2013/10/09



BIlDU ZEANURIK EAJ-PNV-RI EGIN DEUTSAN ESKARIA 


Zeanuriko alkateari zuzenduta:


Anuska Emaldi Gorostiagak, 45662318G NAN duena, Zeanuri Bildu Udal Taldearen izenean, asteburuetarako Gazte txokorako kontratatu dan monitore zerbitzuaren aurrean zera eskatzen deutsu:
1-    Suspergintza aukeratu zaneko esleipeneraren espedientea:
                    -  aukeraketa egiteko lehiaketarik egon bazan.
                    -  nortzuk aurkeztu ziran.
                    -  zelango eskaintzak egin ebezan.
                    -  zenbat puntu emon jakon bakoitzari.
2-   Suspergintzagaz indarrean dagoan  kontratuaren kopia bat.
3-    Kontratu horren handitzearen txostena, adieraziz:
- zabaltzearen zergaitia.
- zein erispide hartu dan kontuan Suspergintzari zerbitzua  
  emoteko.
- zerbitzu horren ezaugarriak.
- Suspergintzari egindako eskaria.
- Suspergintzak eskari horreri emondako erantzuna edo   
  eskaintza.
Eskari hau kontuan hartuko dozulakoan eta erantzuna lehen bati lehen emongo deustazulakoan, aldez aurretik eskerrak emanez.

 Agur bero bat.

Anuska Emaldi
        Zeanurin, 2013ko urriaren 9an

No hay comentarios:

Publicar un comentario