EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe
Agirrezabala eta Bitoriano Larrazabal.
BILDUtik: Anuska Emaldi, Pedro Lejarza,
Zedarri Jauregi eta Jokin Berrio.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan,
2013ko urri bigarrenaren 1ean, goian aipatutako kideak batu ziran.
Garbikuziko pliken irekiera
Amaia Biritxinaga 825€
Nuria Bañuelos 825€
Zeanuriko Udalagaz zorrik ez daukiela
begiratuko da, eta gero, eureri abisatuta, zozketaz ebatziko da nori emon.
AURREKO BILERA-AGIRIAREN ONARPENA.
2013ko maiatzaren 14ko plenoko aktan,
barriro be akats batzuk zuzendu zituan BILDUk.
2013ko ekainaren 25ko plenoko aktan,
barriro be akats batzuk zuzendu zituan BILDUk.
2013ko uztailaren 29ko plenoko aktan,
akats batzuk zuzendu zituan BILDUk.
Urteera prezioa 210.750,43€-koa da, dirulaguntza %90
izango da eta beste %10 udalak ordaindu behar dau. Negoziatua izango da, 15
enpresa ingururi luzatuko jakie inbitazinoa.
Bideetako partidetik pagetako asmoa dago. 27.000€
inguru gehituko jako partida horreri, baso aprobetxamenduetatik espero zana
baino diru kopuru gehiago lortu dalako.
Dagoeneko 120.000€ batuta dagoz baso aprobetxamentuetan.
Danon adostasuna egon zan.
ORUE
ETA ASTERRIKO BIDEEN KONPONKETARAKO PLEGUEN ONARPENA.
Urteera prezioa 180.063,05€.
Danon adostasuna egon zan.
SELVAVENTURA
ENPRESEAGAZ SINATUTAKO KONBENIOAREN ALDAKETEAREN ONARPENA.
Alkateak adierazo eban Udalak hasiera baten
Selvaventuragaz sinatu eban kontratua bertan behera gelditu dala, Diputazinoak
be zer esana eukin daukalako, rodal biren bueloa eurenak direlako. BILDUk aipatu eban paragrafo baten ez dala oso argi
geldituten diru kopurua Udalarentzat ala Diputazinoantzat dan. Ebazten da “udala”
berbea agertutea argi gelditako.
Danon adostasunagaz onartu egin zan.
SANTU
LUTZI GAINETIK LEXEA INGURURA DOAN BIDEAREN IKERKETA ESPEDIENTEAREN HASIERAKO
ONARPENA.
Danon adostasunagaz aurrera egitea ebatzi zan. BILDUk proposatu eban Otseingo
bidean egin zan moduan auzoan Santa Lutzi
gaineko bide honeri buruz galdetegi bat egitea eta onartu egin zan esandakoa.
Bide honegaz batera BILDUk beste bide bi aipatu gura
ebazan, bata Landatzikoa (erabilera publikoa onartuta daukana) eta bestea Uriben,
txoko ingurukoa. Eskatu eban udalak erabilera publikoko bideak garbi eukiten
ahalegindutea. Halan egingo dala esan zan.
EH
BILDUK AURKEZTUTAKO PREFABRICADOS LEMONAREN ITXIEREA DALA ETA MOZINOA.
Alkateak esan eban entzun dauala langileak heldu
dirala akordio batera enpreseagaz, baina halan da guztiz be ados dagoala mozinoan agertzen
danagaz . Beraz,
danon adostasunagaz onartu egin zan mozinoa.
ERREGU ETA ITAUNAK.
-Alkateak azaldu eban urri bigarrenaren 26an pastuen ibilbidea egingo
dala eta BILDUk kexatu egin zan, programa akatsez beteta bialdu dalako. Aurten
Zeanuriri toketan jako eta frontoiko tabernan egingo da bazkaria (aurreko
urtean BILDUk proposatu eban moduen, bertakook bakoitzak berea ordainduko dogu).
