau ordezkoen aldaketa puntualak onartzeko.
EAJ-PNVk etxe
desjabetzeen aurka aurkeztutako mozinoaren azterketea.
Danon adostasunagaz onartu egin zan.
2013ko baso
aprobetxamentuen baldintza pleguen onarpena.
Alkateak esan eban negoziazino prozedura bidez egingo dala. Hamaika
hektarea inguru.
BILDUk galdetu eban ia nozarte izango dogun hitzarmena diputazinoagaz
arlo honetan. Alkateak erantzuten eban ez dabela begitu baina uste dauala
betiko izingo dala akordio hori.
Danon adostasunagaz onartu egin zan.
Bilduk
“Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak” aurkeztutako
mozinoaren azterketea.
BILDUren aldeko 3 boto eta EAJ-PNVren kontrako 4, euren adierazpenean
oinarrituta izan zan botazinoa.
Fracking ez!
mozinoa.
BILDUren aldeko 3 boto eta EAJ_PNVren abstentzinoa euren adierazpenean
oinarrituta izan zan botazinoa.
Presoen
eskubideen aldeko mozinoa.
Danon adostasunagaz onartu egin zan.
2013 urteko
Osoko Bilkurak egiteko egunak zehaztea.
BILDUk proposatutako egun eta orduak:
BILDUren
proposamena: arratsaldeko 19:00retan.
Urtarrilak 29 Uztailak 30
Otsailak 26 Irailak 24
Martxoak 26 Urriak 29
Apirilak 30 Azaroak 26
Maiatzak 28 Abenduak 17
Ekainak 25
Alkateak adierazi eban ezin dala konprometidu egun zehatzetara. Hileko azken
martitzenetan adostuta dagoala eta hori betetzen ahaleginduko dirala.
BILDUk uste dau ekintzeri formalidadea emoten hasi behar dirala eta
egokiago ikusten dau egutegi bat zehaztuta eukitea, beti be aldaketa puntualak onartzeko
prest egonda.
Botazinoa egin zan eta BILDUren
aldeko 3 boto eta EAJ-PNVren kontrako 4 boto izan zan botazinoa.
Erregu eta
itaunak.
-Alkateak esan eban oinezkoen lehentsasuna adierazten daben seinaleak
(San Isidro kalean) astelehen edo martitzenean jarriko dirala.
-Alkatetza dekretuz ebatzi da Ugerka-Olabarriko azera konpontzea,
azerarako egon zan diru laguntza aprobetxatuz. Morgak egingo dau 58.270€tan.
Udaletxeko diru
kontuak (El Correo)
2013ko
urtarrilaren 13an, El Correon, Zeanuriko Udalaren egoera ekonomikoa dala eta
agertutako informazinoaren harira (1,06 milioi euroko zor bizia, 819€
biztanleko), hurrengo hau adierazi gura
dogu: azken urtean alkatetzatik behin eta berriz entzun dogu Zeanuriko Udala egoera
ekonomiko hain txarrean ez dagoala, Bilduk kontrakoa adierazi arren. Holan bada
eta El Correok emondako informazinoa okerra bada, alkateari eskatzen deutsagu
egunkari honek zuzenketea argitaratutea.
Honen
harira alkateak erantzun eban Udalak daukan zorra bankuena dala eta bera ez
doala El Correori zuzenketarik eskatuten, eurek informazino hori ez dabelako
emon. BILDUk uste dau informazino hori okerra bada zuzenketea eskatu beharko ebala. Halan da be BILDUk
eskaera hau idatziz egin dabenez, alkateak be erantzuna idatziz emon daiela
eskatu eban BILDUk.
Musika eskolea
Gurasoak kexea aurkeztu dabe udaletxean musika eskolaren funtzionamendu
txarragaitik. Horregaitik, BILDUk galdetu
eban ia ze asmo dagoan. Kulturako zinegotziak erantzun eban batzartu dirala
eurekaz eta batzar orokorra egingo dala otsailaren 15ean arratsaldeko
19:30etan, eta bertan inkesta bat bananduko da herritarrak bete ahal izateko.
BILDUk adierazo eban ondo ikusten dauala batzar hori egitea baina batzar
horretara informazinoa prestauta eroan beharko leitekeala, emoten dan
eskeintza, kostua, Arratiako Musika eskolagaz alde onak eta txarrak…argituz.
Kultura zinegotziak erantzun eban badabizela horretan.
Undurragako
by-pass, presako pasoa, partzuergoagaz batzarra.
BILDUk azkenengo plenoetako galdera bardinak egin ebazan, ez daukalako
gai askoren informazinorik, adibidez, ia noz batzartuko garan partzuergoko
arduradunagaz, eta alkateak erantzun eban esanez partzuergotik batzarra
egitearen ezetza jaso dabela. BILDUk arduraduna nor dan galdetu eban eta beragaz kontaktoan ipinten ahaleginduko dala esan
eban.
No hay comentarios:
Publicar un comentario