2014/11/18

UDALEKO ARKITEKTOA

Iskander Atutxa Zeanuriko Udaleko arkitektoari uztailean kontratua amaitu bajakon be,  arkitekto lanetan jarraitu egiten dau arkitekto barria kontratatu ez dalako. EAJ-PNVri EHBilduk arkitektoa kontratatzeko baldintzetan ekarpenak egitea eskatu deutsa eta EAJ-PNVk onartu egin dau. EHBilduk ekarpenak egin dauz, gure herrian antzeko herri batzukaz kontsultatu eta gero, eta nahikoa ikusten dau Zeanuriko udaleko lan karga arkitekto tekniko/aparejadore batek aurrera eroatea.. Gehiengo ekarpenak ez dira onartuak izan: prezioa, esperientzia, euskera maila.
Arkitekto konbidatuek azaroaren 25era arte eukiko dabe epea euren proposamenak aurkezteko. 

EAJ-PNVren pliegoen laburpena eta EHBilduren ekarpenak ondoren dituzue ikusgai (onartuak  ikurra dutenak dira)

2014/10/31


SARRERA
Ondo etorria denori eta zelan ez eskerrak emon behar deutsuedaz hemen egoteagaitik.
Ze urrin dagoan, batzuk Arenalean ta beste batzuk EHko txoko desbardinetan gure bihotzak taupada bizian geunkazan momentua, erantzun baten zain egon ginan eguna, 2011ko hauteskundeetara aurkezteko aukerea eukiko genuen ala ez jakin genduana.
4 urte geroago hemen gagoz, bide horreri jarraipen bat emoteko, gaurko batzarraren helburua 2015ko hauteskundeak preparetea izango da, gure asmoa bai zerrenda ta bai programea erarik eta zabalenean egitea da, ze zuon ekarpen ta laguntasun barik ibilbide hau ez liteke izango posible.
Beste gauza batzukaz hasi baino lehen, gure zinegotziak 4 urte honeen balorazinoa egingo deuskue.