2021eko otsailaren 1ean Zeanuriko Udalaren jabetzako basoetako belardien ustiaketa arautzen dauan ordenantzaren aldaketa argitaratu zan. Alegazinoak aurkeztuteko 30 eguneko epea dago.
2021/02/22
2019/06/24
2019ko martxoaren 7ko ohiko plenoa
Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra
Arana, Eneritz Iza Uriarte, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Gurutze
Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar,
Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
1. Aurreko bilera agirien onarpena.
Onartuten diranak: urriaren 16koa, urriaren 25ekoa, azaroaren 27koa.
Onartuten ez diranak: otsailaren 8ko ohikoa, otsailaren 8ko
ez-ohikoa.
Abenduaren 20koa ez dabela jaso jakinarazoten deutsie zinegotziek
idazkariari.
Gai ordeneko bigarren puntuari ekin orduko alkateak proposatuten dau
gai ordeneko 9. puntua tratauko dala lehenengo interesdunak plenora
hurreratu diranez amaierara arte itxaron behar ez izateko. Danon
adostasunagaz proposamena onartu egiten da.
9. BI-4501 (p.k. 31,150) eta Karmele Aranaren jaubetza (Arragoalde
37) arteko deslinde administratiboaren behin-behineko onarpena,
horrela badagokio.
EAJko zinegotzi bat gelatik urten egiten da gai honetan parte ez
hartuteko.
Alkatea hasten da esanez aurreko legegintzaldian hasitako kontu bat
dala eta azalduten dau Foru Aldunditik zediduko bide bat dala, ia
akordu batera heltzen ziren gelditu zirela: zein bidea eta Karmele
Aranaren terrenoa. Holan ba, alkateak jarraituten dau esanez arazoa
dala ez dagoala dokumentazino nahikoa norena dan jakiteko; Udalak
Diputazinotik hartu ebala eta Karmele Aranak erosi egin ebala
azalduten dau alkateak, eta dino, suertau leikela biek arrazoia
eukitea. Alkateak dino Udalak onartuko leukela Karmelek proposatuten
dauena portaleari jagokonean, baina ostera zubiaren aldean ez dau
Karmelek esanekoa onartuten bisibilidade kontuak dirala eta.
Jarraituten dau alkateak esanez zubiaren aldeko terreno horretan
Udalaren proposamenaren eta Karmele Aranaren proposamenaren arteko
diferentzie 7m2koa izango ete dan.
2019/06/19
2019ko ekainaren 12ko ez ohiko plenoa
Bertaratuak:
Eusebio Larrazabal
Olabarri, Eider Ajuriagerrra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala,
Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi
Manterola, Irati Urien Ortuzar.
Ez dago beste gairik.
Idazkaria:
Amaia Intxaurza
Bernaola.
1.-
UDALBATZAKO AKTEN ONARPENA.
Bilera
honetan hurrengo aktak onartzen dira:
2019ko
otsailarn 8koa.
2019ko
martxoaren 7koa.
2019ko
apirilaren 11koa.
2019ko
maiatzaren 17koa.
2019ko
maiatzaren 24koa.
2019ko maiatzaren 24ko ohiko plenoa
Bertaratuak:
Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider
Ajuriagerra Arana, Eneritz Iza Uriarte, Felipe Agirrezabala
Agirrezabala, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola,
Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria:
Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
1-
BI-4501 eta Arragoalde 37, 39 eta 41 jaubetzen arteko deslinde
administratiboaren akordioaren ejekuzioaren luzapenaren onarpena.
(Eider
Ajuriagerra zinegotzia irteten da.)
Alkateak
adierazten dau 2019ko martxoaren 7an ospatutako udalbatzan erabaki
zala deslindatzeko prozesuari hasierea
emotea. Deslindea
ekainaren 24 egitekoa zala, baina ikusita dokumentazinoa
falta dala eta ez dala helduko ekainaren 24rako, martxoaren 7an
hartutako erabagiaren
ejekuzinoa
aplazetea proposatzen dau.
EH
Bilduk azaltzen dau martxoaren 7ko udalbatzan hainbat bider esan
ebela deslindea
erabagiteko
dokumentazinoa
falta dala, eta hainbat
bider eskatu ebela
dokumentazino
hori heldu arte mahai gainean iztea erabagia.
Jarraituten dau esanez orduen be eskatzen ebela
falta zan dokumentazino
hori lortzen zenean barriro
txosten tekniko bat egitea eta horren ostean egitea deslindea.
EAJ-PNVk ez eban proposamen hori onartu. Galdetuten dau ia zer dala
eta erizpidea
aldatuten daben
orduan hain argi
eukin ebena.
Alkateak
erantzuten dau erabagia
ondo hartuta dagoela baina
dokumentazinoa ez
dala heldu. EH
Bilduk galdetuten dau ia zein dan falta dan dokumentazinoa.
Alkateak erantzuten deutso Aldundian dagoena dala . EH Bilduk
galdetzen dau ia dokumentazino
hori eta, martxoaren 7ko plenoan EAJk esan eban moduan,
jaubeak udalaren aurkako prozesu judizialen baten bitartez lortu
ahal eban dokumentazinoa
bardinak diren.
Alkateak
adierazten deutso balitekela, euren eretxiz
errezago lortu ahal zala
epaile batek eskatuta
udalak eskatuta
baino.
2019ko maiatzaren 17ko ohiko plenoa
Bertaratuak: Eusebio
Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerrra Arana, Felipe Agirrezabala
Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga,
Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes
Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana
Mari Bengoetxea Lejarza.
Plenoaren gai ordenagaz hasi orduko
idazkariak jakinarazoten dau dekretuen kontu emotea sartuko dala,
konforme egon ezkero. Botau egiten da eta danon adostasunagaz onartu
egiten da puntu hori tratetea.
1. Aurreko bilera agiriaren
onarpena.
Onartuten diranak: otsailaren 8ko ez
ohikoa, eta martxoaren 7koa.
Onartuten ez diranak: otsailaren 8ko
ohikoa, eta apirilaren 11koa.
2. 2019ko Aurrekontuaren 4.
kreditu aldaketaren proposamenaren azterketa, horrela badagokio.

Idazkariak azalduten dau 2018an 3
pagu `Pendientes
de Aplicar´
geratu zirela: horietako 2 ofizine barrieri dagozkienak direla
14.168,42€koa eta bestea 2.300€koa. Eta 3.a Arraban kardue
garbitutea 1.637,50€koa dala. Honetaz dino dirulaguntza bat eskatu
zala. EH Bilduk galdetuten dau 2015eko ordainketa bat izanda ia
legezkoa dan 2019an ordaindutea eta 2015ean noz egin zan ordainketa
hori. Idazkariak erantzun dau legezkoa dala eta dirulaguntza 2015ean
eskatu zala baina faktura 2016koa dala. Galdetuten dau EH Bilduk be
bai ia ze urtetan jaso zan idazkariak aipatu dauan dirulaguntzea.
Erantzuten jako 2015ean izan zala eta udalak dirulaguntza hori
Gorbeiazpiri emon eutsola. EH Bilduk jarraituten dau galdetuz ia
modifikazinoa 7. kapitulutik eitea ondo dagoen. Idazkariak dino
baietz, dirulaguntza bat dalako. EH Bilduk dino 2017ko Kontu
Orokorrean partida extrapresupuestarioen artean ez direla agertuten
nahiz eta idazkariak esan halan ordainduta dagozala. Idazkariak dino
pendientes de aplicar-en artean egongo direla. Galdetuten dau EH
Bilduk be bai udal bulegoen egokitzea 2018an noz ordaindu zan.
Idazkariak erantzuten dau uda osteko ordainketa dala. EH Bilduk
galdetuten dau zegaitik ez zan egin 2018ko Aurrekontuari honen
inguruko aldaketarik edo gastu hau 2019ko aurrekontuan zelan ez zan
aurreikusi. Idazkariak dino ez zirela konturatu, eta guzti honen
arrazoia izan leikela kontabilidadea egunean ez eukitea. Amaituteko
EH Bilduk dino orain arte onartu diren kontu orokorretan ´Larreetan
inbertsinoak´ gastua ez dala kontuan eukin nahiz eta likidazinoan
kontenplaute egon.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
