2013/03/27


MARTIAREN 24KO PLENOAREN LABURPENA

EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal eta Rut Martinez.
BILDUtik: Anuska Emaldi, Pedro Lejarza, Zedarri Jauregi eta Jokin Berrio.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2013ko martiaren 24an, goian aipatutako kideak batu ziran.

2013ko aurrekontuen onarpena.
BILDUk aurkeztutako osoko zuzenketeak EAJ-PNVren kontrako 4 boto eta BILDUren

 
aldeko 4 boto jaso ebazan. Alkatearen kalitatezko botoagaz osoko zuzenketea ez zan onartu.
BILDUk aurkeztutako zuzenketa partzial batzuk aurrera atara ziran danon aldeko botoagaz baina beste batzuek EAJ-PNVren kontrako botoa jaso eben.

Behin betiko aurrekontuak daukaguzanean zabalduko dogu informazinoa.

Aurreko bilera-agiriaren onarpena.
2012ko abenduaren 4ko akteari buruz BILDUk adierazi eban azkenengo momentuan jaso dauala eta ez dauala denborarik euki begiratzeko, eta EAJ-PNV be egoera bardinean dagoanez, mahai gainean geratu zan.
2013ko urtailaren 29ko aktan BILDUk zuzenketak egin ebazan.

Parot doktrinaz BILDUren mozinoa.
Danon adostasunagaz mozinoa aurrera atera zan.

2012ko aurrekontuan egin beharreko aldaketen onarpena.
Alkateak plenoko eskumena diran aldaketen azalpena emon eban. BILDUk adierazten dau legez kanpo dabizela egiten aldaketa guztiak, eta idazkari kontu-hartzailearen txostena falta dala danetan. BILDUk partida baten zenbakiak txarto dagozala be adierazo eban.
EAJ-PNVren aldeko 4 botogaz onartu egin zan (alkatearen kalitatezko botoa erabilita) eta BILDUren kontrako 4 boto.
Jarraian alkate eskumenez egin dituan aldaketen barri emon eban alkateak, bere eskumena izan arren, plenoan informazinoa emon  behar daualako. BILDUk aipatu eban aldaketa honeek be txarto dagozala legearen arabera, plenoko eskumen izan behar diran aldaketa batzuk alkate eskumenez egin diralako. Idazkari kontu-hartzaileak galdetu eban ia zeintzuk diran, egin dituanean dudak izan dituela eta. BILDUk azaldu eutsazan zeintzuk diran eta idazkariak barriro begituko dauala esan eban.

2013ko baso ustiapenaren esleipena.
Eskaintza bakarra Friasena izan zan, 9,50€ estereoa.
Danon adostasunagaz onartu egin zan.

Santa Lutziko bidearen desjabetza espedientean izandako alegazinoen azterketea.
M.S.M.F. eta D.F.J.E.A. aurkeztutako alegazinoak aztertu eta gero, gutxietsi egin ziran. Alkateak 2012ko abenduaren 4ko plenoan esandakoa berretsi zan, beraz, behin betiko desjabetzara jo dau udalak guztion adostasunagaz.

Erregu eta itaunak.
-Alkateak esan eban aurten Arratia-Nerbioi txapelketan Zeanuriko pelotariak izan daben  txapelketa zoriontzeko gutun bat bidaliko deutsiela udalaren izenean.
-Frontoiko tabernea barriro subastara atarako da, eta urteera prezioa 250€-koa izango da.
-Martxoarean 22an zugatz eguna eskoleagaz egingo da.

Korrika 18
BILDUk jakin gura eban ia udalaren izenean korrikako lekukoa nok eroango dauan. Kultura zinegotziak erantzun eban alkateagaz batera erabaki dauala lekukoa eskoleak eroatea. BILDUk adierazi eban eskoleak badaukala bere kilometroa eta proposatu eban udalarena bertako langileak eroatea, baina kultura zinegotziak gaineratu eban eskoleak eroatea ebatzita dagoala eta holan egongo dabela.

Memoriak eta justifikazinoak
BILDUk gogora ekarri eban  kultura zinegotziak 2012ko martxoaren 20ko plenoan  esan ebana:  dirulaguntza jasotzen daben talde guztiek hartutakoaren  justifikazinoa eta euren proiektuaren memoria aurkeztu beharko dabela, bestela ez dabela dirulaguntzarik jasoko. Kultura zinegotziak erantzun eban askok ondino ez dabela ezer aurkeztu eta aurkeztutako batzuk ez dirala oso zehatzak. Aurrerantzean eskaera eredu bat egongo da, eta justifikazinorik aurkezten ez dabenek ez dabela dirulaguntzarik jasoko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario