Atzo, urriak 14, egin zan kirolarenn inguruko batzarra kultur-etxean eta 15 pertsona inguru hurbildu ziran bertara.
Herrian eskeintzen diran kiroletan parte hartzeako eta herrian ekintza desbardinak egiteko helburuagaz egin zan batzarra.
Besteak beste, proposamen indartsuena gabonetan egitea pentsatu dan auzo arteko desafioa da. Gai hau, datorren eguaztenean, hilak 19, deituta dagoen gabonetako aste kulturaleko batzarrera eroateko asmoa dago.
Asmoa herri guztiak parte hartzea da, eta egun osoko ekitaldi bat egitea gabonetako aste kultauralaren barruan, posible bada.
Horretarako puntu batzuk finkatu ziran batzarrean:
Egin beharrekoak:
Trontzea
Aizkorea
Txokorrak batu
Txingek
Sakue
Yunkea
Finkatuta dagozan auzoak eta arduradunak:
Asterria: Jon Intxaurbe
Uribe: Irati Astondoa
Otzerimendi: Arkaitz Arana
Undurraga: Julen Goioaga
Plazea:
Aurrerago joango gara informazino gehiago zehaztuten. Halan da be, proposamenik badago edota auzoren batek parte hartu gure badau idatzi gure e-mailera: bildu.zeanuri@hotmail.com
2011/10/14
2011/10/05
IRAILAREN 27KO PLENOAREN LABURPENA
PNV-tik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Egoitz Arana, Bitoriano Larazabal, Rut Martinez.
BILDU-tik: Anuska Emaldi, Jose Luis Artetxe, Pedro Lejarza eta Zedarri Jauregi.
BILDU-k ez dekoz argi arau hauen inguruko kontu batzuk:
-Nok emoten deutso agindua Iskander Atutxari memori hau egiteko?
-Norentzat egiten dau behar Iskanderrek, Pagolarrantzat ala udaletxeantzat?
-Ze plenotan erabaki da aldaketa hauek egitea?
-Zegaitik egin dira aldaketa batzuk eta ez besteak?
Memorian agertuten dan arrazoia hauxe da:
La modificación de NN.SS, pretende modificar ciertos artículos de las NN.SS, que por su confusa interpretación y su incongruencia en algunos casos con la parte grafica de las NN.SS, han venido generando ciertos problemas al Ayuntamiento.
Baina, uztailaren 19ko plenoko aktan hauxe ipinten dau esan ebala alkateak:
“Halan eta guztiz be, arauak kontenplatzen dauen perfila ez da egokia etxe polit batzuk egiteko Torrean, eta helburu horregaz hartu da arauak aldatuteko erabakia.
-Memoriak, gainera, hainbat akats ditu. BILDU-ri ez jako onargarria irudituten lau bider aldatu behar izatea ipinitakoa, memoriak kostu bat dekola jakinda.
-“Programa de participación ciudadana” dalakoa be ez da inondik inora kontenpletan hasierako memorien eta BILDU-k eskatu egin eban memorian egon beharreko puntua dalako. Abokatuagaz berba eginda, BILDU-ri emon eutsan arrazoia eta hiru aukera emoten dauz “programa de participación ciudadana” apliketako.
Abokatuaren eritziz,, nahikoa da anexo moduan sartutea eta egiten diren aldaketak ez direnez oso inportanteak, dokumentoari hasierako onarpen bat emon eta gero, dokumento hori herriatarrari erakustea.
Bide hori jarraituta egin zan plenoan hasierako onarpena eta, orain, hile bateko epea dago edozeineri informazino osoa emoteko eta alegazinoak aurkezteko.
Hasieratik, PNV-ren asmoa arau ordezkoen aldaketa puntualak plenoan onartutea zan, eta ostean, herriari horretaz galdetutea hilabeteko epean. Baina BILDU-k hori ez dau logikoa ikusten, izan be, informazino hori lehenengo herrian zabaldu behar da, herritarrak bere proposamenak emoteko aukera eukiteko eta ze arau ordezko aldatuko dan azalduz. Gero, herritarraren proposamenak batu eta gero, plenoan eztabaidatu beharko da eta horren arabera, onartutzat emon ala ez.
Aldaketen inguruan be BILDU-k ez dauz gauza batzuk ondo ikusten edo ulertuten.
Hau da Zeanuriko legeetan esaten dana eta aldaketetan ez dago derigortasunik 30 etxetik 25etxera murriztuteko.
PNV-k etxean murrizketa egin ez badau be, BILDU-k ezarri beharreko kopurua 25 etxekoa dala esaten dau, hobeto dalako aldaketetan kopurua hasieratik aldatutea, gero txarto ulerturik ez egoteko.
Legeak diñona hauxe da:
LEY VASCA DE SUELO Y URBANISMO 2/2006
ARTÍCULO 29: Régimen específico de los núcleos rurales.
5. El planteamiento no podrá generar en suelo no urbanizable de núcleo rural un incremento respecto a la superficie construida ni el número de viviendas podrá ser superior al 50 % de lo ya existente. Así mismo, el número total de caseríos existentes y previstos no podrá superar las veinticinco unidades. A los solos efectos de lo dispuesto en este apartado, no tendrá la consideración de incremento de viviendas la división horizontal del caserío preexistente para dar lugar a dos o más viviendas, con sujeción a los requisitos y limitaciones establecidos por la ordenación urbanística.
DECRETO DE MEDIDAS URGENTES 105 2008
Artículo 5.-
Clasificación de suelo de núcleo rural por aplicación de normativa anterior.
1.- Los suelos no urbanizables de núcleo rural y que hubieran completado su desarrollo conforme a las previsiones de la Ley 5/1998, podrán seguir siendo considerados al amparo de esta misma clasificación siempre que los mismos no sean objeto de nuevos desarrollos, en cuyo caso deberán ser objeto de reclasificación como suelo urbano o urbanizable según corresponda con la Ley 2/2006, de Suelo y Urbanismo, de acuerdo con el modelo de ordenación definido en el planteamiento territorial.
2.- Los suelos no urbanizables de núcleo rural que no hubieran completado su desarrollo conforme a las previsiones de la Ley 5/1998, sólo podrán completar su desarrollo al amparo de esta misma clasificación de suelo con sujeción a lo dispuesto en el artículo 29 de la ley 2/2006, de Suelo y Urbabismo.
PNV-k dinona da aldaketa hauetan nukelo ruralak ikututen ez badira, ez dagoela zertan aldatu, eta hori holan da, ez dagoelako derigortasunik aldatuteko, baina lege hau herriko legean ganetik dago eta araudian 30 etxebizitza itxi arren, aplikatu beharrekoa 2006ko legeak dinona da. Azken hau da BILDU plenoan arrazoituten ahalegindu zana.
- Garaje anexo a vivienda no se permite: BILDU-ren proposamena 30x45 metro karratuko garajea egitea da eta laugarren hormea zabalik 50 metro karratu.
-Txoritokiek onartuta dagoz beste gauze askoren artean baina ez da zehaztuten neurririk.
Arau Ordezkoen aldaketa puntualak, torreko etxeak araudi barruan sartuteko aitzakia baino ez dala uste dau BILDU-k.
Bestalde, memoria erderaz bakarrik idatzita egoteagaitik kexatu zan.
Udaletxetik informazino falta.
BILDU ez da gauza askogaz enteretan. Kartelan bidez edo kanpotik entzunda bakarrik daki gauza askon barri.
Adibidez, gimnasiako irakaslearen lan baldintzak: ze ordutegi aukingo dauen, ze soldata, ze kontratu egingo jakon…gaztetxoen lokalaren erabilera ze egoeratan dagoen…
-Gimnasiako irakaslearen ganean, Rutek azaldu eban ahoz egin zala balorazinoa zelan egingo zan, eta idatziz ez zan ezer egin. Azkenean bi bakarrik aurkeztu direnez ez da arazorik egon baina BILDU-k uste dau gauza horrekaz kontu gehiago aukin behar dala, hau da, irakaslean lan baldintzak, soldata,...hasieratik zein izango dan zehaztuta, eta BILDU hasieratik jakitun egotea kontu guztiekaz.
-Gaztetxoen txokoa, ze egoeratan?
BILDU-K gaztetxoan inguruko ohar asko jaso dauz herrian egindako apurketakaitik. Horregaitik, gaztetxoakaz zeozer egin behar dalakoan dago, euren portaera aldatuteko eta herrian zeozer egiteko aukera eukiteko be.
Gotzone Arrizabalaga, Mankomunidadeko arduradunagaz egin eban berba BILDU-k eta prest egongo zan Zeanurira etorri eta gaztetxoakaz berba egiteko, berandu izan baino lehenago urtenbide bat emoteko arazoari.
Rut-ek, PNV-ko zinegotziak, ondo ikusi eban BILDU-ren proposamena eta eskerrak emon eutsezan BILDU-ri Gotzoneren izena emotearren.
.
ELAren izenean eta langileen ordazkari moduan(Arkaitz Arana), lan-baldintzak arautu behar dituen Lan Hitzarmen barria eztabaidatuteko negoziazio mahaia eratuteko eskaria. BILDU-k proposatutakoa.
BILDU-k gai hau plenora eroateko asmoa dauka baina alkateak gaineratu eban Eudelek esaten dauena egingo dala eta Eudelek eskari honeri ezezkoa emon deutso.
Hau ikusita, BILDU-k gai hau plenora eroateko ahalegina egingo dau eta BILDU-ko zinegotzi guztien aldeko botoa aukingo dau.
Eskolan ipini diren moduloen garbiketa.
Rutek erantzun eban irailean ez direla garbitu, oraindik erabilererarik emon ez jakielakoan. Urrian garbituten hasteko esango deutsie Bego garbitzaileari.
BILDU-tik: Anuska Emaldi, Jose Luis Artetxe, Pedro Lejarza eta Zedarri Jauregi.
1. Arau ordezkoen aldaketa puntualaren hasierako onarpena.
BILDU-k ez dekoz argi arau hauen inguruko kontu batzuk:
-Nok emoten deutso agindua Iskander Atutxari memori hau egiteko?
-Norentzat egiten dau behar Iskanderrek, Pagolarrantzat ala udaletxeantzat?
-Ze plenotan erabaki da aldaketa hauek egitea?
-Zegaitik egin dira aldaketa batzuk eta ez besteak?
Memorian agertuten dan arrazoia hauxe da:
La modificación de NN.SS, pretende modificar ciertos artículos de las NN.SS, que por su confusa interpretación y su incongruencia en algunos casos con la parte grafica de las NN.SS, han venido generando ciertos problemas al Ayuntamiento.
Baina, uztailaren 19ko plenoko aktan hauxe ipinten dau esan ebala alkateak:
“Halan eta guztiz be, arauak kontenplatzen dauen perfila ez da egokia etxe polit batzuk egiteko Torrean, eta helburu horregaz hartu da arauak aldatuteko erabakia.
-Memoriak, gainera, hainbat akats ditu. BILDU-ri ez jako onargarria irudituten lau bider aldatu behar izatea ipinitakoa, memoriak kostu bat dekola jakinda.
-“Programa de participación ciudadana” dalakoa be ez da inondik inora kontenpletan hasierako memorien eta BILDU-k eskatu egin eban memorian egon beharreko puntua dalako. Abokatuagaz berba eginda, BILDU-ri emon eutsan arrazoia eta hiru aukera emoten dauz “programa de participación ciudadana” apliketako.
Abokatuaren eritziz,, nahikoa da anexo moduan sartutea eta egiten diren aldaketak ez direnez oso inportanteak, dokumentoari hasierako onarpen bat emon eta gero, dokumento hori herriatarrari erakustea.
Bide hori jarraituta egin zan plenoan hasierako onarpena eta, orain, hile bateko epea dago edozeineri informazino osoa emoteko eta alegazinoak aurkezteko.
Hasieratik, PNV-ren asmoa arau ordezkoen aldaketa puntualak plenoan onartutea zan, eta ostean, herriari horretaz galdetutea hilabeteko epean. Baina BILDU-k hori ez dau logikoa ikusten, izan be, informazino hori lehenengo herrian zabaldu behar da, herritarrak bere proposamenak emoteko aukera eukiteko eta ze arau ordezko aldatuko dan azalduz. Gero, herritarraren proposamenak batu eta gero, plenoan eztabaidatu beharko da eta horren arabera, onartutzat emon ala ez.
Aldaketen inguruan be BILDU-k ez dauz gauza batzuk ondo ikusten edo ulertuten.
- Suelo no urbanizable, computo del aprovechamiento, se incluirá toda la superficie ocupada, incluso la enterrada. Beraz, sotanoak onartu egiten dira “suelo no urbanizablen” neurri hauekaz:
Ocupación mínima 150m2 max edificabilidad 300m2.
Hau, PNV-k aldatu dauenaren arabera da. Hau kontuann hartuta, etxea solairu bakarrekoa bakarrik egin ahal dala dino arau honek. BILDU-k ez dau ondo ikusten. - Muroan neurriek be ez doguz egokiak ikusten.
- Muroan distantziak zehaztu barik dagoz.
- Arau ordezkoetan ipinita dagoena:
Articulo 3.3.3.-Los núcleos Rurales, Definición y regulación.
Así mismo, el número total de las viviendas existentes y previstas no podrá sobrepasar las treinta unidades.Hau da Zeanuriko legeetan esaten dana eta aldaketetan ez dago derigortasunik 30 etxetik 25etxera murriztuteko.
PNV-k etxean murrizketa egin ez badau be, BILDU-k ezarri beharreko kopurua 25 etxekoa dala esaten dau, hobeto dalako aldaketetan kopurua hasieratik aldatutea, gero txarto ulerturik ez egoteko.
Legeak diñona hauxe da:
LEY VASCA DE SUELO Y URBANISMO 2/2006
ARTÍCULO 29: Régimen específico de los núcleos rurales.
5. El planteamiento no podrá generar en suelo no urbanizable de núcleo rural un incremento respecto a la superficie construida ni el número de viviendas podrá ser superior al 50 % de lo ya existente. Así mismo, el número total de caseríos existentes y previstos no podrá superar las veinticinco unidades. A los solos efectos de lo dispuesto en este apartado, no tendrá la consideración de incremento de viviendas la división horizontal del caserío preexistente para dar lugar a dos o más viviendas, con sujeción a los requisitos y limitaciones establecidos por la ordenación urbanística.
DECRETO DE MEDIDAS URGENTES 105 2008
Artículo 5.-
Clasificación de suelo de núcleo rural por aplicación de normativa anterior.
1.- Los suelos no urbanizables de núcleo rural y que hubieran completado su desarrollo conforme a las previsiones de la Ley 5/1998, podrán seguir siendo considerados al amparo de esta misma clasificación siempre que los mismos no sean objeto de nuevos desarrollos, en cuyo caso deberán ser objeto de reclasificación como suelo urbano o urbanizable según corresponda con la Ley 2/2006, de Suelo y Urbanismo, de acuerdo con el modelo de ordenación definido en el planteamiento territorial.
2.- Los suelos no urbanizables de núcleo rural que no hubieran completado su desarrollo conforme a las previsiones de la Ley 5/1998, sólo podrán completar su desarrollo al amparo de esta misma clasificación de suelo con sujeción a lo dispuesto en el artículo 29 de la ley 2/2006, de Suelo y Urbabismo.
PNV-k dinona da aldaketa hauetan nukelo ruralak ikututen ez badira, ez dagoela zertan aldatu, eta hori holan da, ez dagoelako derigortasunik aldatuteko, baina lege hau herriko legean ganetik dago eta araudian 30 etxebizitza itxi arren, aplikatu beharrekoa 2006ko legeak dinona da. Azken hau da BILDU plenoan arrazoituten ahalegindu zana.
- Garaje anexo a vivienda no se permite: BILDU-ren proposamena 30x45 metro karratuko garajea egitea da eta laugarren hormea zabalik 50 metro karratu.
-Txoritokiek onartuta dagoz beste gauze askoren artean baina ez da zehaztuten neurririk.
Arau Ordezkoen aldaketa puntualak, torreko etxeak araudi barruan sartuteko aitzakia baino ez dala uste dau BILDU-k.
Bestalde, memoria erderaz bakarrik idatzita egoteagaitik kexatu zan.
2. 2011ko baso aprobetxamenduen pleguen onarpena:
Danak onartu eben.
3. Amiantoari buruzko mozinoa:
Danak onartu eben.
4. Erregu eta galderak:
BILDU-k hainbat puntu proposatu zituen plenora eroateko, baina alkatearen ezetza jaso eban, inongo arrazoirik emon barik. Gai hauek eztabaidatuteko batzordeak sortu daitekezala proposatu eban alkateak.
Gogoratu BILDU- k lehenengo plenoan batzordeak sortutea proposatu ebala gai ezberdinekaz, danon artean behar egiteko, eta PNV-k ezetz esan eutsola.
Hauek izan ziren proposatutako puntuak:
- Harrera zerbitzua beheko solairura eroatea.
- Sna Isidro kalean ezinduentzat dagoen aparkalekua leku egokiago batera aldatutea, adibidez, bidearen beste aldera, orain dagoen lekuan postea dagoelako.
- San Isidro kalea egoitza-kalea bihurtutea jagokon seinalea ipiniz.
Udaletxetik informazino falta.
BILDU ez da gauza askogaz enteretan. Kartelan bidez edo kanpotik entzunda bakarrik daki gauza askon barri.
Adibidez, gimnasiako irakaslearen lan baldintzak: ze ordutegi aukingo dauen, ze soldata, ze kontratu egingo jakon…gaztetxoen lokalaren erabilera ze egoeratan dagoen…
-Gimnasiako irakaslearen ganean, Rutek azaldu eban ahoz egin zala balorazinoa zelan egingo zan, eta idatziz ez zan ezer egin. Azkenean bi bakarrik aurkeztu direnez ez da arazorik egon baina BILDU-k uste dau gauza horrekaz kontu gehiago aukin behar dala, hau da, irakaslean lan baldintzak, soldata,...hasieratik zein izango dan zehaztuta, eta BILDU hasieratik jakitun egotea kontu guztiekaz.
-Gaztetxoen txokoa, ze egoeratan?
BILDU-K gaztetxoan inguruko ohar asko jaso dauz herrian egindako apurketakaitik. Horregaitik, gaztetxoakaz zeozer egin behar dalakoan dago, euren portaera aldatuteko eta herrian zeozer egiteko aukera eukiteko be.
Gotzone Arrizabalaga, Mankomunidadeko arduradunagaz egin eban berba BILDU-k eta prest egongo zan Zeanurira etorri eta gaztetxoakaz berba egiteko, berandu izan baino lehenago urtenbide bat emoteko arazoari.
Rut-ek, PNV-ko zinegotziak, ondo ikusi eban BILDU-ren proposamena eta eskerrak emon eutsezan BILDU-ri Gotzoneren izena emotearren.
.
ELAren izenean eta langileen ordazkari moduan(Arkaitz Arana), lan-baldintzak arautu behar dituen Lan Hitzarmen barria eztabaidatuteko negoziazio mahaia eratuteko eskaria. BILDU-k proposatutakoa.
BILDU-k gai hau plenora eroateko asmoa dauka baina alkateak gaineratu eban Eudelek esaten dauena egingo dala eta Eudelek eskari honeri ezezkoa emon deutso.
Hau ikusita, BILDU-k gai hau plenora eroateko ahalegina egingo dau eta BILDU-ko zinegotzi guztien aldeko botoa aukingo dau.
Eskolan ipini diren moduloen garbiketa.
Rutek erantzun eban irailean ez direla garbitu, oraindik erabilererarik emon ez jakielakoan. Urrian garbituten hasteko esango deutsie Bego garbitzaileari.
2011/09/26
"ZEANURI BIZI" ALKARTEA
ORDEZKO ARAUEI BURUZKO PROPOSAMENAK
Udalean eztabaidatzen diren Ordezko Arauen aldaketa puntualak direla eta, hauek dira Zeanuri Bizi Elkarteak aurreratzen dituen proposamen batzuk, beti be elkartearen irizpideen ikuspegitik:
Lurzoru urbanoko aldaketak:
1. Torreko Etxebizitza Tasatuak: Herriaren ezaugarriak kontuan hartuta egokiago ikusten da arauetan ezarrita dagoen etxe kopurua, 14 etxebizitza, aldaketarako testuan proposatzen diren 32 etxebizitza baino. Zerbait aldatzekotan aztertu beharko litzateke Zeanuriko plaza inguruan lurzoru egokiagorik dagoen etxebizitza horiek eraikitzeko. Torretik Undurragarantza dagoen zelaigunea egokiago ikusten du Elkarteak ekipamendu publikoetarako, kirola praktikatzeko gune moduan, igerileku edo abar egiteko, beti be Torrea eraikina bera zainduta erreferentzia historiko eta monumental moduan.
Lurzoru ez urbanizagarria:
Hainbat aldaketa proposatzen dira Udalaren testuan lurzoru ez urbanizagarrian eta ia denak dira murriztaileak. Elkartearen ustez joera murriztaile hau ez dago indarrean den Zoruaren Legean oinarrituta. Txostenean ez da agertzen nork edota zergatik edo zertan oinarritzen den joera murriztaile hori.
Elkartearen iritziz zoru ez urbanizagarriak balio handia du Zeanurin, bertan delako Gorbeiako Parke Naturala eta Gorbeia mendia, berak osatzen duelako Zeanurik duen balio paisajistiko zoragarria, eta bertan direlako Zeanuriri nortasun berezia ematen dioten eta ondarea diren auzoak, kofradiak, eta baserriak.
Arau urbanistikoek gaur egun zutunik dauden eraikinetan eta eraiki daitezkeen eraikin berriak erregulatzen dituzten neurrian eragin izugarria dute, epe luzera zein laburrera, auzo eta baserri horien nortasuna eta itxura eta, ondorioz edo emaitza moduan, gaurtik urte batzuetara gure begien aurrean izango dugun paisaian.
Labur esanda, Zeanuriko herriak duen ondarean eragiten dute Ordezko Arauak.
Guzti hau kontuan hartuta, eta hala nahi duten Zeanuriko herritarrak bertan lan eta bizi ahal izatea bideratu nahian, egiten ditu Zeanuri Bizi Elkarteak ondoko proposamenak:
1. Baserri guneetan gaur egun eraikigarriak diren lurretan orain arte zutik dirauten tamaina eta estiloko etxeak eraiki ahal izatea. Gaur egungo bizi estiloa kontuan hartuta eraikin hauek handiegiak izan daitezkeenez etxebizitza moduan erabilgarriak izateko, eraikin bakoitza gutxienez 100m2ko tamaina duten etxebizitzatan banatzea baimenduko da.
2. Zutunik dagozan baserriak hainbat etxebizitzatan banatu ahal izango dira bakoitzari gutxienez 100m2ko zabalera bermatuz.
3. Dagozan eraikinetan, nahiz berrietan, ez dute konputatuko sotoak. Zoru aldapatsuetan soto moduan hartuko dira hiru horma, edo alde, lurpean izanez gero laugarrena agerian geratzen bada ere. Zelaietan 1,20metroko altuera agerian izan dezakete sotoak inguru guztian.
4. Etxe edo eraikin nagusiaren ondoan, etxeari erantsita edo tartea utziz, osagarri izan daitezkeen erabileretarako, adibidez autoak gordetzeko, eraiki daitezkeen etxolak ez dute eraikin moduan konputatuko 150,00m2 baino txikiagoak diren bitartean.
5. Monumentu izendatuta dauden eraikin eta baserriak etxebizitza moduan berriztatzea ez da baimenduko. Eraikin edo baserri horien jabeak eskubidea izango du tamaina berdineko eraikin berria eraikitzeko, eta bertan izango du etxebizitza egiteko eskubidea. Eraikin berria egiten denean etxe zaharrak galdu egingo bertan bizitzeko eskubidea, baina etxe zahar horiek bere egitura eta itxura dauden moduan mantentzeko betebeharra izango dute jabeek, eta helburu horretarako diru laguntza publikoa izango dute.
6. Jarduera bateri lotuta eraiki ahal diren txabolak 150,00m2 izango dute gehienez.
7. Bai zutunik dagozan eraikinetan, bai eraiki daitezkeen barrietan, inguruarentazko kaltegarria ez den edozein jarduera baimendu ahalko da. Adibide moduan orain murriztagarria dan nekazal turismoko (agroturismoko) jardueraz gain, landetxe nahiz aterpetxe nahiz hotel jarduerak burutu ahal izango dira.
8. Lur sailen banaketa. Gaur egun baimentzen diren hesiez gain tradiziozkoak diren munneen (muinoen) antzeko banaketak hobetsiko dira: Lur sailen banaketan ez da onartuko muro bertikalik, baizik eta %50eko gehienezko aldapadun muneak beti be gai begetalez estaliak.
Zeanuriko herriaren garapenerako zehaztu beharreko beste gai batzuk.
1. Jarduera industrialerako egokiak diren lurrak izendatu Zoruaren Legeak agintzen duena betez.
2. Zubiateko jauregiak Zeanuriko herrian duen zentraltasuna kontuan hartuz eraikin horren eta inguruko lurren erabilera zehaztu eta jabeekin hartuemonetan jarri erosketa bat, edo eraikinaren zati bat eta parkearen erabilera konpartitua, posible diren begiratuz.
3. Gorbeiako Parkera irisgarritasuna hobetu Zeanuriko plaza eta bertan diren ostalaritza jarduerak indartzea ardatz moduan hartuz. San Justo, Lanbreabe eta Atxuriko bideak zaindu. Segurtasuna bermatzeko beharrezko diren tokietan hesiak edota barandailak jarriz eta lupetza egiten den lekuetan zorua harrituz.
4. Saldropoko Hezegunea aisialdirako esparru moduan bultzatu. Bidezidorren seinaleztapena osatu. Uguzpeko ur jauzia intereseko gune moduan izendatu eta bertarako bideko seinaleak jarri. Ur jauziaren ingurua zaindu. Eguzkiolako gaina eta kobazuloa interesgune moduan izendatu eta seinaleztatu.
5. Jondegortako ingurua interesgune moduan izendatu eta bertako aparkalekuak handitu.
6. Auzoetan ermita inguruen erabilera publikoa bermatu, eta egoki diren urbanizazio, jolas leku eta altzari publikoz hornitu.
Proposamen guzti hauek eztabaidagai lez aurkezten ditu Zeanuri Bizi Elkarteak, beti be herritarren bizi baliabide, bizi kalitate eta ongizatearen aldekoak direlakoan.
Zeanuri 2011-09-24
2011/09/22
EUSKERA ETA KULTURA.
Irailaren 21ean arrastiko 19:00etan egin zan batzar zabala euskera eta kultura arloan herri mailan zer egin leiteken ikusteko eta gai honen inguruko jentearen proposamenak batzeako.
Honeik dira batzarrean, herritarran artean landu zirean puntuak:
- Euskerako klaseak. Pertsona batek herrian bertan euskera ikisteko interesa agertu dau. Honen aurrean arazo bat planteetan da. Lehenago be emon izan da aukera hori baina taldean barruan maila desberdineko jentea egoteak ez dau taldeak behar dan moduan funtzionatzen ixten. Kasu honetan urtenbidea Igorreko AEKra joatea izin leiteke bertan errezagoa izingo dalako norbere beharrizanen araberako taldea topetea. Honegaz lotuta, euskaldunak direnantzako be zeozer antolatutea proposatu da euskerea landuteko. Ez da zertan ikastaro bat izin behar.
- Herriko denda eta tabernetakoakaz alkarlanean euskerea bultzatu.Beste herri batzutan egin dan moduan Zeanurin be produkto desbardinen izenak zein eguneroko bizimoduan erabilten diren alkarrizketak batzean dabezan kartelak egin.
- Bertsolaritza. Zeanuriko eskolan 5 eta 6. mailako umeak bertsolaritzako klasea daukie. Hortik aparte zeozer antolatutea posible izingo zan? Lehiari garrantzi gitxiego emonez eta lehenagoko kantu zaharrak etab. landuez.
- Jantza ikastaroa. Arratiko jotea ikisteko ikastaroa antolatutea. Ikastaroa urte guztikoa izin beharrean denpora tarte laburragoan, jenteari luze egin ez iteko. Horretarako ikastaroa emoteko prest dauanen bat topau behar da eta era berean ikastarora apuntetan direnen partetik konpromisoa egotea beharrezkoa dala ikusten da.
- Txistularien kontzertuak berreskuratutea. Zeanuri betidanik txistulari asko egon dan herria izin arren, gero eta gitxiago dira eta ez dago erreleborik. Lehenago txistularien kontzertuak egoten zirean errege egunean, Andra Mari egunean… Gaur egun ohitura hori galdu egin da baina kontzertu horrek berreskuratutea ideia ona izin ahal da herriko txistularien taldea bultzatuteko.
- Liburutegien funtzionamendue aldatutea. Musika eskolea eta ludotekea ondoan egonda askotan umeak olgetako lekue bihurtuten da. Ganera, espazio faltea dau. Liburutegiko beharginaren zeregine beste bat izin beharko zan, liburutegie bera dinamizauez. Zeanuri baino herri txikiegoetan liburutegiak ondo funtzionetan badau Zeanurin zegaitik ez?Bedian esaterako idazleak be eroaten dabez hitzaldiak emoteko.
- Aste kulturalan inguruko hausnarketea egitea. Azken urteotan beti gai antzekoak ekarten dire eta inderra galduez joan da. Dirurik ez badago, igual egun gitxiego baina herritarrengan interes gehio pizten dauan zeozer ekartea aukera bat izin leiteke.
- Herri kirolak. Kanpoko kirolariek ekarten dirutzea gastau arren azken aldien herritarran artean egin diren posturek ikusten jente gehio batu da plazan. Zeanurin herri kirolari asko dagoz eta gure baino gitxiegotan emoten jakie aukerea herrien bertan. Herri kirolak bultzatuteko erakustaldiek antolatutea proposatuten da.
- Zeramika tailerra. Azpiegiturak egonda zegaitik ez dira aprobetxetan?
Batzarrean egon ez arren batenbatek beste ideiaren bat badeko Idatzi bildu.zeanuri@hotmail.com helbidera zein kultur etxe azpien dagoan buzoira.
2011/09/13
IRAILAREN 7KO BATZAR ZABALAREN LABURPENA.
Irailaren 7an egin zan batzar zabala, arrastiko 18:30ean, eta hogei bat pertsona hurbildu ziren bertara.
Gai ordena hauxe izan zan:
- Arau ordezkoen aldaketa puntualak.
- Bide publikoen inbentarioa egitea.
Arau ordezkoen aldaketa puntualen inguruan denpora luzez ibili ziren berbaz. Power point bat erakutsi zan, eta bertan PNV-k egin dauzen aldaketak ikusi ziren. Batzuk, kendu dituen arauak, eta beste batzuk gehitu dituenak.
Arau horrek aldatutearen arrazoiak hauetxek direla arrazoituten dau PNV-k:
ENCARGO:
El Excelentísimo Ayuntamiento de Zeanuri, encarga la redacción del expediente de modificación puntual de las Normas Subsidiarias (NN.SS) de Zeanuri, al Arquitecto, D. Iskander Atutxa Zalduegi, colegiado nº 2316 del C.O.A.V.N, Delegación de Bizkaia.
La modificación de NN.SS, pretende modificar ciertos artículos de las NN.SS, que por su confusa interpretación y su incongruencia en algunos casos con la parte grafica de las NN.SS, han venido generando ciertos problemas al Ayuntamiento.
Bildu ez dator bat honegaz guztiagaz. Batetik, bozetoa lege ordezkoak bete barik egin dabelako torreko etxebizitzetan, adibidez, eta orain, legedia bozeto horretara amoldatu gure dabelako. Bestetik, hasieratik ez dauelako informazino guztian barri euki, hau da, egin diren aldaketak arrazoitu barik egin direlako (aldaketen arrazoi bakarra goian erderaz ipinitakoa).
Batzarrean, herritarrak esan ebezan puntu garrantzitsuenak hauetxek izan ziren:
-Nork ebatzi dauen proiektu hori Iskander Atutxari egiteko esatea,
-Etxeak zelakoak egin jakiteko herritarrari proposamenak eskatutea, edo Zeanurin bizi gure daurien gazteakaz berba egin eta harikaz eztabaidatutea,
- Herrieri erakutsi PNV-k zelango aldaketak egin gure dauzen, eta jendeak erantzuten dauenaren arabera proiektu horreri baiezkoa ala ezezkoa emon.
Honeri buruz luze berba egin ostean, Bilduk, plenoan luzapena eskatuko dauela ebatzi eban, proiektua argi eta garbi aztertuteko.
Bide publikoen inbentarioa egitearen ganean PNV ados agertu zan plenoan, baina baldintza bategaz, bidean zerrenda Bildu-k egiten baeban.
Herritarrak honen aurrean ez dagoz ados, izan be, PNV-k kargu guztiak hartu eta gero, ez dauelako gure holako behar konplexuetan sartu.
Proposamen bat izan zan, herritarran laguntzeagaz bide publikoak ezagutzea aukera bat izan ahal dala, eta informazino hori udaletxean aurkeztutea.
Azken puntu honetan ez zan ebatzi zehatzik hartu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)