EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe
Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal eta Rut Martinez.
BILDUtik: Anuska Emaldi, Pedro Lejarza eta
Zedarri Jauregi.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan,
2013ko urri bigarrenaren 4ean, goian aipatutako kideak batu ziran.
Hurrengo mozinoa aho batez onartu zan.
Mozinoa, HERRIRA plataformako atxilotuei buruzkoa.
Euskal Herrian aldaketa politiko sakonak
bizi izan ditugu azken urteetan. Aldaketa politiko sakona izan da ETA
erakundeak erabaki eta adierazi izana 2011ko urriaren 20an bere jarduera
armatuaren behin betiko amaiera.
Herri hau, giza eskubide guztien
onarpenean eta defentsan oinarrituz, demokrazia eta bakea garatuz eta
herritarren borondatea oinarritzat hartuz eraiki behar dela, herri honen
gehiengoak aspaldi egindako hautua da.
Aste honetan, “Herrira” plataformako
kideak, atxilotu dituzte. “Dena ETA da” tesiari eutsiz egin dituzte
atxiloketak, Euskal Herrian bake
prozesua bultzatu eta finkatzeko bidean atzeraldia suposatzen dutelarik.
Euskal Herriko erakundeek eta gizartearen
gehiengo nabarmenak euskal presoak jasaten ari diren oinarrizko eskubideen
urraketak behin eta berriz salatu dituzte, legeak, zuzenbide internazionalak
eta giza eskubideen deklarazioak presoei aitortzen dizkien eskubideak
defendatzea zilegia dela adieraziz.
Oinarrizko eskubideen etengabeko
zapalketak ez dira inolaz ere lagungarri gure Herriak bizi duen soluzio
bilaketarako. Soluzioa baitator batetik, oinarrizko eskubide ororen
errespetatzetik eta bestetik, gure Herriak bizi duen gatazka politikoa itxiko
duen akordio politikoa lortzetik; beti ere gure Herriak bere etorkizun
politikoa erabakitzeko duen eskubide demokratikoa oinarri hartuta.
Erakunde politikoen ilegalizazio prozesuek
eten egiten dituzte oinarrizko eskubide diren ideologia, adierazpen, elkartze
eta partehartze aldarrikapen demokratikoak; euskal gizartearen aniztasun
politikoari zor zaion errespetuari eragiten diote zuzen zuzenean, eta baita
gure herriko elkarbizitzari ere; eta guztiz urruntzen gaituzte euskal gizarteak
behin eta berriz eskatzen duen normalizazio politiko eszenatokietatik.
1. Zeanuriko Udalak Espainiar Gobernuaren eta
Auzitegi Nazionalaren estrategia politiko-judizial partekatua salatzen du,
“dena ETA da” tesia aktibatzeagatik, ETAk duela ia bi urte ekintza armatuaren
behin betiko etena aldarrikatu zuela jakitun izan arren eta ETAren erabakiaren
irrebertsibilitatea eta egiazkotasuna egiaztatzeko ardura politikoa bere gain
hartu beharrean, eta bake prozesua bultzatu beharrean, aipatu taldearen
ekintzak irauten duen ideia berreskuratu nahian dabiltzalako.
2. Zeanuriko udalak euskal herritarron
eskubide zibil eta politikoen errespetua eta “Herrira”ren baitan euskal presoen
oinarrizko eskubideen alde lanean ari ziren atxilotutako pertsona guztien
askatasuna, eskatzen dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario