2017/02/15

2017ko urtailaren 27ko Ohiko Osoko Bilera

Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Gotzon Idirin Atutxa, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

Plenoari hasierea emon aurretik alkateak dino urgentziazko gai bat gehitu behar dala: presako bidea dala eta Consorcioagaz konbenioa sinatutea. Ago batez onartuten da.

1.- Aurreko akten onarpena.
Urriak 14koa EH Bilduk irakurri barik daukanez, hurrengorako geldituten da.
            Onartuten dira: Azaroaren 23koa eta abenduaren 29koa.
Zuzendu beharrekoak: Azaroaren 17koa eta abenduaren 13koa.

2.- Hirilurren Gehikuntzaren zerga arautzen dauan Ordenantzearen aldaketearen behin behineko aldaketearen onarpena.
Alkateak azalduten dau katastroa eguneratuteak plusbalia ordaindu behar danean igoera handie ekarri dauela. Orain arte tipo 2 aplikau dirala: bata, gehikuntzaren urteko porzentaia %2,4 dana; eta bestea, zerga kuota %20 dana. Ordaindu beharreko gitxiengoa 100€ izan dala. Egoera egokitu gurean simulazino batzuk aurkezten dirala eta tipoak %1 eta %9a izango dirala.

EH Bilduk dino ez dauala lar ondo ulertuten zergaitik aldatuten diran gauzak aldaketarik egoetea gura ez danean; aldaketarik egon ez daiten aldaketak egin beharra, katastroa eguneratuteak balorren igoerea esan gure ebala eta ondorioz balor horreri lotuta dagozan beste igoera guztiak. Katastroa eguneratu zanean kontrako botoa emon ebala baina ikusita hainbat kasutan igoerea itzelezkoa dala ez dauala kontrako botorik emongo.
Onartu egiten da PNVren 5 aldeko botoakaz. EH Bildu abstenidu egiten da.
Botazino ostean Eider Ajuriagerra plenotik urtetan da.

3. EH Bilduk aurkeztutako “Hileta zibilak” mozinoaren azterketea eta onarpena, halan bajagoko.
Alkateak dino PNV printzipioz alde agertuten dala baina ordenantzan pare bat zehaztapen egin beharko dirala: hileta eta omenaldi artean dagoan desbardintasuna eta “herritarra” izateagaz zer ulertuten dan, hurrengo plenorako aurkeztuko dabela ordenantza hori. Ordenantza eredu lez, EH Bilduk aurkeztu dauan Basaurikoari ez deutsola pegarik ikusten baina aldaketaren bat egin beharko jakola: ordutegiak adibidez.
Danon adostasunagaz onartuten da.

4. SAREk aurkeztutako mozinoaren azterketea eta onarpena, halan bajagoko.
Alkateak dino gobernuak egiten dauanagaz ados dagozala, nahiz eta mozinoan esaten dan zati handi baten ados egon, baina kontrako botoa emongo dabela.
EH Bilduk jakin gurako leuke PNVk mozinoko zer ez dauan onartuten. Ez jako argituten.
Botazinora joanda; PNVk kontrako 4 boto; EH Bilduk aldeko 4 boto. Alkatearen kalidadezko botoagaz mozinoa ez da onartuten.

5. Bake epaileraen izendapena.
Alkateak azalduten dau hiru persona aurkeztu dirala. Erizpiderik ez danez jarri aukeraketea zelan egin jakiteko, eskaintza hau behar dan moduan atera beharko dala, erizpideak finkatuz. Bien bitartean momentu honetan dagoanak jarraituko dauala.
EH Bilduk ez dau ulertuten postu baterako konbokatoria ateratea erizpiderik ipini barik. Galdetuten dau zergaitik oraingoan ez daben zuzenean aukeratuten beste batzutan egin daben moduen, ezelango irizpiderik barik.
Alkateak porposatuten dau botazinora eroetea PNVren proposamena: orain dagoanari luzetutea eta bien bitartean erizpideak ezartzea.
Proposamena onartu egiten da PNVren aldeko 4 botoakaz, EH Bilduko lau zinegotziak abstenidu egiten dira. Idazkariari dudea sortuten jako “mayoría simple” edo “absoluta” behar dan onartutzat emoteko.

6. Presako bidea dala eta Consorcioagaz konbenioa.
Alkateak dino Partzurgoak bidea egiteko konbenioa sinatuko dala. Bidearen azalpenak emoten dauz: bidea Consorcioan kontura izango dala, lizitazinoa be bai. Zati baten (jabego pribatua daukana) egurrezko plataforma bat ipiniko dala. EH Bilduren galderari erantzuten jako zati horren jabeak ez dabela ezer eskatu euren terrenotik pasoa iztearren, baina ez dagoala ezer idatzita. Herritarrontzako gastua mantenimendua bakarrik izango dala.
EH Bilduk eskatuten  dau argi puntuak ipintea. Alkateak erantzuten dau hori egitea fazile izango dala.
Danan adostasunagaz konbenioa ontzat emoten da.


7. Erregu-galderak

- 1. Idazkariak abenduaren 27an alkatetza dekretuz onartutako kreditu aldaketen barri emoten dau: urtea sarratuteko modifikazino batzuk egin behar izan dira.

 7. aldaketa: Gehitu: Aldundiari Hobekuntza Fondoa: +1.500,00€
                     Nondik: Baso Ustiaketak: -1.500,00€
 8. aldaketa: Gehitu: Kultur Astea: +10.387,00€
                     Nondik: Sarrerak (pailazoen ikuskizuna-B. Lertxundi) 10.387,00€

 9. aldaketa: Gehitu: Funtzionarioen soldatak: +700,00€
                                  Gizarte Segurantzea: 5.500,00€
                                  Aldi baterako langileak: +8.059,04€
                                  Seguroak: 2.093,00€
                     Nondik: Kultura langilea: -6.732,00€
                                   Konponketan eta Mantenimendua eskolak: -7.620,00€
                                   SGAE:-2.000,00€

10. aldaketa: Gehitu: Efizientzia energetikoko lanak: +9.468,00€
                     Nondik: Efizientzia energetikoa dirulaguntza: +9.468,00€

11. aldaketa: Gehitu: 920062502 partida, ordenadore bat: +555,39€
                      Nondik: Formazioa: -555,39€

12. aldaketa: Gehitu: Frontoiko segurtasunerako lanak: +7.500,00€
                      Nondik: Frontoiko energia elektrikoa: -3.000,00€
                                   Beste gastu batzuk, eraikuntza deportiboak: -2.000,00€
                                   Konponketa eta Mantenimendua eskolak: -2.500,00€

13. aldaketa: Gehitu: Frontoiko segurtasunerako lanak: +10.500,00€
                      Nondik: Frontoiko segurtasunerako lanetarako dirulaguntza: +10.500,00€

14. aldaketa: Gehitu: Efizientzia energetikoko lanak: +6.726,23€
                      Nondik: Efizientzia energetikoa dirulaguntza: +6.726,23€
           

- 2. Alkateak jakinarazoten dau basoen subasta desierto gelditu dala. Hori dala eta beste aldaketaren bat egin beharko da. Sarratuteko momentuan “pendiente de cobro” moduan gelditu zan baina holan ezin dala itxi.

- 3. Alkateak azalduten dau lanpostu batzuk konkursora aterako dabezala:
            1. Frontoia: kantxerua, garbikuzia eta ginmasioa.
Ludoteka/haurtzaindegia. Momentuz haurtzaindegiko garbikuzia orain dagoanak egingo dau.
            2. Udaletxea, kultur etxea, eskolak eta konsultorioko garbikuzia.
            3. Kaleko garbikuzie, jardinerie, futbol zelaien bedarra ebagitea eta
                Zulaibarreko frontoiko komunak.
            4. Enterradorea.
Alkateak esan eban pentsau beharko dala pleguetan zer eskatu bertakoak fazilidade gehiago eukiteko.

- 4. EH Bilduk galdetuten dau zer dala eta egin dan buzoneoa Gurutze Gorriegaz sinatu zan hitzarmenaren barri emoten, zergaitik orain eta ez sinatu zanean. Eta zergaitik ez dan aitatuten langile horrek betetan dauzan beste arloak be bai.
Alkateak azalduten dau langile hori otsailaren amaierara arte bakarrik egongo dala administrari lanak egiten. Pentsetan dabizela bat kontratatu beharrean, zatike, 2 kontratetea, bata iharduera soziokulturaletarako eta bestea administrarieri lagunduteko.

