2014/12/04


AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK 2014






ASTERRIA

Urtero lez aurrekontu parte-hartzaileak antolatu dauz Bildu Zeanurik. Aurten Asterritik hasi dira. Honixek izan ziran txokora hurratu ziran auzotarren kexa, galdera zein aipamenak:

-“Auzoetako jaietako prezioak ez doaz proportzinoan. Hor dagozan partida batzuk esango neuke ez dirala gastetan. Batzuri proportzinoan ez, oso osoan emoten jakie dirue”.

-“Putzu septikoa apurtuta dekot, eta bitartean ordainduten nabil. Nire kontura konpondu eta neuk ordaindu behar dot azkenean?” (auzotar honek igaz be bardina esan eban).

-Arkitekto barria aukeratuteko eskaintza dala eta: “Baldintza honeekaz bardinean gagoz. Esperientziaren atalak mugatu egiten dauz herriko hautagaiak”.

-Auzotar bategaz arazoak ei dagoz bi kontu dirala eta:
“Putzu septiko ekologiko bat ipini eban auzokoak. Kontua da kanala portale erditik pasetan dala, orduan txisak itzelezko usaina izten dau. Auzoko asfaltotik txis usaina egotea ezin da onartu. Sistema hori inguruan inor eduki ezean egitekoa da, baina alboan etxeak eukita ez. Guk ez dekogu arazorik geurea izteko, beste batzukaz be holan egin dogu eta, baina datozela eurek eske eta egin dagiela eurek obrea”.
“Lehenagoko burpidea dan lekuan hormigoizko horma bat ipini dau. Orain kamioia ezin leike hortik pasau adibidez. Urteak eta urteak burpidea izan dana auzotar danontzako bertatik dana dalakorako pasetako, orain zer?”.



URIBE ETA OTZEMENDI

EHBilduko zinegotziek udal egoera ekonomikoaren inguruko azalpenak emon ebezan 2014. urteko aurrekontuetan oinarritute, ze diru sarrera aurreikusten zan, ze gastu eta 2013. urteko likidazinoa. Horren ostean bertaratu ziren herritarrek galdera eta ekarpen batzuk egin ebezan:
·         Putzu septikoen inguruen euren kexa adierazi eben: zergaitik segitan daurie Ur Partzuergoari ordainduten saneamientuari dagokion kuota, zerbitzu hori ez bajakie emoten?.
·         Suspergintza: proposatuten da enpresa bateri (Suspergintzari kasu honetan) emon beharrean ludotekako eta gazte txokoko ardura, udalak berak zabaldutea herritarren artean lanpostu horiek.
·         Dirulaguntzak: ze irizpide erabilten da laguntza honeik emotean?. Ez da oreka handirik ikusten batzuen eta beste batzuen artean.
·         Fakturak: normala da aurten 2011ko fakture batzuk ordaintzea?. Zelan jakin benetako egoera ekonomiko zein den fakture batzuk horren besteko atzerapenagaz ordainduten direnean?
·         Arkitektoa: oso deigarrie egin jakien arkitektoaren kontratue uztailan amaitute egotea baia oindiño lanean jarraitutea. Harritute gelditu ziren ikustean 2011tik hona zenbet eskuratu dauen.


ALTZUA ETA UNDURRAGA
Zemendiaren 13en Altzuako txokoan elkartu ziren EHBilduko zinegotziek auzotarrakaz. Batzar honein helburue herritarrak udalaren gorabeheren inguruen informatutea eta euren ekarpenak entzutea dala aurrekontuek eztabaidatuten direnean batutako proposamenak gauzatu daitezan azaldu eta gero aurtengo aurrekontuen barri emon eben.
Bertaratuek  ardura erakutsi eben herriko egoera ekonomikoa dala eta. Ez dabe ondo ulertuten aurrekontuen sarrerak errealak ez izitea baina bai ostera gastuek. Posible da holan zorrak kentzea?. Gure etxeetan dirurik ez dauenean ez da gastetan, zegaitik ez da bardin jokatuten udaletxea, egia bada hau danon etxea dala?. Kontraesan handie ikusten da, zeresanik ez arkitektoak daroan dirutza dala eta: aste birik behin etorri eta 200.000€ baino gehio hartu dauz 2011tik ona?. Gobernuan dauzenak zegaitik ez daurie horren gainean azalpenik emoten?. Arkitekto barrie kontratetako ipini direzan baldintzak, esperientzie dala eta,oin arteko antzekoak dire,  inguruko herrietan antzekoak betetan dire? Edo bideratute dauz /enpresa batzueri?. Herrikoak ez deukie aukerarik.
Suspergintzagaz dauen hitzarmena zegaitik ez da herritarrakaz zuzenean egiten. Udaletxeak ez leuke subkontratarik onartu behar.
Zegeitik deuko frontoiko ardurea jubilaute dauen batek eta ez paroan dauen herritar batek?.
Turismoa bultzatu beharra ikusten da. Gaur egun jenteak Gorbeie gehio ezagututen da Areatzari lotute gure herrieri baiño. Gorbeialdek zer emoten deutso Zeanuriri?.

ALTZUSTE

Altzusten, beste urte batzutakoagaz konparauta ez zan jente askorik hurbildu aurrekontu parte-hartzaileen inguruko batzarrera, baina euki eben zer-esana gai batzuen ganean:
-          Plazako pisuaren salmenta ze egoeratan dagoan jakin ura izan eben. Ez dala horren publizidaderik egiten esan zan, eta batek aitatu eban berak ez leukela salduko. Udal bulego edota lokalak egiteko erabiltzea egokiago ikusten dau.
-          Baso bideetako laguntzan inguruan ia ordenantzarik dagoan be jakin gura izan eben. Gastuak igon egin dirala bai, baina horretaz zer ipinten dauan ez dakie.
-          “Diru-laguntzak emoterako orduan, zeintzuk dira jarraituten diran irizpideak? Nori gehiago emon? Nori gitxiago?” honek argi idatzita egon behar dau”. Honegaz lotuta be, haurtzaindegiko guraso bekadunei emoten jakien diru-laguntzean ganean galdetu zan. Hori ondo zehaztuta egon behar dala aitatu eben.
-          Frontoiko ardurea, tabernea daroadienak hartzea proposatu eban batek. Holan, tabernatik aparte be, behartxo horregaitik eurek kobrauko leukie. Ganera, orain behar hori egiten dauana jubilauta dauala gaineratu eban.
-          Arkitekto barrien kontratazinoari buruz, baldintzak herrira moldatutakoak izan behar dirala dinoe, Zeanuri moduko herri batek ez dauzalako hain baldintza zehatzak behar.
-          Beste batek galdetu eban desratitzazinorik ia egiten dan auzoetan, aspaldian Altzusten egin ez dalakoan dago-eta.


PLAZEA

Aurtengo “Aurrekontu partehartzaileak” azken batzarra kultur etxean izin zan. EHBilduko zinegotziek eskertu eben deialdiari erantzutea eta argitu eben EAJko zinegotzi eta alkatesea be gonbidaute egon direla batzar honeitan parte hartzera baie ez direla agertu. Lehenengo eta behin aurtengo aurrekontuen berri emon eben eta 2013ko likidaziñoa zelan gelditu den, argituz neurri barri batzuk hartu behar izan direla Diputaziñoan aurkeztu zan “plan de ajuste”, diru-laguntzak lortuteko, bete ez zalako.
Azalpen horreik entzutean herritarrek euren jakin gurea azaldu eben:
·         Diru kontuak: udalak argitu beharko leukez diru kontuak herritarren aurrean.
·         Elektra indarra: hartu da neurririk gastue bajatuteko?.
·         Diru laguntzak: zeren arabera emoten dire? Baldintzarik eskatuten da?.Zergaitik batzueri beste batzueri baino gehio?. Aurautute egon beharko leuke. Elkarteetako kideek aportaziñorik egiten daurie?.
·         Arkitektoa: lotsagarrie da aste birik baten etorri eta dirutza hori kobretea eta gainera txosten batzuk soldatatik aparte kobretea.
·         Jaiek: zer dala eta azune batzueri 1000€ eta beste batzuei gitxiego?
·         Suspergintza: galdetuten daurie Suspergintzak zenbet ordainduten deutsie ludotekako arduredunari eta gazte txokoko dinamizatzaileari. Ez daurie bidezko ikusten udalak subkontratak onartutea. Euren esanetan holango lan postuek herritarrentzat izan beharko ziren.
·         Pelota Federazioa: onartu ezine topetan daurie jubilaute dauen batek  kantxeru izitea  herrien hainbat gazte paroan dauzenean.
·         Frontoia: proposatuten daurie frontoiaren erabilea zabalagoa izatea. Zegaitik ezin de erabili egun euritsuetan umeak bertan olgau ahal izateko. Pelota eta palatik aparte beste aukera batzuk be egon beharko ziren.
·         Umeen dantza ikastaroa: hilean ume bakoitzak 10€ ordainduten dauz. Beste elkarteetako kideek badeukie kuotarik?.
·         Frontoia eta musika eskola: interesante izingo zan jakitea inguruko beste herrietan ze kostu deukien arlo bi honeik. Zegaitik dau irakasle erdaldune musika eskolan?
·         Turismo: noz hasiko da udala arlo hau bultzetuten?. Gure herrire datozenak ez daukie ezelango erreztesunik gure herrie esagututeko.
·         Ur Partzuergoa: herrieri ez deutso ezer aportetan, ez dau herriko ekintzarik babestuten. Presa barruko bidea errekuperau behar da eta piszinea be bai.
·         Pistek: Lanbreabetik doazen “todo uno” botata deukien pistek zertarako egin dire, zer lotuteko?.

·         Konsultorioa: ez da ulertuten zegaitik persinak beti bajatute dauzen, argiek beti ixitute egon beharra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario