2021/09/09

2020ko otsailaren 20ko ohiko plenoa

BERTARATUAK: EIDER AJURIAGERRA ARANA, MIKEL IBARRA MARTINEZ, GURUTZE ETXEBARRIA ZULUAGA, NAGORE MADARIAGA PAREDES, IRATI ALTUNA ZUAZUA, JAVI CAMPO GOIKURIA, NAHIA URRUTXUA ARRIORTUA, ARKAITZ ESTIBALLES ORMAETXEA, MIKEL SAGARNA AGIRREZABALA.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.


Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2020ko otsailaren 20an,20.30etan, goian aiptutako zinegotzi-gaiak biltzen dira azaroaren 19ko deialdian aipatutako gaiak jorratzeko.

Toki alorreko legeek ezarritako kuoruma betetzen dala ikusita,Alkateak, bilereari hasiera emoten deutso.


1. AURREKO BILERAKO AKTAREN ONARPENA

2019ko azaroko akta onartzen da.

2020ko urtarrilaren 23ko akta onartzen da.


2. 2020KO SEKTORE PUBLIKOAREN ORDAINSARIAREN GEHIKUNTZARI BURUZKO AKORDIOA

Alkateak, Eudel proposamena kontuan izanda, eta era berean Estatuaren 2/2020 Errege Dekretua, langileen ordainsariei dagokiena, EAJ-PNVk hurrengokoa proposatzen dauela dino:

-urtarrilaren 1etik aurrera: %2,igoera .

-gero,uztailan onartzen den Barne Produktu Gordiñaren igoeraren arabera beste igoera bat egon daitekela.

Alkateak adierazten produktibitateari dagokion 0,3 ez dabelako proposatzen, ze hori neurtzeko modurik ez dagoela. Arkaitz Estiballesek galdetzen dau ia zein den produktibitateari dagokion igoera ez aplikatzeko arrazoia. Adierazten deutso Alkateak azaltzen deutso horretarako herramienta bat behar litekela, adibidez lanpostuen balorazio bat. Arkaitz Estiballesek erantzuten deutso eurek be ez dabela ikusten administrazioaan produktibilatea baloratzea baina lanpostuen balorazioa bat egitea ondo ikusiko leukiela.

Beraz, bozketa eginda, guztien adostasungaz , 5 boto alde EAJ-PNV eta 4 boto alde, EH –Bildu, hurrengoko ebazpena hartzen da:

-urtarrilaren 1etik aurrera: %2,igoera .

-gero,uztailan onartzen den Barne Produktu Gordiñaren igoeraren arabera beste igoera bat egon daitekela.


3. ALTZUSTA 59 ZENBAKIDUN ETXEBIZITZAREN AURREAN DAGOEN TERRENOAREN JAUBETZARI DAGOKION IKERKETA ESPEDIENTEAREN AURKEZTUTAKO ERREKURTSOEN EBAZPENA

Alkateak hartzen dau adierazteko udalbatzako kideak gaiaren mamia ezagutzen dabela. Terreno horreri buruz ikerketa espediente bat hasi zala 2019ko uztailaren 18an, eta ikerketa espediente horreri amaiera eman jakola 2019ko azaroaren 21eko udalbatzan terreno horretan bide baten erabilera publikoa onartuz. Erabaki horren aurrean errekurtso bi aurkeztu direla .Oso nabarmena izan dela Garbiñe Mayorrek, orain arte, terreno hori publikoa dela adierazten izan dauenak, orain pribatua dela adieraztea. Beraz, bai Josu Amurizak (Altzusta 59ko jaubeak) eta bai Garbiñe Mayorrek (Altzusta 63ko jaubeak) terrenoaren izaera pribatua dala adierazten dabenez euren errekurtsoetan, Katastrora bertaratu direla eta era berean, abokatu baten eskuetan itzi. Abokatuak, Carlos Sistiagak, gaia aztertzen dauen txosten bat idatzi dauela. Katastroak adierazi dauela hor bide bat badagoela, baina ezin dabela esan publikoa edo pribatua denik, ez direla titulartasuna argitzen sartuko. Abokatuak bere txostenean adierazten dauela espediente honetan kontuan eduki beharrekoak katastroa, jaubetza erregistroa eta testiguak direla. Katastroak ematen dauen informazioa hor bidea dagoela dela, bere izaera juridikoa ziurtatu barik. Jaubetza erregistroak 1895etik aurrera dagozan eskrituretan ez da aipatzen hor biderik dagoenik. Horrek ez dauela esan nahi biderik ez dauenik, ze batzuetan bideak erregistratu barik egoten direla. Abokatuak, kasu honetan ezinbesteko garrantzia ematen deutsiela testiguei. Testigu batzuk adierazi dabela hor ez dela inoz biderik egon eta bakarrik pasau direla Josu Amuriza eta bere osabea eta bestetik, berbaz,adierazi dabenak hor bidea egon dala. Beraz, testigu horiek , euren testigantza kontuan izateko, idatziz, adierazi beharko leukie hor bidea dagoela, udalbatzak bide publiko bat dagoela berresteko. Beraz, inguru horretan auzotarrei, bai oinez, bai kotxez ibiltzeko zerbitzua ematen daurien bideak egonez. Itxura baten terreno horretan ez dagoela interes publikoa, eta katastroak ez dauenez ziurtatzen euren ustez bidea dana publikoa denik, Alkateak proposatzen dau aurkeztutako errekurtso biak onartzea, eta azaroan hartutako erabakia bertan behera iztea. Guzti honen berri katastroari emango litzaioke. 

Amaitzeko adierazi nahi dauela, ondorio honetara heltzeko garrantzizko datua bide publikoaren aldeko testigu falta izan dala, gertatu ahal dala bihar etzi testigu horiek bide publikoa dagoela adieraziko balebe idatziz espediente berriro martxan jarri ahal dala. Dirudienez ez dagoela partzela horretan bide publikorik eta ez dauela inor bultzatuko epaitegietara joaten.

Arkaitz Estiballesek adierazten dau ados dagoela Alkatearen planteamenduagaz, EH Bilduk lehenengotarik defendatzen ebalako gauza bera. Halan eta be adierazten dau, honelako arazoak behin eta berriz sortu ahal direla Zeanurin, eta EH Bilduk behin eta berriz adierazi dauela inbentarioaren beharrizana.

Gaia eztabaidatu ostean, bozketara jotzen da eta 9 aldeko botoakaz, 5 EAJ_PNV eta 4 EH Bildu, hurrengoko akordioa hartzen da,

Lehena: Josu Amuriza jaunak eta Garbiñe Mayor andreak 2019ko azaroaren 21eko udalbatzak Altzusta 59 zenbakidun etxebizitzaren aurrean dagoen terrenoaren jaubetzari dagokion ikerketa espedientean hartutako behin betiko erabakiaren aurrean aurkeztutako errekurtsoak onartzea.

Bigarrena: 2019ko azaroaren 21eko udalbatzak Altzusta 59 zenbakidun etxebizitzaren aurrean dagoen terrenoaren jaubetzari dagokion ikerketa espedientean hartutako behin betiko erabakia bertan behera iztea.

Hirugarrena : Bizkaiko Foru Aldundiaren katastro sailari horren berri ematea.

Laugarrena: Interesatuei horren berri ematea.


4. MARTXOAREN 8A DALA ETA, EH BILDUK AURKEZTUTAKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALAREN EBAZPENA, HALAN BADAGOKIO

Alkateak hartzen dau berbea adierazteko Martxoaren 8a dala eta deklarazio bi dagozala, bata EH Bilduk aurkeztutakoa eta bestea Eudelen onartutakoa. Kontuan izanda EH Bildu Eudelen dagoela ia euren deklarazioa erretiratuko daben galdetzen dau Alkateak. Arkaitz Estiballes, EH Bilduko zinegotziak ezetz adierazten dau, ez dabela erretiratuko. Galdetzen dau zergaitik ez dagoen ados EAJ-PNV eurek aurkeztutako deklarazioagaz. Alkateak erantzuten deutso Eudelekoa adostuta dagoela eta ez deutsola eman nahi buelta gehiago gaiari, azkenean adierazpen instituzional bat dalako eta Zeanuriko udalak onartzen dauenak ez dauela gehiegi suposatuko.

Arkaitz Estiballesek adierazten deutso Zeanuriko herritarrentzat izango dauela inportantzia. 

Gaia eztabaidatu ostean, adierazpena bozkatu 4 aldeko botoakaz (EH Bildu) eta 5 abstentziogaz (EAJ-PNV) mozioa onartu egiten da.

Alkateak adierazten dau, agian lehenengo aldia dala mozio bi gai bateri buruz onartzen direla.


MARTXOAREN 8a-Adierazpena

Urtetan mobilizazio ugariak egin eta bi greba feminista izan ondoren, kaleetako aldarria argia da, erabatekoa: gure gizarteak justizian eta demokrazian aurrera egin dezan, beharrezkoa da printzipio eta aldarrikapen feministak egitura eta politika instituzionaletan txertatzea. Beharrezkoa da eraldaketa erradikalak gauzatzea, erreprodukzio sozial jasangarria politika horien erdigunean jartzeko kapital-metaketa alde batera utzita, azken horrek gehiengo sozialen bizi-baldintzak prekarizatzen dituelako eta natura merkantilizatu eta esplotatzen duelako, etorkizuneko belaunaldien biziraupena arriskuan jartzeraino. Beharrezkoa da, behingoz, emakume guztien indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidea lehentasun politiko bat izatea. Beharrezkoa da instituzioek interpelazio hori gure gain hartzea, eta, gure ordezkaritzari erantzunez, herrialde honetako herritar guztiak —guzti-guztiak, salbuespenik gabe— hobeto bizi daitezen gure esku dagoen guztia egin dezagun. Ez digute eskatzen argazki gehiago egitea eta asmo-adierazpen soilak adostea, ezta desparekotasunen sustraiei heltzen ez dieten makillaje-politikak planteatzea ere: aitzitik, eskatzen digute guztionak diren baliabideak erabil ditzagun emakumeen eta gizonen artean dauden sakoneko desparekotasunei aurre egiteko, inor atzean utzi gabe, lan-errealitatearen, arrazaren, sexu-desiraren orientazioaren, administrazio- egoeraren, adinaren eta beste edozein arrazoiren arabera sistemak ezartzen dituen diskriminazio eta zapalkuntza ugariei erantzunez.

Premiazko egoera horren aurrean, erabateko konpromiso bat hartu behar dugu gure udalerrietako pertsonekin, berdintasunaren eta justiziaren alde. Eta konpromiso hori har dezakegu, bakar-bakarrik, zeharo demokratikoak diren prozesuak planteatzen baditugu, non instituzioetatik “obeditzen gobernatuko dugun”, emakume zapatisten hitzak erabiliz. Eta bakar-bakarrik lortuko ditugu gure bizitzekin zerikusia duten erabaki guztiak bizi garen tokian hartzen baditugu, gure lurraldeetan, gure herrialdean; hau da, subirano izan bagaitezke eta gure erabakitzeko eskubidea baliatzeko moduan bagaude.

Euskal herritar guztien erabakiak errespetatuko dituen esparru politiko eta instituzional bat eskatzeko eta eraikitzeko lanean jarraitzen dugun bitartean, subiranotasun feminista noranzko ugariko bide baten antzera agertzen da, emakume guztien askatasunak berreskuratzeko eta eskubideak zabaltzeko prozesu baten antzera, non egunero-egunero definituko eta gauzatuko dugun gure burua gobernatzeko zer egin nahi dugun eta gure herrialdearentzat zer bizi-baldintza nahi ditugun, guztiontzat, salbuespenik gabe, eta belaunaldi gazteenen etorkizuna hipotekatu gabe. Beharrezkoa da maila instituzional guztietatik lan egitea, koordinatuta eta ikuspegi subiranista zabal batekin, eta lehentasunak identifikatuz politika feministetan aurrerapauso sendoak egiteko, eremu guztietan eskubide eta askatasunak zabaltzearren.

Instituzioetan ere feminismoa egunero defendatzen eta eraikitzen delako, gaurko egunak balio behar du, halaber, Udal honek politika feministen alde hartu duen konpromisoa berresteko, emakumeen erabakitzeko eskubidea abiapuntua, euren bizitzak zeharka hobetzera zuzentzen diren arlo guztietako politika feministekin, azpimarra berezia jarriz egoera zaurgarriago batean dauden emakume-kolektiboengan.

Horregatik guztiagatik, Zeanuriko Udalak honako hau erabaki du:

1. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorraren bidean aurreratzeko neurri sorta bat garatzea udalerrian, beharrezkoak izango diren baliabide guztiak bermatuz: 

◦Udal aurrekontuen azterketa egitea, genero ikuspegitik, Udalak hartu dituen konpromisoen bideragarritasuna bermatuz.

◦ Udal kontratazio publikoan klausula sozial eta genero klausulak txertatzeko plan progresibo bat diseinatzea eta abiatzea.

◦ Udalerriko emakumeek egindako ekarpena balorean jartzeko memoria historikoa lantzea.

◦ Genero ikuspegi batetik udalerriko zaintzen errealitatearen azterketa egitea eta errealitate hori hobetzeko neurriak martxan jartzea, besteak beste, ondokoak jasoz: 

▪Etxez Etxeko Laguntza zerbitzua ematen den balditzak eta lan baldintzak duintzeko zuzenduriko neurriak proposatzea eta abiatzea.

▪ Familian egiten diren zaintzen analisia (ume eta mendekotasuna duten pertsonena), gabeziak, bete gabeko beharrak eta hobetu beharrekoak identifikatuz eta aurre egiteko neurriak abiatuz, kasu: 

● Zaintzen beharrei erantzuteko udal espazioak egokitzea.

● Zaintzarako pertsonen kontratazioaren gainean laguntza ematea.

● Zaintza behar edo eskaintzen dituzten pertsonen arteko harremanak erraztea.

● Nagusiki emakumeek egindako zaintza lanei balorea emateko sentsibilizazio jarduerak bultzatzea, baita gizonek erantzunkidetasunaren gainean kontzientzia hartzeko jarduerak ere.

● Zaintza rolen gaineko emakumeentzako ahalduntze jarduerak abiatzea.

● Gazteei zuzendutako rol berdinzaleen gaineko hezkuntza jarduerak bultzatzea, ahalduntze ikuspegi batetik.

2. Identifikatu diren Udalerriko emakume zein kolektibo feministek parte hartzeko bideak irekiko dira, identifikatu diren jarduera guztien diseinutik ebaluazioraino parte hartu ahal izateko, euren iritzia kontuan hartuz.


5. MARTXOAREN 8-A DALA ETA, EUDELEK AURKEZTUTAKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALAREN EBAZPENA, HALAN BADAGOKIOA

Adierazpena:

M8ko Adierazpen Instituzionalaren eredua Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta EMAKUMEEN MOBILIZAZIOAK. Mundua eraldatzen duen emakumeen boterea. 1952an martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna ezarri zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak (NBE). M8ak emakumeen "grebak" oroitzen ditu, historian zehar euren eskubide laboral, ekonomiko, politiko eta sozialak aldarrikatu dituztenak. Borrokek aldaketak ekarri dituzte legeetan, gizartean eta kulturan, eta gizarteak berdintasun- eta demokrazia-maila handiagotarantz aurreratu dituzte. Hala ere, emakumeen borroken garaia ez da amaitu. Mundu osoan eta gure tokiko komunitateetan oraindik ere emakumeenganako bereizkeriak eta ezberdintasunak daude, emakume izate hutsagatik. Bereizkeria hori beste batzuekin gurutzatzen da: klase, etnia, adina, kultura, sinesmenak, migrazio-estatusa, sexu-orientazioa, genero-identitatea edo gaitasunak, besteak beste. Beijing Ekintza Plataformak 25 urte bete dituenean, belaunaldi berriak bat egiten du giza eskubideak defendatu eta genero-berdintasuna lortuko duten ekonomia, gizarte eta sistema politikoak irudikatzeko borrokan, inor bazterrean utzi gabe. Munduko mugimendu honen ustez generoen arteko berdintasuna ez da soilik oinarrizko giza eskubidea, baizik eta mundu baketsu, oparo eta iraunkorra lortzeko beharrezko oinarria. Garapen Jasangarrirako Helburuetan jasotzen den bezala. Berdintasuna gizarte osoaren mezu bakar gisa aldarrikatzeko garaia da. Emakumeen borrokek eta kaleetako mobilizazioek instituzioei konpromiso irmoko ariketa egitea eskatzen digute: 

• Genero-harremanak eraldatzea gure udalerrien eta gure administrazioen bizitzan; • Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak errotik kentzea eta egiturazko indarkeria horren biktimak erreparatzea;

• Baldintzak eta aukerak eraikitzea izaera guztietako emakumeek tokiko bizitzako ekonomian, gizartean, politikan eta kulturan parte hartzeko;

• Diskriminazio mota guztien aurka borrokatzea;

• Bizitza erdira ekarriko duten gizarte-antolakuntza erantzunkideak diseinatzea. Tokiko euskal gobernuok konpromiso horiek gure herri eta hirietan egia bihurtzeko politikak diseinatu eta kudeatu behar ditugu, eta horrexegatik, ........ko Udalak konpromiso irmoa adierazi du berdintasunezko gizarte inklusiboa eraikitzen laguntzeko, pertsona guztien eskubideak eta parte-hartzea bermatuko dituena tokiko bizitzan, honako neurri hauek abian jarririk. Toki- eremuan berdintasunaren konpromisoan aurrera egiteko neurri posibleak:

• Udalerriko emakumeen baldintzak eta egoerak sistematikoki aztertzea baliabide, ondasun eta zerbitzu guztiak eskuratzeari dagokionez, bai eta tokiko bizitzan parte hartzeari dagokionez ere, desberdintasunak identifikatu eta zuzentzeko.

• Tokiko Bizitzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Europako Gutunari atxikitzea, eta Gutunean zehaztutako konpromisoak aplikatzea bere lurraldean.

• Tokiko berdintasun-politikak bultzatzeko langile eta baliabide nahikoak dituen egitura egonkorra edukitzeko urratsak egitea, toki-mailan edo beste udalen Tokiko berdintasun-politikak bultzatzeko langile eta baliabide nahikoak dituen egitura egonkorra edukitzeko urratsak egitea, toki-mailan edo beste udalerri batzuekin elkartuta.

• Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Tokiko Ekintza Plana garatzea, haren eragina ebaluatzea eta emaitzen berri ematea.

• Tokiko arauak arian-arian artikulatzea berdintasun-politikak garatzeko, eta udaljarduera osoan genero-ikuspegia txertatzen dela bermatzea.

• Indarkeria matxistaren arretarako eta prebentziorako Tokiko Koordinazio Protokoloa garatzea edota eguneratzea.

• Tokiko jardueretan indarkeria matxistaren biktimei erreparazioa emateko printzipioaren aplikazioan aurrera egitea.

• Udaleko arau, programa eta zerbitzuen genero-eraginaren ebaluazioa arian-arian garatzea.

• Udalerriko emakumeak ahalduntzeko programak eta ekimenak garatzeko espazioak eta baliabideak eskaintzea.

• Toki-mailan, emakumeen erakundeekin eta erakunde feministekin etengabe komunikatzeko espazioak antolatzea, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako tokiko politikak diseinatzeko eta ebaluatzeko.

• Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskal Udalen Sarearekin – Berdinsarea – bat egiteko urratsak ematea. Sare horren helburua da indarrak batzea eta tokiko gobernuek elkarrekin jardutea berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako politikak, programak eta zerbitzuak bultzatzeko, indartzeko, koordinatzeko eta ebaluatzeko.

Azkenean, Udal honek dei egiten die herritarrei Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara Mugimendu Feministak martxoaren 8rako antolatu dituen mobilizazioetan era aktiboan parte har dezaten.


Gaia eztabaidatu ostean, adierazpena bozkatu 9 aldeko botoakaz ( 4EH Bildu) eta 5 (EAJ-PNV) mozioa onartu egiten da.


6. DEKRETUEN KONTU EMATEA: 2019KO LIKIDAZIOA.

Alkateak 2019ko likidazioaren berri ematen dau.


10. ALKATETZA DEKRETUA, 2020 OTSAILAREN 11AN EMANDAKOA ERABAKITZEN DOT:

Lehena: Zeanuriko Udaleko 2019ko Aurrekontuaren likidazioa onartzea. Hona hemen horren laburpena:



Bigarrena: Bizkaiko Foru Aldundiari informazioa hau bialtzea.

Hirugarrena: Udalbatzarrari ebazpen honen barri emotea.


Nahia Urrutxuak akats ortografikoa dagoela dio, aipatzen dela 2018ko likidazioa onartzen dela eta ez 2019koa. Horretaz gain dio, ez dabela izan likidazioari buruzko informaziorik pleno aurreko batzordean.

Alkateak erantzuten deutso aurrekontuko dokumentazioagaz batera diruzaintzako izakin likidoari buruzko informazioa bialdu jakiela, beraz dokumentazio hori izan dabela.

Mikel Sagarna bere aldetik dio, 10/2003 Foru Arauak likidazioaren dokumentazioa zein den adierazten dauela,eta dokumentazioa hori ez dela entregatu.

Idazkariak adierazten dau likidazioa egiteko badagola dokumentazio hori espedientean, baina likidazioa ez dauela Udalbatzak onartzen Alkateak baino; Udalbatzari kontu emoten jakola. Dokumentazio osagarri hori Kontu Orokorra onartzerakoan emoten dala, eta Udalbatzari dagokiola Kontu Orokorra onartzea.

Nahia Urrutxuak dino zenbakien azalpena falta dala, ia noz egongo den azalpen hori. Idazkariak erantzuten deutso Kontu Orokorrak azaltzen dauela likidazioa, bere parte bat dalako. Idazkariak azaltzen dau likidazioa onartzeko dokumentazioa egon dala, baina agian ez dala jakin interpretatzen.


ERREGU ETA GALDERAK

Arkaitz Estiballesek hartzen dau berbea ontzat ematen direla frontoiko taberna pleguak baina erderazko bertsioan hizkuntza ez sexista ez dagoela guztiz zainduta adieraziz.

Bestalde adierazten dau Arkaitz Estiballesek ertzainak ikusi dituela multan jartzen. Bera patrulla bategaz egon zala eta esan eutsiela Alkatearen aginduak direla, beilegiz margoztutako tokietan ez aparkatzeko. Alkateak erantzuten deutso berak ez dauela agindu hori eman, beste gauze batzuen artean ezin dauelako eman be.

Arkaitz Estiballesek jarraitzen dau esanez Txoko Sagarnan aurrean dagoen seinaleran interpretazioa ez dabela bardin egiten ertzainak eta alguazilak, ertzainak esan eutsola hor ezin dela aparkatu. Alkateak onartzen dau seinalea txarto dagoela. Berria jarriko dala, “carga y descarga ordutegia luzatuz”. Estiballes jaunak adierazten dau euren proposamena gune horretan autobus geltokia jartzea dela.

Berriro hartzen dau berbea Arkaitz Estiballesek adierazteko alkatearen dedikazioa dala eta publizidadea egin behar dela, eurek herritar batzuk baiño beranduago enteratu zirela, baina uste dabela egin den publizitatea ez dela nahikoa. Alkateak erantzuten deutso web orrian jarri dela. Estiballes jaunak erantzuten deutso ordutegiak be jarri behar litekezela. Alkateak erantzuten deutso ordutegiena ez dala jarri ze batzuetan udaletik kanpo bilerak egoten direla eta ordutegi hori ezin izaten dela bete. Beraz, eta Urrutxua andreak egindako galderari erantzunez, udalean astearteetan eta ostegunetan egun osoa egongo dala adierazten dau Alkateak eta astelehenetan edo eguaztenetan, beharrizanen arabera, goiz erdia.

Jarraitzen dau Estiballes jaunak adieraziz, nahiz eta eurek ados egon Alkatearen liberazioagaz, uste dabela horrek kontrol bat behar dauela. Eskatuko dabela txosten bat Alkatearen ze bilera edo jardunaldi izan dituen. Horretara Alkateak erantzuten dau fitxetako makina bat jarriko dala edo aztertuko dela ze punturarte informatu behar den aurrera eroango jarduerakaz.

Galdetzen dau baita be ia alguazila zergaitik dagoen plenoetan. Beste udaletxe batzuetan ez dela egoten. Galdetzen dau baita be ia ordu horiek ordu extra legez kobratzen diren. Alguazilak berak erantzuten deutso galderari eta adierazten dau bere aurreko alguazila be egoten zala eta bera sartu zenean, hori zala bere funtzioetako bat. Horretaz gain, dedikazioaren barne sartzen dituela ordu horiek.

Honen harira galdetzen dau Arkaitz Estiballesek ia zer dala eta bialtzen jakon plenoetako informazioa alguazilari. Idazkariak azaltzen dau alguazila dala enkargatua udalbatzako deialdiak publikatzeko, eta ez ahazteko plenoetako kideen taldean sartu zala. Egia dela horrek suposatzen dauela, plenoko gaien informazioa guztia hartzen dauela. Zuzenduko dala.

Nahia Urrutxuak hartzen dau berbea eta adierazten dau Kultur Batzordeak antolatzen dituen ekintzen triptikoa, batzutan ekintzaren bat pasau eta gero publikatzen dala, jentea informatzeko bada aurretik atera beharko litekezela. Alkateak diño hori pasau zala bertsolarien saioagaz, baiña aparteko programak egon zirela.

Gai bardinegaz jarraituta adierazten dau Nahia Urrutxuak otsailaren 16an ekintza bi proposatzen zituela Kultur Batzordeak, San Balentin inguruko ekintzak eta kanporamartxo. Alkateak erantzuten dau, San Balentin Eleizondotarrak antolatu dabela eta kanporamartxo Joko Alaik. Kultur Batzordeak herrian dagozan ekintza guztien barri emoten dauela, adieraziz nork antolatu dauen. Arkaitz Estiballesek adierazten dau Kultur Batzordeak koordinatu beharko leukela ekintza bi ez jartzea egun berean. Alkateak dio baietz, baiña San Balentinek egutegian egun bat daukala eta baita ere kanporamartxok.

Mikel Sagarnak galdetzen dau ia elkarte guztien ekintzen berri ematen den. Alkateak erantzuten deutso Kultur Batzordean dauzenen ekintzen berri ematen dela.

Arkaitz Estiballesek galdetzen dau ia Errotak bialdu dauen gazteengan euskera sustatzeko ekimenen bat. Alkateak diño baietz baina Zeanuriko udala ez dela sartuko. Horren azalpena eskatu deutso Estiballes jaunak, ze erdera asko entzuten dela gazteen artean. Alkateak erantzuten dau eskolako irakasleak adierazten dabela euskeraren ezagutza ona dela gazteen artean.


Eta beste gairik ez dagoenez, bilerari amaiera ematen jako arratsaldeko 21:30 etan.

2020ko otsailaren 20ko ez ohiko plenoa

BERTARATUAK: EIDER AJURIAGERRA ARANA, MIKEL IBARRA MARTINEZ, NAGORE MADARIAGA PAREDES, IRATI ALTUNA ZUAZUA, JAVI CAMPO GOIKURIA, NAHIA URRUTXUA ARRIORTUA, ARKAITZ ESTIBALLES ORMAETXEA, MIKEL SAGARNA AGIRREZABALA.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza

Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2020ko otsailaren 20an,19:00etan, goian aiptutako zinegotzi-gaiak biltzen dira azaroaren 19ko deialdian aipatutako gaiak jorratzeko.

Toki alorreko legeek ezarritako kuoruma betetzen dala ikusita,Alkateak, bilereari hasiera emoten deutso.


1. 2020KO AURREKONTUAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO

Alkateak hartzen dau berbea aurkeztutako aurrekontuak azaltzeko. Adierazten dau 2020ko aurrekontuek daukaten berezitasuna hurrengokoa dala, inbertsio gogor bi egitea aurrikusten dela, bata udaletxea berriztea eta bestea saneamendue. Horretaz gain aipatu behar dala 2019 itxaroten zan Leaderreko dirulaguntza, frontoia estaltzeko eskatu zana, momentuz ez jakola notifikatu udalari. Dirulaguntza horrek diruzaintzako izakin likidoa askoz hobetuko ebala, baina momentuz ez dela heldu.Jarraitzen dau adieraziz aipatu dituen inbertsio bi horiei buruz azaltzen dauela Patzuergoagaz konbenio bat sinatu nahi dela 4 urterako, ente bakoitzak 100.000€tako partida onartuz obrak egiteko . Udaletxea konpontzeari buruz aipatzen dau, obra honegaz herritarrentzat zerbitzu batzuen irisgarritasuna hobetuko litekela eta talde politikoentzat espazio egokiak jarri. Era berean aipatzen dau badagozala beste inbertsio batzuk ez hain garestiak baina baita be inportanteak; Uribeko Plaza,komun publikoak konpondutea eta Plazearen berantolaketa.

Jarraian EH Bilduri ematen deutso hitza, aurkeztu daben osoko zuzenketa azaldu dagien.

Nahia Urrutxuak hartzen dau berbea.

- Forma dala eta adierazten dau EH Biduri ez jakola eman aukerarik zirriborroa elkarlanean lantzeko, baizik eta aurrekontu definitibo batzuk aurkeztu jakozala. Beste alde batetik eskatzen dabela aurrekontuak benetan izatea partehartzaileak. Eskertzekoa dala egin den ahalegina horrela izan daitezan, baina ez dela nahikoa izan.

- Edukiek kontuan izanda hurrengo arrazoiengatik aurkeztu dabela zuzenketa. Epeak ez direla bete dio., aurrekontua urriaren 15erako aurkeztuta egon behar zala eta abenduaren 31a baino lehen onartuta. Dokumentazioari buruz adierazten dau, urtarrilaren 31an aurkeztu zala, urtarrilaren 30ean aurkeztu beharrekotan.

Jarraitzen dau atalez atal osoko zuzenketa aurkezteko beste arrazoi batzuk mahaigaineratzen:

Urrutxua andreak adierazten dau txosten ekonomiko finantzieroan aipatzen dala aurrekontua ez dala establea eta euren ustez establea izan behar dauela. Horretaz gain, 250.000€tako mailegua dala eta Foru Aldundiaren txostena ez dela aurkeztu. Mailegu horren helburua be momentu honetan azaldu dauela Alkateak baina idatziz ez dela aurkeztu.

Gastuen sailkapen programatiko dala eta adierazten dau Urrutxua andreak programa batzuk uste dauela ez dauzela ondo eta beste batzuk faltan bota dabezela.Aipatzen dabez falta direnak eta euren ustez (4590-9340), beste era batera sailkatu beharko litekezenak.

Mikel Sagarnak hartzen dau berbea adierazteko txostenean aipatzen dela gastu arruntetan 2019ko aurrekontua izan dala kontuan gastua kalkulatzeko baina hori ez dela partida guztietan holan ze adibidez 2019ko bulegoko materialaren gastua 2020an jarritako baino askoz handiagoa zala, beste partida batzuetan be antzekoa gertatzen dala, adibidez jaietako partiden edo zinegotzien erretribuzioan. Alkateak erantzuten deutso zinegotzien erretribuzioan 2019 an,urte osoa eta 2018ko azken hiruhilabetea ordaindu zirela. 2020an, partida horretan zinegotzien dieten aparte Alkatearen dedikazioa be badagoela, baina 8 zinegotzien dietak dagozala, Alkateak dietarik ez dauelako kobratzen.

Jarraian hartzen dau berbea Nahia Urrutxuak eta adierazten dau zelan inbertsio errealeaten, dirulaguntza batzuk aurrikusten direla eurek aurrera eroateko. Galdetzen dau dirulaguntza horiek ziurtatuta dagozan eta zein izango dan hurrenkera, zeintzuk izango daben lehentasuna. 

Beste alde batetik, Uribeko San Miguelen terrenoarenerosketea berriro be aipatzen dala dio eta terreno hori 3.000,00€tan tasaute dagoela eta ez 5.000,00€tan.

Jarraitzen dau Urrutxua andreak adieraziz brigadan aparteko lanak eta gastuak sortzen direla . Hori holan izanda beste langile baten kontratazioa proposatzen dabela. Honen arira Arkaitz Estiballesek adierazten dau Gobernu Batzordean aspaldiko gastuak aukeztu zirela, maiatzatik abendurartekoak, eta horrela ezin dela izan.

Mikel Sagarnak hartzen dau berbea eta adierazten dau trasferentzia arruntetan “familiei dirulaguntzak” partiden, oso kantitate txikia jarri dala, adieraziz momento honetan ez dagoela iñor egoera horretan, baina beharrizan hori sortu ahal dala. Horretaz gain beharrizana dagoen ala ez deialdiren bat egitea beharrezkoa izango zala eta horrelakorik ez dela egin.

Jarraitzen dau adieraziz Mikel Sagarnak ez dauela plangintzarik, diru asko dagoela inbertsioetan baina ez dela aurkeztu proiektu zehatzik. Horretaz gain , herrien 3. Adineko jente asko dagoela eta beharrezkoa ikusten dabela eguneko zentro bat.eta euren ustez lehentasun handiagoa dauka eguneko zentro batek, gaztetxe batek baino edo udala konpontzeak baino.

Jarraitzen dau Mikel Sagarnak adieraziz baso ustiaketari buruz faltan botatzen dabela plangintza bat eta bertako arbolak landatzeko aurrikuspen bat. Energia aurrezteari buruz be adierazten dau Sagarna jaunak sareak oso zaharkituta dagozala eta inbertsioak egin beharko litekezela energía optimizatzeko.

Irisgarritasunari helduta adierazten dau Sagarna jaunak badagozala eraikuntza asko arazo hau daukienak, adibidez korreoetako bulegoak.

Jarraitzen dau Sagarna jaunak adieraziz bideen inbentarioa be egin behar dala. Hau dala eta Nahia Urrutxua andreak adierazten dau inbentarioa egitea EH Bilduren aspaldiko erreklamazioa dala. Guzti honetan antzematen dala prozesu parte hartzaile baten falta.

Beste gai bateri lotuta adierazten dau Mikel Sagarna jaunak “ikerketa eta lan teknikoak“ partidan jartzen den konsignazioagaz ez dagozala ados, partida biak batuta 60.000,00€baino gehiago direla eta diru horregaz plantillan izan ahal dala aparejadore bat eta beharrezkoa denean arkitekto bat ordaintzea.

Trasferentzien eranskinei dagokionez adierazten dau Nahia Urrutxua zinegotziak txostenean adierazten dela ordenantzetan oinarrituko dala. Galdetzen dau Ordenantza ez dagoenetan zertan oinarrituko den udala dirulaguntzak emateko.Eranskin honetan faltan botatzen dituela beste bi zutabe, prozedura eta araubidea..Txostenak adierazten dauela baita be dirulaguntzak ematerakoan lehia, zabalkundea eta deneangotasuna beteko direla, eta galdera dela ia zelan beteko den hori dirulaguntz batzuetan ordenantzarik ez dagoenean eta beste Ordenantza batzuei buruz arartekoak esan dauenean ez dela legezkoa.

Amaitzeko adierazten dau Nahia Urrutxuak proposatzen dauela 2020ko beste aurrekontu bat elkarlanean prestatzea; aurrekontu hau ezin dabela onartu objetibotasuna, bardintasuna, publizidadea,gardentasuna, elkar lehia, bereizkariarik eza, efikazia eta eragingarritasuna bermatzen ez direlako.

Alkateak hartzen dau berbea, adierazteko forma dala eta, azaldu ebala aurreko plenoan be zelan eratu den aurrekontu partehartzaileena, baina konturatu dela epea txikia izan dela. Datorren urterako agian formulario batzuk egingo direla eta aurretik aurrekontuari dagokion informazioa zabaldu.

Jarraitzen dau Alkateak adieraziz epeei buruz, argi dagoela aurrekontua epean ez dela aurkeztu, baina horrek ez dauela esan nahi ezin denik aurkeztu.

Dokumentazioari buruz adierazten dau dokumentazioa urtarrilaren 30ean ez zela aurkeztu ze EH Bilduko zinegotzia den Arkaitz Estiballesek adierazi ebala 30ean ez aurkzteko greba eguna zelako . Halan eta guzti be, Kontu Batzordea otsailaren 14an egin zela, beraz aurrekontuak aztertzeko denbora nahikoa izan dela adierazten dau.

Jarraitzen dau hitzegiten Idazkariaren txostenean aipatzen den “aurrekontuaren estabilitateari” buruz. Idazkariak bere txosrenean adierazten dauela ez dela establea, baina baita ere aipatzen dauela ahorro neto eta zorraren portzentaia kontuan izanda udalak mailegua eskatu ahal dauela, Foru Aldundiak aurretik informatuta. Adierazten dau Alkateak, Aldundiko txosten hori ez dela orain beharrezkoa, mailegua tramitatzen danean baino. Halan eta be konsulta egin dela, eta parametroen arabera posible dela mailegua eskatzea.

Alkateak, berriro berbea hartute azaltzen dau zergaitik dagoen partida batzuetan desfasea, 2019ko ejekuzioren artean eta 2020an jarritako konsignazioaren artean. Adibide legez aipatzen dau “bulegoko materiala” izeneko partida. Horrtean 2019an bake epaitegirako impresora barri bat erosi zala adierazten dau, eta baita ere espedienteak artxibetako karpetak , artxiboko sistema aldatzen ari delako. Beste partida batera joanda jaietan egia dela 60.000€ gastatu zirela, baina aurten 55.000€tara egokituko direla uste dauela. Mikel Sagarnak adierazten dau jaietako prebizioak bere ustez, murritzak zirela, ze ihaz aurrekontuaren herena modifikatu zala. Akateak adierazten deutso aurten 55.000,00€ baino gehiago ez gastatzen ahaleginduko direla. Azaldu dauela garbikuziarena eta zinegotzien erretribuzioarena.

Hurrengo atala Alkateak azaltzen dauena inbertsioena da. Adierazten dau berak ezin dauzela ziurtatu dirulaguntzak, baiña normalean ateratzen diren dirulaguntzak eskatzeko eta lortzeko baldintzak betetzen direla dio. Inbertsioen lehentasunari buruz adierazten dau aurrekontuetan jarrita dagozan inbertsio guztiek egiteko asmoa dagoela, beraz, ez dela lehentasunen kontua. Arkaitz Estiballesek galdetzen dau ia dirulaguntzak izan edo ez inbertsio guztiak aurrera eroango diren. Alkateak diño printzipioz baietz, udaletxeko obra eta saneamendua izango direla lehenak. 

Galdetzen dabe bai Mikel Sagarnak eta bai Arkaitz Estiballesek, dirulaguntzak ez balire lortuko ze proiektu geratuko litekeen egin barik. Alkateak diño momentuz proiektu guztiak aurrera eroateko gogoa dagoola. Ez dauriela baloraziorik egin dirulaguntzaren bat etorriko ez balitz zer gertatuko liteken, urtea aurrera joan ahala deskartauko litekela proiektuen bat, deskartau behar bada.Kontuan izan behar dela 253.338,00€tako erremanentea be badagoela.

Arkaitz Estiballesek galdetzen dau erremanente hori egonda ia zergaitik eskatzen den kreditua. Alkateak diñotso, eskatu ez dela eskatu, aurrikusi egin dela . Erremanentea igual erabiliko dela inbertsioetarako edo igual aurrekontuan beste modifikazio batzuk egiteko. Arkaitz Estiballesek adierazten dau ulertzen dauela inbertsioetarako mailegu bat eskatu beharrizana, baiña ez beste mailegu bi ordaintzeko dagozanean eta erremanentean dirue dagoenean. Kontuan izanda arkitektoaren aholkularitza , txosten teknikoak eta alkateareen liberazioa 80.000,00€ direla, aurrekontu honen barri izan balebe , igual ez zirela ados gongo Alkataren liberazioagaz, ze nonbaitetik kendu beharko dala gastua hurrengo urteetan. Jarraitzen dau Estiballes jaunak adieraziz badagozala inbertsio inportanteak, adibidez saneamenduak eta ia horri buruz zer azalpen dagoen, ia plan bat dagoen ala aintzinako (1993) plana jarraituko den.

Alkateak erantzuten deutso jarraian azalduko dituela inbertsioen nondik norakoak. Horretaz aparte,Uribeko San Miguel terrenoaren egoerea azaltzen dau. Adierazten dau zelan bertako jaubeak mahaigaineratzen dauela berak, ermita bere terrenoaren gainean izateagatik, erantzunkizun bat daukala eta ez daukala zertan. Horreri irtenbide bat emateko asmoagaz erosteko proposamena egin zala baina tasazioa 3.000,00€takoa izan zala eta prezio horretan jaubeagaz ez dagoela akordiorik. Igual beste tasazio bat eskatu beharko dala.

Mikel Sagarna, EH Bilduko zinegotziak galdetzen dau ia San Juaneko txokoko egoera ez dan berdina. Alkateak erantzuten deutso, San Juaneko txokoko lurra bertako kofradiekoena dala eta prest dagozala udalaren izenean jartzeko baina sinaduraren bat falta dela.

Alkateak hurrengo gaia argitzeko hartzen dau berbea, udal brigadako peoia direla eta bigarren peoiaren beharrizana. Alkateak adierazten dau lanpoltsa berria martxan dagoela, probak eginda dagozala euskerakoa izan ezik eta prozesua amaitzen denean, lehenengo geratzen denari urte bateko kontratua egingo jakola. Iazko gastuak kontuan izanda, adierazi behar dela iaz ofiziala hainbat denpora egon zala bajan, eta errefortzu lanak kontratatu behar izan zirela.

Momentu honetan Gurutze Etxebarria zinegotzia sartzen da gelan.

Dirulaguntzak direla eta aipatzen dalaEH Bilduko zuzenketan, ia zergaitik murriztu den “familiei dirulaguntzak” partida.” Adierazten dau gai honetan, “decreto de cartera” onartuta egon behar zala eta ez dagoela. Egon den kasua atenditu egin dela, eta azken urteetan gastu handia suposatu izan dauela. Momentu honetan, ez dagoela inongo emergentzizko kasurik eta balego, eta Mankomunitateak ez baleu atendiduko, aurrekontuan modifikazioa egingo litekela.

Herriko Planak azaltzeko hartzen dau berbea Alkateak . Saneamenduagaz hasten da. Adierazten dau Patzuergokoakaz bildu zala eta bertan, Elizondoko saneamenduko proiektuari buruz hitzegin zala. Proiektua hori 256.000,00€ takoa dala eta Zeanuriko udalak hori aurrera eroateko bakarrean ez daukala baliabiderik. Batzar haretan egin zen planteamendua hurrengokoa izan zala: 4 urtean, udalak ze diru kopuru jartzeko konpromezua hartzen eban., ze udalaren diru kopuru bera jarriko ebala Patzuergoak. 100.000€ jartzeko prest agertu zala adierazten dau Alkateak . Kontuan izanda Elizondoko proiektua erredaktatuta dagoela hortik hastea dala helburua eta gero Ipiñaburu, Ipiña eta Ipizarregaz jarraitzea. Guzti hau konbenio baten batuko dala.

3. Adinekoen arloan adierazten Alkateak , EH Bilduk eguneko zentro baten beharrizana nabarmentzen dauela. Arratia ingurureko eguneko zentroa Diman dagoela adierazten dau. Momentu honetan Mankomunitatea 3 etxebizitza konpontzeko asmoa dagoela dependentzia mailan 2. Gradura heltzen ez direnentzat, Zeanurin, Artean eta Areatzan.

Jarraitzen dau Alkateak adieraziz, 3. Adinekoen aktibitatearen plangintza falta dala eta, momento honetan 3. Adinekoak juntarik be ez dabela. Udalak, bere aldetik, badaukala hitzarmen bat Gurutz Gorriagaz estimulazio kognitiboa eta eskulanetako ikastaroak egiteko. Horretaz aparte Gurutz Gorriak herritarren trasladoak be egiten dituela, batzuk medikutara eroanez, edo beste beharrizan batzuetara.Hilean horrelako 10 bidai inguru egiten direla. Bestalde, junta barria eratzen den momentuan proposatuko jakola junta barriari “ciudades amigables” proiektuan sartzea.Bestalde adierazi behar dela EH Bilduk eguneko zentroa egiteko udaletxearen konponketa eta gazteen lokalaren konponketa bertan behera iztea proposatzen dauela, baina hor kontraesan bat dagoela ze beste puntu batean herritarrentzat irisgarritasuna eskatzen dela.(correos...). Aipatu behar dala udaletxea konpondu ezkero, bai correos,bai bake epaitegia, eta ezkontza edo hileta zibilak egiteko irisgarritasun betetzen daben gelak lortuko litekezela.Era berean talde politikoentzat espazio irisgarriagoak sortuko litekez.

Jarraitzen dau Alkateak adieraziz baso ustiaketaren dala eta basoen inbentario bat eskatzen dela eta badagoela. Beste kontu bat dela “Plan de Cortas” bat. Hori be erreklamatuta dagoela. Gai honen inguruan galdetzen dau Arkaitz Estiballesek ia bertako espezieak landatzen dituenarentzat dirulaguntzarik ez den aurrikusten. Alkateak erantzuten deutso udaletik ez dela aurrikusten, baina Foru Aldundiak badituela aurrikusita.

Hurrengo galdera Arkaitz Estiballesek egiten dauena da ia udalak ez dauen aurreikusten koniferak kendu eta bertako espezieak landatzea. Alkateak erantzuten deutso momentuz ez dabela aztertu.

Energia optimizatzeko plana da hurrengo gaia Alkateak komentatzen dauena, EH Bilduri erantzunez. EVEren batzar batean egon dala Orain arte egin direnak azken urteetan izan direla kontratuak errebisatu potentzia egokia jarriz, adibidez frontoian, eta Plaza inguruko ,Elizondoko, Igertualdeko, eta Landagutxiko faroletan led sistema jarri. Zulaibarreko espaloian, nahiz eta vapor de sodioko farolak egon regulador de flujo bat jarrita dagoela dio. Horretaz gain, “Ley de Sostenibilidad” ek adierazten dauela 2030eko kontsumitzen den energiaren %32 energia berriztagarrietatik etorri beharko leukela. Konpromiso hori danok hartu behar dogula. Horretarako diagnosi bat egitea proposatu dauela EVEk. Diagnostiko hori egin eta gero ikusiko direla zeintzuk diran konsumoak eta jaisten ahalegindu behar dela. Gaineratu dabela egingo diren obra berrietan, energía berriztagarriak jartzea gomendatzen dabela.

Mikel Sagarnak galdetzen dau ia udala konpontzeko obra egingo balitz, energía berriztagarrien bat jarriko liteken. Baiezkoa erantzuten deutso Alkateak.

Liburutegiaren berantolaketa dala eta 2020an proiektuagaz hastea dala gogoa, liburutegi digitalen sarean sartzeko. Dirudienez ondo funtzionatzen dauela. Dana dala, proiektu hau, lehentasunen artean, azkena dala.

Plazearen berantolaketari dagokionez adierazten dau Alkateak horren helburua dala trafikoa murriztea eta aparkalekuak ordenatzea. Aprobetxauko litekela Plazea 7 ko soportaleko hezi metalikoa kentzea eta beste zeozer jartzea, kalteak ekiditzeko. Piboteen aurrekontuak eskatuta dagozala. Gai hau dala eta Mikel Sagarnak galdetzen dau ia badago asmorik auzokoakaz batzartzeko eta Alkateak erantzuten deutso baietz.

Bide publikoak direla eta adierazten dau Alkateak, inbentarioa egitearen beharrizana adierazten dauela EH Bilduk, eta aitortzen dau hori be egin beharreko kontu bat dala, nahiz eta aurrikusi ez dela lan erreza izingo. Konponketak egiteko plana eginda dagoela, lehentasunak zehaztu barik, baina herria apur bat ezagututa lehentasunak bistan dagozala.

Ikerketa eta lan teknikoetara joanda, adierazten dau arkitekto-aholkulariaren kontratua dagoela eta kontratu hori 2021eam amaitzen dala . Beste partida, txosten teknikoena aurten oso beharrezkoa izango dala ze hainbat proiektu erredaktatu behar direla, Orueko hormea, Udaletxea, Uribeko Plaza... Honeri buruz adierazten dau Arkaitz Estiballesek pleguak arraroak izan zirela. Euretan, gogoratzen denetik, herrireko plan bat egitea, 10 puntugaz baloratzen zan eta Arkigestek puntuazioarik txikirrena atera eban eta 5 puntugaz ITE bat eta Efizientzia energetikoko plan bat. Puntuazio hori desproporzionatua dela uste dau. Bere ustez, prezioa memoria batzuk egitea sartute egon behar leuke. Pleguak hobetu litekezela dio, ze puntuak ematen zirela diru askoko proiektuak erredaktatzeagatik, eta ez zala errez horrelako proektuak erredaktatuta izatea. Daukan soldatagaz gehiago exijitu ahal jakola dio. Alkateak erantzuten deutso oso resolutiboa dala, esperientzia handiduna eta arin erantzuten dauela.

Trasferentziei buruz adierazten dau Alkateak dirulaguntza askotan badagozala ordenantzak. Batzutan ez dagozala, baina horietan konkurrentziarik be ez dagoela. Adibide legez Begitu jartzen dau. Mikel Sagarnak adierazten dau batzuetan kantitatea aldatu egin dala, Basurden adibidez. Horren zergaitia galdetzen dau. Alkateak erantzuten deutso baso piztiekaz arazo handia egon dala eta horretan arazoa ekiditzeko esfotzue egin dabela. Beraz, horregaitik igo jakiela asignazioa, aurreko urteetan bajatuta egon dana. Arkaitz Estiballesek adierazten dau horrelako igoera egin aurretik, justifikazio bat egon behar litekela, ez litekela izan behar Alkatearen erabaki bat. Alkateak dino horrela erabaki dauela.

Mikel Sagarnak galdetzen dau zergaitik diruz lagundu den Gorbeieko pastoreen pelikulea. Alkateak adierazten dau bertako jende askok hartu dauela parte eta uste dauela herrirako ondarea dala.

Adierazten dabe EH Bilduko zinegotziak ez dagozala dirua ematearen kontra, eurek ez dabezela argi ikusten irizpideak dirua emateko.


Guzti hauek entzunda, EH Bilduren osoko zuzenketa bozkatzen da: 5 boto kontra (EAJ-PNV) eta 4 boto alde (EH Bildu). Osoko zuzenketa ez da onartzen.


Jarraian 2020ko aurrekontuaren hasierako onarpena bozkatzen da.: 5 boto alde (EAJ-PNV) eta 4 boto kontra (EH Bildu). Aurrekontuari hasierako onarpena ematen jako.

Eta beste gairik ez dagoenez, bilerari amaiera ematen jako 20:30orduetan.

Eskaerak aurkezteko epe barria

Aurreko deialdiak akatsak euki dauzenez, deialdia irailaren 3an publikau da barriro. ADI, eskaerak aurkeztuteko epe barria urriaren 1ean amaituten da.



2021/09/08

2019ko azaroaren 21eko ohiko plenoa

BERTARATUAK: EIDER AJURIAGERRA ARANA, MIKEL IBARRA MARTINEZ, GURUTZE ETXEBARRIA ZULUAGA, NAGORE MADARIAGA PAREDES, IRATI ALTUNA ZUAZUA, JAVI CAMPO GOIKURIA, NAHIA URRUTXUA ARRIORTUA, ARKAITZ ESTIBALLES ORMAETXEA, MIKEL SAGARNA AGIRREZABALA.


Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2019ko azaroaren 21an, 19:00etan, goian aipatutako zinegotzi-gaiak biltzen dira azaroaren 19ko deialdian aipatutako gaiak jorratzeko.

Toki alorreko legeek ezarritako kuoruma betetzen dala ikusita,Alkateak, bilereari hasiera emoten deutso. Puntu bat urgentziz sartzeko bozketa planteatuz:

“2019ko Euskeraren Nazioarteko egunerako adierazpena: Bide barriak, modu barriak”. Guztien adostasunez onartzen da urgentzia. Beraz, 8. Puntua izango da.


1. AURREKO BILERAKO AKTAREN ONARPENA

Irailaren 19ko akta onartzen da.Urriaren 17ko aktan zuzenketak egin behar dira.


2.ALTZUSTA 59 ZENBAKIDUN ETXEBIZITZAREN AURREAN DAGOEN TERRENOAREN JAUBETZA ARGITZEKO IKERKETA ESPEDIENTEAREN BEHIN-BETIKO AKORDIOAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO

Alkateak hartzen dau berbea adierazteko gai hau 2018ko martxoan hasi zela. Data horretan Josu Amuriza jaunak eskari bat aurkeztu ebala udalean adieraziz, bere etxe aurreko terrenoa, katastroko 5-448 partzela , katastroan bide publiko moduan agertzen zala eta berea izanez,eskrituretan halan agertzen zelako , aldaketa egiteko eskatuz. Aldi berean, auzokideak diren Juan Jimenez eta Garbiñe Mayorrek adierazi ebela, terreno hori bide publikoa dala eta horrela erabili dela.

Udalak, dokumentaziorik ez eukanez gai beherala ebazteko, 2019ko uztialean, ikerketa espedienteari hasiera emon eutson. Alkateak, jarraitzen dau adieraziz, espedientearen tramitazioan, alegazio epean Josu Amuriza jaunak idatzizko dokumentazioa aurkeztu ebala: bere jaubetza eta Garbiñe Mayorren jaubetzaren erregistroko nota simpleak, eskriturak eta auzokoen sinadurak adieraziz hori ez zela bide publikoa. Beste auzotar batzuk , ez dabela ezer idatziz adierazi baina bai komentau dabela ahoz hortik pasoa publikoa zala bai dendara eta tabernara joateko eta baita be satzak eroateko ortuetara.Idatziz ez aurkezteko arrazoia haserrerik ez sortzea dala diñoala, ez batagaz ez besteagaz.

Jarraitzen dau Alkateak adieraziz alegazio epea pasau eta gero, udalak aztertu ebala egoan dokumentazioa eta katastroko zerbitzuagaz hitz egin ebala, eta katastroko adierazi ebala 5-448 partzela hori bidea dala, 5-446 bidearen adarra. Dokumentazio horregaz alde biakaz batzartu zela euren ikuspuntua ikusteko eta posible izan ezkero adostasun batera heltzeko. Topografo bat ere kontratatu zala, eta topografoari eman jakola bai katastroko planoak, eta bai Josu Amurizak berak aurkeztu eban topografikoa bere jaubetzaren eremua batuz.

Guzti hau kontuan izanda, ondorioztatzen dala 448 partzela horretan dagoela bai Josu Amurizaren etxearen antuzanoa eta bai bidea, Idazkariaren txostenean aipatzen den moduan “coexisten”. Beraz, euren proposamenak onartzen dauela antuzano bat daukala Josu Amurizaren etxeak eta bide bat be badagoela bertan. Ikusita Josu Amurizaren etxearen atzeko partetik dagoen bidea, ibilgailu eta traktorakaz erabili ahal dela, proposatzen da oinez bide bat markatzea. Bidearen trazatuari dagokionez, adireazten dau, ikusita Garbiñe Mayorren jaubetzak hor ez daukala terrenorik , bere kanaloia amaitzen dan lekutik Josu Amurizaren terrenorantza, 1,20metrotakoa izango litekela , Topoberri enpresak markatu dauen simulazioaren arabera.

Amiatzeko , Altzusta 59. Eta 63. Etxeen tartean 1,20 metroko bide publikoa dagoela deklaratzea proposaten dala dio eta dagokion aldaketa egitea Katastroan.

Jarraian hartzen dau berbea Arkaitz Estiballesek, EH Bilduko zinegotziak.Hasten da adieraziz udalbatzar aurkezten dan puntua : “Altzusta 59 zenbakidun etxebizitzaren aurrean dagoen terrenoaren jaubetza argitzeko ikerketa espedientearen behin-betiko akordioaren onarpena “ dala. Beraz jaubetza publikoa edo pribatua izango dela.

Alkateak adierazten dau, EAJ-PNVren ustez , jaubetza biak dagozala hor, Idazkariaren txostenean agertzen den moduan.

Galdetzen deutso Estiballes jaunak Alkateari ia Idazkariaren txostena bozkatuko dan eta Alkateak adierazten deutso ezetz, bozkatu dela berak aipatu dauen proposamena. Ihardesten deutso Estiballes jaunak katastroaren arabera 5-448 partzela guztia dela publikoa, beraz ez dagoela erdibiderik.

Alkateak erantzuten deutso, egia dela 5-448 partzela bide legez agertzen dela katastroan, baina ikusita Josu Amuriza jaunaren jaubetza eskriturak, antuzano bat be agertzen dela eta hori onartzen dela eta baita be hor bide bat dagoela.

Berriro hartzen dau berbea Arkaitz Estiballes jaunak adierazteko Josu Amurizaren eskriturak antuzanoaren neurria ez dabela zehazten , baina bai adierazten dabela argi lindero horretan Juan Goyagaz egiten dauela muga eta ez bide bategaz. Bide hor egon balitz, eskrituretan agertuko zala. Jarraitzen dau Estiballes jaunak adiraziz alegazio epean, nahiz eta udaleko gutuna jako, auzokide batek be ez dauela ezer adierazi bidearen existentziaren alde. Eurentzako ez daukala inongo baliorik, Idazkaritza txostenean aipatzen diren ahoz auzokideak adierazitakoak. Kasu honetan gainera kontraesan bat dagoela dio, ze batetik auzokideak burdiek pasau direla adierazten dabela eta Idazkariaren txostenean, eta bozkatuko den proposamenean ostera, oinezko bide bat proposatzen dela.

Beste puntu bateri heldute adierazten dau Estiballes jaunak, Idazkariaren txostenean jartzen dauela bidea ez dagoela inbentarioan. Aipatzen dela baita be gaia katastroko teknikoakaz konsultau dela, baina ez dela aipatzen ze teknikoagaz. Katastroak dituen planoak aurkeztu dituela baina ez dauela egin gaieri buruz ikerketa bat.

Idazkariaren txostenean be hipotéticamente hitzegiten dela, dierazten dela: “ se podría deducir que en terreno situado en los edificios de Altzusta 59 y Altzusta 63 coexisten un antuzano y un camino peonil”. Gaineratzen dau, Topoberri topografiak egindako planoan bidea horma baten gainetik doala. Aurreko guztia kontuan izanda ez dauzela Alkateak egindako proposamenaren alde.

Alkateak galdetzen deutso ia EH Bilduren proposamena zein den. Arkaitz Estiballesek erantzuten deutso EAJ-PNVk egindako proposamenaren aurka egitea.

Alkateak berbea hartzen dau azaltzeko, zergaitik proposatzen dau oinezko bide bat deklaratzea publiko legez, uste dabelako badagozala beste bide batzuk ibilgailuekaz pasetako, soloetara. Ez dagoela beharrizenik hortik pasetako ibilagiluekaz.

Arkaitz Estiballesek erantzuten deutso, Alkateak batzordean aipatu ebala, publikoa defentatzea zala bere helburua. Beraz, ez dakiela zergaitik, jakinda hor burdibide bat egoala, oinez bidea onartzea proposatzen dauen.

Alkateak, berriro berbea hartuta dio, bere helburua publikoa defendatzea dala, baina baita ere onartzea Josu Amuriza jaunak hor antuzano bat daukala.

Berriro aipatzen dau Estiballes jaunak euren ustez hor ez dela egon biderik, baina EAJ-PNVk argi badauko, ahoz testigo batzuk halan adierazi deutsielako, hor burdibidea egoala, burdibidea deklaratu behar leukela, eta ez publikotik zati bat Josu Amurizari emon.

Honen aurrean Alkateak diño hor zati bat Publikoa dala eta beste zati bat pribatua, ze Amuriza jaunaren etxeak antuzanoa daukala. Eurek aurkeztu dabela proposamen bat.

Honen arira , EAJ_PNVko zinegotzia den Mikel Ibarrak dio, katastroan hori zuzentzeko epea be egon dela.

Arkaitz Estiballesek dio ezin jakola jaubeari ezer leporatu, ze udalak berak be ez daukala bide hori inbentarioan sartute.

Alkateak adierazten dau inbentarioan ez egoteak ez dauela esan nahi publikoa ez danik.

Onartzen deutso Estiballes jaunak, baina bai adierazten deutso inbentario egingo dela esaten dauela behin eta berriz EAJ-PNVk baina ez dela egiten.

Alkateak erantzuten deutso horrelako bideak inbentarioan sartzea ez dela erreza izango, batetik asko dagozalako eta bestetik, askotan udalak publikotasun hori defendatu gura izan dauenean epaitegiak ez deutsielako arrazoia eman.

Alkateak Josu Amuriza jaunari ematen deutso berbea. Josu Amurizak hurrengokoa adierazten dau, bere etxeak eskrituretan 277m2 dituela, katastroan 486m2 eta antuzanoa ez dagoela zehaztuta. Ia udala nor den antuzano hori zehazteko. Jarraitzen dau adieraziz orain arte bere osaba bakarrik pasatzen zela hortik, terrenoa berea zelako. Berak ez dauela nahi biderik hor, are gehiago hor ez dagoela biderik. Katastroak bakarrik adierazten dauela bide hori.

Alkateak erantzuten deutso, berak ezin dauela esan hor biderik ez dauenik. Proposamena Amuriza jaunak antuzanoa daukala kontuan izanda egin dela eta. Udalbatzaren akordioa notifikatuko jakiela eta errekurtsorik ez balego, bidea markatuko litekela.

Arkaitz Estiballesek, adierazten dau, guztiz alderantziz, ez daukiela argudiorik hor biderik dauenik onartzeko,eta gitxiego aurkeztu jakiezan txostenakaz.

Momentu honetan, hitza eskatuta, Alkateak Altzusta 59ko Leire Aldasori ematen deutso berbea, eta honek adierazten dau katastroan adierazi deutsiela katastroa ez dela udal ondasunen inbentario bat.

Amaitzeko Josu Amuriza eta Leire Aldasoron abokatuak hartzen dau berbea eta dio Katastroko ziurtagiriak Altzusta 59.inguru guztia jotzen dauela publikotzat eta hori onartezina dela . Ortofotoean ostera, ez dauela inongo bideren arrastorik. Beraz udalak hor bide bat dagoela onartzea gehigekeri bat dela dio. Bere ustez udalak Amuriza jauna bere jaubetza defendatzeko epaitegietara joaten bultzatzen dau, eta Garbiñe Mayor andrea auzokoaren jaubetzan sartzen dabil.

Alkateak dio bera ez dabilela inor epaitegietara joatean bultzatzen. Arazo hau konpondu ezkero auzotarren artean dagoen arazoa be konponduko litekela uste dauela. Gero bakoitzaren kontua izango dela epaitegietara joatea ala ez.

Amaitzeko Leire Aldasorok bi gauza aipatu nahi ditu: batetik, argudio legez baliagarria taberna –dendara jentea hortik pasatzen zala eta hori bidea dala, momento honetan Garbiñe Mayorren atzeko lorategia be publikoa dala ze jentea hortik sartzen dela agroturismoara. Bestetik, eurek aurreko Alkateak aholkatuta, testigantza guztiak idatziz aurkeztu dabezela. Beste auzotar batzuk ahoz. Exijentzi maila ezberdina ikusten dauela.

Alkateak dio ahoz egin dabenak, arrazoi pertsonalak adierazi dabezela eta besterik ezin dela esan.

Mikel Ibarra, EAJ-PNVko zinegotziak hartzen dau berbea adierazteko, argi dagoela katastroa txarto dagoela, ze Josu Amurizaren antuzanoa ez dauelako erreflejatzen, baina kontua dela ze neurirarte dagoen txarto. Bere ustez, partzela hori guztiz pribatua dala onartu ezkero, udalak erantzukizunez ez leuke jokatuko, eremu publikoa ez defentzeagatik.

Arkaitz Estiballlesek dio onartu ezkero katastroa txarto dagoela, ez dela ulertzen zergaitik udala katastroan oinarritzen den. Beste alde batetik adierazten dau jaubeak epaitegietara joango direla eurena defendatzen eta udalaren erantzunkizuna izango dela epaia galtzea, eta auzotarrei dirua gastaaraztea, are gehiago, adierazten dau Idazkaritza txostena bideratuta dagoela erdi bide bateko irtenbidera. Bere ustez testiguren batek adierazi badau etxe tarte horretatik burdiek pasatu direla ez dauela ondo ikusten orain oinez bide bat onartzea. 

Idazkariak adierazten deutso, gaurko baserri inguruen errealitatea sozio-ekonomikoa kontuan izanik, ez dela aurriskuten etxe tartetik burdirik edo traktorik pasauko denik, nahiz eta argi izan bertan bide bat dagoela, eta bide hori antuzano baten ondotik doala. Honeri gaineratzen deutso Alkateak, argi itzi dauela burdi edo traktorentzako bidea, bertatik hurbil dagoela.

Mikel Sagarna, EH Bilduko zinegotziak adierazten dau erabaki hori, erabaki txar bat dala, beharbada erabaki hau kalterik gitxien sortzen dauen erabakia dala baina txarra era berean ze baten batek onartu badau burdiek pasetako bidea zala ezin dela onartu oinez bide bat.

Alkateak erantzuten deutso berriz adierazten dauela burdi edo traktorentzako bidea, bertatik hurbil dagoela, eta nahiko indefinizio dagoenez, printzipioz oinezkoen bidea onartzen dela.

Arkaitz Estiballesek adierazten dau Topoberri enpresak egindako planoan, bidea Garbiñe Mayorren partzelaren orma gainetik doala. Baiezkoa erantzuten deutso Alkateak. Horma horren bilakaera aztertu dela eta dirudienez, gaur egungo formea eta aspaldiko formea ez datozela bat. Topoberrik katastroan daukan formea hartu dauela bidearen trazatua marrazteko.

Guzti hauek entzunda bozketara jotzen da eta 5 aldeko botoakaz, EAJ-PNV eta 4 kontrako botoakaz , hurrengoko erabakia hartzen da:

IKUSIRIK Zeanuriko Udalak , 2019ko uztailaren 18an ondasunen ikerketa espedienteari hasiera emon eutsola , Altzusta 59 etxebizitzaren aurrez aurre dagoen terrenoaren (rustikako katastroko 5 poligonoko 448 partzela) titulartasun publikoa konprobatu ahal izateko.

IKUSIRIK interesatuek alegazio epean aurkeztutako dokumentazioa, 

IKUSIRIK Idazkaritza txostena, non interesatuen alegazio eta ekarritako dokumentazioaren aparte, udalak egin dituen konprobazio eta ikerketen ondorioak agertzen direla,

Hurrengoko akordioa hartzen da:

Lehena: Altzusta 59 zenbakidun etxebizitzaren aurrean dagoen terrenoan erabilera publikoko bide bat dagoela deklarazea 1,20 metroko zabalara daukana eta Topoberri enpresak marrazatu dauen trazatuagaz.  Bigarrena. Katastroan, aldaketa hori egitea eskatzea.

Bigarrena: Katastroko 5-448 partzelan aldaketa hori egitea eskatzea.


3. 2019KO AURREKONTUAREN 13. ALDAKETAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO

Alkateak hurrengoko modifikazioa planteatzen dau:

Kreditu Gehigarriak:

153021001:Konponketa eta Mantenim. Bideak: +22.000,00€2019. Urtean ahalegin ekonomiko handia egin da bideak konpontzen; besteak beste hurrengokoak konpondu dira : Beobideko bidea (Iberdrolako bidea transitable jarri Beobideraino), Zulaibarretik Areatzara doan bidea , Asterriko bidea, Ortuzargo bidea... Obra handi honeitatik aparte Astondoan eskoilera bat egin da, kunetak konpondu dira, biondak jarri dira.

Egitekoen artean hurrengokoak daukie urgentzia eta bakoitzak daukan aurrekontuen arabera egingo dira.herri sarreran dagoen partxeo bat , Ipiñaburun 46 ,Martituko bidegutzetik Iberdrolako bidera dagozan partxeoak konpondu, Kanpanako bidea .

160042210: Elkarkidetza: +1.000,00€

450022707: Txosten Teknikoak: 9.000,00€

Dirusarrerak:

28202: Eraikuntzei buruzko zerga: +7.000,00

32109: Zorua, AireTelefonika: +3.000,00

87000: 2018ko diruzaintza likidoa: 22..000,00€

Kredituen trasferentzia:

Trasferentzi positiboak:

231048005: Familie dirulaguntza: +800,00€(Juan Angoitiaren egonaldia eta Pisa familia lagundu direla

338022606: Jaiek: +1.000,00€

312022701: Garbikuzia konsultoria::+1.000,00€

323022701: Garbikuzia eskolak : +2.000,00€

3330 22701: Garbikuzia kultur ekip: +6.000,00(Igogailuaren obra dala eta...).

Trasferentzi negatiboak:

341021000: Koponk. Mantenim(Kirol ekip):-4.000,00€

439021100; Konponk Mantenim(udal tabernak):-5.000.00€(Partida hau hornitu zan

frontoiko taberna martxan jartzeko baina ezta esleitu)

338060900: Kultur etxeko igogailua:-1.800,00€


Nahia Urrutxua, EH Bilduko zinegotziak hartzen dau berbea adierazteko Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuari buruzko abenduaren 2ko10/2003 Foru Arauaren 34 artikuluaren arabera, kreditu gehigarri bat finantzatzeko dirusarrerak likidoak izan behar dabela eta likidazioan eraikuntzei buruzko zerga oraindik “pendiente de cobro”dagoela.

Idazkariak erantzuten deutso zerga horiek likidatuta dagozala eta beraz ulertzen dela dirusarrera likidoak direla.

Galdetzen dau Urrutxua andreak ia kultur etxeko igogailuaren faktura txikitu ahal dan.

Baietz erantzuten deutso Idazkariak, obra amaituta eta ordainduta dagoela.JarraianUrrutxua andreak txostenean akats material batzuk dagozala adierazten dau.

Amaitzeko Urrutxua andreak dio jaien partidari hainbat aldaketa egin jakozala eta ia zer dala eta desfase hori. Alkateak erantzuten deutso aurreko plenoan be azaldu ebala, diru kantitate gehien jaietan joaten dala eta aurten 3 egun baino ez egin arren dirua gastau egiten dala. 2010ko aurrekontuei begira partida horretan diru gehiago gastatu behar dala.

Arkaitz Estiballesek adierazten dau gehiago jarri beharrekotan jaietako partidan, gastua dagoenari egokitu behar litekela.

Guzti hauek entzunda bozketara jotzen da eta 5 aldeko botoakaz, EAJ-PNV eta 4 kontrako botoakaz , hurrengoko erabakia hartzen da:

Lehena: 2019. Aurrekontuaren 13. Modifikazioari hasierako onarpena ematea.

Bigarrena:Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuari buruzko abenduaren 2ko10/2003 Foru Arauaren 15.1 artikuluaren arabera, jendeaurreratzea, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 egunetako epean. Aldaketa behin betiko onartutzat emango da epe horretan erreklamaziorik ez balego.


4. EH BILDUK AURKEZTUTAKO AZAROAREN 25EKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO.

Arkaitz Estiballesek hartzen dau berbea azaltzeko, EH Bilduko mozio hau aurkeztu dauela, eta EAJ-PNVk Eudelekoa. EH Bildu prest egongo litekela mozioa erretiratzeko Eudelekoan 1. Eta 5. Puntua sartu ezkero. 1. Puntua Emakumeen mundu martxari dagokiona dela eta 5. Puntuak herrien gazte eta nerabeakaz sentsibilizazio kanpaina egitea proposatzen dauela.

Alkateak erantzuten deutso gazte eta nerabeen formakuntza Mankomunitatearen esku dagoela. Horretaz gain, uste dau Eudelen alderdi biak gai hau aztertuko ebela sankontasunez eta beraz, ez dabela onartuko puntu biak sartzea.

Beraz, Bilduren mozioa bozkatzea planteatzen da.

EH Bilduk hurrengoko mozioa aurkezten dau:

Azaroaren 25a, emakumeen kontra burutzen den indarkeria mota oro, guztiz onartezina dela esateko eguna da; gainera, indarkeria sortzen duten eragile eta egitura guztiak errefusatzen ditugula esateko eguna da, eta gure herrian ez dugula ez bakerik ez normalizaziorik izango emakume izate hutsagatik emakumeak hiltzen eta erasotzen jarraitzen den bitartean aldarrikatzeko eguna. Horregatik, egun honetan erakunde publikook, borroka horretan dugun lehentasunezko eragile-izaera berretsiz, konpromiso zehatzak hartu behar ditugu.

Beraz, Zeanuriko Udalaren EH Bilduko taldeak honako adierazpen instituzional hau aurkeztu nahi du, Osoko Bilkuran eztabaidatu eta ondoren onartzeko.


ZIOA:

Azaroaren 25a “Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna” dela-eta, Zeanuriko Udal honek, bere egiten du gure lurralde, herrialde eta herriak, indarkeria matxistarik gabeko gune gisa eraikitzeko ardura. Eta lehentasunezko konpromiso politikoa berresten du indarkeria mota horren adierazpen guztien kontrako borrokan, egiturazko jatorriaren eta betikotzen duen normalizazioan eraginez, orden sozial patriarkala ezinbestez aldatzeko eta, emakumeak libre biziko diren justizian eta berdintasunean oinarritutako elkarbizitza eta emakumeen eta gizonen arteko harreman ereduak errealitate bihurtzeko xedez.

Euskal Herrian, estatistikak aspalditik ari dira agerian uzten indarkeria matxistak gora egiten jarraitzen duela: urtea hasi denetik 3 emakume erail dituzte. Hala ere, ezin dugu ahaztu indarkeria honen adierazpen gehienek, egunero gertatzen direnak, normalizatuak eta inbisibilizatuak jarraitzen dutela.

Nola hedabideak, publizitatea, telebista, hezkuntza eredua, emakumeen errepresentazio justuaren falta eremu guztietan edo euren presentzia genero estereotipo eta rol diskriminatzaileak bultzatuz, hala sinesmenak, praktikak eta jarrerak, besteak beste, injustua den eta emakumeak gutxiesten dituen orden sozialaren parte dira. Orden hori soziala, kulturala, ekonomikoa eta sinbolikoa da, bizitzaren arlo guztiak blaitzen ditu, publikoak nahiz pribatuak, eta, emakumeak genero mandatu patriarkalapean izateko asmoz, indarkeria matxistaren adierazpen guztiak erabiltzen ditu.

Erailketa matxistek gero eta arreta mediatiko gehiago erakartzen duten heinean, (gehienetan emakumeak berbiktimizatzeko edo erantzukizuna emakumeengan uzteko errelatoekin), jendarteak irmoki gaitzesten ditu. Gure ardurak, ordea, haratago joan behar du: indarkeria mota latz hauek legitimatzen eta errazten dituzten indarkeria matxistak, mezu eta adierazpen desberdinen bidez egindakoak guztiak, ikusarazi behar baititugu: jendartean onarpen zabala dutenak eta normalizatuak mantentzen direnak, emakumeek egunero jasaten dituztenak, eta hala izan ez arren intentsitate baxu gisako identifikatzen direnak. Besteak beste, musika munduko hainbat letra zein jarrerek, filme zein bideojokoetako rolek edo hedabideek transmititzen duten indarkeria sinbolikoaz ari gara, emakumeen bizitzak eta gorputzak kontrolatzeko saiakerak, eremu guztietan femeninotzat jotzen denaren gutxiespenenaren bidez gauzatzen den indarkeria psikologikoaz edo soldata txarretan edo lan baldintza prekarioetan antzeman dezakegun indarkeria ekonomikoaz ari gara.

Aurten, mugimendu feministaren beste mugarri batean, milaka emakumek hartu dituzte Euskal Herriko kaleak, aski dela ozen esateko; milaka emakumek planto egin dute emakumerik gabe mundua gelditzen dela bisibilizatzeko; eta beste horrenbestek aldarrikatu dute sistema judiziala patriarkala dela eta emakumeak babestu beharrean ardura haien bizkar uzten ari dela esan dutenak, erasotzaileak justifikatuz.

Feminismoak erakutsi digu errealitate bat aipatzeak ikusgai bihurtzen duela: indarkeria, bere adiera guztietan, gizonen eta emakumeen arteko egiturazko ezberdintasunak mantentzeko tresna nagusietako bat den heinean, ikusezin bihurtu da eta alderdi pertsonalei garrantzi handiegia ematen zaie, eta ikusarazi nahi digute indarkeriazko gertakariak arrazoi pertsonalen ondorio direla eta ez arrazoi sozialen ondorio. Ez da nahikoa indarkeria-adierazpen jakin batzuk aipatu eta salatzea, horrelako gertakari latz bat gertatzen den bakoitzean; gertakaria eragin duten arrazoietara jo behar da, sustraira jo behar da, eta hori egitera, erakundeon ardura ere bada.

Zeharkako esku hartze integralak eta iraunkorrak abian jarri behar ditugu: berbiktimizazioa baztertuta, emakumeak subjektu aktibo gisa hartuko dituzten esku hartzeak; errudun bilakatuko ez dituen esku hartzeak eta, ahots propioa, eragile aktibo diren neurrian, aitortuko dizkieten esku hartzeak. Horretaz gain, bermatu behar ditugu genero ikuspegi ahalduntzailea barnebiltzen duen artatze sistema eta erreparazio prozesuak, bai banakoak, bai kolektiboak. Giza eskubideaz ari garen heinean, instituzioen betebeharra da, alegia, mota guztietako indarkeriarik gabeko bizitzak izateko eskubideaz.

Eta zeregin hori, gure egin behar dugun konpromiso hori, gizartea osatzen dugun eragile guztiok gure egin behar dugu, hala egiten ez badugu, indarkeria matxistari eusten jarraituko dugulako. Denon erantzukizuna delako bakoitzaren eragin-eremutik aurre egitea, indarkeria matxista sortzen, biderkatzen edo normalizatzen duten heinean gure instituzio eta erakunde aldatzea: erakunde publikoak, kultur-eragileak, hedabideak, lan-arloko eragileak eta eragile ekonomikoak, ahaztu gabe banakakook dugun ardura.

Tokiko erakundeak, indarkeria matxista guztien kontra jarduteko eremu egokiak dira: erakundeak, eskolak, aisialdi edo kirol guneak, etab., betiere jendartea osatzen duten kolektibo eta arlo guztien artean burutu beharreko lana da, denok interpelatzen gaituen arazo soziala den einean.

Horregatik, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egun honetan, sendo adierazi nahi dugu Euskal Herria feminista, justu eta ekitatezko baten aldeko aldarrikapena, bide horren eraikuntzan honako konpromiso hauek gure gain hartuz:

PROPOSAMENA:

1.- Zeanuriko Udal honek, Emakumeen Munduko Martxak bultzatutako indarkeria matxistaren aurreko erantzun-protokoloa bere egiten du.

2.- Zeanuriko Udal honek Foru Aldundiari eta Emakunderi / Nafarroako Berdintasunerako Institutuari eskatzen die emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alorreko aurrekontu-partidak handitzeko, berdintasun-zuzendaritzak eta epaitegi espezializatuak modu iraunkorrean sendotzeko eta indarreko legeria berraztertzeko konpromisoa hartzeko.

3.- Zeanuriko Udal honek herritarrentzako, eta bereziki emakumeentzako, dauden baliabideen gaineko informazioa eskuratzeko bideak erraztuko ditu eta dagokion lurralde mailan, indarkeria matxistaren kontrako zerbitzu-sarearen funtzionamendu egokia, elkarlana eta koordinazioa bultzatuko du, beti ere, kontuan hartuz adin txikikoak eta biktimen seme-alabak.

4.- Zeanuriko Udal honek, neskei, gazteei eta emakume helduei zuzendutako jabekuntza jarduerak abiatuko ditu, besteak beste ondorengo gaiak jorratu ahal izateko modu iraunkorrean: autodefentsa feminista, bikote harremanak eta harreman sexu-afektiboak, amodio erromantikoak, sexualitate libreak, etab.

5.- Zeanuriko Udal honek, nerabeei eta gazteei zuzendutako sentsibilizazio eta formazio jarduerak iraunkorrak abiatuko ditu emakume eta gizonen arteko harreman parekideak sustatzeko xedez, zehazki: hezkuntza sexu-afektiboa lantzeko, indarkeria matxisten askotariko adierazpenak desnaturalizatzeko, baiezko onespena lantzeko, maskulinitate ereduak lantzeko, etab.

6.- Zeanuriko Udal honek, indarkeria matxista jasan duten emakumeen erreparazio eskubidea lantzeko jarduera iraunkorrak martxan jarriko ditu besteren artean, omenaldiak, zineforumak, bisibilizazio ekimenak (kaleen izenak edo jardunaldiak, kasu), kalte-ordainketak, akonpainamendu soziala, etab. jasoz.

7.- Erakunde honetatik, hau Zeanuriko Udaletik, borroka feministaren alde hartu dugun konpromisoa berretsi nahi dugu, indarkeriarik gabeko gizarte demokratiko bat eraikitzeko bide eta tresna nagusia den heinean.

8.- Bat egiten dugu mugimendu feministak azaroaren 25erako deitutako mobilizazioekin, eta jendarte osoari ere dei egiten diogu mobilizazio horretan parte har dezan.


Guzti hauek entzunda bozketara jotzen da eta 4 aldeko botoakaz, EH Bildu eta 5 kontrako botoakaz , EAJ-PNV, mozioa ez da onartzen.


5. EAJ-PNV-k AURKEZTUTAKO AZAROAREN 25EKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO.

Alkateak Eudelen bateratutako testua mahaigaineratzen dau:

Mozioa:

Azaroaren 25a (Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna) dela-eta, indarkeria mota honen egitura-izaera nabarmentzen dugu, eta gure konpromisoa agertu nahi dugu emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko. Era berean, nazioarteko esparru juridikoarekin bat etorrita, berresten dugu beharrezkoa dela ekintzak proposatzea esku-hartzearen alor guztietan: prebentzioa, hautematea, arreta, babesa, koordinazioa eta justizia, arreta berezia jarrita biktimei eta bizirik atera diren pertsonei erreparazioa ematean.

Biktimei erreparazioarako printzipioak berekin dakar biktimak eskubide-urraketa bizi aurreko egoerara lehengoratzeko beharrezkoak diren ekinzak martxan jartzea. Indarkeria matxistaren biktimen kasuan, xedetzat hartzen da biktimaren bizi-baldintzak funtsean hobetzea, urratutako eskubideengatik erreparazioa jasota eta eragindako minetik berrezarrita. Era berean, ahalduntze-prozesua bultzatu behar da, indarkeria-egoerari aurre egiteko gaitasuna eta autonomia indartu dezaten.

Tokiko gobernuek biktimei arreta eskaintzeko alorrean aitortuta dugun erantzukizuna eta eskumena gure gain hartzen dugu, gure herri eta hirietan indarkeria matxista jasaten duten emakumeengandik hurbilen gauden erakundeak garelako. Politikarien eta teknikarien bultzada koordinatuarekin, tokiko erakundeen esku-hartzea funtsezkoa da erreparatzeko prozesuan, komunitateko bizitza berrezartzen laguntzeko eta biktimei erreparazio publiko eta soziala emateko, indarkeria matxistaren biktimen eta bertatik bizirik atera diren pertsonen inguru hurbilenean.

Horren ildotik, Berdinsareako (Berdintasunaren aldeko eta emakumeekiko indarkeriaren aurkako Euskadiko udalen sarea) udaletako berdintasun-teknikarien lana oinarrizkoa eta balio handikoa da, udaletan ekintzarako orientazio eta irizpide komunak eskaintzeko, batez ere, udal txikienetan. Hain zuzen, erreparazioari dagokionez, Indarkeria matxistaren biktimei erreparaziorako tokiko ekintzen gida bat prestatzeko lanean ari dira, tokiko erakundeek indarkeria matxistaren biktimek ordaina jasotzeko duten eskubidea praktikan jarri eta zehaztu ahal izan dezaten, udal eskumenaren esparruan.

Tokiko gobernuek konpromiso politikoak betetzeko jardun nahi dugu, eta, horren bidez, indarkeria matxistaren modu guztiak desagerrarazten lagundu, honela:

• Biktimen eskubideak arreta-prozesu osoaren erdigunean jarrita, euren beharrizan eta eskariei entzunez eta arreta emanez.

• Langile espezializatu eta kualifikatuak edukita, erreparazioaren ikusmoldetik, ikuspegi feministarekin.

• Erreparaziorako eta ahalduntzeko esku-hartze prozesu guztietan, kudeaketa eta azkartasuna bermatzeko lan eginez.

• Tartean sartutako erakunde guztiekin koordinatuz, arreta eta erreparaziorako baliabideak egituratzeko, indarkeria matxistaren biktimen egoera erabat lehengoratuko dela eta urratutako eskubideak berrezarriko direla bermatzeko.

• Talde feministekin eta tokiko emakumeen elkarteekin modu estuan lankidetzan arituta, berdintasun-politikak eta ekintzak diseinatzeko, biktimei eta bizirik atera diren pertsonei arreta eta erreparazioari dagokionez.

• Era berean, dei egiten diegu herritar guztiei, udalerri guztietan A25 dela-eta antolatuko diren salaketa- eta aldarrikapen-ekintzetan modu aktiboan parte har dezaten.


Mozioa aztertu eta gero entzunda bozketara jotzen da eta 9 aldeko botoakaz, 5 EAJ- PNVeta 4 EH Bildukoak, mozioa onartzen da.


6. CATALUNYAKO PROCES-AREN EPAIA DALA ETA, GURE ESKUK EGINDAKO MANIFESTU BATERATUAREN ONARPENA, HORRELA BADAGOKIO



Mozioa aztertu eta gero entzunda bozketara jotzen da eta 9 aldeko botoakaz, 5 EAJ-PNVeta 4 EH Bildukoak, mozioa onartzen da.


7. 2018KO KONTU OROKORRAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO

Alkateak hartzen dau berbea adierazteko Kontu Orokorraren onarpena egiteko EH Bilduk aurkeztutako alegazioak onartu edo deseustatu behar direla, eta horregatik alegazioak banan banan bozkatuko direla.

Nahia Urrutxua EH Bilduko zinegotziak dio euren ustez bozkatu aurretik, txosten bat egon behar dela, halan adierazten delako kontu orokorraren onarpenerako prozesua.(...Examinados éstos(las alegaciones) por la Comisión Especial de Cuentas y practicadas por ésta cuantas comprobaciones estime necesarias, emitirá un nuevo informe).

Idazkariak erantzuten deutso, Kontu Orokorra onartzeko batzorde berezian txostena eroan zala, alegazioak aztertu ondoren, proposamena luzatuz. Pauso bat aurreratu egin zala batzordean, ze informea eroan zala ordurako.

Guzti hauek entzunda 2018ko Kontu Orokorrari EH Bilduk aurkeztutako alegazioak bozkatuko dira.


1.Alegazioa:

10/2003, abenduaren 2ko Foru Arauko 63. Artikuluan ezarrita dauden epeak ez dira bete.

Epez kanpo onartzeaz ez dau indargabetzen onarpena, onarpena egiten den momentuan legeztatu egiten da.

Alegazioa bozkatu ondoren , 5 kontrako botoakaz (EAJ-PNV) eta 4 boto aldekoakaz (EH Bildu) alegazioa ez da onartzen.


2. Alegazioa:

Banku kontuen saldoen ziurtagiriak falta dira.

Alegazioa onartzea proposatzen da, ze bankuko ziurtagiriak falta ziren. Eransti dira, jadanik, kontu orokorrean.

Mikel Sagarnak adierazten dau Ipar Kutxan kasuan ez dauela bat egiten kontabilitateko orrietan agertzen den saldoak eta entitateak egindako ziurtagirian agertzen denak. Desfasearen zergatia ikusita hurrengokoa dala ondorioztatzen da: entitateak bere kontuetan apuntea egin eta berehala ez dio komunikatzen udalari, hainbat beranduago baino, eta mugimendu hori urtearen amaieran danean saldo biak ez dabe bat egiten.

Alegazioa bozkatu ondoren, 5 aldeko botoakaz (EAJ-PNV) eta 4 boto aldekoakaz (EH Bildu) alegazioa onartzen da.


3. Alegazioa:

-Ibilgeltuak ez da amortizatzen, eta ez dira altak eta bajak egiten .Hori holan izanez, “imagen fiel” ez dela ematen.

Udal ondasunen inbentarioa onartu beharko liteke, eta behin onartu eta gero, amortizazioak, alta eta bajak egin, baina gaur egun dagozan datuakaz , informazioa zuzena da.

Alegazioa ez onartzea proposatzen da.

Alegazioa bozkatu ondoren , 5 kontrako botoakaz (EAJ-PNV) eta 4 boto aldekoakaz (EH Bildu) alegazioa ez da onartzen.

-Aintzaztepen eta balioespen arauak direla eta adierazten da, memorian puntu hauen gehiengo falta dala.

Memorian agertzen da zelan aintzatespen eta balioespenak, 139/2015 Foru Arauaren arabera egingo direla. Kontabilitate programak kontuan izaten dauz Kontabilitate Plan Orokorra. Salbuespen bakarra, memorian agertzen den moduan, zera da, ez direla egiten ibilgeltuaren amortizazioak, bajak , altak , balio gutxitzeaak edo abar egiten, gaurkotutako inbentariorik ez dagoelako.

Alegazioa ez onartzea proposatzen da.

Alegazioa bozkatu ondoren , 5 kontrako botoakaz (EAJ-PNV) eta 4 boto aldekoakaz (EH Bildu) alegazioa ez da onartzen.

- Ibilgeltu materialari dagokionean memoriak aipatzen dau urtearen hasieran egoana (balantzean erreflejatuta dago), sarrerak (balantzean erreflejatuta) eta azken saldoa.

Alegazioa ez onartzea proposatzen da.

Alegazioa bozkatu ondoren , 5 kontrako botoakaz (EAJ-PNV) eta 4 boto aldekoakaz (EH Bildu) alegazioa ez da onartzen.

-Lurzoruaren ondare publikoaren kasuan, memoria zuzenduko da. Balantzean agertzen den kopurua (9.801,00 € jarriko dira). Kasu honetan, kopuru hau espazio publikoa estaltzeko egindako proiektuari dagokio. Ez da lurra, publikoa dan eremu baten egindako hobekuntzari dagokion proiektua baino.

Alegazioa onartzea proposatzen da.

Alegazioa bozkatu ondoren , 5 aldeko botoakaz (EAJ-PNV) eta 4 boto aldekoakaz (EH Bildu) alegazioa onartzen da.

- Ibilgeltu ukiezina dagokionean memoriak aipatzen dau urtearen hasieran egoana(balantzean erreflejatuta dago), sarrerak (balantzean erreflejatuta) eta azken saldoa.

Alegazioa ez onartzea proposatzen da.

Alegazioa bozkatu ondoren , 5 kontrako botoakaz (EAJ-PNV) eta 4 boto aldekoakaz (EH Bildu) alegazioa ez da onartzen.

-Aktibo finantzieroak: Zeanuriko udalaren kasuan aktibo finantzieroak “ Hobekuntza Funtsatik “ datozenak dira. Baso ustiaketak egiten direnenean, ustiaketaren %24 Foru Aldundiak ingresatzen da. Gero diru horregaz, Aldundiak “erabilera publikoko basoetan” obrak egiten ditu, udalaren oneritziagaz. Balantzean agertzen den kantitatea ez dauka zertan izan behar urte horretan egon den ustiaketaren %24, diru gehiago egon ahal da akumulatuta.

Alegazioa onartzea proposatzen da.

Alegazioa bozkatu ondoren , 5 aldeko botoakaz (EAJ-PNV) eta 4 boto aldekoakaz (EH Bildu) alegazioa onartzen da.

-Pasibo finantzieroak:Pasibo finantzieroei buruzko informazioa “Zorraren eranskinean” erreflejatuta dator, nahiz eta tablaka ez izan. Adierazten da ze erakundegaz egin den zorra, noiz eta epea, zenbat eta interesa, fijoa eta aldakorra bada edo ez. Argitu behar da ez dagoela kreditu linearik.

Alegazioa ez onartzea proposatzen da.

Alegazioa bozkatu ondoren , 5 kontrako botoakaz (EAJ-PNV) eta 4 boto aldekoakaz (EH Bildu) alegazioa ez da onartzen.

-Kontabilitatea estaldurak: Ez dago.

-Trasferentziak eta dirulaguntzak: Memoriaren eranskinean emandako eta hartutako dirulaguntzan eta trasferentzien barri emoten da. Bertan agertzen diren datuak, kontabilitate programak emandakoak dira, eta Foru Aldundiak informazio emateko era legez onartuak.

Alegazioa ez onartzea proposatzen da.

Alegazioa bozkatu ondoren , 5 kontrako botoakaz (EAJ-PNV) eta 4 boto aldekoakaz (EH Bildu) alegazioa ez da onartzen.

-Aurrekontuzkoak ez diren diruzaintzako eragiketak: Memoriaren eranskinean agertzen da informazio hau. Sicalwin programak ematen dauen informazioa eta 139/2015Dekretuko tablan agertzen dena antzekoa da.

Alegazioa ez onartzea proposatzen da.

Alegazioa bozkatu ondoren , 5 kontrako botoakaz (EAJ-PNV) eta 4 boto aldekoakaz (EH Bildu) alegazioa ez da onartzen.

-Aplikatzeko dauzen partiden egoera, hurrengokoa da:



- Aurrekontu informazioa:
Emandako informazioa osotu egiten da.

4. Alegazioa: 
Aurrekontuen kredituen mugak eta loturak:

6. Kapituloko inbertsioak aztertu dira, hurrengokoa ondorioztatuz:

Partida bitan gastatu da partidan bertan konsignatuta dagoena baino gehiago, baina ez binkulazioan jarrita dagoena baino.
-62201 4590: Plazearen berantolakea.
-62203 4590: Igertualdeko parkina

Partida bi hauek, 4590 62210 partidagaz(Plazearen berantolaketa ) eta 4590 62211 partidagaz (Uribeko Plazaren konponketa) binkulatuta dagoz. Hasierako konsignazioa 411.952€ dira, 191.087 €tako gastua egon da, eta 220.864€tako kreditu erabilgarria dago.

Alegazioa ez onartzea proposatzen da.

Alegazioa bozkatu ondoren , 5 kontrako botoakaz (EAJ-PNV) eta 4 boto aldekoakaz (EH Bildu) alegazioa ez da onartzen.

5. Alegazioa:

- Likidazioa onartzen den Dekretuan (27. Alkatetza Dekretua, 2019ko urtarrilaren 11akoa) akats materiala dagoela.

Alegazioa onartzea proposatzen da. Akatsa zuzentzen da.

Alegazioa bozkatu ondoren , 5 aldeko botoakaz (EAJ-PNV) eta 4 boto aldekoakaz (EH Bildu) alegazioa onartzen da.

6. Alegazioa: 

Aurrekontuaren modifikazioen kopia literala eransten jako Kontu Orokorrari.

Hauek izanda onartutako modifikazioak, alegazioa ez onartzea proposatzen da. Batzordean esandakoa kontuan hartuta 3. Eta 4. Modifikazioa aztertu ziren. 

3. Modifikazioari dagokionez maiatzan onartu zan Alkatetza Dekretuz, eta kontabilizatu. Alegazio bat egon zan adieraziz ez zala alkatetza Dekretuz onartu beharreko modifikazioa eta onartu egin zan eta abuztuko udalbatzan onartu, baina kontabiliatean maiatzako mogimendua ez zen desegin, Beraz, nahiz eta zenbakietan eraginik ez izan operatiba txarto eroanda dago.

4 . Modifikazioan berriz, galdetzen zan ia zen zen partida zuzena eta argitzen da boletinean argitaratu zenean akats bat egoala.

Alegazioak aztertu eta gero, 2018ko Kontu Orokorra bozkatzen da, eta 5 aldeko botoakaz (EAJ-PNV) eta 4 kontrako botoakaz (EH Bildu), hurrengoko ebazpena hartzen da:

IKUSIRIK Zeanuriko Udalak, 2019ko azaroaren 18an ospatutako Kontuen Batzorde Berezian 2018ko Kontu Orokorrari Bilduk aurkeztutako alegazioak aztertu zituela,

IKUSIRIK Alegazio horiek aztertu eta gero, Batzordearen erizpena 2018ko azaroaren 21ean Kontu Orokorra onartzearena izan zela,

KONTUAN HARTURIK Udalbatzako kideen bozketaren emaitza; aldeko botoak: 5 EAJ-PNVkoak eta kontrako botoak: 4; BILDUkoak.

Hurrengoko ebazpena hartzen da:

Lehena: 2018ko Kontu Orokorra onartzea.
Bigarrena: Euskal Herriko Kontuen Epaitegiari horren berri ematea.


8. 2019KO EUSKERAREN NAZIOARTEKO EGUNERAKO ADIERAZPENAREN ONARPENA HALAN BADAGOKIO 2019KO EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNERAKO ADIERAZPENA

Bide berriak, modu berriak
Ongi etorri etorkizunera!

Jauzika dator euskara. Jauzika mendez mende. Jauzika egunez egun. Bihotzetik bihotzera
jauzika. Eta, batez ere, ezpainez ezpain jauzika.

Bere eguna du gaur euskarak, Nazioarteko Eguna hain zuzen ere. Baina ongi asko dakigu euskal herritarrok eta euskal hiztunok gaur ospatzen duguna ez dela egunaren mugetara errenditzen. Jauzi egiten du euskarak egunaren mugez gaindi ere. Jauzi egiten du euskarak muga guztiez gaindi, gure ahoan bizi-bizi, gure belarrietan zernahitarako prest beti. Noranahiko euskara gurea, denona.

Zer genuke, bestela, gaur ospatzeko?

Bide luzea egina du euskarak, eta harekin batera euskal hiztunok eta euskaltzaleok, etorkizuna irabazteko etengabeko ahaleginean. Bide luzea du egina euskal gizarteak euskara plaza guztietara duintasun osoz eramateko. Eta asko lortu da. Jardunak berak erakutsi digu, erakusten digu egunero, ezinbestekoa dela bide horiek, gauzak egiteko moduak, etengabe eguneratzea, eraberritzea, irudimenez biziagotzea. Eta argi erakusten ari gara euskalgintzan ari garen guztiok prest gaudela, eta gogotsu, irakaspena barneratzeko eta praktikan mamitzeko.

Jarduerak adostu ditugu. Diagnostikoak hurbildu ditugu. Ekimenak josi ditugu elkarrekin. Elkarrekin ebaluatu dugu egindakoa. Elkarrekin hobetuko dugu hobetu beharrekoa.

Eta gizarteak erantzun sendoa eman du, onetsiz euskararen erabilera era iraunkor eta argian handiagotzeko estrategia eta molde berriak.

Badugu, bai, zer ospaturik aurtengo Euskararen Nazioarteko Egun honetan ere.

Ezagutzen ez genuen modu batean aktibatu zituen iazko gizarte-ariketa arrakastatsuak euskal hiztunak, neurri batekoak nahiz bestekoak. Aktibatu zituen, baita ere, herri aginteak eta askotariko gizarte erakundeak, ikuspegi berri batetik. Eta, batez ere, estrategiak eta diskurtsoak eraberritzeko joera eta prestasuna aktibatu zituen.

Aldekotasuna, horrela, konpromiso eragingarri eta praktiko bihurtzeko bidean jarri zen.

Badator, hurbileko ostertzean, ekimen haren jarraipena. Euskaraldia berraktibatuko dugu, berriz ere denon arteko adostasun eta lankidetzan, eta hurrengo urteko Euskararen Nazioarteko Egunak izango du, ezinbestez, toki propioa ariketa sozial erraldoi horren ingurumarian. 

Ez da, baina, horretara mugatzen euskararen erabilera areagotzeko eginahala. Ezin inola ere horretara mugatu. Alorrez alor landu beharra dago erabileraren landarea, sendo haz dadin. 

Ugari dira berariazko lanketa eskatzen duten alorrak, eta horien guztien artean bada bat gizarte-bizitzaren gune-gunean dagoena: ekonomia, lana eta kontsumoa biltzen dituen arloa, hain zuzen ere, gizartearen eta herritarron bizitzaren motore nagusia baita.

Arlo sozioekonomikoak eta euskararen erabilerak elkarri egin behar dioten ekarriaren garrantzia ez da gutariko inorentzat ezezaguna. Bai baitakigu ez dela hizkuntza normalkuntzarik lanaren, ekonomiaren eta kontsumoaren munduan erro sakonik ez duenik.

Sendoak dira, alor horretan ere, eragile nagusiak egiten ari diren urratsak. Eta horietan lehena, zalantzarik gabe, euskararen erabilera askotariko erakundeen izaeraren ezaugarrien artean txertatzea dago.

Bide berriak, modu berriak, arlo sozioekonomikoan ere.

Estrategia berriak, beraz. Konpromiso berriak. Konpromisoari erantzuteko molde berriak. Praktika berriak.

Azken batean, aldekotasun eraldatzailea da gure gizartea, euskal hiztunok eta euskaltzaleok aktibatuz, bideratzen ari dena.

Bertan du euskarak etorkizuna.

Bide eta praktika berrietatik datorren etorkizuna.

Ongi etorri etorkizunera!


Mozioa aho batez onartzen da.

ERREGU ETA GALDERAK

Arkaitz Estiballes jaunak hartzen dau berbea galdetzeko ia “Arnasa Gara”proiektuan zenbat dirusarrera egongo dan, euskeraren arloan ekintzak egiteko. Alkateak dio aurreko zapatuko ekintza izan dala momentuz egin den bakarra Aldundiak ordainduko dauena , eta momentuz ez dela gehiago aurrikusten.
Arkaitz Estiballesek dio ekintza hau UEMAko proposamen bat izan zala, eta gero atxikitu zirela beste batzuk; Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, EITB, Gipuzkoako Aldundia eta amaitzeko Bizkaiko Aldundia.Kontraesan bat dela Zeanuri UEMAn ez egotea. Barriro eskatzen dabela UEMAn sartzea

Bestalde adierazten dau Euskera Plana garatzeko egon zan partida bakarra utzitu egin zela eta lanak kontratatzeko pleguek be erderaz egoten direla. Horiek be kontraesanak direla. Alkateak adiearazten dau, nahiz eta aipatutako plegu horiek erderaz egon, Zeanuriko Udalean euskeraz egiten dala lana, eta hori nabarmena dela. Arkaitz Estiballesek adierazten dau horretan etengabe ekin behar jakola. Galdetzen deutso Alkateari ia ekintza gehiago egingo diren. Alkateak adierazten deutso eztakiela, ze Aldundikoak be ez eukiela argi. Dana dala Aldundikoak adierazi eutsiela UEMAn egotea ez zala derrigorrezkoa.

Berriro hartzen dau berbea Arkaitz Estiballesek bideak direla eta ia Itzunako deslindea
amaitu zan. Baiezkoa erantzuten jako.

Galdetzen dau baita ere Estiballes jaunak ia Karmele Arana eta Bi-4501 arteko deslindearen kasua zelan dagoen. Alkateak erantzuten deutso legegintzaldi honetan ez dela horretan ezer egin. Aurrekoan gaia nahiko aurreratu egoala baina azkenean ez zela ezer erabaki. Arkaitz Estiballesek dio Altzustako prozesua oso arin joan dela eta, beste hau ostera oso
astiro.

Jarraitzen dau Estiballes jaunak adieaziz Araluceko lantegia itxi dela eta herrian langabetu batzuk egongo direla. Honen arira badakiela bilera bat egon dela Jaurlaritzan alkateentzat eta ia zer tratatu zan galdetuz. Alkateak erantzuten deutso Alkateak Mankomunitate bezala joan zirela eta azaldu ebela euren kexka bai Araluce eta bai Batzengatik, eta baita horrek eragin dauen mugimendu sozialagatik. Jaurlaritzak bere partetik adierazi ebala dagoen tentsioa ez dela ona inbertsoreak erakartzeko.

Arkaitz Estiballesek dio ia Zeanuriko udalak zer egingo dauen Zeanurin langabezian geratu diren langileakaz. Alkateak adierazten dau printzipioz Zeanuriko Udalak ez dauela neurri berezirik hartuko, gaia Mankomunitate mailan tratatuko dela.

Jarraitzen dau Arkaitz Estiballesek adieraziz egon dela mozio bat Araluceren egoerari buruzkoa eta eskatu jakiela Alkateei udalbatzan tratatzeko eta ia zergaitik ez dan Zeanuriko udalean aurkeztu. Alkateak adierazten dau, enpresa komiteak eskatu dauela ez tratetako udaletan.

Berriro hartzen dau berbea Estiballes jaunak eta galdetzen dau ia Etxaldeko andrak egin daben proposamenaren inguruan zer egingo dauen Zeanuriko udalak. Gurutze Etxebarria zinegotziak dio ez zela egon batzarrean baina informatuko dela.

Nahia Urrutxuak galdetzen dau ia aztertu den eskolako arrakala. Alkateak erantzuten deutso baietz, egon dela arkitektoa eta cata bat egin behar dala. Galdetzen dau baita ere eskolara doan bideari buruz. Alkateak adierazten deutso ikusi dela harritxo batzuk jausita dauzela eta ormea gogortzeko aurrekontu bat eskatu dela.

Arkaitz Estiballesek galdetzen dau ia Orueko bidearen proiektoari buruz zer dagoen, ze etxea jauzi zenetik urte bi pasau direla, eta orduen esan zala obra urgentea zala. Alkateak erantzuten deutso geologiko bat egin dela, eta arkitektoa badabilela horretan, “estudio de alternativas” bat be egin dala, eta aurrekontua 200.000 € ingurukoa dala.

Arkaitz Estiballesek eskatzen dau Ubide eta Zeanurin arteko larreen inguruan dagozan
txostenak. Emango jakiezala adierazten da.

Mikel Sagarnak hartzen dau berbea galdetzeko ia kanposantuko barandilan aurrekonturik dagoen. Alkateak erantzuten deutso eskatute dagozala aurrekontu bi.

Adierazten dau baita ere Sagarna jaunak web orria nahiko txarto dagoela, aktak falta direla, eta beste herri batzuetan plenoetako audioak be jarrita dagozala.

Amaitzeko Sagarna jaunak diño ia euren lokala dala eta zeozer aurreratu dan. Baiezkoa erantzuten deutso Alkateak, 2020 udaletxea guztia berantolatuko dala.

Galdetzen dau baita ere Mikel Sagarna zinegotziak ia Gurutz Gorriarekin dagoen konbenioa noiz bukatzen den. Gurutze Etxebarria zinegotziak erantzuten deutso 2020 apirilean urte bete egingo dela eta beste urte bat luzatzeko aukera dagoela.

Nahia Urrutxuak dio autobus markesinan laban egiten dauela. Ados dago Alkatea, eta adierazi deutsiela Bizkaibuseri.


Eta beste gairik ez dagoenez bilerari amaiera ematen jako 21:00 etan.





2019ko urriaren 17ko ohiko plenoa

BERTARATUAK: EIDER AJURIAGERRA ARANA, MIKEL IBARRA MARTINEZ, GURUTZE ETXEBARRIA ZULUAGA, NAGORE MADARIAGA PAREDES, IRATI ALTUNA ZUAZUA, JAVI CAMPO GOIKURIA, NAHIA URRUTXUA ARRIORTUA, ARKAITZ ESTIBALLES ORMAETXEA, MIKEL SAGARNA AGIRREZABALA.


Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.


Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2019ko urriaren 17an, 19:00etan, goian aiptutako zinegotzi-gaiak biltzen dira urriaren 15ko deialdian aipatutako gaiak jorratzeko.

Toki alorreko legeek ezarritako kuoruma betetzen dala ikusita,Alkateak, bilereari hasiera emoten deutso.


1. AURREKO BILERAKO AKTAREN ONARPENA.

Uztailaren 18ko akta onartzen da.


2. 2020RAKO TASA ETA PREZIO PUBLIKOEN ERREBISIOAREN ONARPENA , HOLAN BADAGOKIO.

Alkateak hartzen dau berbea adierazteko, tasak eta prezio publikoen errebisioa urtero egiten dela eta aurten, irailetik irailerako IPK izango litekela kontuan, eta % 0,5 dala.

Beraz, eurek egiten daben proposamena %0,5 eko igoera aplikatzea, 0 edo 5 era borobildute.

Gaia eztabaidatu eta bozkatu ondoren, guztien adostasunagaz (9 boto alde, 5 EAJ-PNV, 4 EH Bildu) hurrengoko ebazpena hartzen da:

Lehena: 2019 ekiltaldian aplikatuak izateko Udal tributuen ordenantza fiskalen aldaketari behin behineko onarpena egitea.

Bigarrena: Toki Ogasunak arautze dituen abenduaren 16ko 9/2005 Arau Foralaren 16. Atala eta Toki Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeraren 49,70-2 eta 111 iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen dan hurrengo egunetik zenbatutako 30 eguneko epean zehar, interesdunak egokitzat erizten dabezan erreklamazioak aurkeztu ahal izango dabez.

Aipatutako onarpena behin-betikoa izango da erreklamaziorik aurkeztu ezean.


3. HIRILURREN GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DAUEN ORDENANTZAREN ALDAKETAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO.

Alkateak hartzen dau berbea azaltzeko zelan zerga hau likidatzerakoan, batzutan kuotak oso txikiak izaten direla , batzutan notifikazio gastuak baino txikiagoak. Hori ikusita, eta baita ere likidazioa bera egiteak be lan asko suposatzen dauela, 100,00 €ko gitxiengo kuota bat proposatzen dela. 2003ko Ordenantzeak gitxiengo kuota hori aurrikusten ebala, baina 2017koak kendu egin zala, balore katastralak igotzerakoan uste zalako ez zela beharrezkoa izango. Salbuetsita dagozanen artean, desahucio baten ondoren etxea trasmititzen daurienak dagozala.

Arkaitz Estiballesek adierazten dau printzipioz, udalak zerbitzuak ematen dituenean batzuk defizitarioak direla, eta hau horrelako kasu bat izango litekela. Alkateri galdetzen deutso ia aldaketa horregaz ze helburu daukan. Alkateak erantzuten deutso errekaudazioa hobetuko litekela.

Gaia eztabaidatu eta bozkatu ondoren, guztien adostasunagaz (9 boto alde, 5 EAJ-PNV, 4 EH Bildu) hurrengoko ebazpena hartzen da:

Lehena: Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren Gaineko Zerga arautzen dauen Ordenantzaren 10. Atala aldatzea, adieraziz “Gitxiengo kuota 100,00€ takoa izango da.”.

Bigarrena:Toki Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeraren 49 atalaren arabera iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen dan hurrengo egunetik zenbatutako 30 eguneko epean zehar, interesdunak egokitzat erizten dabezan erreklamazioak aurkeztu ahal izango dabez.

Aipatutako onarpena behin-betikoa izango da erreklamaziorik aurkeztu ezean.


4. PLAZAKO ESPAZIO PUBLIKOA ESTALTZEAREN OBRA AMAIERAREN ZIURTAGIRIAREN ONARPENA.

Alkateak hartzen dau berbea adierazteko obra hau Ekineri esleitu jakola 175.917,00+BEZ eurotan, eta arkitektoak obra amaiera ziurtagiria 186.144,90€tan + BEZ sinatu dabela. Diferentzia “ pavimento cancha frontón” partidatik datorrela gehien bat , ze proiektuan zelaia konpontzea etorrela eta barria egitea erabakia zala. Beste partida txikitxo bat frontise garbitzen gastau dala, azido bategaz garbitu delako. Azken likidazio hau salbuespenakaz sinatu dela, ze momentuz amaitzeko falta dala logoa jartzea, babesa jartzea posteari , frontisean sarea zarratuego jartzea eta osteko tabloiari teilatutxoa jartzea.

Horretaz gain ituginik dagoen ala ez frogatzeko “ prueba de estanqueidad” ere egin behar dala. Preziotik kanpo dagoela argiek jartzea.

Arkaitz Estiballesek hartzen dau berbea adierazteko enpresak adjudikazio prezioan barne egin behar ebala lurzoru aldaketea, hori aurrikusi egin behar ebala.

Alkateak adierazten dau udalak berak eskatu ebala zelaie aldatzea, enpresea prest egoala zelaia proiektuen egoan moduen izteko.

Arkaitz Estiballesek gaineratzen dau segurtasun arloan be gabezi asko ikusi direla.

Alkateak dio gaine gainean egon direla gai horregaz, baten baino gehiagotan deitu jakola bai segurtasuna arloa eroan dauen enpresari, bai obra ejekutetan egon dan enpresari.

Segurtasun arloa eroan dauen enpresak txostenen bidez adierazi dauela eurek egon direnean neurriak hartzen izan direla. Hortik aurrera, eta desgrazi pertsonala, kanpoan itzite, udalak ez daukala inongo erantzukizunik.

Gaia eztabaidatu eta bozkatu ondoren, 5 aldeko botoakaz ( EAJ-PNV) eta 4 kontrako

botoakaz (EH Bildu) hurrengoko ebazpena hartzen da:

Lehena: Plazako espazio publikoa estaltzearen obra amaieraren ziurtagiriaren onartzea.

Bigarrena: Interesatuei horren berri ematea.


5. UDALBATZAK EGITEKO EGUTEGIAREN ONARPENA.

Alkateak adierazten dau, aurreko plenoan , komentau baeban be 4 urterako egutegia aurkeztuko ebala, eraginkorragoa ikusten dauela urte osorako egutegi bat, lan eta familia baldintzak aldatu ahal direlako. Jarraitzen dau azalduz zelan apirilean Aste Santua denez, atzeratu egin direla bai batzordea eta bai udalbatza.Ospatuko litekezela beharrizana balego. Bestela zuzenean maiatzekoa ospatuko litekela. Printzipioz eguenean izango direla, 19:00 etan baina aurreko plenoan abisatuta barikuetara be pasau ahal direla.

EH Bilduko zinegotziek eskatzen dabe, San Jose jaia dala eta batzordea 18an egitea eta plenoa 26 an.

Beraz, guztien adostasunagaz, hurrengoko egutegia onartzen da.

                    URRIA                AZAROA                ABENDUA



6. ERREGU ETA GALDERAK.

Alkateak hartzen dau berbea adierazteko Kataluniako proces-a dala eta egondako sententziagaz desadostasuna erakutsiz EAJ-PNVk mozio bat aurkeztu dauela eta EH Bilduk beste bat.Mozio bi horiek hurrengo udalbatzan eztabaidatuo direla dio. Jarraitzen dau esanez, Bizkaian Batzar Nagusiak ez direla heldu akordio batera , Gipuzkoakoak baietz, Eusko Legebiltzarrak ez dauela ezer adierazi ezta Eudelek bez. Hori dela eta, nahiz eta aukera egon urgentziz puntua tratatzeko, erabaki dauela hurrengo plenora eroatea. Aukera berdina egin dauela EH Bilduk be.

Arkaitz Estiballesek dio guzti honek azalpen bat daukala, gaia Alkateagaz tratatu ebalako aurretik, Gipuzkoako Batzar Nagusietako proposamen adostua aurkezteko asmoagaz, talde biak onartua izateko asmoagaz. Holan egin ezkero, eurek ez ebela moziorik aurkeztuko, baina eguerdian Alkatek adierazi deutsola EAJ_PNVk berea aurkeztuko ebala, horregaitik aurkeztu dauela EH Bilduk ere. 

Alkateak adierazten dau Gobernu Batzordean aipatu ebela ez ebala mozioa ezagutzen, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako webean begiratu arren, bertan ez dela agertzen onartutako mozioa.

Arkaitz Estiballesek adierazten da bere ustez, horrelako egoeratan partidu politikoen irizpideen gainetik, Zeanuriko udalean dagozan talde biak mozio bateratu bat onartzeko gai izan behar litekez. EH Bildu prest egongo dela horretarako, are gehiago, mozio adostu bat ez balitz aurkeztuko, eurena erretiratu egingo leukiela dio.

Alkateak adierazten deutso, hasiera baten Gipuzkoakoa adostutekoaren alde egoala, baina egun hauetan beste gauza batzuk be suertatu direla honen inguruan, eta horregaitik nahiago dauela datorren udalbatzan tratatu aipatutako mozioak.

Berriro hartzen dau berbea Alkateak, adieraziz zer gertatu den Zeanuriko udalean estelada jartzearen inguruan. Jarraitzen dau esanez, astelehen gauena, hilak 14, ikusi ebala udaletxeko Bilduko lokaletik estelada zintzilik. Hurrengo goizean Javier Campo, EH Bilduko zinegotziari deitu eta azaldu eutsola udal eraikinetan horrelakorik ezin dela jarri, eta kentzeako. Ikurrinagaz batera jarriko zala Kataluniako bandera, lortzen zen momentuan. Javier Camporen erantzuna izan zela, arratsaldean kenduko zela. Gobernun Batzordean, Arkaitz Estiballes zinegotziagaz berriro atera zala gaia, eta Estiballes jaunak esan eutsola Javier Campo zinegotziak ulertu ebala 10 eguneko epean egon ahal zala estelada. Alkateak argitu eutsola zelan zan, eta gauera orduko kendu zala. Eguaztenean eskatutako bandera etorri beharrekotan, independentista etorri zala. Goizean berriro be Bilduko lokalean estelada zintzilikatu dala, eta udalak mastilean ikurriñagaz batera jarri dauenean señera, EH Bilduri berea kentzeako agindu eman deutsola.

Arkaitz Estiballesek azpimarratu nahi dau, Alkateak ez eutsola aipatu, udalak eskatuta eukala bandera eta etortzerakoan jarriko ebala. Alkateak diño Javier Campori informazio hori emon eutsola.

Puntu honetan Mikel Ibarrak azaltzen dau berak ekarri ebala Bilbotik bandera , baina ez ebala konprobatu eskatutakoa zan . Beraz, atzerapenean badaukala erantzunkizun zati bat.

Arkaitz Estiballesek dio eurek berriro jarri ebela iñork ez eutsielako azaldu zergaitik atzerapen hori eta engainatuta sentitu zirelako.

Alkateak erantzuten deutso ez egoala zertan azalpenik eman behar be, ze EH Bilduk ez dauela baimenik be eskatu.

Beste gai bateri lotute, azaltzen dau Alkateak asteburuan gaztetxokoa zabalduko dala, Suspergintza izan dela aukeratutako enpresa eta Bihotz Parra langilea. Egutegia eta ordutegia ere aipatzen ditu.

Naia Urrutxuak galdetzen dau ia ordutegi hori adostua den erabiltzaileakaz. Baiezkoa erantzuten deutso Alkateak, aurreko kurtsoaren amaieran batzartu zirela gazteakaz.

Galdetzen dau Arkaitz Estiballesek ia deialdi zabalik egin zan. Alkateak adierazten deutso ezetz, bertara joan zirela. Aurten oindino ez dela egin batzarra, baina egingo dela. Dana dala, ordutegie aldatu ahal dala.

Arkaitz Estiballesek aipatu nahi dau luminosoan ez dela jarrite Udalbatzako deialdie.

Jarraitzen dau Alkateak aurreko Plenoan egindako galderak erantzuten. Kanposantuko barandilek jartzeko beste aurrekontu bat eskatu dala, eta desfibriladorak direla eta bata Undurragan jarriko dela , Txatoneko tabernea egoten zan inguruen eta beste Parrokien Elizondoko aldetik.

Arkaitz Estiballesek adierazten dau kanposantuko barandilea guztiz beharrezkoa dala, batez be Elizondokoan, ze nahiko aldapa handia daukala. Jarraitzen dau adieraziz bere ustez daukan aldatzak , ez dituela irisgarritasun baldintzak betetzen. Galdetzen dau ia zearkitektok ikuskatu dauen obra hori.

Erantzuten jako ez dela arkitekoaren oneritziagaz egin, ze bertara heltzeko aldatzak be ez dituela irisgarritasun baldintzak betetzen. Ez dela besaulkientzat, ibiltzeko zailtasunak daukiezenentzat baino.

Nahia Urrutxuak galdetzen dau ia jaien kontuak prest dagozan. Alkateak erantzuten deutso momentuz ezetz, aste honetan be fakturaren bat heldu dala.

Mikel Sagarnak galdetzen dau ia arkitektoak begitu dauen haurreskolako arrakala.

Alkateak erantzuten deutso, eguaztenean hainbat konsulta atendidu behar izan zituela eta gero kanpora urten ebala fin de obra batzuk ikusten, eta ez ebala astirik izan. Hurrengo datorrenean begiratuko dauela.

Arkaitz Estiballesek galdetzen dau ia zenbat denbora egoten dan. Alkateak erantzuten deutso 3,5 ordu gitxigorabehera. Hortik aparte txostenak, konsulta telefonikoak eta bere beharrizana dagoenean egutegitik kanpo etortzeko edo batzarren batera joateko.

Arkaitz Estiballesek adierazten dau igual dedikazio gehiago beharko dauela.

Jarraitzen dau Arkaitz Estiballesek, herritar batzuek ikusita aspaldian udalak hainbat dirulaguntza onartu dituela, piszinetarako, kiroldegirako,... galdetu dabela ia beste zeozer aukeratu ezkero dirulaguntzaren bat egongo liteken.

Alkateak erantzuten deutso eskaintzak limite batzuk daukiezala, eta salbuespenak bai honetan eta bai Musika Eskolan (emoten ez den instrumentu bat ikasi nahi izan ezkero) ez direla aztertu.

Berriro hartzen dau berbea Arkaitz Estiballesek eta galdetzen dau ia planteatzen den dirulaguntzen ordenantza eta espazio publikoaren erabilera arautzen dituen ordenantzak berrikustea.

Alkateak erantzuten deutso momentuz ez dala aztertu.

Gaiagaz jarraituz Arkaitz Estiballesek adierazten deutsie aurreko legegintzaldian egon ez diren zinegotzie Arartekoak txosten bat egin ebala “talde kulturalei eta elkarteei dirulaguntza emateko onartu zan Ordenantzari buruz, iradokizun batzuk eginez, Zeanuriko udalak ez dituenak betetzen.

Beste alde batetik, espazio publikoaren erabilera arautzen dauen ordenantzari buruz adierazten dau argitu beharko dala zer den 2. Txoznak lehenengoari eman behar deutson dirukopuru hori.

Alkateak adierazten dau aztertuko dela eta udalari badagokio diru ekarpen hori kontrolatzea halan egingo dela.

Arkaitz Estiballesek adierazten dau Ordenantza hau kasu konkretu baterako egin zela, hau da jaietarako non udalak lehenengo txosna jartzen dauen, jai batzordearen bitartez eta bigarren batek diru ekarpena egin behar deutso udalari. Baina Gorbeia Suzienen kasua ez dela antzekoa, ze hemen parte biak pribatuak dira.

Alkateak adierazten dau Ordenantzak argi adierazten dauela txoznak ekintza finantzatzen lagundu behar dabela.

Arkaitz Estiballesek dio euren galdera dela ia diru ekarpen hori tasa, prezio publiko ... edo zer dan.

Alkateak berresten deutso aztertuko dala.

Nahia Urrutxuak , EH Bilduko zinegotziak galdetzen dau ia 2020 aurrekontuetarako aurrikusten den jubilatuen bidaia finantzatzea.

Alkateak erantzuten deutso momentuz ez direla hasi aurrekontuak prestatzen.

Arkaitz Estiballesek hartzen dau berriro berbea eta galdetzen dau ia ze puntutan dagoen Altzustan hasi zen ikerketa espedientea eta ia alegaziorik egon den.

Alkateak erantzuten deutso Josu Amurizak auzokoen testigantza batzuk ekarri dituela.

Horretaz aparte testigoakaz bilerak egiten ari dela; Josu Amurizagaz batzartu dela eta Garbiñe Mayorregaz bilduko dela. Udalak, daukan dokumentazioa katastroa dala, bai 1957koa bai gaur egunekoa eta bietan partzela guzti hori publiko legez agertzen dela.

Arkaitz Estiballesek adierazten dau Katastroan akatsak be suertatzen direla. Momentu honetan Mikel Sagarnak hartzen dau berbea eta galdetzen dau ia zelan dagoen txokoen zezioa, Uribe, Altzusta eta Altzuakoena.

Idazkariak aipatzen dau begiratu egin beharko litekela. Altzuakoaren kasuan txokoa kofradiko lurrean eginda dagoela eta juridikoki gaia konpontzear dagoela.

Nahia Urrutxuak galdetzen dau zelan dagoen “bideen konponketaren” partida, eta ia ze lehentasunaren arabera konponduko diren. 

Alkateak azaltzen dau kasu batzuetan ez direla bide osoak, bide zatiek baino, baina aurtengo aurrekontuan, nahiz eta partidara dirua sartzeko hainbat modifikazio egin, ez dagoela dirurik.

Arkaitz Estiballesek galdetzen dau ia baso enkantea hutsik geratu den. 

Adierazten jako Forestal Frias aurkeztu dala . Galdetzen dau ia basoa bota ostean ze espezie landatuko

dan, eta erantzuten jako entresaka bat dala.

Nahia Urrutxuak eskatzen dau plenoan grabaketa bialtzea. Idazkariak diño saiatu dala e- mailez baina ezin dela. Beste era batera “wetransfer” bidez egingo dala.

Nahia Urrutxuak eskatzen dau aurrekontuaren modifikazioen aldaketen kopia, 6 tik 12ra.

Idazkariak adierazten dau bialdu zituela baina ez badira heldu berriro bialduko dituela.


Eta beste gairik ez dagoenez, bilerari amaiera ematen jako 20:00 orduetan.