2011/06/16

PARTE HARTU!

Udal parte-hartzaile bat sortuteko, ezinbestekoa da herritarren parte-hartzea, Bilduren zerrendakideakaz batera. Horretarako, 6-7 pertsonako taldeak sortutea da gure asmoa.

  Honeik dira datozen lau urteetan landuko diren arloak,

Kultura eta euskara

Kirola

Berdintasuna, gizarte gaiak, jubiladuak

Turismoa eta herriko komertzioa

Gazteak

Hezkuntza eta umeak

Politika, herrira begira segidu beharrekoa
Interesatuten jatzuen gaia aukeratu eta parte hartu! Agindu bildu.zeanuri@hotmail.com helbidera zuon erantzune.

2011/06/14

1. BATZAR ZABALA: NONDIK-NORAKOAK

Ekainan 11n egin zan lehenengo herri batzarra plazan.

Hasteko, hauteskundeen baloraziño labur bat egin zan. Emoitzak ikusita, herriak eskatu dauanaren ondorio nagusia hauxe: PNV eta Bilduren alkarlana beharrezkoa.

Hau ikusita, eta PNV-ren aldetik aurrerapausorik ez egoala ohartuta, Bilduk batzar baterako deia egin eutsan PNV-ri, alkarlanean bat-egiteko proposamenak aurkeztuz (proposamenak eta argibide gehiago "EKAINAREN 7KO BATZARRA" idatzian).

Hauteskundeen baloraziñoan ostean, Bilduk datozen lau urteetarako dauan planteamentua azaldu eban.


Udal transparente eta parte-hartzailea lortutea. Horretarako, helbide elektroniko bat sortu dau: bildu.zeanuri@hotmail.com. Herriatarrari informazino guztia biladuko jako, eta aldi berean, herritarrak edozein gogoeta, kritika edo eritzi bialdu ahal izango dau.
Blog hau be erabiliko da batzarretan, plenoetan...esandakoaren barri emoteko, eta kartelak be ipiniko dira informazino paneletan. Honez gain, buzoi bat  ipiniko da, idatziz, herritarran gogoetak, eritziak...jasoteko.

Aldizkari informatiboa be aterako dau ,baina ez dago zehaztuta zenbatero argitaratuko dan. Aurrerago emongo da honen inguruko informazino gehiago.

Bilduren proposamena arlo desberdinetan taldeak sortutea da. Horretarako ezinbesteskoa da herritarren parte-hartzea, Bilduren zerrendakideakaz batera.

Funtzionetako modua hau izango zan:

  • Astero edo hamabostero udal gaietarako lau zinegotziak batu
  • Talde motorra batu, danok jakin behar daurielako udaletxean pasetan dana. Holan, berbazko komunikazinoa indartuten da eta presentzia handiagoa eukiko dau herrian.
  • Talde bakotxeko arduradunak Bilduko zerrendakideak izango dira. Eurek aktak jaso eta taldea kudeatuko dabe, baina beste taldekideak herritarrak izatea gura dau, 6-7 pertsona talde bakotxean.  Gehien interesatzen jakon gaia aukeratzea komeni da, erosoago behar egiteko. 
Hautxek izingo dira arloak:

Kultura eta euskara

Kirola

Berdintasuna, gizarte gaiak, jubiladuak

Turismoa eta herriko komertzioa

Gazteak

Hezkuntza eta umeak

Politika, herrira begira segidu beharrekoa

Hau planteatu ostean, herritarrak euren eritzia edo bestelakoak esateko momentua etorri zan. Orokorrean, bat etorri ziren planteatu zanagaz. Hauetxek esan zirenak:

1. Informazinoa ahalik eta gehien herrian zabaldu. Jentea ez da askotan udaletxean gertatzen danagaz enteretan.
2. Herritarrari plenoko deialdia noz dan eta gai-ordena zein izango dan adierazi. 
3. Batzar zabala ahal dala plazan ez egitea, kontzentrazino falta eta leku desegokia batzar formal bat egiteko.

Bilduk, herritarran proposamenak kontuan hartuaz amaitu eban 1. batzarra.
Emongo dogu hurrungo batzarran barri.

PNV-RI BATZARRERAKO DEIA

Bilduk PNV-ri bilera bat egiteko deia egin eutson ekainaren zazpirako. Hauteskundeen emoitzak ikusita, partidu bien alkarlana beharrezkoa ikusten dau Bilduk eta hori izan zan bilera hau egiteko arrazoi nagusia.

PNV, alkatetza eskuratzeagaitik zorionduteaz gain, Bilduk lortuteko emoitzakaz eta egindako gorakadagaz harro egoteko moduan dagoela argi itxi eutson PNV-ri.
Bi alderdiek zentzuz eta erantzukizunez jokatutea, eta alkar ulertuteko ahalegine egitea herrientzako komeni dala uste dau Bilduk.


Bilduk, alderdi bien programak aztertuten ibili ostean, puntu batzutan bat egiteko aukerak dagozala uste dau. Hauetxek proposamenak:

  • Udal-batzordeak alderdi guztiei zabaltzea
        Batzordeak alderdi guztiei zabalduta egotea. Errepresentante kopuru bardinegaz, danok parte-hartu ahal iziteko. Aurreztik deialdiek zabalduz eta aktak publikatuz.

  • Plenoen maiztasuna handitzea
     Udal transparente eta parte-hartzaile baten alde lan egin. Horretarako ezinbestekoa  jente-aurreko plenoak hilen baten egitea. Herritarrak jakitun egon behar dauelako bere inguruen pasetan dabilenagaz.

  • Plenoko aktak publiko egitea

  • Herriko baliabide propioetan oinarrituz turismoa bultzatu: Gorbeiara daukoguzan hiru igonaldien (san justo, lanbreabe eta saldrapo) ohiturea indartuz

  • Eskoleak eta udalak interes berberen alde behar egitea
         Eskolako zuzendaritza taldeagaz eta Guraso Alkarteagaz hartuemonak indartu. Agertuten diren situazino barrien aurrean jarrera bateratua izan behar dau udalak eta eskoleak. Gaur egungo egoereari soluzino bateratu bat bideratuz.

  •  Tele-alarma sistema martxan jartzea
         Asko dire Zeanurin baserrietan bakarrik bizi diren helduek, horretarako sistema honek lagunduko dau    konfiantza eta segurtasuna emoten ezindu edo bakarrik bizi direnei.

  • Herritarrakaz batera, kultur taldeakaz alkarlanean, herri osoarentzat zabalduko dan kultur mugimendu herrikoia indartzea
   Mediku-etxeari eta kultur etxeari erabilera egokia emotea
Herriko alkarteei euren beharrizanetara ondo ipinitako lokalak emotea

  •  Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) barriro sartutea aztertu beharreko ebatzia da
   Zeanurik euskeran atzerapausoa emon dau eta UEMAK erraztasunak emoten dauz herritarrek egiten daben bizitza sozial guztia, publikoa zein pribadua, euskeraz izan daiten.

  • Gazte Asanbladari ateak zabaldutea
  Gazteek herrian daukien mugimendu  kapazidadea aitortu eta Zeanurin gazteek lekua daukiela eta izan behar dabela argi izan.

  •  Proiektu txikitzaileei herri mailako gogoeta zabala eta anitza

  •  Zeanuriko plazea egoitza-kalea bihurtutea
      Badakigu danok zelan egoten dan plaza ingurue, dana kotxez beteta eta baten baino gehiotan abiadura desegokien ibilten direla kotxeak umeak dabizen inguruetatik. Berandu izin baino lehenago  udaletxeak neurriek hartu behar dauz,  horretarako gure proposamena:

                        20km/h abiadura gehienez kotxeentzat
                        Oinezkoek bidean lehentasuna izatea
                        Seinalizatutako lekuetan bakarrik aparketea

  •     Frontoia gestionetako modua kanbietea


    Proposamenok PNV-ri adierazi ostean, honek asanbleara eroango dauazala eta erantzungo dauala esan eban. Orain etxotea geldituten da.

    2011/06/09

    ZAPATUEN ALKATETZA HAUTATZEKO BILKURA

    Argi geratu bada be nor izango da datozen lau urteotako alkatea, boto baten aldeagaz baino ez da izan.
    Horregaitik,  gogotsu egingo dogu behar herrien onerako eta herritarren beharrizanetarako.


    Zapatuen, hilak 11, alkatetza hautatzeko bilkura egingo da 12:00 etan udaletxean.
    Geu be han izingo gara, herritarran zati handie BILDU garealako.


    Bildu geugaz!