2012/11/27



AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK (ALTZUA)

Azaroaren 21ean Altzuatarren txandea izan zan. Auzotarrak ez ezik, EAJ-PNVko zinegotziak eta alkatea be gonbidatuta egon dira batzarretara eta batzarretan parte-hartzera.
Batzarraren ordenari jarraituz, diru-kontuak zelan dagozan eta udalaren gastuak eta diru-sarrerak nondik norakoak diran azaldu ebezan BILDUko zinegotziek.

Ostean, auzotarren proposamenak, iritziak edo eskaerak entzuteko aukerea egon zan. Honexek dira auzotarrek aitatu ebezanak:

-Diru-kontuak ikusita aitatu zan arkitektoaren soldata handiegia dala egiten dauzan orduetarako.

-Etxea barriztetearen ganean be egin zan berba. Auzotar batek aitatuten eban etxe barria egitearren ordaindu egin behar dala eta etxea guztiz barriztetearren ezetz, eta hori ez dala logikoa.

Ohituta egon arren obra txikietan udaletxeari ezer ordaintzeaz, zeozer ordaindu beharko zala esan eben.

Altzua auzoan dagozan gabeziak be aitatu ebezan:

-Wimax-agaz eguraldi txarra dagoanean arazoak eukiten dabezala esan eben.

-Kristelentzako, papelantzako eta plastikoantzako eukiontzirik ez eukiteagaz kexatu ziran, eurek be beste guztien moduan ordainduten dabelako.

-Lapatzako bidea sano txarto dagoala eta, konponduteko edo zeozer egiteko eskatu eben.





AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK (IPIÑABURU)

Azaroaren 20an Ipiñaburun egin zan batzarra, Ipiñako txokoan, aurrekontuak modu parte hartzailean egiteko. Ez zan jende askorik batu baina giro onean batzarrari hasierea emon jakon.
Bilduko zinegotziak lau auzotarren laguntzeagaz herriko aurrekontu ekonomiko eta auzoko eskakizun eta kexan ganean berbaz hasi ziran.

Herritarrak herriko egoerea ikusi eta entzun ostean berbea hartu eben:

- Udaletxeko renting-aren prezioa ikustean sano garestia dala esan eben. Harritu be egin zirean.

- Arkitektoaren soldata dala eta be, zer esana auki eben, ez dala normala esaten eben behin eta barriro, diru gehiegi dalako.

- Udaletxeko lokalaren gaia be ulertezina edota sinestesintzat be bota eben.

Proposamenak edo eskaerak be izan ebezan Ipiñaburuko auzotarrak:

1.     Argi gitxi dagoala esan eben Ipiñaburu ingurutik, eta farola gehiago ipini beharko zirala esan eben.

2.     Auzotar batzuk euren etxerantzako aldatza oso txarto eta laban dagoala esan eben, kamioien desgasteagatik, eta aldatzaren konponketea eskatu eben.

2012/11/22


AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK (Uribe eta Otzemendi)

Aurrekontuak modu parte-hartzailean egiteko bigarren batzarra Uribeko txokoan egin zan, azaroaren 19an,  Uribe eta Otzemendiko auzotarrentzako, eta bertara BILDUko zinegotziez gain hamaika auzotar bildu ziran. Herriko egoera ekonomikoari eta 2012ko aurrekontueri buruzko azalpenak emon ziran. Honen ostean, herritarrek euren proposamenak egin ebezan:

-        Elektraindarra. Plaza inguruan eta Zulaibarren argi gehiegi dago. Aurrekontuko partida honetan dirua aurreratuteko, plaza inguruan hiru argitik bat kentzea proposatuten da. Uriben ostera argi gutxi dagoela dinoe auzotarrek.
-        Udaletxeko ibilgailuen renting-a. Urtean 28.000 euro pagetan dirala kontuan hartuta, ia erostea hobeto urtetan ez dan planteetan da.
-        Suspergintza. Urtean 25.000€ pagetan jakoz ludotekea kudeatuteko.Ludotekako langilea zuzenean kontratatzea hobeto ez litaken izingo planteetan da.
-        Satsak. Mankomunidadeak emoten dauan zerbitzua gero eta txarragoa dala dinoe auzotarrek, gaur egun lehenago baino gitxiagotan etorten diralako hondakinen bila. Gai honegaz lotuta Uriben kontenedoreak faltan botaten dirala dinoe (organikoana eta kristelena baino ez dauz). Beste kontenedoreak be ipinteko eskatuten da.
-        Informazio panelak. Ipini dala dinoe (Axpeko errotan) baina leku hori ez dala egokia komentetan da.
-        Putzu septikoak. Putzu septikoak garbitako laguntzak dagoz udaletxetik baina laguntza horreik emoteko erispidea zein dan ez ei dago argi. Batzuk garbitzeaz udaletxea arduratuten da beste batzuk ostera Partzuergoa. Ze erispideren arabera arduratuten da bata edo bestea?
-        Telefonoa. Uriben egin diran etxe barri batzuk ez daukie aukerarik etxean telefonorik ipinteko.
-        Telebista. Uriben ez dira telebista kate danak ikusten.
-        Bide baztarrak. Bide baztarrak urtean baten edo birriten garbitutea beharrezko ikusten da. Behar hori egiteko kontratau dan enpreseak bedarra ebagi arren, gero ez dauela batuten be aitituten da.
-        Kolunpioak. Auzunean gero eta ume gehio dauela eta Uriben honeik olgau ahal iziteko kolunpioak ipintea eskatuten da.
-        Bide publikoak. Gai honen inguruan Uriben be arazoak dagozala eta, hau konponduteko bide publikoan inbentarioa egiteko eskatuten da.
-        Bankue. Uribe zelain auzotarrak jarteko banku bet faltan botaten dala dinoe auzotarrek.
-        Uribe Zelain eurie egiten dan bakoitzean putzuak egiten dirala eta hori konponduteko eskatuten da.

2012/11/21


AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK (Asterria)

Zeanuriko Bildu-k aurrekontu parte-hartzaileak antolatu dauz, auzorik auzo. Helburua honaka hau: herritarrak eurak ebaztea dirua zertan gastau. Lehenengo batzarra Asterria auzoko txokoan egin zan, azaroaren 15ean. Bilduko hautagaietatik aparte, auzotar multzo bat urreratu zan. Lau izan ziran landu ziran puntuak. Hasteko, asmo honen nondik norakoaren aurkezpen bat egin eben Bildukoek. Bigarren, egungo egoerea aitatu zan. Gero, 2012. urteko aurrekontuak azaldu ziran; eta azkenengoz, auzokoen proposamen, eritzi eta eskaeren txandea etorri zan. Honeixek izan ziren Asterria auzokoen aitamenak:
                
      1.     “Putzu septikoa pagetan nabil eta ez daukat”.

      2.     “Bide baztarrak urtean birritan garbitu mesedez”.

3. “Herrian farola gehiegi dagozelakoan nago, gure auzoan ostera ia bapez. Eskertuko litake adibidez Akauritik Landaburura  sikiera farola bat gotea.

4.     “Pentsetan dot kamino baztarren garbiketea urtean baten barik gitxiendik birritan egitea sano beharrezkoa dala. Izan be, egoerea ez da bape ona izaten”.

5.      “Joan diran 10-11 urteatan ez dot Musika Eskolatik diru  laguntzarik jasoten eta Zeanurikoak bai”.

6.     “Adibidez Gasteizeko gimnasiora banoa zer? Diru laguntzea daukat?”.

7.     “Gabon kuluraleko diruaren zati bat nora joan da? Ez dakit kopuru hori nora joan dan, gero gauza batzuk negetan jatzuzenean”.

2012/11/12


EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal, Rut Martinez eta Egoitz Arana.
BILDUtik: Anuska Emaldi, Pedro Lejarza,Zedarri Jauregi eta Jokin Berrio.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2012ko urri bigarrenaren 30ean, goian aipatutako kideak batu ziran.

 Udaleko lokalen garbikuzirako aurkeztutakoen zerrenda.
IZEN ABIZENAK
PREZIOA
PUNTUAZIOA(6)
ESPERIENTZIA(2)
DISPONIBILIDADEA(1)
LAN-TRESNAK (1)
GUZTIRA
BEGOÑA PRIETO
1.605,50 €
6,00
2
1
1
10,00
IRATXE ARRIBAS
1.800,00 €
5,35
0,75
0
0,8
6,90
JOSUNE AZKUENAGA
1.695,00 €
5,68
0
1
0
6,68
        
  
Lurperatze, kaleen garbikuzia eta lorategien mantentzerako aurkeztutakoen zerrenda.
IZEN ABIZENAK
PREZIOA
PUNTUAZIOA(6)
ESPERIENTZIA(2)
DISPONIBILIDADEA(1)
LAN-TRESNAK (1)
GUZTIRA
JUAN ANTONIO CORTES
2.200,00 €
6,00
1
0
0,35
7,35
JON ORDEÑANA
4.000,00 €
3,30
2
1
0,85
7,15
JAVIER OLIBARES
3.280,00 €
4,02
0,75
1
0,4
6,17
TUTULU ERAIKETAK
2.999,98 €
4,40
0
1
0,65
6,05
HAUZOLAN ALTZUSTE
3.375,90 €
3,91
0
1
0,1
5,01


 Aurreko bilera-agiriaren onarpena.
Bagilan 26ko eta garagarrillaren 10eko aktak onartu ziran.
Urri-lehenengoan 25eko aktan BILDUk zuzenketa batzuk egin ebazan.

Jokin Berrio zinegotziaren kargu hartzea.

Erabilera publikoko baso baten erabilera aldatzeko Gorbeiazpi Abeltzainen Elkartearen eskaria.
BILDUk eskaria onartzeko baldintza batzuk ezarri ebazan: lur horreen kudeaketa udalaren ardura izatea eta konpromisoa hartzea lur hori, lur banku bihurtzeko. Bertako zuhaitzak landatutea: haretxa, gaztaina, intxaurra… landatutea.
EAJ-PNVk erantzun eban ez dala egokia landatuteko, burrutze dan zatien landatuko dirala arbolak.
Botazinoa egin zan: EAJ-PNVren aldeko bost boto eta BILDUren abstentzinoa izan zan emaitza.

Otseingo bidearen ikerketa espedientean egondako alegazinoen azterketea.
 Udalak auzotarreri egindako galderak aztertu ziran eta danak esaten dabe bide horretatik pasatzen zirala bai oinez eta bai kotxean. Bide horretan 1984an udalak obra egin ebanez, eurek publikotzat euki dabe bidea. Udalak auzotarrari dokumentazino gehiago aurkezteko eskatuko deutsie. Gaia mahai gainean geratu zan.
Bide honegaz egin den moduan, BILDUk eskatu dau prozesu bardina jarraitzea arazoa bardina daukien beste bideakaz. Adibidez, Altzustan itxita dagoen bideagaz. EAJ-PNVren erantzuna izan zan arkitektoaren txostenak ipinten dauala, itxita dagoan bidea ez dala agertan “sistema general” moduan. BILDUk erantzun eutsan bide horretara heltzeko bai pasatu behar dala “sistema general” moduan kalifikatuta dagoan zati batetik eta berau itxita dagoala. Alkateak esan eban esango jakola zabaltzeko.
BILDUk ezinbestekoa ikusten dau bide publikoen inbentarioa egitea, ikusirik herrien bide asko dagozala arazoak sortzen dabezanak. Alkateak gaineratu eban auzotarren kexak agertuten diran heinean aztertuko dirala.

 Igertualde eta Zulaibar inguruko saneamenduen proiektuaren orrien onarpena.
Ziurtatuta dago 100% dirulaguntza lortuko dogula. Danerako dirua ez bada heltzen Igertualde, Behekostatue, Olabarri eta Zutzute egingo dira fase honetan.
Guztien adostasunagaz onartu zan.
Urteera prezioa 236.660, 83€ BEZ-a barne.

Erregu eta itaunak.
 Alkateak informatu eban lan-boltsa sortzeko prozesua amaitu dala eta zerrendan aldaketarik ez dala egon.  Begitugaz egin dauala berba eta hurrengo urterako planteamendua egingo dala. Eskoletako arazoa dala eta aurrekontuak eskatu dirala bideobigilantzia ipinteko eta medikuetxeko sarreran be arazoak dagozala.
BILDUk  San Isidro kalean oinezkoen lehentasuna ipinten dauan seinaleari buruz galdetu eban eta erantzun jakon Txinatik datorrela eta 10 asteko epean barruan ipinita egongo dala. Elbarrituentzako aparkalekua dala eta, leku egokiago batera aldatuko dala esan eban.

·         Ruteri udalekuen gaineko rektifikazinoa eskatu eutsan BILDUk.
BILDUk kultura zinegotziari bagilaren 26ko plenoan emon eban informazinoa zuzentzeko eskatu eutsan,  udalekuetako begiraleak praktiketan egoazanak zirala esan ebalako. Enpresa baten eta herritar batzuen izenak tartean dagozala, eta horreek erabiltzea sortu dauan eta/edo sortu ahal dauan kaltea ezin dala kontuan hartu barik itxi.. Zuzendu eban esanez beharbada txarto azaldu zala eta praktika hitza ez ebala erabili behar.
·         Ikastaroak:  zegaitik ez da lan poltsarik zabaltzen? B kapitulutik ordaindutea legezkoa da?
Estiramenduak eta Yoga egiteko udalak lokala itxiko dau eta ikasleak irakasleari ordainduko deutsie zuzenean,  hilean 30€ estiramenduak eta 35€ yoga, eta udalak 10euroko dirulaguntzea emongo jako ikasle bakoitzari.
Prestakunta fisikoa eta pintura irakasleei Bagabiltzaren bitartez egingo jakie kontratua. Ikasteak lauhilabeteko 80 euro ordainduko dabe.
 ·        Bardintasun Plana: 3.000 bat euroko dirulaguntzea dago plan hau aurrera eroateko.
Azaroaren 25a: Emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna.   Mankomunidadean  udal eta emakume alkarte batzuk batzartu dira ekintza desbardinak antolatzeko: hitzaldiak, martxa bat oinez edo bizikletan... herrian be alkarte batzukaz batera (Mazala, Guraso Elkartea,…) formakuntza saio batzuk egongo dira azaroaren amaieran eta abenduaren hasieran Zulaibar eskolako ikasleentzat. Gabon aurretik herriko eskolan tailer bat egongo da “jostailu ez-sexistak” arloa jorratzeko.
 ·        2 urteko gela, dirulaguntzea.
Rutek erantzun eban oraindik ez dakiela diru kopuru zehatza, baina gitxi gora-behera 420 euro inguru izingo dala hilean, eta hiru hilabetean udalak ordainduko dauala.
BILDUk galdetu eban ia dirulaguntza bat dan, ze erispidegaz erabaki dan emotea eta ze partidatik ordainduko dan.
Rutek azaldu eban dirulaguntza hau aurreko urteetan emon dalako emon dala, eta  jarduera sozio kulturaletatik ordainduko dala. BILDUk argi itxi eban dirulaguntza bat bada ezin dala partida horretatik ordaindu, orduan Rutek erantzun eban ez dala dirulaguntza bat.
Azkenean ez zan argi geratu udalak zelan ordainduko dauan, ez ze partidatik aterako den diru hori.
 ·        Musika eskolea:
Rutek esan eban matrikulazinoa beherantz doala eta gurasoen aldetik kritikak dagozala funtzionamenduari buruz. Organizazino arazoak egon dirala, baina gatxa dala jakitea arazoa non dagoan: irakasleak, ikasleak, gurasoak...BILDUk gogorazo eutsan berak esan ebala azterketa bat egingo zala gastua murriztuteko, baina holango azterketarik ez dala egin.
Azaroan 14an batzar bat egingo da gurasoakaz.
·        Aitor Bengoetxea
Asier Etxebarriak aurkeztu dau dokumentazinoa? Orain zer egingo da?
Asierrek alegazino batzuk aurkeztu dauz eta Iskander arkitektoak esan eban alde batetik eta bestetik abokatuak egin dabela txosten bat txabola horreekaz zer egin azaltzeko.
Oraindik Gobernu Batzordetik pasetako dago.

·        2012ko likidazinoa
BILDUk bagilaren 31ra arteko likidazinoa eskatu eban urri-bigarrenan 8rako, eta emon jakon. Likidazinoa aztertu ondoren BILDUkoak konturatu dira partida batzuk erabilita dagozala aurreko urteko gastuak ordaintzeko, adibidez, gabonetako aste kulturala 11.000 euroko partidatik 6.058,93 euro likidauta dagozala. Beste partida batzuk urte erdian ia agortuta dagozala…
BILDUk salatu eban  udalak urte barruan onartzen dituan gauzak (aurrekontuetan onartu barik egon diranak), bai fakturak ordaintzen dituenean ez dauala begiratzen partida bakoitzean dagoan diru-kopurua. Udala oso egoera larrian dagoala ikusten dau BILDUk eta hau sahiesteko  EAJ-PNV ez dabil ezer egiten. Herria eta herritarrak urte askotarako hipotekatzen dabiz.
BILDUk argi dauka 2012ko urtea be negatiboan itxiko dala eta gainera aurreko urteetatik datorren remanente negatiboa ez dala hobetuko, baizik eta handitu egingo dala.