-Alkateak esan eban, Udalak, Plazea 9an daukan pisua saltzeako epea luzatu
egingo dauala eta etxean bertan be “salgai” kartela ipiniko dala.
BILDUREN ITAUNAK:
·
BILDUk eskertuten deutsa Iskander Atutxari, udal arkitektoari,
proposatuten dauan %14,06ko soldata jaitsierea, bere esanetan “2010etik hona …
denbora eta dedikazinoa jaitsi dalarik, eta bestalde, Udalaren egoera ekonomikoa
hobetzeko ahaleginetan”. Eskertutekoa da
horrenbeste bider adierazi dauan soldata honen jaitsierea, EAJk ez dau onartu-eta
Iskanderrek berak proposatutea.
·
Udalak Plazea 7an alkilauta daukan lokala itxiko
egingo dau eta Plazea 9ra, berea dan lokalera,
pasauko dauz almazena eta garajea. BILDUk obra horren proiektuari buruz galdetu
eban, eta alkateak aipatu eban ez dauala proiekturik…arkitektoak bat
badaukala. BILDUk eskatu eban horreek ikusteko aukera izatea eta egokiak badira bertan agertuten dana betetea,
ez daualako gure Udalak alkilerrean daukan
lokalean pasau zana gertatuterik, proiektu bat egin eta gero ez betetea. Ez da
ziurra lokal batetik besterako aldaketa urrian egitea. BILDUk gogoratu eban guzti
honek moldaketak egin beharra suposatuten dauala aurrekontuetan, almazen
barriko obrak eta ate barria ordaintzeko.
·
BILDUk galdetu eban zein izango dan aguazilak erabilten
daua,n kotxearen balore residuala ordainduten gabizen kotxe renting-a amaituten danean. Alkateak
erantzun eban ez dakiela oraindik.
·
Fracking ez! kartela. BILDUri barregarrie irudituten
jako Udalak ipini dauan kartela, ez daualako adierazten gai honek daukan logoa
eta galdetuten dau ia beste edozein kartel ipintea ebazten danean gai
bakoitzari jagokon logoa errespetatu barik ipiniko dan.
·
Paneletako kartelak kentzeako erispide zehatzik ez
dago. BILDUk eskatu eban panel batzuk leku egokiagoetara eroatea, autobusen
paradan dagoena eta frontoi ostekoa, adibidez.
·
Santa Lutziko ermitara doan bidea dala eta, jakinaraz
oeban BILDUk uztailaren 30ean “acta previa de ocupación” sinatu zala eta hurrungo
pausua “acta de ocupación” izango dala, urrian sinatuko dana eta gero zabaldu
ahal izango dana. BILDU barriro errepikatu eban bide publikoen inbentarioa
egitea komeni dala.
·
Soloetako bidea dala eta, alkateak aipatu eban bidearen
deslindea egin dala. Soloetako txabolari buruz esan eban danak legez kanpo dagozala.
Teilatuak bakarrik bota dirala, eta jabeari esan jakola guztiz bota behar dauzala,
bestela udala juezagaz joan beharko dala.
·
Udalaren landa erabilpena / larreak. Azkenengo
adjudikazinoa udan egin zan, eta larrean kontratue ondino firmau barik dago. Udalaren
landa/larrean errentak eguneratutearen beharra ikusten da.
·
Edurretako lanak: finkatuko da behar hauek zein
preziotan egingo diran.
·
Barazargo gasolinerea: udaletxean denda zabalduteko
baimena bakarrik eskatu da, ez tabernarik zabalduteko.
·
Liburutegia medikuetxera pasau danez, barriro
antolatzea Guraso Elkarteari planteau jako. BILDUk proposatu eban antolaketa
horretarako auzolanerako deialdi zabal bat egitea. Medikuetxeko irailako
garbikuzieri buruz be galdetu eban BILDUk. Urri Bigarrenean Bego Astondoak egin
ebala esan zan.
·
Ikastaroetarako dirulaguntzak amaitu direnez, galdetu
zan zelan kudeatuko diran udalaren lokalak, lehentasunak markatu behar dirala.
