Bertaratuak: Eusebio Larrazabal
Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz
Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien
Ortuzar eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea
Lejarza.
1. Aurreko bileraren aktaren onarpena.
- Abenduaren 29koa à
Idazkariak dino ahaztu egin jakola agindutea, hurrengorako bidaliko dauala.
- Martxoaren 10ko à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.
- Apirilaren 6koa (Pedro
Lejarzaren kargu hartzea)à
Onartu egiten da.
-Apirilaren 6koa (Aurrekontuak) à
EH Bilduk errepasatzeko eskatzen dau.
- Apirilaren 25ko ez ohiko
urgentziazkoa à
Idazkariak dino ahaztu egin jakola agindutea, hurrengorako bidaliko dauala.
2. Bake epailearen izendapena.
Aurreko pleno baten mahaiganean
gelditu zan gai hau (erizpiderik ez egoalako), alkateak dino aukeratuteko
erizpidea plenoan bertan erabaki eta beragaz batera bake epailea aukeratuko
dala; aurkeztutako hirurak betetan dabezala baldintzak, baina eurek herrikoa
aukeratuko dabela, aparteko baldintza moduan garrantzia emonez horreri.