2015eko urriaren 9ko
Ohiko Udalbatzara bertaratuak:
Eusebio Larrazabal
Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte,
Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Gotzon Idirin Atutxa,
Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Batzarrari hasikerea emon aurretik
alkateak gai ordenean beste gai bat gehitutea eskatzen dau,
landa-guneen garapenerako urgentziazko laguntzak eskatzeko epea urriaren
14an amaituten dala eta. Aho batez onartuten da.
Aktaren onarpena.
Ekainaren 29, uztailaren
10 eta abuztuaren 13koak onartu egiten dira.
Irailaren 11ko
aktari EHBilduk zuzenketak aurkezten deutsaz.
2014ko Kontu Orokorraren
onarpena.
Alkateak dino EHBilduk Kontu
Orokorrari aurkeztutako alegazinoak Kontu Batzorde Berezian
aztertu ziranez onartzea edo ez falta dala.
2014ko Kontu Orokorra
onartzen
da EAJ-PNVren 5 aldeko botoakaz, EHBilduk kontrako
botoa emoten dau.