UZTAILAREN 29KO PLENOAREN LABURPENA
EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal, Egoitz Arana eta Rut Martinez.
EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal, Egoitz Arana eta Rut Martinez.
BILDUtik: Anuska Emaldi eta Zedarri
Jauregi.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan,
2013ko uztailaren 29an, goian aipatutako kideak batu ziran.
AURREKO BILERA-AGIRIAREN ONARPENA.
2013ko otsailaren 26ko, maiatzaren 14ko
eta ekainaren 25eko aktetan akats bana zuzentzeko eskatu zan.
Foru Aldundiak modifikazino bi egitea eskatu eban.
Bata,Torreko etxeen I.C.I.O.-a 60.000€ko kopurua daukana, 2015. urtetik 2014.era
pasau da, eta bestea, 2014. urtean
udalaren kabuz ez da inbertsinorik egingo. Modifikazino bi honeekaz Foru
Aldundiak plana onartu dau.
Botazinoa EAJ-PNVren aldeko 5 boto eta BILDUren
kontrako bi boto izan zan. BILDUren ezezkoa aurreko plenoan arrazoitu zan
bardina izan zan.
JULIAN
AJURIAGERRAK ALTUNGANAN PARTZELA BI ALOKATZEKO PROPOSAMENAREN ONARPENA.
Berak terrenoa pasturako prestatu behar dau eta bost
urtean ez jako errentarik kobrauko. Hurrengo urteetan 110€ hektareako pagau
beharko deutsaz udalari.
BILDUk eskatu eban udalak lehenagotik alokauta dituan
terrenoak eguneratutea. Alkateak erantzunn eban aztertuko dirala. Botazinoa
EAJ-PNVren aldeko 5 boto eta BILDUren abstentzinoa izan zan.
ERREGU ETA ITAUNAK.
-Alkateak informau eban Santa Lutziko bidearen “acta previa de ocupación” sinatuteko uztailaren
30ean goizeko 10etan gelditu dirala.
-Eskolako obra egiteko herriko inor ez da aurkeztu. Azkenean Jagoba Zamalloari
egitea eskatu jako. Plenoko egunean kulturako zinegotzia bertan egon zan baina
oraindik obra hasi barik egon zan. Obran egin beharrekoa bentanak, aterpetxo txiki bat gurasoak zain egoten
direzenerako eta usain txarra sahiestea dira.
-Mankomunidadetik graffiti ikastaroa egiteko eskaria egin zan eta eskola
aurreko horma opatu zan egiteko,baina azkenean irailara atzeratu da eginkizuna.
-BILDUk barriro be FRACKING EZ!
onartuta dagozan mozinoen inguruan galdetu eban. Alkateak esan eban aste
horretan ipiniko dirala. BILDUren mozinoa dala eta, herriko sarreretan FRACKING EZ! kartelak ipinteari buruz,
alkateak azaldu eban, ordenantzan
inguruan egindako txostenean oinarrituten dirala kartel horreek ez ipintea.
BILDUk txosten horren irakurketagaz bere desadostasuna agertu eban.
-BILDUk adierazo eban hileak pasatu dirala Santa Lutzi gaineko bidea
aztertzeko eskaria egin ebanetik eta alkateak erantzun eban hurrengo plenoan
tratauko dala gai hori.
-Soloetako txabolan ganean, usabari barriro be notifikazino bat bidali
jako hilebeteko epean bota behar dauzan txabolak botatzeko eta bestean
proiektua aurkeztuteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario