3. BATZARRA 2014-12-09
SARRERA
Ondo etorria danori eta zelan ez eskerrak emon behar deutsueguz hemen
egoteagaitik.
Hauteskundean inguruko hirugarren batzarra da hau eta batzar honeen asmoa
bai zerrenda zein programea erarik eta zabalenean egitea da, gu guztion ekarpen
ta laguntasun barik ibilbide hau egitea ez litekelako posible izango.
Aurreko batzarrak apur bat laburbilduz; lehenengo batzarrean zinegotziek
oingo legegintzaldiko balorazinoa egin eben eta herritarren aportazinoak be
(leidu) entzun ziran pasatu diran ia lau urte honeen inguruan.
Batzar horretan argi gelditu zen lan talde baten beharrizana egoala bai
hauteskunde aurretik, zein ostean udaletxean egongo diran eta dagozan
zinegotziek babestuta egoteko, eta batez zere laguntza eukiteko. Proposatu zan
lan talde sendo bat osatzea, handi zein txiki, gai baten zein hamaikatan
dedikauta baina aholkuak eta laguntzea emonez.
Herriko jentearen lana ta
konpromisoa beharrezkoa da, atzen finean herri hobe bat gura badogu guk geuk
egin beharko dogu.
Lan talde honen beharrizanak hurrengoak
dira:
- Batzar egunak finkatu.
- Batzarren egitaraua landu eta bialdu.
- Jasotako proposamenak bai zerrendarako eta bai herri programarako
gestionatu eta gero batzar zabalean aurkeztu.
Batzar honetan kronograma zein izango dan be zehaztu zan baina horrek ez
dau esan gura zehatz bete behar dogunik.
- Lehenengo Udal balantzea egitea.
- Urtarrilara arte
hauteskundetarako zerrendak eta herri programea jorratuko doguz.
- Herri programea egiteko
herritarren eta alkarte desbardinen proposamenak eskatu ta jasoko doguz.
-Urtailetik martira arte, herri
programa errealista eta koherentea osotu beharko dogu.
- Martian, aprilean eta maiatzean,
ZERRENDEA ETA HERRI PROGRAMEA KALEAN.
Guzti honeri hasierea emoteko modu
bat zerrendarako izenak proposatutea izan ahal dala esan zan. Batzarrrean
bertan jaso ziran izen batzuk, beste batzuk emailez edo buzoian hartu doguz.
Guztira 60 bat izen batu dira.
Bigarren batzarrera izen guzti
horreek eroan ziran eta bertan ebatzi zan zerrendatan agertu diran guztieri
gaurko batzarrerako gonbidapena egitea. Bertan egon ginenon artean banatu
gindun bakoitza norengana joan.
Bigarren batzar honetan be lan
taldea eratu zan. Lan talde hau beti zabalik dau jende barria hartzeko. Gero eta jende gehio, orduan eta lan gitxiego
bakoitzantzat eta bakoitzak ahal dauan neurrien lagundu ezkero nahikoa da.
Gaurko batzarrera joanda, gaurko
helburua apur bat batzarrera etorri zarienori azaldutea izan da zein izingo dan
EHBilduren dinamika hauteskundeak aurrera eroateko. Batzar honetan ez gara hasiko
preguntez ia nor bai edo nor ez dan joango zerrendan, pentsetan dogulako
erantzuna emoteko gauza asko kontuan hartu beharrekoak dirala, adibidez
programan zer landuko dan…
Esan behar da datorren urteko
hauteskundeetan zerrendan doazenak EHBildu siglakaz joango direla eta
EHBilduren ildo edo pentsakera horregaz bat datorren edozein ahal dala joan
zerrendan.
Hemen lortu gure doguna da ahal
danik eta herritar gehienen aportazinoak batzea, bakoitzak ahal dauan neurrian,
%100ean zein %1ean lagundu gure daurienen abaniko zabala lortu gure dogu.
Esan behar dogu hurrengo batzarra abenduaren 23en izango dala eta bertan programarako ideak batzean hasiko gara
baina gaur bertan be baten batek idearen bat badeko entzuteko prest gauz, bota
bildur barik, ….
Argi deukoguna da, gauze
sakonagoetan (programa eta zerrenda) sartu orduko pentsau beharko geunkela modu
orokor baten norantza gure dogun joan, ze herri eredu gure dogun, eta herri hori
aurrera eroateko, zerrenda on bat eiteko zer euki behako zan kontuen, zerrendagaietan
zer baloratu behar dan, …
Gaurko batzarrean bertan edozein
aportazino badekozue aukera dekozue botateko.
Programa landuteko batzar bat baino
gehio egingo dira eta asmoa da arloka banatutea, Udal transparentea eta
parte-hartzailea, turismoa, eskola, gure helduek, kulturea, euskerea, gazteak,
genero bardintasuna, nekazaritza, basoa eta baserrialde-garapena, ingurumena,
urigintzea, herritar barriak, kirola eta astialdia… “brainstorming” bidez
herritarren lehenengo aportazinoak batzea izango zan.
Urtarrilean herriko alkarte
desberdinekaz batuko gara euren aportazinoak be batzeko…Joko Alai, Zeanuriko
korua, Suzien Mendi Kluba, Zeanuriko Guraso Elkartea, Jubilatuen Elkartea,
Ipizki, Gorbeiazpi, Txistulariak, Arratia Institutoko G.E., Zeani Antzerki
Taldea, Basurde Ehiza Taldea, Mazala eta Txorokil Kultur Elkartea.
Herritarren aldetik erantzun oso ona
eduki eban batzarrak eta bertaratuak euren aprotazinoak egin ebezen bai zerrendak
zein programa aurrera eroateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario