BILDU ZEANURIK, ABENDUAN ETA URTAILEAN EAJ-PNVRI EGINDAKO ESKARIAK
2013/01/28
2012/12/10
EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe
Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal eta Rut Martinez.
BILDUtik: Anuska Emaldi, Pedro Lejarza,Zedarri
Jauregi eta Jokin Berrio.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan,
2012ko abenduaren 4an, goian aipatutako kideak batu ziran.
Aurreko
bilera-agiriaren onarpena.
Urri-lehenengoaren 25eko akta onartu zan.
Urri-bigarrenaren 30eko aktari BILDUk zuzenketa
batzuk egin eutsazan.
Selavaventura
enpreseagaz sinatu beharreko konbenioaren proposamena.
Aurreko astean egin zan batzar baten, alderdi biek egineko
ekarpenak ontzat emon ziran eta danon adostasunagaz sinatu beharreko konbenioa onartu
zan.
Santa Lutziko bidearen
desjabetzearen alegazinoen azterketea.
Maria
Socorro Montes Fernandez eta D. Francisco Javier Ercilla Alegriak aurkeztutako
alegazinoak aztertu eta gero desestimatu egin ziran.
Akta
sinatu eta eguna finkatu falta da bidea zabaltako.
BILDUk
adierazo eban Altzusteko auzotarreri orain dala urte bete gai honen inguruko
informazinoa emon jakiela, eta alkateak bertan esan eban auzotarrak informauta
eukiko ebazala, baina BILDUk ikusi dau oinarte behintzat auzotarrak informau
barik dagozala. Alkateak erantzun eban egingo dala batzarra auzotarreri
informazinoa emoteko.
Behin
betiko desjabetzara joko dau udalak guztion adostasunagaz.
Otseingo bidearen
ikerketa espedientearen amaierea.
Barriro
be mahai gainean geratuko da gai hau, auzotar batek ez daualako etxoten dabizen
dokumentazinoa ekarri.
BILDUk
adierazo eban ia Altzusteko beste bidea zabalduta dagoan eta alkateak erantzun
eban esan jakola zabaltako baina oraindik ez dauala zabaldu. Ondoan dagoan
bideagaitik be galdetu eban BILDUk, eta eskatu eban bide honen azterketea
egiteko espedientea zabaltako, eta ,Otseingo bideagaz egin dan moduan, auzotarren
artean galdetegia pasetako. Alkateak erantzun
eban idatziz aurkeztuteko. Halan egingo da.
2013ko tasen
azterketea eta onarpena.
IPCaren
igoera proposatu eban alkateak.
Danon
adostasunagaz onartu zan.
Etxegabetzeen egoera
larriaren aurrean BILDUren mozinoa.
EAJ-PNVk,
BILDUk aurkeztu deban mozinoari zuzenketa bi egitea eskatu eban. (Kutxabank aitatutea
bereziki, eta etxebizitza arloan subirantza politikoa eskatzea). BILDUk ez eban
onartu puntu bi horreek kentzea. EAJ-PNVk ordezko bat aurkeztu eban baina
idazkarian esanetan mozino hori ezin zan
pleno horretan bozkatu, beraz hurrengo plenorako mahai gainean itxi zan.
Mozinoa
bozkatu egin zan BILDUren aldeko 4 botogaz eta EAJ-PNVren kontrako 4 botogaz.
Eskola-jantokien
dekretu barri baten aldeko agiria (Bildu).
Danon
adostasunagaz onartu zan.
Erregu eta itaunak.
Frontoiko segurtasunaren
inguruan galdetan eban BILDUk. Azkenean permisoa
lortu da Pirritx eta Porrotx ikuskizunerako 700 pertsona sartzeako, baina alde
bietako ateak zabalik egon beharko dira ikuskizun osoan eta sarrerak libre egon
beharko dira.
Ikastaroen irakasleak erantzukizun
zibila aurkeztu dabe eta ikasleari ordaintzen jakiezan hamar euroak gobernu
batzordetik pasauko dira? Rutek erantzun eban ez dakiela. Prestakuntza fisikoko
irakasleak onartu eban Bagabiltzatik egitea kontratua? Rutek erantzun eban ezetz,
azkenean beste irakaslean moduen ikasleak eskura ordainduko deutsiela.
Gabonetako argien inguruan ze
aurrekontu eskatu dira eta zenbet argi ipiniko da? Alkateak esan eban bertako
argiak bakarrik ipiniko dirala eta aurrekontua herriko bateri
bakarrik eskatu jakola.
Udaletxeko diru
kontuen inguruan
2011ko
“kontu orokorra” aurkeztuta dago eta noiz pasau da plenotik? Idazkariak erantzun
eban holangorik ez dala egiten.
BILDUk
galdetu eban zegaitik kargatu diran 2012ko aurrekontuetan 2011ko hainbat
faktura eta 2010ko batzuk, 2012an ordaintzen gabizenak (gaur egun daukagun informazinoaren arabera 150.000€
inguru kargatu dira jadanik 2012ko aurrekontuan). Idazkariak azaldu eban aurtengo
aurrekontuetan dabizela kargetan aurrekoetan dirurik egon ez zalako. BILDUk esan
eban idatziz eskatuko dauzala dokumentu guzti honeek. Eta aipatu eban legeak
esaten dauan moduan, txosten bat egin behar dala arrazoituz zergaitik gabizen
aurreko urteetako fakturak 2012ko aurrekontuan kargetan, eta plenotik pasau
behar dala plenoan onartuteko. BILDUk guzti honen erantzukizuna EAJ-PNVrengan
ixten dau.
2013ko
aurrekontuak noiz aurkeztuko dauz EAJ-PNVk? Alkatean esanetan begira dabiz.
Kaleetako
garbikuzia dala eta BILDUk galdetu eban ia Kortes zergaitik ez dan oraindino hasi
(esleipenean aukeratua izan dana). Alegazinoen epea abenduaren 23an amaituten da eta horreri itxaroten
dabiz.
2012/12/06
AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK (PLAZEA)
Aurtengo auzorik auzoko AURREKONTU PARTE-HARTZAILE errondari amaiera
emoteko, azaroak 28, “Mediku etxe”-an Plazea eta inguruko herritarrei
aurrekontuen inguruko azalpenak emoteko eguna da.
Lehenengo eta behin, eskertu
zan eguraldi ezin txarragoari aurre egin eta bertaratutea.
Beste batzarretako
egitarauari jarraituz, hasieran udalaren egoera ekonomikoari buruzko azalpenak
emon ziren. Ostean, 2012rako aurreikusi ziren diru sarrera eta gastuen inguruko informazioaren tartea izan zan. Eta
azkenengoz, bertaratuek euren kezkak edo/eta
eskakizunak azaltzeko aukera izan eben. Hauen artean gehien aipatu
zirenak:
- Musika eskola: hausnarketa sakona egin behar dala: zer da
heziketa musikala, ze eskola eredu
gura dau herriak, kudeaketa dala
eta, Arratiako musika eskolan parte hartzea, … .
- Argi indarra:
Iberdrolagaz negoziatzea herriko argiaren prezioa. Plaza eta
ingurumarien farola larregi dauzela, birik bat nahiko dala. Ostera, auzune
askotan kontrakoa pasetan da.
- Saneamendue: zein kriterioagaz erabakiten da obrak
egitea?. Ez da bidezko ikusten 2012. urtean oraindik etxe batzuk errekara
zuzenean botatea putzu septikorik ez daukielako. Herriko saneamenduaren
planifikazino orokorra epe luzera begira egin beharko zala, eta ez
zatikako plangintza bat.
- Kredituek:
zenbatekoak dire daukaguzanak?
- Konponketa
eta mantenimendua:
auzolana berrindartutea proposatuten da.
AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK (ALTZUSTE)
Azaroan 24an egin zan aurrekontu parte-hartzaileen azken aurreko batzarra
Altzusten. Jente nahikoa batu zan bertan, beste auzo batzukaz alderatu
ezkero.
Ordenari jarraituz, BILDUko
zinegotziek udalaren egoera ekonomikoa azaldu eben, diru-sarrerak eta gastuak
nondik datozen aipatuz, eta ostean, auzotarren galderak erantzuteko eta euren
proposamen edota eskaerak entzuteko txandea etorri zan.
-
1. Auzotar batek
galdetu eban ia EXTRA kobrauko dan, eta dagoan krisiagaz udaleko langileak
otzarak hartzea lotsagarria irudituten jakola, horrek 1.500 euroko balioa
daukalako.
-
2. Udalak Peoientzako
Land Roverra erosi dau. 8.000euroko gastua euki dau, baina ze partidatik hartu
da diru hori? Auzotarreri ez jakiezan kalkuloak ondo urtetan,ez egoalako nondik
hartu diru kopuru hori.
-
3. Diru-laguntzea
emoteko deialdi publikorik ez dala egiten salatu eben, eta horren ondorioz,
herritarrak ez dirala enteretan diru-laguntza horreekaz.
-
4. Arkitektoak
egunean 1.500 euro irabazten dauzala kalkulatu eben. Lotsagarria iruditu jakien
egiten dauazan orduakaitik eta egiten dauan beharragaitik hainbeste kobratzea.
-
5. Aguazilaren
kotxeak prezio handiko rentinga daukala ta, zeozer egitea eskatu eben.
-
Adibide
moduan aipatu eben Igertualdeko etxeetan bi urte igogailua martxan dagoala eta
ez dabela ezer jaso ondino, kriterioak ipini barik dagozalako. Zenbat denpora
behar da kriterio horreek ipinteko?
Honegaz batera esan gure zan udalak funtzionamendu
txarra daukala, eta horregaitik be, udalak gastuak eta gastuak egin dituala
jakin barik zenbateko sarrerak dituan eta holan etorri dala krisia udalera.
-
Hori dala ta,
auzolana bultzatu beharko zala porposatu zan. Jentea herrian antolatu eta
herrian lagundu, bideak garbituz…azken baten modeloa aldatu behar dalako.
- 6. Herrian argi
gehiegi dagoala be aipatu eben, baina auzoetan gitxiegi. Gaur egun Iberdrolagaz
kontratua egin behar ez dan argi alternatiboa ipini daitekeala esan eben.
Hasieran gastu handia izan arren, luzera amortizau egiten dala azaldu eben.
Honek izan ziran herrira begira
ikusi ebezanak. Gero, euren auzoan zentratu ziran.
-
-Auzoetan bideak garbitutea eta bideak
berreskuratutea eskatu eben. San Migel ermiteko aurreko terrenoa garbitu eta
mahaia eta banku bi ipintea ondo etorriko zan, leku hori publiko eginez.
- -Honegaz
batera auzoan dagozan iturriak be konpondu beharko litakezala eskatu eban
auzotar batek, Ellaurikoa, Agarrekoa, Beretxikortakoa, Ezkineko iturrie…eta
zerrenda bat eginez, aurrekontuan ipini konponduten joateko, baita bertara
doazen bideak garbitu eta zaindu be.
- -Altzusten
dagozan kolunpioak jabetza pribatuan ipinita dagozala esan eben eta hori zelan
egin dan jakin gura izan eben.
- -Santa Lutziko
ermiteari buruz propaganda elektorala egiten etorri ziran alkatea ta, esanez
informauko jakiela horren inguruan. Hauteskundeak pasau ziran eta ondino ez
dira etorri ezer esaten. Hauteskunde kanpaina hutsa baino ez zala izan salatu
eban auzotar batek.
- -Altzusteko
txokoa barriztau zanean, proiektoan ipinita egoan lehiateak ipiniko zirala
frontoian, baina ez ziran ipini. Lehiateak ipinteko eskaerea egitea pentsauta
dagoala esan eben, frontoia leku itxi moduan ipinteko.
- - Auzotarrek
argitu gura eben ia auzoko jaiak zelan antolatuten diran. Izan be, udalak esan
eutsien berak dirua emoten dauala, baina beste guztiagaz auzoa arduratuten
dala, hau da, auzoko jaiek ez daukiela udalagaz zerikusirik. Baina ez zan holan
izan, udalak ordainduten dauan seguroan auzoko jaiak sartzean diralako.
Horregaitik, auzotarrek barriro galdetu eben honen inguruan, argi gelditutea
itxi gure ebelako hurrungorako.
AURREKONTU
PARTE-HARTZAILEAK (UNDURRAGA)
Azaroan 22an Undurragan egin zan
aurrekontu parte-hartzailean batzarra. Aurreko auzoetan lez, Undurragakoak
herrian dirua zetan gastetan dan eta diru-sarrerak zeintzuk diran jakiteko. Ez
ziran auzotar asko hurratu baie egon zirenak asko parte hartu eben batzar osoan
zehar. Honexek egin ziran aitamenak:
-“Preseak ezer ez dau pagetan?
Zetako da ba? Zeozer in
behar dala pentsetan dot. Bertatik pilo
bat diru atera beharko zalakoan nau. Kamiñotik joan beharrean zegaiti ezin lei
handik ibili? Sano polite da.
Aprobetxau leitekean itzelezko lekua da
paseetako, kirola eiteko… ”
-“Torreko etxeak eingo dira?
Espazio hori horretarako erabiltea ez dot bape ondo ikusten”.
-“Amortizetan da frontoia?
Gauzek huts egiten dabe. Planteamentu batzuk behar dira. Realistak izin behar
gara. Partidu profesionaletatik ateraten ez bada, beste zeozer in beharko da.
Gero adibidez futbitori olgetea gure izin ezkero ‘ezin de ze lurre…’, ba
zeozelan abilitau beharko da. Gauze bat da Zeanirako egokitute egotea esku
pelotan eiteko, beste bat dauen itzelezko frontoia”.
-“Frontoiko tabernea hartu
dauenak euskeraz ez jakitea ez dot bape ondo ikusten”.
-“Frontoiko argiegaz ezin leike hainbeste gastau, aldatu in beharko
da”.
-“Behin piñuek botata bertan ze
espezie ipinteko asmoa dau? Txoko honetan bertan Zeaniko argazki bat dau orain
dala 50 urtekoa, hauxe da berreskuratu behar dogune. Zeozer pentsau beharko da,
norantza joan gure dogun. Lehen sektoreari zertutea eta regeneretan dana
bertako espezieakaz izitea. Izin be, herri honetan piñuekiko dauan kulturea
handia da”.
-“Zeani zegaitik ez dago Arratieko Musika
Eskolan? Igirri igirrikoa da herrikoa beherantza joan dala. Beste alde batetik, nik hemen ez
dauen instrumentu bat joten ikisi gure badot zer? Oso kudeaketa txarra dago”.
-“Aguazilen
kotxeko renting-en kontua burla bat da; edo merkeago bat hartu edo dekona
erosteak zentzun gehio deko.
-“Argien
datuegaz (98.000.000 euro) harritute gauz”.
-“Lokalan
alkilerra barre egiteko da. Norberak bat aukin eta beste batena errentan
hartzeak ezteko ez hankarik ez bururik. Zer egingo da beronegaz?”.
-“Kanpotik ikusita, herri honetako biztanleria
zaharra da. Eta persona horrik baserrietan ahiztute dagoz. Batzuk
badekiez biajeak eztakit nora edo badakit nora baie beste askori jaramonik be
ez jakie egiten”.
-“Arkitektoan kontue ez da
normala. Zegeiti ez da urtetan adibidez lan eskeintza bat, plan bat aurkeztu
eta merkeago izateko, 20.000 euro adibidez”.
-“Jaietan hainbeste gastetea ez
da aitutekoa.
-“Suspergintza barik ez da
hobeto izingo deialdi bet zabaldu eta herriko jentea hartutea?”.
-“Mankomunidadeari emoten jakon
dirua ondo dago, baina gero zer emoten dau?”.
-“Kantxeruen kontuen, zegeiti ez
da lanpoltsara ateraten?
Komentario guzti honin artean, Undurragako auzokoak argi daukiena da dauen
panoramea guztiz lotsagarrie dala. ‘Partxeak’ ipini eta ipini dabizelakoan
dagoz, plan bat bera esanda aukin barik. Batu behar direnak goizaldeko 3retara
arte berbaz egon behar badaurie be egon beharko dirala esan dabe, gauzek gaike
hartu eta zelan konpondu pentsetako eta behingoz konpontan hasteko. Herrie
gero eta gehio mogiduten dabilela be aitatu daurie, herritarrak erreta
dauzelako.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)