1. Azaroaren 25, Emakumearen aurkako indarkeriaren
kontrako eguna dala eta, adierazpenaren onarpena.
Alkateak
aurkeztuten dau gaia esanez EUDELek eta
Mankomunidadeak proposatuten daben testua dala.
EH Bilduk adierazten
dau testua Istanbuleko Hitzarmenean oinarrituten dala. Hitzarmen hori sinatu
eban lehenengo herrialdea Turkia izan zala. Azken egunotan Turkia hedabide
guztietan agertu dala emakumeen kontrako araua indarrean ipini gura izan daualako.
Holango kontraesanak onartezinak dirala. Gaineratuten dau testuen ez dala
neurri zehatzik aipatuten, adibidez, datorren urteko aurrekontuen bardintasun
partida handituteko konpromisorik, Diputazinoari eta Emakunderi gauza bera
eskatutea. Bai aipatuten dala mugimendu feminista eta emakume alkarteekaz
alkarlana bultzatutea. Baina errealitatea beste bat da. Herriko andra taldeagaz
ez dauala informazino trukaketarik udalaren aldetik. Eta salatuten dau
azaroaren 25a manifestazinoa deitzen izan daben kartelak desagertu dirala paneletatik.
Alkateak ez dau onartuten
testuari aldaketa honeek egitea. Bai onartuten dau testu amaieran zehaztutea
manifestazinoa Igorren, 19:00etan dala.
Adierazpena
onartuten da EAJ-PNVren botoakaz. EH Bilduk kontra botetan dau.
2. Euskeraren Eguna dala eta adierazpenaren onarpena.
EH Bilduk testua dala eta
zehaztapen batzuk egiten dauz. Euskera ez dala bakarrik 3 probintzietako
hizkuntza. Euskal herria harago be badoala, Iparralde eta Nafarroako hizkuntza
be badala. Errealidade hori ez dala aipatzen.
Adierazpena aho batez onartuten
da.