1. 2016ko Aurrekontuaren alegazinoen azterketea. Behin betiko onarpena.
Alkateak azaltzen dau aurkeztu eban aurrekontuan diru
sarreretan 100.000€ ez zirala kontuan hartu. Aurrekontuak superabitagaz
onartuko direla. Idazkariak dino akats matematikoa izan zala.
EH Bilduk aurkeztutako alegazinoen aurrean:
ü Idazkariak dino EH Bilduk udal talde legez,
zinegotzi legez, ezin dauala alegazinorik aurkeztu. Horregaitik ez dala botazinora
eroango.
EH Bilduk
jakin gura dau zein dan hori dinon legea eta zergaitik ez jakon hori lehenago
esan, hau da, alegazinoak aurkeztu ahal zirala esan jakonean. Erantzuten jako
10/2003 Foru Arauak, 17. artikuluan zehaztuten dala nok aurkeztu ahal dauzan.