- 5. EH Bilduk galdetuten dau Euskaltzaindiari erosi jakozan Gorbeia inguruko etno-ipuinak dirala eta (234€ eta 126,02€), zenbat izan diren eta zertarako erosi diran. Beste alde batetik jakin gurako leuke be bai zenbat saldu diran, saldu badira, Ander Manterolaren erosi ziran liburuak; eta salatuten dau liburuak erosten dirala baina, ostera, liburutegia bertan behera itxita dagoala.
Alkateak erantzuten dau pasau dana izan dala bat opatu zala liburuen aurkezpena egiteko eta pagetako erea beronek herritar batzueri erregalau beharrekoak Euskaltzaindiari udalak erostea eta opari moduan erabiltea. 7 bat edo izan dirala, hizlariari eta beste pare bateri oparitu jakiezala eta udaletxean pare bat edo gelditu dirala. Gaineratuten dau, ez dakiela Ander Manterolaren zenbat liburu saldu diran.

- 6. EH Bilduk eskatuten dau San Isidro, Andra Mariak, Kultur batzordea eta gabonetako aste kulturalaren aurrekontua. Gaineratuten dau whatsappa ez dala erea eskatuten dan Udaleko informazinoa eskuratuteko.

- 7. EH Bilduk azalpenak eskatuten dauz Begitun Mikel Zuluaga eta Begoña Huarteren atxiloketak zirala eta udalaren izenan esaten zanari buruz (Zeanuriko udalak bat egiten dauala Eusko Jaurlaritzaren komunikaduagez eta ez dauala ontzat emoten Mikelek eta Begok egindakoa), Zeanuriko Udalak inoz ez dauala holango ebatzirik hartu. Alkateak dino Begituri galdetuteko zeren arabera idatzi eban idatzi ebana, Begituk Zeanuriko Udalean ez dauala ezer galdetu eta PNVko web orrian be ez dauala holangorik esan.
EH Bilduk eskatuten dau Begitugaz gaia argitutea. Alkateak dino ohar bat aginduko jakiela.

- 8. EH Bilduk mahaigaineratuten dau aurrekontuen inguruko batzarrik ez dala egin nahiz eta pleno bitan preguntau zanean alkateak egingo zirala erantzun. Barriro be dino egingo dirala, baina EH Bilduk daukan funzionetako modutik aparte beste era batzuk be badagozala.

 - 7. EH Bilduk azalduten dau 2017-01-12ko Gobernu Batzordean II Duathloirako dirulaguntza eskaerea aztertu zala. Ez dau ulertuten eskaerea urtarrilean aztertutea diru-laguntza abenduaren 29ko plenoan emon jakonean.

Idazkariak dino balitekela eskaera horrek sarrera abendukoa eukitea eta urtarrileko gobernu batzordean aztertutea. Alkateak dino bai Gorbeia Suzien zein Duathloirako laguntza eskaerak lehenagotik egon zirala, baina dudea euki zala eskaera berezi moduan egin behar ziran edo ez, balitekela hori izatea arrazoia.

2 comentarios:

  1. Kaixo,

    eskerrik asko halako blog transparentea eukitearren.
    Bake epaile kargurako eskaera bota neban, eta oraintxe bertan bidali dut email bat Zeanuriko udalera, eta zuok hau bebai jakitea da nire asmoa. Informatzea baina ez da nire asmoa, ez nabil bilatzen ez konbokatoria berririk ez ezer. Ez dit komentario bakarrean jartzen ustez, eta bi komentario jarri beharko dizkizuet.

    ResponderEliminar
  2. Arrasti on,

    Eskerrik asko erantzutearrean; azkeanean, Zeanuriko Bilduk daukan web orrialdean ikusi ditut aktak (hobe esanda, plenoan gertatukoaren laburpena). Urtarrilaren 27koa bilatzen nenbilen. Akta irakurri ondoren, egia esan, nahiko harrituta gelditu naiz eta behintzat niri utzi didan "zapore garratza" helarazi nahi dizuet. Nire asmo bakarra da informatzea edo behintzat niri iruditu zaidana zuoi helaraztea, ez doa asmo txarragaz ez ezer.

