Alkate dekretuz egin dan Torreko zelaiaren erreparzelazinoaren aurrean Bilduk aurkeztu dituan alegazinoak
1. Torreko landan egiteko diran etxebizitzak "de protección local" moduan agertzen dira Arkigestek egindako txostenean. Hala izanda, zera proposatzen dogu:
Etxebizitza
barrien beharra egongo balitz, udalak bultzatutea berak herri erdi gunean duen
terrenoan eta ez terreno pribatu batean. Dena den, ekonomia arloan bizi dugun
momentua ez da egokiena etxebizitza barri gehiago eraikiteko. Kontuan hartzekoa ikusten dogu herrian bertan
hainbat etxebizitza hutsik dauzela, eraikin gehiago egin beharrean dauzenak birgaitutea aproposagoa ikusten dogu.
2.
Torreko landan etxebizitzak
egiteak hipotekatuko leuke etorkizun batean kiroletarako azpiegitura bat
sortzea. Landa hori da leku bakarra herri erdi gunetik hurbil dagoena
eta zelaia dana.
3.
Udalak berak herri erdi
gunean duen terrenoa, nahiz eta gaur egunean kalifikatuta egon ez eraiki ahal
izateko, helburu horretarako aproposagoa ikusten dugu eguzkibegiagoa dalako.
4.
Arkigestek aurkeztutako
txostenean eraikuntza proiektu bakarra
agertzen da. Proposatzen duguna da promotorak beste aukera batzuk aurkeztutea
be bai. Eta horren arabera herriarentzat hoberena dana aukeratzea.
5.
Nahiz eta arau
ordezkoetan horrela zehaztu gabe egon, eraikuntza berriak arkitektura eta
itxura aldetik inguruarekin bat etortea.
6.
Torreko etxeari
inguruan berde gunerik uzten jako?. Herri erdien dagoen torretxe bakarra izanda
zaindu beharrekoa ikusten dugu.
7.
Egoki ikusiko genuke
herri kontsulta bat gai honen inguruan, jakiteko Zeaniztarrok non, zer eta zelan nahi dugun gure herria
zabaltzea edo/eta garatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario