BERTARATUAK: EIDER AJURIAGERRA ARANA, MIKEL IBARRA MARTINEZ, GURUTZE ETXEBARRIA ZULUAGA, NAGORE MADARIAGA PAREDES, IRATI ALTUNA ZUAZUA, NAHIA URRUTXUA ARRIORTUA, ARKAITZ ESTIBALLES ORMAETXEA, MIKEL SAGARNA AGIRREZABALA.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2020ko ekainaren 25ean, 19:00etan, goian aipatutako zinegotzi-gaiak biltzen dira ekainaren 23an deialdian aipatutako gaiak jorratzeko.
Toki alorreko legeek ezarritako kuoruma betetzen dala ikusita,Alkateak, bilereari hasiera emoten deutso.
1. AURREKO BILERAKO AKTAREN ONARPENA.
Otsailaren 20ko ohikoa eta ez ohikoa onartzen dira. Apirilaren 23koa eta maitzaren 21ekoan zuzenketak egiten dira.
2. ZANBURUN, SUSUNAGA INGURUKO BASO BATEN APROBETXAMENDUARI BURUZ AITOR INTXAURRAGAREN PROPOSAMENAREN ONARPENA, HORRELA BADAGOKIO.
Alkateak hartzen dau berbea adierazteko Aitor Intxaurraga jaunak idazti bat aukeztu dauela adieraziz berak Susunaga izeneko basoa bat daukala (katastroko 15 poligonoko 197 partzela) eta baso horrek udaleko bategaz(katastroko 13. Poligonoko 354 partzela) egiten dauela muga. Idaztian aipatzen dauela baita ere, bere aititek, landatu ebala udaleko baso hori. Dirudienez holakoak gertatzen zirela garai haretan, eta basoa botatzen zenean ustiapena propietarioa eta basoa landatu ebanaren artean banatzen zala. Udalaren artxiboetan begiratzea eskatzen dau . Berak , gai hori ezagutzen dabenen testigantzak be aportatzen dituela.
Guzti hau kontuan izanda basoa tasatu eta aprobetxamenduaren erdia udalarentzat izatea eta beste erdia beretzat izatea proposatzen dau.
Idazti honen aurrean adierazten dau Alkateak, begiratu direla udal artxiboak eta ez dela ezer aurkitu. Hitz egin dela Aldundiko teknikariekaz eta horrelako konbeniok egiten zirela baieztatu dabela. “Contrato de aparceria” bat sinatzen zala, udalak ez ebela momentu haretan landatzen baina bai herritarrak udalaren terrenoan, gero irabaziak erdi bana izateko. Orozkoko udaleko konbenio bat bialdu deutsiela eredu moduan Aldunditik, baina Zeanurin bertan be pribatuen artean horrelakoak sinatu direla, eta askotan Patxi Intxaurraga izaten zala aldeetako bat. Ortofotoetan be ikusten dela bai Aitor Intxaurragaren basoa eta bai udalarena sasoi berean landatuak direla. Testiguekaz be berba egin dauela eta adierazten dabela landaketa hori Patxi Intxaurragak egin dauela. Beraz, guzti hau ikusita Alkateak adierazten dau Aitor Intxaurragaren eskaria ontzat emango leukiela.
Arkaitz Estiballes, EH Bilduko zinegotziak, adierazten dau eurek be iritzi berekoak direla.
Aurrekoak entzunda, gaia bozkatu egiten da eta 8 aldeko botoakaz (5 EAJ-PNV, 3 EH Bildu)hurrengoko ebazpena hartzen da:
Lehena: Aitor Intxaurragaren eskaria onartzea: katastroko 13. Poligonoko 354 partzelaren landaketaren erdiaren onura berea dela onartzea. Basoa saldu aurretik tasazio bat egingo da eta enkantearen bidez salduko da.
Bigarrena: Basoa botatzen denean mugarritu eta erabilpena udalaren esku geratuko da.
Hirugarrena: Interesatuari horren berri ematea.
Honen arira adierazten dau Arkaitz Estiballesek plangintza bat egin behar litekela bertan behera dagozan basoak erosteko. Alkateak dino kasu honetan Aitor Intxaurragak ez daukala gogorik basoa saltzeko.
3. UBIDE ETA ZEANURI ARTEKO UDAL MUGAK ALDATZEKO AKORDIOAREN ONARPENA, HORRELA BADAGOKIO
Alkateak hartzen dau berbea adierazteko , Katastroak orain dela 15 bat urte, mugarritik mugarrire lerro artezak botatzen zituela. Horrek, kasu batzuetan, honetan mugarri bat galduta egoanez, kasu bitxiak sortzen zituen; hau da Zeanuriko Eñaut Intxaurragaren eta Jose Felix Camporen lurrak Ubideko udalerrian kokatu eta Ubideko Gonzalez Mendizabaltarren lurrak Zeanurik kokatu egozan . Egoera hau zuzentzeko, Udalerriko mugak aldatzeko prozesuari hasiera ematea proposatzen da.
Beraz,
IKUSIRIK akatsak somatu direla Zeanuri eta Ubideko udalerrien artean egindako mugarriketan, Satzipeta ingurutik (12. Mugarria)Zubizabala errekaren aldamenean dagoen mugarrirarte (11.mugarria), Ubideko terreno bat Zeanuriko udalerrian kokatuz eta alderantziz,
IKUSIRIK akats honen sorrera 2003ko azaroaren 14an egin zen mugarrien aintzazpenean hain zuzen ere 11 eta 12 mugarrien artean, lerro zuzenaren terminoaren aplikazioak eraginda dela (1989 urriaren 28ko aktaren arabera Zeanurin eta Ubide artean 900 metrotan), eta errealidadetik guztiz kanpo dagoela,
IKUSIRIK Ubide Udalak , Ubide eta Zeanuriko udal mugak aldatzeko prozesuari hasiera eman deutsola, aurrekoan aipatutakoa zuzentzeko asmoz, M-11 eta M-12 mugarrien arteko lerroa aldatuz,
KONTUAN HARTURIK 9/2012 Foru Arauak, Bizkaiko Lurralde Mugapeeei buruzkoaren arabera, Zeanuriko udalak bere erabakia hartu behar dauela,
Udal batzak guztien adostasunagaz, botogaz ( 5 EAJ_PNV, 3 EH Bildu) hurrengoko akordioa hartzen da:
LEHENA: Zeanuri eta Ubide udalerrien arteko aldatzeko prozesuagaz adostasuna adieraztea.
BIGARRENA: Batzorde Mixtoko kideak hurrengokoak dira:Alkatea, Eider Ajuriagerra Arana, hurrengoko zinegotziak: Mikel Ibarra Martinez eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea, eta bertako Idazkari-Kontuhartzailea: Ana Maria Bengoetxea Lejarza.
LAUGARRENA: Bizkaiko Foru Aldundiari horren berri ematea.
4. 2020KO TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN ZERGA APLIKATZEKO ERROLDAREN ONARPENA, HORRELA BADAGOKIO
Alkateak hartzen dau berbea eta azaltzen ditu Ibilgailuen Gaineko zergaren nondik norakoak, zenbat kotxe, zenbat errezibo helbideratu, zenbat exentzio...
Kobraketa datari buruz borondatezko epea, 2020ko uztailaren 20tik 2020ko abuztuaren 20ra izatea proposatzen da.
Ibilgailuen Errolda aztertu eta gero, zinegotzi guztien adostasunagaz hurrengoko erabakia hartzen da:
Lehena;2020ko ekitaldiko Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zergaren Errolda onartzea .
Bigarrena:Espedientea Udaletxean dago jendearentzako ikusgai.
Aurka egiteko bideak: Interesatuek berraztertzeko eskea aurkeztu ahal dabe Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu danetik hasita, hilabeteko epean.
Hirugarrena:Ordainketa epea: Borondatezko epea, 2019ko uztailaren 20tik abuztuaren 20ra bitartean izango da. Epe honetan ordaindu ezik, zorraren eragite-indarreko ordainketaren aldia hastea, %5 eragite-indarrezko gehitzearen eta, berandutze interesaren sortzea ekarriko dau baita, diru-bilketaren
5. 2020KO AURREKONTUAREN 4. ALDAKETAREN AZTERKETA, HORRELA BADAGOKIO
Kreditu Gehigarriak:
171022199: Lorak lorategietarako:+ 1.500,00
337021000: Konp. eta Manten (3.adiña, taberna):+3.000,00€: Humedadeak konpontzeko obra.
459021900: Beste Inmobilizazio konp.(Wifi): +3.500,00€: Altzua-Lanbreabeko wifien aberiek.
920022000: Bulegoko Materiala: +2.000,00€: Impresoraren mantenimendua, nominen programaren mantenimendua.
164021000: Kanposantua, konp. eta mantenimendua: +38.500,00€. Arrakalak kapillan sortu dire.
16502100: Konponk eta Mantenimendua argiak: +22.000,00€: Zulaibargo azeran “vapor de sodio led-agatik aldatzea., energetikoki efizienteak izateko.
432062209: Autokarabanen gunea: +11.000,00
Dirusarrera: Diruzaintzako izakin likidoa: 81.500,00
Mikel Sagarnak galdetuta Alkateak azaltzen dau, zer dala eta argietan, Zulaibargo azeran vapor de sodio led-agatik azaltzen dan. Bere esanetan udalak 2030erako energetikoki efizienteka izan behar dabe. Horren arabera, kontsumitzen daben energiaren %30a udalak sortutakoa izan behar da. Hori kontuan izanda, bai Zulaibargo espaloian, bai Errotabarriko bidean kontsumo handia egoala ikusita , led teknologiara aldatzea pentsatu zan. Momentu honetan Zulaibar-Areatza espaloian bakarrik egingo direla aldaketok .
Jarraitzen dau Mikel Sagarnak adierazten modifikazio hau diruzaintza izakin likidoagaz finantzatzen dela eta gomendio bat dagoela prudentziagaz gastatzeko. Alkateak erantzuten dau lehenengotan holan izan zela, baina orain gastatu ahal dela adierazi dabela.
Nahia Urrutxuak autokarabanen guneari buruz galdetzen dau zelan kudeatuko dan, ia tasarik egongo den, hau da ia horren proiektua zein den. Alkateak hartzen dau berbea azaltzeko zelan Parkeko gomendio bat izan dala herrietan horrelako guneak sortzea, Parkeetan gaua ezin delako pasau. Bestetik, Zeanurin ezagutzera emoteko herramienta bat dala. Ordenantza arautzaile bat egitea be pentsatuta izan dabela, baina aurten, ikusita udaldia laburre izango dela proba egingo dala ia zelan doan. Halan eta be adierazten dau ura eta argia hartzeko jarri den torreta txanponakaz dabilela. Arkaitz Estiballesek adierazten dau beste kontu bat arautu behar litekena egonaldi maximoa dala. Alkateak adierazten dau 72 ordu daukiela aurrikusita.
Arkaitz Estiballesek adierazten dau Covid 19ak sortutako egoera ekonomikoa dala eta gerakin likidoa mantentzearen aldekoak direla, eta inbertsio batzuk atzeratzearen aldekoak.
Guzti hauek entzunda bozketara jotzen da, eta aldeko 5 botogaz (EAJ-PNV) eta kontrako 3 botogaz (EH Bildu), aurrekontuaren 4. Modifikazioa onartzen da.
6. ARRATIAKO MUGIMENDU FEMINISTAK GURASO ALINEAZIO ETA GURASO INTERFERENTZIARI BURUZ AURKEZTUTAKO MOZIOAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO
Alkateak adierazten dau Arratiako Mugimendu Feministak aurkeztu dauen mozio hau ez dela izan adostua, udal batzuk bilerara gonbidatuak be ez zirela izan (gonbidapena luzatzeko ardurea herri bakoitzeko andra taldea zala), baina halan eta be egon zen bileran iradokizun batzuk sartzeko erabakia hartu zala eta textu honetan ez direla batu. Arkaitz Estiballesek dio, Arratiako Mugimendu Feministak bilera haretan egindako iradokizunak sartu dituen textuan ala ez , ez dakiela baina eskumen osoa daukala ez sartzeko.
Guzti hauek entzunda bozketara jotzen da, eta aldeko 3 aldeko botogaz (EH BILDU ) eta 5 abstentzioagaz (EAJ-PNV), mozioa onartu egiten da.
Mozioa eranskinean.
7. ZEANURIKO EAJ-PNV UDAL TALDEAK GURASO ALINEAZIO ETA GURASO INTERFERENTZIARI BURUZ AURKEZTUTAKO MOZIOAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO
Alkateak adierazten dauz aurreko mozioaren eta honen diferentziak. Arkaitz Estiballesek dio ez dabela ikusten zergaitk Zeanuriko EAJ_PNVk aurkezten dauen bere mozioa gai honetan.Gaineratzen dau ez dauriela mozioa behar bezala aztertzeko astirik izan , ze mozioaren bigarren atala plenoan bertan jaso dabela.
Alkateak erantzuten deutso adieraziz aurreko puntuan azaldu dauela zergaitia: Arratiako Mugimendu Feministak aurkeztu dauen mozio hau ez dela izan adostua, udal batzuk bilerara gonbidatuak be ez zirela izan (gonbidapena luzatzeko ardurea herri bakoitzeko andra taldea zala), baina halan eta be egon zen bileran iradokizun batzuk sartzeko erabakia hartu zala eta textu honetan ez direla batu Horretaz gain, adierazi nahi dauela gai honeri buruz Batzar Nagusietan aho batez sinatu zala gai honeri buruzko mozioa. Beraz, batzarrean egin ziran iradokizunak ez direnez batu, EAJ-PNVk mozioa aurkeztu dauela, non batzar haretan adierazitakoak batzen diren.
Guzti hauek entzunda bozketara jotzen da, eta aldeko 5 botogaz (EAJ-PNV) eta kontrako 3 botogaz (EH Bildu), mozioa onartzen da.
Mozioa eranskinean.
8. EH BILDUK LGTBI HARROTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA DALA ETA, AURKEZTUTAKO MOZIOAREN ONARPENA.
Mozioa aztertu eta gero, bozketara jotzen da.
Guzti hauek entzunda bozketara jotzen da, eta aldeko 3 aldeko botogaz (EH BILDU ) eta kontrako 5 botogaz (EAJ-PNV), mozioa ez da onartzen.
Mozioa eranskinean.
9. BERDINDUZ-EK LGTBI HARROTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA DALA ETA, AURKEZTUTAKO MOZIOAREN ONARPENA.
Mozioa aztertu eta gero, bozketara jotzen da, eta aldeko 5 botogaz (EAJ-PNV) eta kontrako 3 botogaz (EH Bildu), mozioa onartzen da.
Mozioa eranskinean.
ERREGU ETA GALDERAK
Alkateak adierazten dau guraso alkarteagaz izan dauela batzarra eskolako obrak azaltzeko. Adierazten dau obraren zati garrantzitsuena zala igogailua jartzea, barrera arkitektoniak ekiditu, biomasako kaldera jarri eskola berotzeko eta gela bi ateratzea eskolan. Hasieran pentsatzen zala, obra hori egiten zenean, pintura, edo argiteria hobetzea, eta horrelako obra txikiak be egingo ebezela, baina Jaurlaritzak argi itzi dauela horrelakoak ezetz. Barrera arkitektonikoei buruz haurreskolatik sartute dagoen ranpa luzatu egin beharko litekela, eta beste bat egin patiora jaisteko, barrakoien eremua erabiliz. Barrakoiak desagertu egingo direla dio, bertan hasieran pelet edo astillaren almazena eta kaldera jarzea aurrikusten zala, baina momentu honetan eta eskolaren egitura aztertuta ez dela hori ikusten ez efizientziaren aldetik ez beharrizenen aldetik. Hasiera baten ez zala aurrikusten sukaldea baina gurasoen iradokizunak entzunda, Jaurlaritzak aztertu dauela eta pelet erabili ordez, gasa erabili ezkero sukaldea barriztatzea posible zan. Horretarako gasa eskolara udalak eraman behar dau(momentu honetan Gurutzaldeko bidegurutzerarte eroanda dago). Kontua zan gero zelan egin aurrera betekizun energetikoakaz, hau da 2030erako kontsumitzen dan energia berdea izateagaz.. Horretarako plaka solarrak, geotermia edo aerotermia izan daitekezela kontuan hartuta, eta kontuan hartuta plaka solarrak teilatuan sortzen dabezen arazoak udalaren gain zirela, aerotermia aukeratu zan. Obrak 2021ean hasiko litekez, 5 hilabeteko iraupena izango leukie, umeak eskolatik atera ezkero. Aste Santuan Ludoteka, Kultur etxea eta abar kokatu beharko litekez umeak. Eskolako zuzendaritza eta irakasleak ados dagoz honekin.
Eskolaren ordez erabiliko litekezan lokaletaz galdetzen dau Estiballes jaunak eta Alkateak adirazten deutso Kultur Etxea, Arregiko erabilera anitzetako lokala eta abadetxeko Albakoako beheko lokalak. Abadetxeko lokalei buruz galdetzen dau Estiballes jaunak, lokal pribatuak izaterakoan ia ze konpentsazio eskatzen daben. Momentuz, konpentsazioei buruz ez dela hitz egin erantzuten deutso Alkateak.
Jantokieri buruz, Mikel Sagarna zinegotziak galdetuta erantzuten dau Alkateak, frontoiko taberna dala leku egokia. Eskolako zuzendaritzak be leku egoki lez ikusten dauela, ze Plaza dagoela ondoan, umeen aisialdiako. Momentu horretan okupatuta alokatuta egongo balitz, errentadoreagaz akordio batera heldu beharko litekla.
Horretaz aparte, Alkateak informatzen dau, frontoian pelota partiduak egongo direla eta segurtasun protokoloa dagoela horretarako. Aforoa %60koa izango dala, eta ikusle guztiak maskarillagaz egon beharko direla.
Nahia Urrutxuak galdetzen dau ia sarreran prezioa (20€) ume zein helduentzat dan. Baiezkoa erantzuten deutso Alkateak, prezioa enpresak jartzen dauela.
Mikel Sagarnak galdetzen dau ia botoa ematea frontoian egingo dan. Alkateak adierazten deutso baietz, ze frontoian espazio handia dagoela osasun neurriak betetzeko; sartu urtenak, distantziak...
Mikel Sagarna, EH Bilduko zinegotziak galdetzen dau ia Andra Mari jaiek egingo diren. Alkateak adierazten deutso lehenengotan ezin zala ezer organizatu, baie orain posible dala gauzak antolatzea: udalekuak antolatzeko saiakera bat egon dala, baina ez dela jente nahikoa apuntau. Areatzako piszinak zabaldu direla, 280m familientzat, eta bonoa hartzea derrigorrezkoa dala. Zeanuriko familien batek bonoa hartzen badau, dirulaguntza emango jakola.
Arkaitz Estiballesek galdetzen dau ia Alkateak aipatu dauzen udalekuak, Uribeko auzotar batek opatu zituenak diren, ze berak ikusi dituen karteletan ez zala ikusten udalaren ikurrik. Gaineratzen dau, kartel batzuk erdera hurtsean jarri direla. Alkateak onartzen dau ikurraren falta, baina kartelak hizkuntza bietan atera direla dio. Hanlan eta guztiz ere, ez daukiela zerikusirik udalak opatutako udalekuak eta Uribeko auzotarrak opatutako udalekuak.
Jarraitzen dau galdetuz Arkaitz Estiballesek ia Uribeko auzotarrari erantzun jakon. Duda sortzen da. Jarraitzen dau Arkaitz Estiballesek adieraziz jaietako kartel lehiaketan parte hartzaileak zeanistarrak izan behar direla antzematen dela. Legez, agian, ezin dela horrela jarri.
Alkateak dio urteetan erabili dela formula hori, bai kartel lehiaketan, bai argazki lehiaketan.
Andra Marietako jaiei buruz adierazten dau, dio aurten ez dela jairik egingo, ekintza kultural batzuk baino; 13tik 16ra izango direla. 13an Korrontzi, 15ean teatroa eta 16koa ez dagoela argiegi, sukaldari eguna aurrera eroango dan ala ez.
Arkaitz Estiballesek adierazten dau, baten baino gehiagotan adierazi dabela alguazilak Plenoko dokumentazioa hartzen dauela, eta euren ustez ez leukela hartu behar. Alkatea ez dago ados horregaz, bere ustez jaso ahal dau. Adierazten dau Alkateak, lan egiteko era bat dala, ze deialdiak alguazilak jartzen dituela tabloietan, eta holan jakinarazoten jakola Udalbatza dagoela.
Ez dagoz kontra EH Bilduko zinegotziak deialdia izateagaz, baina bai dokumentazioa. Dokumentazio hori gaiak erabakitzeko beharrezkoa dala diote baina alguazilak ez dauela ezer erabaki behar. Alkateak adierazten dau gaia legez aztertuko dala.
Galdetzen dau Nahia Urrutxuak ia euriolakaz Barrondon apurtu zan bidean zeozer egiteko asmorik dagoen. Alkateak erantzuten deutso arkitektoa memoria bat prestatzen ari dela.
Mikel Sagarnak galdetzen talde kulturalei mezu bat bidali jakiela dirulaguntzak dirala eta, eta bertan aurrekontuko konsignazioa ondo ez egoala. Alkateak dio gero zuzendu zala akats hori.
Galdetzen dau baita ere Mikel Sagarnak ia Plazako frontoiko argiak ze ordutan itzaltzen diren. Alkateak adierazten deutso 12:00etan.
Nahia Urrutxuak hartzen dau berbea galdetzeko terrazan egoerea, zein dan mahaien arteko distantzia, eta zein aforoa.. Alkateak erantzuten deutso bai Txoko Sagarnakoa bai Batzokiko terrazak handitu egin zirela,eta terrazak marratik barrure egon behar direla. Hasieran mahai kopurue jarri zenean, 2 metroko distantzira jarri zirela (orain 1,5 metro da) eta mahai gehiago ez dela jarri. Nahia Urrutxuak adierazten dau Batzokiko kasuan mahaiak marraz kanpo be egoten direla, eta aspektu hori zaindu beharko litekela, terraza doana segurtasun neurriekaz babestuta egoteko. Alkateak dino aztertuko dela.
Nahia Urrutxuak dio bizikleta gunea dala eta argibideak falta direla, zelan erabili adierazten daben urratsak.
Arkaitz Estiballesek hartzen dau berbea eta galdetzen dau ia Askaldeko partzelen auzia amaituta dagoen, ze jentea erosteko asmoagaz hurbildu dala Kutxabankera (orain partzelak bereak dira) eta adierazi deutsiela arazoak dabezela udalagaz. Alkateak dino Zeanuriko udalak udalbatzan hartutako akordioa helarazi eutsiela, urbanizazioa dala eta kontu zehatzak eskatuz “providencia de apremio” erretiratzeko eta ez dabela ezer aurkeztu. Horretaz gain agindua eman jakiela partzela garbitzeko, baina ez dabela ezer egiten. Arkaitz Estiballesek dio, udalak garbitu ahal dauela eta gero ejekutiban kobratu.
Arkaitz Estiballesek galdetzen dau ia aurrekontu partehartzaileeten agertu ziren iradokizunak kontuan izango diren. Alkateak baietz erantzuten dau, (Orueko argie, saneamendue eta bideak), baie horrek ez dauela esan nahi aurten egingo direnik.
Mikel Sagarnak galdetzen dau, ia saneamendue zelan geratu den. Alkateak erantzuten deutso Patzuergoa konbenioagaz dabilela. Orueko argieri buruz, kontuan hartute linea be sartu barik dagoela, eguzkiko indarragaz kargatzen direnak begitu direla, baie antza errez laputzen dabezela.
Eta beste gairik ez dagoenez bilerari amaiera ematen jako arratsaldeko 20:30etan.
ERANSKINAK: