2013/11/12

URRI BIGARRENAREN 29-KO PLENOAREN LABURPENA




EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala,Bitoriano Larrazabal eta Egoitz Arana.

BILDUtik: Anuska Emaldi, Pedro Lejarza, Zedarri Jauregi eta Jokin Berrio.

Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2013ko urri bigarrenaren 29an, goian aipatutako kideak batu ziran.


AURREKO BILERA-AGIRIAREN ONARPENA.
2013ko maiatzaren 14ko plenoko akta: barriro be,akats batzuk zuzendu zituan BILDUk.
2013ko ekainaren 25ko plenoko aktan: barriro be, akats batzuk zuzendu zituan BILDUk.
2013ko uztailaren 29ko plenoko aktan: barriro be, akats batzuk zuzendu zituan BILDUk.
2013ko urriaren 1eko plenoko aktan akats batzuk zuzentzea eskatu eban BILDUk.

ARGIE AMATAU ETORKIZUNA IZITAKO! MOZINOA.
“Arratian lan eta bizi” alkarteak aurkeztutako mozionaren aurrean EAJk esan eban bertan adierazten dan helburuagaz bat datorrela, baina ez proposatuten dan ekimenagaz (urriaren 30ean arrastiko 7:30etatik 8retara argia amatatzea), gaia politizatzea dalako. “Arratian lan eta bizi” alkartearen izenean bertaratutakoak desadostasuna eta hasarrea azaltzen azaldu eben. BILDUko zinegotziek eskatu eutsien EAJkoei proposatutako ekimena ez baeben egokia ikusten, ordezko bat aurkeztea izango zala urtenbidea eta ez ezezko borobila. Erantzun eben euren alderdia horretan dabilela.
Mozinoa ez zan onartu EAJk kontrako botoa emon ebalako(4 boto), eta BILDUk aldekoa (3 boto).

UDALBATZAK HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAN KONTU-IKUSKARITZA TXOSTENA ESKATZEKO ESKARIA EGITEA ONARTZEA.
Danon adostasunagaz onartu zan auditoria eskatutea.

EHBILDUK AURKEZTUTAKO EPAIKETA POLITIKO GEHIAGORIK EZ! MOZINOA.
BILDUk aurkeztutako mozinoari EAJ-PNVk alternatibo bat aurkeztu eutsan. BILDUk gaineratu eban pleno informatiboan be esan ebala testuren bat adostu gure izanez gero prest agertzen zala.
Alkateak aipatu eban aurreko egunean heldu jakiela eureri be, eta ez dabela euki astirik BILDUgaz egoteko.
BILDUk momentuan aldaketa batzuk proposatu ebazan, eta EAJ-PNVk onartu egin ebazan.

GAZTEDI ARRATIA PROIEKTUA AURRERA EROATEKO, LANKIDETZA HITZARMENAREN ONARPENA.
Alkateak azaldu eban hitzarmen hau sinatutearen helburua dirulaguntzak hartu ahal izatea dala. Horren aurrean BILDUk adieraz oeban dirulaguntzak eskatu aurretik jakin beharko zala zein dan, egonez gero, gure herrian dagoan Gazte plana. Alkateak erantzun eban berak ez dakiela, kultura zinegotzia horretan dabilela bakarrik esan ahal izan eban. BILDUren ustez ez leiteke dirulaguntzarik eskatu behar jakin barik zertarako eskatuten dan, horregaitik abstenitu egin zan, baina hitzarmena onartu egin zan EAJ-PNVko 4 botogaz.

ERREGU ETA ITAUNAK.
. Eskaeren aurrean erantzuteko epeak: BILDUk uste dau epe batzuk markau beharko zirala herritarren zein zinegotzien idatzizko galdera/eskaereri (sarrera seilua daukienari) erantzuteko. Idazkariak eta alkateak ez dabe ikusten epe bat finkatutea lan erreza izango danik.

. Ikastaroak: BILDUk barriro be galdetu eban ikastaroen gestinoan inguruan. Kultura zinegotzia ez zegoanez erantzun barik gelditu zan.
  Gitarra irakaslearen aukeraketa dala eta, lan poltsatik aukeratua izan dala erantzun zan.

.Plazea 9ko lonjako proiektua: BILDUk galdetu eban aurreko plenoan esan eban moduan, ia komunidadeari lonja horretan egiten/egingo diran obran barri emon jakon. Alkateak erantzun eban ondino ezetz.
Obraren proiektuari eta aurrekontuari buruz galdetu zanean erantzuna aurreko plenoan emoneko berbera izan zan: ondino ez dago ezer.

.”Plan de ajuste”a dala eta, BILDUk jakin gura izan eban zelan doan. Idazkariak/Kontuhartzaileak jakinarazo eban likidazinoa ez dabela amaitu, abuztura arte bakarrik eginda dagoala.
    Hirugarren langilearen inguruan galdetu zanean esan zan hasieran baja bat betetako izan zala, baina lanean jarraituko dauala, ordezkatzen dabilenak ondio oporrak amaitu barik daukazalako. BILDUk aipatu eban kontratu hau “plan de ajuste”-a aurkeztu zanean ez zala kontuan hartu eta kontuetan eragina daukala.

   Futbol zelaia: proiektu eta aurrekontuari buruzko galderari alkateak erantzun eutsan. Gitxi gora behera 4.000 euroko gastua izango dala (iztea 3.000 bat euro, lur begetala 1.000 bat euro), alkilerra aparte (1.200€) baina ondino ez dala datu zehatza. BILDUk gaineratu eban aukiak ipintea be kontuan euki beharko dala eta ia segururik egon beharko dan. Honen ganean informauko dirala esan zan.

   Aguazilek darabilen kotxearen balore residuala dala eta, idazkariak erantzun eban kontratuan 14.000€ ipinten dauala, baina oin enpreseak 18.000€ eskatutenn dauzala.

 Negoziazino mahaia: Alkateak esan eban kontsultauko dauriela baina momentu honetan ez dakiela ze egoeratan dagoan, eta EUDELek esaten dauanari jarraituko deutsiela.

   Frontoiko ebakuazino plana: arkitektoak bozeto bat eginda dauka. Egin beharrekoen artean: kantxara doan ateak, orain 1.80m daukazanak, 3.60m eduki beharko ditu.
San Isidro aurreko espaloia: aurreko plenoan, BILDUk puntu horretan azereak ezinduentzako arkitektura-oztopoa suposatzen dauala salatu eban. Onartu zan konpontzea baina ondino ez da egin. Erantzuna izan zan lanagaz gainezka dagozala langileak.

Txarrie: zein da hartutako neurria? Jaberik ez danez agertu Rekalderi opatu jakon 125 eurogaitik. Bonberueri udaletxetik deitu jakien eta gastua 60bat € izan zan.
Ikurrinea: barrie ondino ez da erosi.

Liburutegia: Alkateak martxan dagoala uste dauala esan eban. BILDUk mahai gaineratuten dau inor ez dala arduratu lekuari begirada bat emoten, onartu ezina dala udal lokal bateko horman irudi sexistak eskegita egotea (erakutsi egiten dauz), eta are gehiago kontuan hartuta  ludotekea eta Gaztetxokoa bertan dagozala. Gainera Berdintasun Plana be onartuta dago.

Erasoen aurrean protokoloa: BILDUk proposatu eban herritar bat erasotute dagoanean protokolo bat egon beharko litekela. Ontzat hartu zan.

Gonbidapenak: BILDUk eskatu eban udaletxera gonbidapenaren bat heltzean danean zinegotzi guztieri zabaldu behar jakiela. Alkateak onartu eban halan egingo dala.

Edurretako pliegoak: ondino egin barik, baina horretan dabiz.


Albakoako oinezkoentzako bidea: BILDUk azaldu eban bide hori zarratuta dagoala, arriskutsua dalako erdi inguruan dagoan etxeagaitik, jausteko zorian deklarauta egon ez arren. Onartuten da zeozer egin beharra dagoala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario