AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK 2: Altzua eta Undurraga
AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK ALTZUA (2013/11/20) ETA UNDURRAGA
(2013/11/21)
Altzua eta
Undurragaren txandea izan zan pasa dan astean. Auzo bakotxeko txokoetan egin
zan aurrekontuen aurkezpena eta ostean auzotarran berbea entzuteko aukera euki gendun. Ez zan jente askorik batu auzo honeetan baina honexek izan ziran esandakoak:
- Orokorrean,
dirua gitxitu egin behar dala uste dau Altzuako auzotarrak, ahal dan leku
guztietatik, egoera ez dalako ona. Honegaz lotuta, auzoari emoten jakien
diru-laguntzea lartxo dala ikusten dau, (Altzuari 800 euro) ez dala behar
horrenbeste diru, eta gitxiagogaz konpondu leitekezala.
- Arkitektoaren
soldatea, lokalaren alokairua eta aguazilaren kotxea-ren gaiak, besteak beste, urten
ziranean, zentzubakokeriaz gastautako dirua dala esan zan eta barriro
errepikatu zan dirua murriztu egin behar dala, gagozan egoeran egonda.
- Bidean
inbentarioan inguruan, beharrezkotzat ikusten da egitea, bide zaharrak berreskuratuteko eta,
batez be, eztabaidarik egon ez daiten, badagozalako kasu bat baino gehiago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario