MAIATZAN 29KO PLENOAREN LABURPENA
EAJ-PNV-tik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Egoitz Arana, Bitoriano Larrazabal eta Rut Martinez.
BILDUtik: Anuska Emaldi, Jose Luis
Artetxe, Pedro Lejarza eta Zedarri Jauregi.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan,
2012ko maiatzaren 29an, goian aipatutako kideak batu ziran.
Aurreko
bilera-agiriaren onarpena. Aprobación del acta anterior.
Martxoaren
20koa onartu zan, ez ostera maiatzaren 2koa.
Se aprueba la del 20 de marzo
pero no la del 2 de mayo.
Santa Lutziko bidearen
desjabetzaren espedienteari hasierea emotea. Apertura del
expediente de expropiación del camino de Santa Lutzi
Arkitektoaren
informean azaltzen da arau ordezkoetan bide hau “Suelo de sistemas generales”
moduan agertzen dala eta horrek aukera emoten dauala desjabetze espedienteari
hasierea emoteko.
Kontuan
hartu beharreko jabeak Ercilla,bere emaztea eta Sabino Aranaren oinordekoak
dira. Azkenengo honeek ermita aurrean dagoan terrenoa ixteko prest agertu dira
eta alkateak esan eban trukean zeozer emon beharko jakiela.
Kostua,
gitxi gorabehera, 1816€koa izango da.
BILDU-k argitu
gura eban antzeko beste kasu batzuk be
badagozala: Santa Lutzitik hurbil, Altzustetik Arregira/Plazara
zarratuta dagoan lehenagoko bidea. Bide hau be “Suelo de sistemas generales”en
agertuten da. Konparazinozko bidebakokeriarik ez egiteko eta kasu horretan dagozan
bideak aztertutea eta bide publikoen inbentarioa egitea eskatu eban. Alkateak
esan eban aipatutako kasu hori aztertuko dala.
Santa
Lutziko bidean desjabetze espedientea zabaltzeari baietza emon jakon danon
adostasunagaz.
Bildu trae a colación la
existencia de otros casos similares al del camino de Santa Lutzi, por lo que
considera sería agravio comparativo no actuar de la misma forma en todos, por
ejemplo el antiguo camino de Altzusta a Arregia/la Plaza que también se
contempla dentro del “Suelo de sistemas generales”.
Se aprueba por unanimidad abrir
el expediente de expropiación del camino de Santa Lutzi.
Diruzaintza soberakin ezkorra
(-462.211,20€) zuzentzeko beharrezkoak diran neurriak hartzea. Medidas para subsanar el Remantente de Tesorería
negativo.
Alkatean
esan eban diruzaintza soberakin ezkorra zuzenduteko kreditu barririk ez dala
eskatuko, inbertsinoetan egingo dalako murrizketa: saneamenduko obrak ez badira
finantzietan ez dira egingo. Diputazinoak
%62ko dirulaguntzea emoten dau. EREIN programatik laguntasunik ez bada lortuten, Udalak obra ez
dau autofinantziatuko.
Olabarrin
dagozan pinudi bi botako dira. Hortik gitxi gorabehera aurreikusten da 60.000euro lortzea.
Diru hori azkenengo kreditua amortizetako erabiliko da. Datorren urteko
aurrekontuak superabitagaz onartutea beste neurri bat izango zan.
BILDUk aipatu
eban 2013ko aurrekontuak 200.000 euroko superabitagaz onartzen badira, ez dala
inbertsinorik egongo eta horregaitik proposatu eban arkitektoan kontratua
beraztertutea, kontsumo elektrikoa gitxitutea (argiak bitik bat kendu),
Iberdrola eta Ur Partzuergoaren EJGZ (Impuesto de Actividades Económicas)
beraztertutea, zinegotziak ez kobratzea…
BILDUk galdetu
eban ia soberakin ezkor hau benetako
zuloa dan, eta holantxe da, kontu
hartzaileak baietz erantzun ebalako.
BILDUk eskatuta
gaia mahai gainean geratu zan.
Entre la medidas a tomar para
subsanar el Remanente de tesorería negativo, que asciende a -462.211,20€, la
alcaldesa informa que: no se recurrirá a pedir ningún otro crédito, se llevarán
a cabo recortes en las inversiones (si el saneamiento no es subvecionado al
cien por cien no se realizará la obra), se preve´conseguir 60.000€ con la venta
de 2 pinares en Olabarri. Así mismo propone como medida aprobar los
presupuestos del año que viene con superhabit.
Bildu aclara que aprobar los presupuestos del 2013 con un
superhabit de 200.000€ supondría no realizar ninguna inversión real.
Zeanuri-Areatza azerearen
obren adjudikazinoa. Adjudicación de la obra de
la acera Areatza-Zeanuri
Adjudikazinoaren
obra hartu dauan Morga enpresa “baja temeraria”n dago, hau da, urteerako
prezioa baino askoz bajuago eskeini dau, legeak markatutako limiteetatik kanpo.
Arkitektoaren arabera hiru enpresa dagoz kasu honetan. Audientzia emongo jakie azaldu dagian
zergaitik jo daben hain baju, eta obra egiteko gai dirala garantizau ahal
izateko.
Horren arabera
Udalak erabakiko dau obra nori emon.
Morga, empresa adjudicataria en
la obra de la acera Areatza-Zeanuri, se encuentra en “baja temeraria”, ha
pujado mucho más bajo de lo garantizable por ley. En esta misma situación se
encuentran tres empresas. Se les concederá audiencia para que expliquen los
motivos de su puja y garanticen poder llevar a buen término la obra.
Consecuentemente se decidirá a quién otorgar la misma.
Erregu eta itaunak. Ruegos y preguntas
Rutek
udako programea azaldu eban: musika ikastaroa 0-2 urte bitarteko umeentzat, Eneritz Izak aurkeztutako proiektua. Udalekuak
dirala eta, Guraso Elkarteak gurago dau astekoak izatea. Eta gaineratu eban
bebai ludoteka/gaztetxoko.… dana enpresa bategaz egitea aurreikusita dagoala. BILDUk
galdetu eban ze erispidegaz aukeratuko diran begiraleak eta ze partidetatik
aterako dan dirua. Erantzuna izan zan enpresak erabakiko dauala curriculumaren
arabera. BILDUk erantzun eban erispiderik ez dagoanean ateak zabaltzen
jakozala “kutunkeriari”. Dirua dala eta Rutek esan eban 3.000€ko sortutako
partidatik gehi jarduera soziokulturaletako partidatik aterako dala. BILDUk uste
dau udaletxeak kudeatu beharko ebala proiektua, eta ez enpresak, bitartekariak
beti garestitu egiten dabelako azken prezioa.
Udal Gaztedi
plana dala eta, Ruteen esanetan ekainan zabaltzen da epea udal txikiek subentzinoak
eskatu ahal izateko
Maiatzaren 10en BILDUk Bateragune kasua
dala eta mozino bat aurkeztu eban. EAJ-PNVek aztertuko ebala esan eban eta
alternatibo bat aurkezten eban nahiz eta BILDU aurkeztutakoagaz ados egon.
-BILDUk
San Isidro jaietako kontueri buruz galdetu eban, ondino egin barik dagoz eta.
-BILDUren galdera
katastroaren aldaketak dirala eta, alegazinoak aurkeztuteko epea noiz amaitzen
dan izan zan. Idazkariak erantzun eban ekainean izango dala. Tipoa aztertuten
dabiz, asko igoten dauan ala ez jakiteko.
-BILDUk galdetu eban “Maiatzak 19, kartzelak hustu, plazak bete” ekintzaren barruan egin
ziran kartelak zer dala eta kendu ziran eguna amaitu baino lehenago. Gogoratu
eban Zeanuriko Udalak 2011ko abenduaren 26an presoen aldeko ekintzakaz bat
egitea sinatu ebala. Alkateak erantzun eban txarto ulertu bat izan zala.
-Barazargo gasolindegiari buruz galdetu
eban BILDUk jakin gurean ze erabaki hartu zan, hartu bazan, egindako
batzarrean. Alkatearen erantzuna izan zan jarduerea eguneratzen bada, lizentziaren
iraungipena ez dala gauzatuko.
-Udaleko langileen lan hitzarmenari buruz
ez dago barririk.
-BILDUk galdetu eban arkitektoaren
kontratua noiz amaitzen dan. Uztaila edo abuztuan amaitzen dala erantzun zan. BILDUk
eskatu eban beraztertzea, eta holan egingo dauriela erantzun eutisen.
-Hobi septikoak: 2007tik hasita arazo bat
dau Otseinen, hobi septiko-ekologiko baten urteerea errekatxo batera joaten da
eta udan hatsa egoten da. Alkateak erantzun eban konpontzeko proiektua eginda
dagoala baina ez dagoala dirurik.
-Lan poltsa dala eta, BILDUk esan eban
bere egunean baldintzen artean eskatu ebala 18 urte beteta izan beharra, eta
geroago esan jakon 16 urte beteta izatea. 16 urtekoak ezin dabe B1 karnetik
euki, hori dala eta eskatuten dau kontraesana daukien baldintzak zuzendutea.
-Bide bazterrak dirala eta, alkateak esan
eban aurkeztuteko bi edo hiru konbidatuko dirala San Juanetarako garbi egon
daitezen.
Rut informa que dentro del programa de verano habrá un
curso de música para las edades comprendidas entre los 0-5 años, que Eneritz
Iza ha presentado un proyecto educativo, que el AMPA es más partidario de que
las colonias sean semanales, que la ludoteca, el gaztetxoko, … serán
gestionados por una empresa, siendo esta misma la que decida quién optará a las
diferentes plazas
Bildu pregunta por el pliego condiciones de esa bolsa de
trabajo. Se le responde que será la empresa quien decida según el curriculum
presentado. A lo que Bildu añade que esto abre las puertas a posibles
enchufismos.
Bildu hace una serie de preguntas:
-
en relación a la moción presentada por Bildu respecto
del caso Bateragune EAJ-PNV presenta un
texto alternativo a pesar de estar de acuerdo con lo expuesto en la moción de
Bildu.
-
en cuanto a los gastos de
las fiestas de San Isidro se le responde que todavía éstas no se han cerrado.
-
sobre el catastro la
secretaria responde que están analizando el tipo a aplicar a las diferentes
edificaciones.
-
Retirada de carteles
“Kartzelak hustu, plazak bete”del 19 de mayo. La alcaldesa reponde que se debió
a un malentendido.
-
Gasolinera de Barazar: si se
actualiza la actividad, no se aplicará la caducidad de la licencia otorgada en
su día.
-
Convenio colectivo: sigue
sin haber novedades al respecto.
-
Pide se revise el contrato
del arquitecto que finaliza este julio/agosto. EAJ-PNV contesta que tendrá el
tema en cuenta.
-
Pozos sépticos: desde el
2007 hay problemas con un pozo séptico-ecológico que vierte sus desbordes a un
riachuelo y genera malos olores. La alcaldesa responde que hay un proyecto pero
como no hay dinero no se lleva a cabo.
-
Bolsa de trabajo: en su día
Bildu propuso que la edad mínima par aparticipar en la misma fuese de 18 años,
a lo que se le dijo que por ley tenía que ser 16. Pero como también se exige
tener el carnet B1, Bildu pide se corrijan estas incompatibilidades.
La alcaldesa informa que se invitará a dos o tres
empresas para adjudicar la limpieza de cunetas.