2016/08/31

ABUZTUAREN 2KO EZ OHIKO PLENOA

Ezohiko osoko bilerarako deialdiaren arrazoia hurrengoa izan zan:

1.- “Zeanuriko Lurzoru Publikoa erabiltzeko Ordenantza: erabilera orokorra, txosnak eta antzekoen kasu berezia eta lokalen erabilera” agiria dala eta, aurkeztutako alegazioen azterketa, eta behin-betiko onarpena, halan badagokio”.

Zeanuriko EH Bilduk deialdia atzeratuteko eskaerea egin eban, idatziz. Idatzi horretan azalduten eban orain arte abuztua opor hile lez hartu dala, holan izango dala inon idatzita ez badago be, eta deitutako plenoko gai bakarra ez zala ez urgentziazkoa ez larria. Erantzunik jaso barik, plenoa aurrera joan zan EH Bilduko zinegotzien presentzia barik.  Bertan EAJ-PNVek ez ebazan onartu aurkeztutako alegazioak. EAJ-PNVren 4 aldeko botoakaz onartutzat emon zan lurzoru publikoa erabiltzeko ordenantza.

Gaur da eguna EH Bilduk egineko eskaerak erantzunik jaso ez dauana. 

2016/07/20

UZTAILAK 15EKO OHIKO PLENOA

1.- Aurreko plenoen akten onarpena.
- Otsailaren 19koa, apirilaren 22koa eta maiatzaren 13koa onartuten dira.
- Martxoaren 4koari eta ekainaren 10ekoari EH Bilduk eta EAJk zuzenketak egiten deutseez.
Jarraian, alkateak urgentziazko gai bat sartu behar dala dino, plenoaren 12. puntua izango dana. Igogailuen ordenantzearen onarpena da gai hori.

2.- Kultura eta kirol arloaren dirulaguntzen emakida arautzen dauan Udal Ordenantzeari egindako alegazinoen azterketea eta, halan bajagoko, onarpena:
Herritar batzuk zein EH Bilduk aurkeztutako alegazinoak dirala eta, alkateak berbea emoten deutsie aurkeztu ebenetatik plenora hurreratu ziranai. Aurkeztutako alegazinoetan honeek dira besteak beste gehien nabarmentzen diranak: arlo baten bi alkarte egon ezkero dirua zaharrenari emoteak dakarren bazterketea, gardentasun eza eta objetibotasun eza; batez be, diru laguntzak emoterakoan erispiderik ez dagoalako. Diru laguntzak emongo dituan batzordean alkarteak presentzia eukitea be eskatuten da alegazinootan. Bakotxari erantzuna idatziz emoteko eskatuten jako EAJri plenoan. Alkateak dino, ordenantza ez dala baztertzailea, ez dala betiko, eta zenbat eta alkarte gehiago egon dagoan dirua danan artean banatu beharko zala eta horrek bakotxak gitxiago jasotea ekarriko leukela. Baremoa dala eta, alkateak adierazoten dau, “subjetibidadea objektibidadera eroatea da”.
Eztabaida luze baten ostean, alegazinoak banan banan botetan dira. EAJk kontrako bost boto emoten deutsoz bakotxari; EH Bilduk aldeko hiru.

2016/06/23

EKAINAK 10EKO OHIKO PLENOA

1.- Aurreko plenoen akten onarpena.
·         2016ko apirilaren 16ko eta apirilaren 22ko (ez ohikoa) aktak onartuten dira.
·         EH Bilduk zuzenketak egiten deutseez 2016ko otsailaren 19ko, martxoaren 4ko, apirilaren 22ko (ohikoa) eta maiatzaren 13ko aktai. Azken bi honeei EAJ-PNVk be zuzenketak egiten deutsaz.
2.- Lurzoru publikoa erabilteko ordenantzea: erabilera orokorra, txosnak eta antzekoen kasu berezia eta udal lokalen erabilerea. Agiriaren hasikerako onarpenaren azterketea.
Gaia eztabaidatuten hasi aurretik alkateak dino aldaketa batzuk egin deutsiezala ordenantzeari:
-       3.2 atalean “bigarren txozna honek be jaien finantziazinoan lagundu beharko leuke 1.000,00€tan” izan beharrean “700€tan” izango dala. Eta “Bigarren txozna hau beste ekintza bereziren bat dala eta jarriko balitz… 500,00€/eguneko”-ren ordez “200€/eguneko” jarriko dala.
-       8.1 atalean “Udalean 300€tako fiantza izanaren ziurtagiria” dala eta, alkateak eta kultura zinegotziak eretxi desbardinak daukiez, atzenean mantentzea ebazten dabe.
-       12. artikulua: udal lokalen erabilereari buruzkoa, atzen puntuari gehitu egiten deutsee “Ezin izango dira aste barruan udal lokalak eskatu erabilera politikoa daben batzarretarako, urtean 3 aldiz baino gehiagotan”. Alkateak gaineratuten dau “asteburuetarako printzipioz ez dago pegarik”.
Alkateak azalduten dau ordenantza hau lur publikoa erabilteko araudi ”tramite” txiki bat dala argituteko lur publikoa eta udal lokalak zelan erabili behar diran. Beste arrazoi bat dala txosnearen erabilerea “korregidu, kontrolau” egiteko. Gaineratuten dau hurrengo plenoko gai bat pankartak eta lurren okupazinoa araututen dauan ordenantzea izango dala. Gaur egun indarrean dagoanari aldaketa “txikitxo” bat egingo deutsiela.

2016/06/01

MAIATZAK 13KO OHIKO PLENOA

1.- Aurreko plenoen akten onarpena.
  • Urtarrilaren 21ekoa, martxoaren 4koa (ez ohikoa) eta martxoaren 16koa onartuten dira.
  • Otsailaren 19koari, martxoaren 4ko ohikoari, apirilaren 22ko (ohiko eta ez ohikoai) aktari EAJk eta EH Bilduk zuzenketak egiten deutseez.
2.- Zeanuriko Udaleko kultura eta kirol arloen dirulaguntzen emakida arautzen dauan udal ordenantzearen hasikerako onarpena.
            Alkateak azalduten dau behin baino gehiotan esan dala legeak behartuten dauala ordenantza hau eukitera. EAJk derrigortasun hori zalantzan ipinten dauala baina halanda be ordenantzea aurkeztuten dauala dino. Ordenantza honen helburua dala “kultur, kirol, aisi… ekintzak bultzatu eta hedatzeko dirulaguntzak arautzea …, herritarren artean kultura eta kirola indartu, elkarbizitza sustatu eta gizarte batu bat lortzeko”.
Dirulaguntzea talde guztiai emongo jakela, baina arlo batean talde bat baino gehiago egon ezkero, bateri bakarrik emongo jakola. Dirulaguntza honeen %80a ekintza arruntetarako izango dala eta beste %20a aparteko ekintzetarako, azaldu eben. Eskaera batek ez dauala bestea oztopatuko, biak eskatu ahal izango dirala, edo bata bakarrik esan eben eta laguntza hartzean danean Udalaren logoa agertu beharko dala, jenteak jakin dagian Udala tartean dagoala.
EH Bilduk adierazoten dau poztuten dala urteokaz egindako eskaerea gauzatuteagaz baina prozesuagaz ez dago ados. Proposatuten da gaia mahai gainean gelditutea eta alkarteakaz batera adostutea ordenantzea; horretarako, kultur batzordea foro egokia izango litekela dino. EAJk ez dau onartuten.

2016/05/03

APIRILAK 22KO OHIKO PLENOA

1.- Aurreko plenoen akten onarpena.

Alkateak dino puntu hau mahai gainean geldituten dala.
EH Bilduk ez dau aituten horren zergaitia, hau dalako momentua aktari egin beharreko zuzenketak egiteko.
Gaia mahai gainean gelditan da. EH Bilduko ziengotziak euren desadostasuna azalduten dabe eta udal plenotik urtetan dira.

2.- Trakzino mekanikodun ibilgailuen zerga kobratzeko erroldaren onarpena.


3.- Erregu eta galderak.