2013/11/22

AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK 1: Asterria, Uribe eta Otzemendi eta Ipiñaburu




AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK à ASTERRIA 2013-11-12

Asterria auzoan hasi da aurten aurrekontu parte-hartzaileen tour-e. Bildu Zeanurik udalaren nondik norako ekonomikoak azaldu eutsezan urreratu ziranai. Igaz etorritakoak ez ziran falta, eta entzule barriak be egon ziran oraingoan. Batzarraren azken atala auzotarren proposamen, eskaera, eritzi zein galderentzako tartea izan zan. Honeek izan ziran aitatu ziran kontuak:

-“Nahiz eta arkitektoak bere soldatean %14a bajatuteko eskatu, egiten dauan beharrerako kobretan dauana pasada bat da”. Arkitektoaren kontuagaz sano hasarre agertu ziran auzotarrak.

-Zeanuriko Udalaren alokairuko lonjean kontua lotsagarritzet jo zan. “Hainbeste diru gastau honitan urte guztietan, eta orain beste horrenbeste gastau behar oingoa patxadaz ipinteko”.

-“Kantxeruena konpondu da? Ze kondizinotan dago?”.

-“Olabarritik Zulaibarrera espaloia egon zan, Zulaibarreti Areatzara ez ostera. Zegaitik egin zan barriro Olabarritik Zuleberrera? Zegaitik ez zan Zuleberretik Areatzarantza egiten hasi? Lehenango tramo hori egin eta gero hobeto eginda egoana, ezta?”.

-Putzu septikoen kontuak igazko egoera bardinean segitan dauala salatu eben; ez daukie, eta pagetan dabiz. Honen harira, “gure diruekaz zer egiten dabe ba?” galderea atera zan.

-Bide baztarran arazoagaz beste horrenbeste. Pasaden urtean lez, aurten be baten baino ez dira garbitu. ‘Auzo lana’ berbea atera zan orduan, soluzino moduan dude barik berau praktiketan hasteko prest dagozala esanez.

-“Lontzo Iturritik Emaldira dagoan pistea propietarioon pistea da eta danak hortixik pasetan dira. Altzustetik ez dago biderik ala? Zetarako egin zan hangoa? Gero bitu zelan dekoguzan bideak hemen, guztiz hondatuta. Igaz euriekaz jauzi egin zan, bardine pasauko da laster”.

-“Jaien balorazinoa ez dago ondo. Batuketa batzuk ez daure emoten… ez gara pasau”.

-Landatziko labaderoa eta iturrie. “Betikoa, ‘ez dago dirurik, ez dago dirurik’ eta Altzustekoa barriztau zan. Landatzikoa gitxi gora behera 16 urte dire barriztau zala, eta gaur da egune errekea ganeti datorrela. Zanjatxu bet eginda dekodalako, ostean tontorretik urek guztiek datozkuz. Auzolanerako prest nago, nik egiteko eta nik pagetako prest nau. Ez dodana gure da nik egin eta gero udaletxekoak etortea eta tapetea. Babesa eskatuten dot”.



AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK           URIBE/OTZEMENDI  2013/11/13


Nahikoa jente batu zan uriben eta auzotarrak izan ebezan  ekarpenak, proposamenak eta eritxiak honexek izan ziran:

 -Renting-aren kotxean prezioagaz jentea harrituta geratu zan eta galdetu eben ia zergaitik ezin izan zan beste kotxe bat erosi.
-Udalak alkilerrean euki dauan lonjak ez dauala zentzurik euki aipatu eben.
-Burdibideak eta estartak beharrezkoak dira gazteentzat, eta bidean inbentarioa egitea eskatu eben.
-Beharginen (peoian) murrizketea ez dabe ondo ikusten, beharrizana dagoalako.
-Kantxeruen polemika: Zeanin hainbeste langabetu egonda zegaitik dago  jubilau bat hor lanean?
-Aguazilen orduek beharrezkoak dira? hainbeste ordu sartzea beharrezkoa ikusten da?
-Sanamientuek , tuboak eta kaminoak konpondutea eskatu eben. Egillorren desastre bat dala dinoe batzuk.
-Otzemendin lehenagoko bidezidorrak itxita dagoz eta ezilei pasau sasi ta bedartzakaz. Hori garbitako eskaerea egin eban auzotar batek.
-Otzemendin Olaburutik hasita lehenagoko pistea dago (Oier Aranana da),etxe atzetik hasite lehen bankue egoten zan lekure, kruzera. Eguztitze izena dauka pisteak. Garbituteko beharra ikusten da lehenago jentea hortik ibilten zalako oinez.
-Uribe zelain plazulea zuloz beteta dago eta eurie egin orduen kristolango txarkoak egiten dira. Horregaitik,  hori konpondutea eskatu zan.
-Uriben, kamino bazterrak, ia baserri gehienak bere alderdie garbirik eukiten daure , hori dala ta, ez deko zentzunik makineak dana garbitu behar ez badau, dana in baleu moduen kobretea. Hori kontroletea eskatu zan.
- Proposatu zan pistek garbirik eukiteko ardurea eukitea, fiantza ordaindutean ordez.
-Egillorgo munurrutueri buruzko kexea egon zan, nahiz eta probisionala izan, lupetza itzelak dagoz.
-Jaietako deialdiak jente guztieri zabaldu behar jakiezala aipatu zan , ez 50 pertsonari bakarrik.
-Mankomunidadeari eskakizuna egin eutsen, txokoari kuotea bajatako , asteburuetan baino ez dala erabilten eta ezin da onartu taberna batek beste kobratzea. 



AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK à IPIÑABURU 2013-11-14

Eguen batez Ipiñaburu auzoan tokau zan aurrekontu parte-hartzailean batzarra eitea. Hasi orduko arazo bategaz topau ziran Bildu Zeanurikoak. Plazako batzarra ‘medikuetxean’ egingo da baia beste danak auzo bakotxeko txokoetan. Ipiñaburuko txokokoak ez eutsien itxi batzarra bertan egiten; arrazoia, politikarako ezin leikela erabili izan zalarik. Kontuak holan, batzarra egiteko aparteko lekua topau behar izan zan. Auzotar asko etorri ez baziren be agertu ziranak interes handiagaz eta esateko askogaz etorri ziran. Aitatutekoa da eurekaz kontetearren erakutsi eurien esker ona. Hemen ba, batu ziran aitamenak:

-“Kontenedoreak eta buzoiak ez dagoz ondo kokatuta. Etxe danetatik urrin dagoz batenetik izan ezik. Ez da logikoa, nori egiten deutsa mesede leku horretan egoteak?  Ganera, edozer gauze pasetako be sano ilun dagoz inguruak”.

-“Ez dogu ezer pagetan. Gurago dot zeozertxo pagau eta gero gauzak exigidu. Izan be, ezer pagau ezik eskatu be ezin”.

-“Arkitktoak segidu egiten dau? Zelan gastau da horrenbeste? Lotsarik bez?”. Gai honegaz lotuta, arkitektoak eskatu dauan soldata jaitsierea dala ta, “PNV-k berak bajatu behako leuke arkitektaoan soldata, arkitektoak esan barik” aitatu eurien.

-Aguazilaren todoterrenoa dala eta, adierazo eben, sentzilloagoa erosi beharko leukiela.

-Saneamenduaren kontuari buruz ez daukiela salatu eurien, ez Ipiñan ez Ipiñaburun.

-“Etxera joateko sarrerea (hotelerantza doana) sano txarto dago. Basorantza pasetan diran kamio piloagaz dana harrie eta kristoa botaten jaku etxera. Sarritan sarrerako lurra soltau egiten da. Inoz jausi egin naz ni han. Bizikletan be jente asko pasetan da handik, eta eurentzako be txarto”.

-“Herrira bajatuten nazenean konturatuten naz zaharrak plazan geldi geldi egoten dirala; edo ostean Undurrarantza paseoan, azera barik eta modu arriskutsuan. Eurentzako zeozer falta da”.



No hay comentarios:

Publicar un comentario