2013/12/09

ZEMENDIAREN 26-KO PLENOAREN LABURPENA


EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal, Rut Martinez eta Egoitz Arana.

  BILDUtik: Anuska Emaldi, Pedro Lejarza, Zedarri Jauregi eta Jokin Berrio.

  Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2013ko zemendiaren 26an, goian aipatutako kideak batu ziran.


AURREKO BILERA-AGIRIAREN ONARPENA.
2013ko maiatzaren 14ko plenoko aktea onartu zan.
2013ko ekainaren 25ko plenoko aktea onartu zan.
2013ko uztailaren 29ko plenoko aktea onartu zan.
2013ko urriaren 1eko plenoko aktan akats batzuk zuzentzea eskatu eban BILDUk.
2013ko urriaren 29ko plenoko aktan akats batzuk zuzentzea eskatu eban BILDUk.

2014KO TASEN ETA PREZIO PUBLIKOEN ONARPENA.
EAJ-PNVn proposamena %2,2a igotzea izan zan uztaileko IPCaren arabera.
BILDUren proposamena: Tasen igoera erkidegoka aplikatzea, erreala, urte amaieran emoten dabena, baina langabezian dagozan unidade familiarrak langabe dagozala justifijatu ezkero, tasa ez kobratzea. Langabezian  3 hilabete egon beharko dira tasa hori ez kobratzeko.
Obratan 6.000 eurora arte %1, eta hortik aurrera %2, baina EAJ-PNVren erantzune ezetza izan zan.

2013KO AURREKONTUAREN 2.KREDITUAREN ALDAKETA.
EAJ-PNVk proposatu dituan aldaketak:
Sortuko diran partida barriak:
              Igertualdeko saneamendua 12.800€
              Gimnasioko sarrera atontzea 6.2252€
Alguazilaren kotxea erostea 18.634€
Musika eskolarako ordenadora 469€
Banderak jartzea 1.400€
Gehituko diran partidak:
              Bideen konponketea 30.000€
              Auzolan 5.000€
              Euskerako ikastaroak 1.000€
              Hobekuntza fondoa 20.100€
Murriztuko diran partidak:
              Lokalen alogera 2.000€
              Kotxearen renting-a 2.600€
              Buzoiak 5.000€
              Azokaren antolakuntza 9.500€
              SGAE 5.000€
              Garbikuzia 2.000€
              Mankomunitatea 3.000€
Diru-sarrera gehiago izan dabezan partidak:
              Baso ustiaketak 51.750€
              Ustekabeak, lur jauziak 5.000€
              Eraikuntza, instalazinoa, obrea 6.458€
              Wifi kanona 1.680€
              Erein, Igertualde saneamendua 2.000€

Honen aurrean BILDUk hurrengoa adierazo eban:


  •  Likidazinoa egunean euki barik ez dala erreza jakitea partida bakotxean ze diru kopuru gehiago egongo dan.
  •  EAJ-PNVk aurkeztu dauan dokumentuan bertan aldaketa honeek egiteko beste txosten batzuen beharrizana dagoala ipinten dau  eta txosten horiek ez dirala aurkeztu. Adibidez, gastua egiteko egon dan beharrizan edo premiaren justifikazinoa.
  • Dokumentuan ez da adierazten diru kopuru bakoitza nondik nora mogiduko dan.
  • Partida batzuen zenbakiak txarto adierazita dagozala.
  •   Sortuko diran partida barrietan ez dagoala adierazita partida zenbakia.
 Honegaz guztiagaz lotuta BILDUk likidazinoan ikusi dituan gastu batzuengaitik galdetu eban. Idazkariak erantzun eban esanez momentu horreetan ezin dauala esan zertan gastau dan.
Honetan oinarrituta eta ekonomi arloan EAJ-PNVren  kudeaketa txarragaitik BILDUk kontrako botoa emon eban. EAJ-PNVren aldeko botoagaz 2013ko aurrekontuko aldaketak onartu ziran.
                           
KANPANA-AXPEONDO-URIBE BIDEEN OBREN ADJUDIKAZINOA.
ORUE-ASTERRIA BIDEEN OBREN ADJUDIKAZINOA.
Bi gai honeek mahai gainean geratu ziran, izan be enpresa batzuk obra honeek egiteko aurkeztu daben aurrekontua “baja temeraria”n dago. Prezio hori justifikatzeko epe bat emon behar jakie.

SALDRAPOKO ERABILERA PUBLIKOKO PARTZELEN “CUBIERTA” ALDAKETAREN ONARPENA.
BILDUk gai hau be mahai gainean ixteko eskatu eban, Foru Aldundiko informea plenoan egun berean hartu ebalako eta ez eban astirik euki berau aztertuteko.

OTSEINGO BIDEAREN PUBLIKOTASUNAREN AURKA JUAN CARLOS ARBIDEK AURKEZTUTAKO ERREKURTSOAREN AZTERKETEA.
Danon adostasunagaz ebatzi zan bide honen publikotasunaren prozesuagaz jarraitutea,  eta  aurkeztutako alegazinoak ez dira onartuko.
BILDUk barriro be bide publikoen inbentarioa egitea ezinbestekoa dala adierazo eban.

EUSKARAREN EGUNA AITORPENA.
Udal talde bakotxak mozino bat aurkezten eban, orduan testu adostu bat egitea adostu zan.

AZAROAREN 25EKO ADIERAZPENA.
Udal talde bakoitzak mozino bat aurkeztu eban eta testu adostu bat egitea ebatzi zan.

ABORTUA KODE PENALETIK ATERATZEKO MOZINOA.
Mazalak, Zeanuriko emakume taldeak, aurkeztutako mozinoa ez zan onartu: EAJ-PNVren kontrako 5 boto eta BILDUren aldeko 4.

ERREGU ETA ITAUNAK.

Banderea nozko eta nork: Madriletik etorri dan agindua betez, Espainiako bandera ipini behar da udaletxean. EAJk ebatzi dau ikurrineagaz eta Espainiakoagaz batera Europakoa eta Bizkaikoa be ipintea.
4 bandera honeek eta mastila 1.400 euro dira.
Ebatzi barik dago nok ipiniko dauan eta noz ipiniko dan Espainaiko bandera udaletxeko balkoian.

Pisuen salmentaren luzaoena. Pliego barriak….: Ez dakie noz arte luzetuko dan 1. epea.

Ikastaroak: Udalak ez dau ikastarorik kudeatuten, beraz, orain arte egon diran dirulaguntzak ez dabe jarraituko.
Guraso batzuen ardura ikusita eta jasota, umeen jantza ikastarorako 2 irakasle egongo dira. Gurasoak 10€ ordaindu beharko dabe hilero.

Plazea 9ko lonjaren proiektua: ondino ez dago proiekturik eta komunidadeari be ez jako abisurik emon obrak egingo diranik baina egingo dala esan zan.

Futbol zelaia: RCa udalaren kontura izango da.  

 San Isidro aurreko espaloia: Beharginak oso lanpetuta dabizenez  ondino egin barik dago, baina egingo dala esan zan.

Liburutegia: Badago zabalik. Literatura arloko liburuak bakarrik pasau dira gela barrira.

Edurretako pliegoak: eginda dagoz eta 27ra arte dago aurkeztuteko epea zabalik.


No hay comentarios:

Publicar un comentario