2017/05/12

2017ko apirilaren 25eko Ez Ohiko Bilera

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Pedro Lejarza Ibarrondo, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1. Gorbeia Parke Naturaleko erabilera eta kudeaketa arautzeko II. Plana eta Kontserbazio Bereziko Eremua Kudeaketarako Gidalerro eta Jardunen dokumentuen azterketa eta alegazioen onarpena, halan badagokio.

Alkatea hasten da esanez bere egunean, 2015ko abuztuko plenoan, EAJk bere eretxia emon ebala kontrako jarrearagaz eta oraingoan hiru-lau gauza aipatuko dabezala. EH Bilduk jarraituten dau esanez 2015ean jorratu zan gaia ZEC (Zona Especial de Conservación, hemen besteak beste Txorokil kanterako terrenoa eta inguruek parke barruen sartzea eskatan ebala, bertako biodibertsitatea jagoteko) izan zala eta oraingoan ostera PRUGe dala (Plan Rector de Uso y Gestión, plan honegaz parkeko gora-beherak zaintzen dire, pastuek, pinuek, ganadue, parkearen erabilera…). 

2017ko apirilaren 6ko Ez Ohiko Bilera-2017 aurrekontua

Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea eta Pedro Mª Lejarza Ibarrondo. Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1. 2017ko AURREKONTUAREN ONARPENA.
Alkateak EH Bildu udal taldeari berbea emoten deutso aurkeztu daben zuzenketa azaltzeko.
EH Bilduk lehenengo eta behin mahaigaineratuten dau pleno deialdirik ez dala publiko egin. Argudiatzen dau EH Bilduk 2017 aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa aurkeztuteko arrazoi nagusien artean formarena dala, hau da, herritarrai parte hartzeko aukerik ez jakiela emon, ezin izan dabela ekarpenik egin; baten baino gehiagotan esan jakiela aurrekontuen inguruan azalpenak emoteko batzarrak geituko zirela, noz, dana ebatzita dagoanean? Parte hartzeari aukerea emoten deutsezuela esaten dozuenenan, benetan dinozue. Parte hartzean sinesten dozue?

2017ko apirilaren 6ko Ez Ohiko Bilera-Pedroren kargu hartzea

Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea eta Pedro Mª Lejarza Ibarrondo. Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1.- Pedro Mª Lejarza zinegotziaren kargu hartzea.

Pedro Mª Lejarzak zinegotzi kargua hartzen dau Gotzon Idirinen ordez.

2017/03/31

2017ko martiaren 10eko Ohiko Osoko Bilerea

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Gotzon Idirin Atutxa, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.


1.- Aurreko akten onarpena.
- Onartuten diranak: Urriaren 14koa, azaroaren 17koa, urtarrilaren 27koa eta martxoaren 2koa.
                - Abenduaren 29koa EAJak ez dau onartuten.  

2. Zeanuriko eskolea handitzeko Arau Ordezkoen aldaketa puntualari behin-behineko onarpena emotea, halan bajagoko.
EH Bilduk aldeko txostena badago onartuko dauala esaten dau.

Danon adostasunagaz onartuten da.

2017/03/13

2017ko martxoaren 2ko Ez Ohiko Bilera

Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Gotzon Idirin Atutxa, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea. Idazkarie: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1. Emakume Nazioarteko Eguneko Eudelen adierazpenaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.

2. Emakumeen Nazioarteko Eguna dala eta, Mazala Emakumeen Elkartearen mozioaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.

Testu biak bateratutea adostuten da, eta aho batez onartuten da.