·
Futbol zazpi zelai. Guraso talde batek eskatu eban
Torreko landa (pentsaurik Udalarena
dala) erabiltea futbol zelaia egiteko. Alkateak azaldu eban gerora begira landa
horretan pentsatuta dagoala kiroletarako azpiegitura eraikitea baina gaur egun
ezin danez hori gauzatu, Undurragako futbol zelaia erabiltea proposatu eutisen.
Gurasoek aukera hau ez dabe ondoegi ikusten, urrinegi dagoalako. Azkenean Zulaibarren
egingo da, frontoi ondoko landa alkilatuko da, 1200€ urtean.
·
Eskolan ipini diran lehio barriak garbitako arazoa
emoten dabe, pertsona batek bakarrik ezin dauzalako zabaldu. Eskatu zanobrak
egiten diranean, jarraipen bat egitea obra guztieri.
·
San Isidro aurreko espaloia: ezinduentzako azerearen
amaierea altuegia da eta BILDUk eskatu eban bajutxoago egitea. Halan egingo da.
·
Plazea jaietan edateko uregaz garbitu zala pentsau
zan, baina aguazilek azaldu eban aurten ez dala holan egin, presatik hartu dala
ura.
·
Iberdrolatik, zentralaren eta Bypassaren ondorioz,
diru sarrera handiagoa eskatutea proposatuten dau BILDUk, bai IAE gehituz,
kontratua errebisatuz eta kontuan harturik gure herriak daukan arriskua.
Idazkariak erantzun eban IAE ezin dala gehitu, altuena daukalako.
·
Ikurrinea, Espainako banderea kontenziosoan gauz.
Allanamos al proceso. Aukera desberdinak kontuan hartuko dira, baina azkenean ipini behar bada alkateak esan
eban ipiniko dala.
·
Makeagaz hartuemonak. BILDUk proposatu eban herri
bien arteko anaitasuna adierazten dauan kartela
herriko sarreretan ipintea(ez da adostuten) eta
San Isidro ferian omenaldiren bat egitea Michel abadeari, gaztai sariak
bere izena eroanda (ontzat hartzen da).
·
Musika eskolako ordenantzak ahal danik eta arinen
aldatutea eta ordenantzak betetzea eskatu eban BILDUk.
·
Aurrekontu parte hartzaileak 2014 (urriaren 15erako).
Nahiz eta aspaldiko partez hedabideetan BILDUgaz elkarlana zaila dala agertu
dan, “bereziki Arratien” (Itxaso Atutxak azken Begitun), edo BILDUgaz, ez autobiatik,
ez autopistatik, ez auzobidetik ezin dala joan esan dan (Andoni Ortuzar,
Alderdi eguna), BILDUk aurten be gonbitea luzatuten deutsa EAJri alkarregaz
joateko auzunez auzune aurrekontuen azalpena
emote joateko.
·
Herritar
batek galdetu eban asteburuetarako gazte txokorako begiralearen inguruko
kontratua dala-eta. Inork ez zekien ezer honetaz. BILDUk bere harridurea azaldu
eban, berak honetaz ezer ez jakitea txarto daualako, baina gobernuan dauzanak be
azalpenik emon ezinean egotea ez dala onargarria. Azken momentuan kultura
zinegotzia agertu zan plenoan eta argitu eban Suspergintzari emon deutsala kudeaketa
horren ardurea. BILDUk bere desadostasuna mahai gaineratu eban, lehenengo eta
behin ezer ez jakiteagaitik gai honetaz, eta azalpenak entzun ondoren prozesua eroan
dan moduagaitik: udalak lanpostu honen deialdia herrian zabaldu barik, enpresa bateri emon
deutso, eta holan jokatuteak txarto pentseteari ateak zabaltzen deutsaz. Eztabaida
gogorra sortu zan, eta herritar batzuk be bere desadostasuna azaldu eben.
No hay comentarios:
Publicar un comentario