    EH Bildu-ren blogak, bake epaileren izendapena dela eta, hurrengoa dino:
    Alkateak azalduten dau hiru persona aurkeztu dirala. Erizpiderik ez danez jarri aukeraketea zelan egin jakiteko, eskaintza hau behar dan moduan atera beharko dala, erizpideak finkatuz. Bien bitartean momentu honetan dagoanak jarraituko dauala.
    EH Bilduk ez dau ulertuten postu baterako konbokatoria ateratea erizpiderik ipini barik. Galdetuten dau zergaitik oraingoan ez daben zuzenean aukeratuten beste batzutan egin daben moduen, ezelango irizpiderik barik.
    Alkateak porposatuten dau botazinora eroetea PNVren proposamena: orain dagoanari luzetutea eta bien bitartean erizpideak ezartzea.
    Proposamena onartu egiten da PNVren aldeko 4 botoakaz, EH Bilduko lau zinegotziak abstenidu egiten dira. Idazkariari dudea sortuten jako “mayoría simple” edo “absoluta” behar dan onartutzat emoteko.


    3/1995 Reglamentoaren arabera, bake-epaile izateko behar diren legezko eskakizun bakarrak 1.2 artikuluan jartzen direnak dira (eta abenduan publikatu zenuten deialdian jasotzen dituzue): espainiarra izatea, adinez nagusia, eta baterazintasun kausarik ez izatea.
    Dealdia publikatzean ez zenuten ezer zuzendu, eta bapatean, erabakitzeko eguna heltzen denean, "akatsak antzematen dituzue", kasu honetan, aukeraketa egiteko kriterio falta. Baina berez, legeak ez dau eskatzen aukeraketa egiteko kriterioak ipini behar direla, plenoak berak aukeratzen dau askatasun osoz, baina mayoria absolutuagaz. Eta gainera, Bizkaiko Boletin Ofizialean begiratuz gero, ikusiko duzue deialdi gehienak kriteriorik gabe urteten direla, eta hale ere, aurrera ateratzen direz.

    Gainera, EH Bilduk, bere blogean dioenaren arabera, orain arte egin diren deialdietan ez ziren kriteriorik jartzen eta hale ere, momentuan bertan aukeratzen zan. Antza, blogean irakur daitekenaren arabera, EH Bilduk galdetu egin eban "zegatik oraingoan ez zen zuzenean aukeratzen, beste batzuetan egiten zen moduan". Deigarria da, bapatean, erabakitzeko eguna heltzen denean, orain arte egin duzuen hori, hau da, precedente administratibo hori aldatu behar izatea (PNV-k aldatu behar izatea).

    Eta are deigarriagoa da mayoriarena. Idazkariak dino, ez dekola argi mayoria absolutua edo sinplea behar dan, eta halere, zalantza eukin arren, mayoria sinpleagaz aurrera. Egia da legeak ez dauela horretarako mayoriarik arautzen, izan ere Reglamentoak ez dau halako suposturik aurreikusten. Reglamentoaren arabera, deialdia publikeute, nonor izendatu behar da, mayoria absolutuagaz (hori da bake epailerekin erlazionatuta arautzen dauen quorum bakarra); ez bada inor aurkezten, plenoak berak aukeratzen dau, eta kargua bakante gelditu zenetik, 3 hilabete igarotzen badira, Udaletxeak EAEko Auzitegi Nagusiari izendapena komunikatu gabe, Auzitegi Nagusiak berak izendapena egiten dau.

    Eta ene ustez, Udaletxeak bake epailearen konbokatoria bertan behera uzteko erabakia publikatu beharko luke. Konbokatoria publikoak modifikatzeko legeak jartzen duen prozedura jarraitzea ez dut uste asko eskatzea denik.

    Hau guztia dela eta, pixkat lotsagarria iruditu zaidala esan nahi dizuet, ez dakit honen atzean beste interes batzuk dauden edo ez, erabaki hau hartu dauanak jakingo dau zegatik egin dauen. Baina ez dut uste kriterio falta kontua denik, ikusite aurreko deialdietan kriteriorik gabe aukeratzen zenutela. Azkenean, plenoak berak aukeratzen dau, eta legearen arabera, askatasun osoz egiten dau, baina, esandako mayoria absolutuagaz.

    Besterik gabe,

    Ondo izan. Begoña.

    ResponderEliminar