2013/07/23

EKAINAREN 25-EKO PLENOAREN LABURPENA



EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal eta Rut Martinez.
BILDUtik: Anuska Emaldi, Pedro Lejarza, Zedarri Jauregi eta Jokin Berrio.

Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2013ko ekainaren 25ean, goian aipatutako kideak batu ziran.

AURREKO BILERA-AGIRIAREN ONARPENA.
Abenduaren 4ko aktea onartu zan.
Urtarrilaren 29ko aktea onartu zan.
Otsailaren 26ko ohiko aktea onartu zan.
Otsailaren 26ko aktea: zati baten traskripzinoa egingo da eta mahai gainean geratu da.
Martxoaren 14ko aktea onartu zan.
Maiatzaren 14ko akteari BILDUk zuzenketa batzuk egin eutsazan eta mahai gainean geratu zan.

2013KO AURREKONTUAREN LEHENENGO MODIFIKAZINOAREN ONARPENA.
EREINetik, eskoletako moduluen zorua ordainduteko, etxoten izan ez dan 15.207,29€ko diru-laguntza jaso da. Obra hau amaituta eta ordainduta dago eta diru kopuru hau ez dago sarrera moduan jarrita 2013ko aurrekontuan.
-“Txosten teknikoak” partida  12.000€-an gehitzea ebatzi eban EAJ-PNVk eta “Hobekuntza fondoa” partida 3.207,29€-an gehitzea.
Partida honeen igoerea, baserrien inbentarioa uste zana baino gehiago izan dalako egin da, ia 40.000€,  eta Soloetako bidearen txosten teknikoa be ordaindu behar dalako.
BILDUk adierazo eban aurrekontuen kontra bozkatu ebala, beraz aldaketa honeen kontra dagoela. Baserrien inbentarioa aurrekontuak egin orduko pentsaute egon zala eta, beraz, aurrekontuetan kontuan hartu beharrekoa zala. Alkateak esan eban uste zana baino baserri gehio urten dirala eta, ondorioz, garestiago izan dala.
EAJ-PNVren aldeko 4 boto eta BILDUren kontrako 4 boto izan zan botazinoa baina alkatearen kalidadezko botoagaz modifikazinoa onartu egin zan.

SOLOETAKO BIDEAREN DESLINDEAREN HASIERAREN ONARPENA.
Jabe batek bere propiedadea itxi egin gure dau eta eskatu dau bidearen deslindea egitea. BILDUk esan eban hemendik aurrera kasu guztietan prozedura bardina jarraitu beharko dala eta beti eskatu dauala Zeanuriko bidean inbentarioa egitea.
Danon adostasunagaz onartu zan bidearen deslindea egitea: “calzada de rodadura + 0,50cm albo bietara”, Ordezko Arauetan be halan jasota dagoalako.
Boletin ofizialean publikau eta gero 20 eguneko epea dago alegazinoak aurkeztuteko.

DIRUZAINTZAKO IZAKIN LIKIDO EZKORRA ZUZENTZEKO PLANAREN ONARPENA.
Erreskatea eskatuteko erabili dan plan bera aurkeztu eban EAJ-PNVk likido ezkorra zuzentzeko neurri moduen.
Aurkeztutako neurri batzuk:
- Aguazilaren kotxea rentingean kendu eta erostea.
-Alkilerrean dagoen almazena kentzea.
-Argi publikoa,  “aurrezte plan” baten ondorioz 7.000€ jaistea.
-Jaiak, aste kulturala, iharduera sozio kulturalak partidak jeitsiez doaz.
-Haurreskolako gurasoei diru laguntza kendutea. BILDUk neurri honen aurrean adierazo eban diru laguntza hau Eusko Jaurlaritzatik  beka hartzean daurienari emongo jakiela ebatzi zala. Kulturako zinegotziak gauza bera adierazo eban eta

EAJ-PNVren aldeko 4 boto eta BILDUren kontrako 4 boto izan zan botazinoa eta BILDUren arrazoia da gastuak beste partida batzuetatik jaitsi daitekezala (arkitektoaren soldata…) eta plan erreala ez dalako, suposizinoetan oinarrituta dagoalako (pisua saltzea; kotxeko renting-a kendu bai, baina zenbat kostauko da kotxea erostea; udaleko lonja atondutea (komunak eta aldagelak langileentzako); Torreko etxeak egingo diralakoan…. Alkatearen kalitatezko botoagaz plana onartu egin zan.

ERREGU ETA ITAUNAK.
-Alkateak esan eban eskolako obrak egiteko pleguak atara dirala, eta aurreko obrako bardineri gonbidatu jakie.  Eskaintza aurkezteko epea ekainaren 28rarte izango da.
-ETORKIri egokitu jako hirugarren lotea.
-BILDUk gaineratu eban Musika Eskolako ordenantzak ez dirala bat bera be betetan. Kultura zinegotziak holan dala onartu eban, aztertuten dabizela aldatzea.
-BILDUk salatu eban zentzuzkoa ez dala kasu batzuetan ordenantzak aitzakia moduan erabiltea Fracking ez! ikurra herriko sarreretan ipinteko eta beste kasu batzuetan Udalak berak bere ordenantzak ez betetzea.
BILDUK adierazo eban FRACKING EZ! mozino bi dagozala onartuta baina ondino inon ez dagoala ipinita mozino horreetan onartu zana. Alkateak hau arrazoitu eban esanez denbora faltagaitik izan dala. Herriko sarreretan ipintea argitako geratzen da.
-Undurragako presearen “ebakuazino plan” bat ia dagoan galdetu eban BILDUk. Alkateak erantzun eban ezetz. Errekan neurgailu bat ipiniko da uraren neurrie zein dan jakiteko. Sagarnan ondoan dagoan ikoan ipiniko da.
-Frontoiko “ebakuazino plana” ze egoeratan dago? hori be egiteko dagoala erantzun eban alkateak.
-Ardiek dana kakaztute ixten dabe Arregiko bidea. Alkateak esna eban oin urte batzuk ibili zirala horretan. Ez dago ordenantzarik udaletxean horretarako. BILDUk eskatu eban uda-bide eta mendi-bideen erabilera, artapena eta zaintza arautzen dauan ordenantza aztertutea.  Alkateak gaineratu eban ardien jabeagaz  lehenago be berba egin dala baina ez dala ezer lortu. BILDUk proposatu eban beste bide bat be badagoala, Agarrekoa, eskolako bidea erabili beharrean. Barriro egingo da berba ardien jabeagaz.
-Egillorren, munurrutue egon zan bidean ondino bustita dago eta makinek barrure sartzean dira, eta sikatuten danean badagoala asmoa konponduteko.
-Soloetako txabolak noz botako diran galdetu zan. Uztailara bitartean jardunbidea martxan ipinteko asmoa dago. Uriben be badago beste kasu bat.
-Aitor Intxaurragari eskertu behar jako kotxean aldizkari baten Zeanuriri egin jakon publizidade kanpaina ederra. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario