AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK 3: Altzuste eta Plazea
Aurrekontu parte-hartzaileak Altzuste 2013/11/27
Aurrekontu parte-hartzailean azkenengo txandea Altzuste eta plazeari tokau jakien. Altzusteren kasuan nahikoa jente batu zan herriko diru-kontuak zelan dabizen entzuteko, eta bertan aipatu ziranak labur esanda honexek izan ziran:
-
Lonjaren
alokairuagaz egin dana lotsagarria iruditu jakien, jakinda udalak berak 2 lokal
erabilgarri daukazala.
-
-
Arkitektoaren
soldata be gehiegikeri bat dala aipatu eben, egiten dauan beharragaitik eta
udaletxean behar egiten dauazan orduakaitik hainbeste kobratzea ez jakie
normala irudituten.
-
-
“Kantxeruen
beharra zegaitik ez dau egiten paroan dagoan personan batek?” egoera zein dan
ikusita behar hori beste batek egin behar leukela esan eben.
-
-
Suspergintzaren
inguruan aipatu zan ia beharrezkoa dan langileak kontratetako. Uldaetxeak berak
zuzenean eginda merkeago urtengo zala esan eban batenbatek.
-
-
Altzuste
auzoari jagokonez, auzotar bat kexatu zan auzoan ipinten diran esarlekuak,
kolunpioak, buzoiak… ipinten dirala, baina gero ez dirala manteniduten eta
buzoiak adibidez ustelduta dagozala, eta kolunpioak ez dagozala egoera onean
umeak bertan olgetan ibilteko. Horregaitik, gauzak ipini bai, baina gero jagon egin behar dirala eta
mantenidu. Bestalde, auzoan ipinita dagozan badenak kentzeako be eskatu eben,
ez direlako beharrezkoak.
Aurrekontu parte-hartzaileak Plazea 2013/11/ 28
Aurrekontu
parte-hartzaileakaz amaituteko, medikuetxean egin zan plazeari jagokon
aurkezpena. Ikusita plazan jente kopuru gehien bizi dala, ez zan plazatar
askorik batu, baina euki ebezan euren ekarpenak eta eretxiak:
-Kultur etxeko
argien eta eskoletako argien kontrola eskatu eben, asteburuetan sarritan
izitute egoten diralako. Kultur etxeagaz lotuta,bertan dagozan kalefazino mugigarriak
ez dabela inongo berorik emoten be aipatu eben eta horren inguruen zeozer egitea eskatu zan
-Zuleibarren argi
lar dagoala eta erdiak kenduta nahikoa dala esan eben.
-“Zertarako behar
dau aguazil batek holango kotxea?” kotxe txikiago eta merkeago bategaz nahikoa
daukala aipatu eben.
-Lehenagoko
Gorbeieko bidea, Topetakoa, garbitu behar litake, urtean 2 bider gitxienez, atzineko
ohiturea berreskuratu daiten, baita be San Justorako bidezidorrak berreskuratu.
-Plazan,
batzokiko aurreko kalea librau egin behar dala esan eban auzotar batek, sarritan
bertakoak ezin dabelako kotxea atara.
-Herriko erreka bazterrak
txukun mantentzea garrantzitsua dala ikusi zan. Auzolanean egiteko aukerea
zabaldu beharko zala eretxi eben.
-Igertualdeko edukiontziak
leku txarrena kokatuta dagozala esan zan
, kotxean joan ezkero ikuspen handirik ez dagoalako.
- Herrien kulturea
falta dala be uste dabe, giroa. Hainbat
diru gastetan da baina ez da herrian gauza handirik ikusten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario