ABENDUAREN
2KO PLENOAREN LABURPENA
AURREKO BATZARREKO AKTEN ONARPENA
2014ko urriaren 7ko plenoko aktea onartu zan.
2014ko azaroaren 4ko plenoko aktari EHBilduzeanurik zuzenketak egin
eutsazan.
SOLOETA MAKASTIKO BIDEA, ITZUNA
PARAJEAN, DESLINDATZEKO PROPOSAMENAREN ONARPENA
Alkateak adierazo eban Olibarestarrak eta Iturbek denporea daroadiela
Itzuna inguruan dagoan pista baten arazoak sortuten, kotxe bat zabaleraz
pasetako nahiko txarto dago eta. Bidea erabilera publikokoa da.
Deslindea hiru puntutan oinarrituko da:
-1956ko katastroa.
-1967an jabeak lur emote bat egin eben, kalte-ordain bakoa, basoko kamioiak
Errekaurrira pasetako.
-1985ean Alexander Gabikak memoria baloratu bat egin eban: bideak 4,5 errodadura
gehi o,5o albo bakoitzean.
Azkenengo 2009ko arau ordezkoek be kontuan hartu dira. Arazoa bideari ardatza
topatzea izan da, Infolurrek egineko informean nahiko zehaztuta geldituten da
non dagoan.
EHBilduk eskatu eban holango gaiak dagozanean, pleno informatibora
dokumentazino guzti eroateko. Gai honen azkenengo dokumentoa (txosten
juridikoa) plenoko eguneko eguerdiko 14:00etan hartu eben BILDUkoak.
Txosten juridikoak dino memoria eta gastuen aurrekontua aurkeztu behar dirala.
Honen ganean, idazkariak aipatu eban memoria Infolurreko txostena dala, eta
aurrekontua ez dala aurkeztu baina gastu bakarra Infolurreko txostena eta
bidearen ardatza markatzen etorriko danaren eguneko dieta izango dirala.
EHBilduk galdetu eban ia jabeakaz berba egin dan edo ahalegindu diran
eurekaz txosten hori adostutea. Erantzune ezezkoa izan zan, deslindea egin
baino 20 egun lehenagora arte alegazinoak aurkeztuteko epea eukiko dabela.
EHBilduk barriro galdetu eban ia hau plenoko gaia dan, eta Idazkariak baiezkoa
emon eban, Soloetako bidearen deslindea egon zanean be ekarri zala plenora. EHBilduk
jakin gura izan eban be ia beste deslinderik egon da, eta ezezkoa esan jakon,
baina aipatu ebanean Olabarrin, Leonaren
etxearen ondotik doan bidea trukatu egin zala, idazkariak erantzun eban hori be
plenora ekarri behar izan zala.
Gai honeri lotuta EHBilduk argi itxi eban bidean inbentarioa egitea
beharrezkoa dala, arazo gehiago egon ez daitezan.
Txosten teknikoan oinarrituta EHBilduk baiezkoa bozkatuko dau.
Danon adostasunagaz onartu egin zan.
2015KO TASEN ONARPENA
Alkateak adierazo eban pastuen tasak bakarrik igoko dirala, Gorbeiazpik
euren asanblea baten holan onartu dabe, inguruko herrietakoakaz alderatuta
bajuena daukielako. Tasa igoera hau 2016ean ezarriko da. Beste tasa guztiak izoztu
egingo dira.
EHBilduk aipatu gura izan eban eskertutekoa dala Gorbeiazpi bera konturatutea
baju daukiela eta igoteko eskatutea. Tasa
igoera honetarako inguruko herriak kontuan hartzaen badira, bardin egin beharko zan tasa guztiakaz,
adibidez, Eraikuntza Instalazio eta Obren Zergakaz.
Alkateak esan eban hurrengo udalbatzak gauzak desberdin egiten hasiko dala
uste dauala.
Danon adostasunagaz onartu egin zan.
INES ROTAETXEK ZUBIETAKO TERRENOETAN
AURKEZTUTAKO “AZTERKETA ZEHATZA”REN BEHIN BETIKO ONARPENA
EHBilduk lehenengo galdetu eban ia plenoko gaia dan eta Idazkariak baietz
esan eutsan.
Alkateak adierazo eban hasierako onarpena berak emon dauala baina behin
betikoa plenoak emon behar dauala.
Banaketea egiteko, kalifikazino desbardina daukien terrenoak kalifikazino
bardina euki behar dabe. Horretarako, “azterketa zehatza” aurkeztu dau Ines
Rotaetxek. Alegazinorik ez da egon.
Txosten teknikoan oinarrituta EHBilduk aldeko botoa emon eban.
Danon adostasunagaz onartu egin zan.
EUSKEREAREN EGUNEKO ADIERAZPENAREN
ONARPENA
Testu adostua aurkeztu zan plenora.
Danon adostasunagaz onartu egin zan.
ANTONIO ALDAMAK UDALARI OPARITUTAKO
MARGOA DALA-ETA, KONBENIOAREN ONARPENA
Danon adostasunagaz onartu egin zan.
ERREGU ETA ITAUNAK
EHBilduren galderak:
Arkitektoaren aukeraketan, zegaitik ipini da hainbesteko zehaztasunegaz
esperientzia atal hori? Idazkariak adierazo eban beste herri batzukaz
komentauta ipini dirala, bat aipatutearren Balmaseda.
Lan boltsaren ganean, hilebete pasau da eta ondino ez dakie ezer, eta egoerea ez da aldatu.
EHBilduk eskatu eban pliegoak dagozanean ia ekarpenak egiteko aukerea eukiko
daben, eta baiezkoa izan zan. Galdetu eban ia momentu honetan nor dabilen
beharren: Jabi eta Atxiori beste hilebete luzatu jakie.
Zuleibargo komunen garbiketeari buruz, Bego Astondoak egingo dau, gitxi gora-behera 10
euro ordua ordainduta.
Jubilatuen alkarteagaz egindako batzarra eta
dinamizatzailea: txarto ulertua
konpondu da? alkateak adierazo eban ondino ezetz.
Xorokil Harrobiaren ganean, 2000. urtean kanterea handitzearen tramiteak hasi
ziraneko dokumenturik ia begitu dan eta aztertu dan galdetu zan. Alkateak
adierazo eban berak be ez dauala ezer topau data horretan. EHBilduk aipatu eban
aurreko plenoan eskatu eban “aurretiko txostena” behar zala herri galdeketan
gaia plenora ekarteko. Idazkariak pleno horretan ezezkoa erantzun eban, bertan
azalpenak emonda nahikoa zalakoan. EHBilduk Idazkariari eskatu eutsan hori guztia txosten
baten ipini dagiala. Idazkariak txostena aldatuta, bertan argi ipinten dau
EHBilduk eskatu ebana holan zala “Tales
iniciativas deberán ser sometidas a debate y votación en el Pleno. En todo
caso, se requerirá el previo informe de legalidad del secretario del
ayuntamiento, así como el informe del interventor cuando la iniciativa afecte a
derechos y obligaciones de contenido económico del ayuntamiento”.
Bardintasun plana (3.000€), Euskera
biziberri plana (2.000€), Iharduera
sozio kulturalak (16.000€) partida honeen gastuen azalpena eskatu eutsien kultura zinegotziari.
Hau dana Mazala alkarteak abenduaren 3rako
ekintza bat egiteko diru laguntza eskatu ebalako etorri da, eta dirurik ez
dagoalakoan, zinegotziaren erantzuna ezezkoa izan zalako.
-16.000 euro zertan gastau dan galdetu zan, eta
honeek izan dira gastuen arrazoiak: bertso saio biak, zuhaitz eguna, Gorbeia Suzien,
Ander Manterolan luntxa…
-Bardintasun plana. Partida hau puntu baltzen lekuak
zehazteko erabiliko da. Dimekoak oso dinamika polite erabili dabe eta eurekaz
egon da batzarra. Prozedura zelan egin aste honetan edo hurrengoan helduko da. Partida
honetatik andra probak laguntzeko be erabili zan.(200 euro gehi dietak 400
euro).
-Euskera biziberri plana. Ipuin lehiaketarako
erosi diran liburuak 400 euro dira eta ezin da biziberri plana partidatik egin,
beraz iharduera sozio kulturalak partidatik ordainduko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario