2017/11/06

Ez ohiko premiazko osoko bilera, 2017ko urriaren 26a

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Arkaitz Estiballes Ormetxea eta Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

Alkatea hasten da esanez, lehenengo botau egin behar dala premiazkoa dan edo ez. Danon adostasunagaz, baiezko 8 botogaz, premiazkoa dala onartuten da.

Alkateak dino adierazpen instituzional bi aurkeztu dirala, EH Bildurena eta EAJrena.
EH Bilduk dino ez dauala aituten EAJk adierazpen alternatiboa aurkeztutea, bietan gauze bera eskatuten danean, nahiz eta berba desbardinak erabili. Desbardintasun bakarra dala EH Bilduk aurkeztu dauan adierazpenean esaten dala bat egingo dala eragile desbardinak deitutako mobilizazinoakaz eta herritarrai deialdi horreen barri emongo jakiela. Alkateak erantzuten dau eurek aurkeztu daben adierazpena Parlamentuen onartu dana dala eta jenteak bere kabuz parte hartuko dauala deituten diran konzentrazinoetan edo beste ekintzetan, udalak inor mobilizau barik.


1. Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart-en berehalako askatasuna eskatzeko, EH Bilduren adierazpen instituzionala.

Botazinora joanda, mozinoa ez da onartuten EAJren kontrako 5 botoakaitik. EH Bilduk aldeko 3 boto emoten deutsoz aurkeztutako mozinoari.

2. EAJk aurkeztutako adierazpen instituzionala, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixarten atxiloketa dala eta.
Botazinora joanda, adierazpen instituzionala onartu egiten da danon adostasunegaz. 


2017ko urriaren 11ko Ohiko Osoko Bilera

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormetxea.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1. Aurreko bileraren aktaren onarpena.

Maiatzaren 18koa à Onartu egiten da.
Uztailaren 24koa à Onartu egiten da.
Irailaren 8koa à Alkateak eta EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.

2. 2017ko Aurrekontuaren 2. modifikazioari egindako alegazioen azterketa eta onarpena, halan badagokio.

Idazkariak azalduten dau zalantzan dagoan kuestino teknikoari (diru sarrera finalista dan edo ez) urteerea emoteko remanentetik hartuko dala, eta efizientzia energetikorako etorri zan diru laguntza hori diru sarrera barri legez geldituko dala. EH Bilduk argitu gura dau alegazinoan aitatu dauan legea ez dala okerrekoa, 38/2003 legea dirulaguntzari buruzkoa dala, abenduaren 2ko 10/2003 Foru Araua kontabilitateari dagokiona dala; izan be, idazkariak egindako alegazinoaren erantzun txostenean EH Bilduk aitatuten dauan lege hori okerrekoa ei dala adierazoten da.

Danon adostasunagaz, 8 botogaz, modifikazinoa onartu egiten da.

2017/10/10

Ez Ohiko premiazko osoko bilera, 2017ko irailaren 28a


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormetxea eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

Alkatea hasten da esanez, lehenengo botau egin behar dala premiazkoa dan edo ez. Danon adostasunagaz, baiezko 9 botogaz, premiazkoa dala onartuten da. Alkateak jarraituten dau azalduz, eurek aurkeztu daben mozinoa bere egunean Parlamentuan EH Bildu, Podemos eta EAJk adostu ebena dala. Jarraituten dau alkateak adieraziz eurek aurkeztutako mozinoa onartuko dabela, eta EH Bilduk aurkeztutakoari ezezkoa emongo deutsiela.

Ez ohiko premiazko osoko bilera 2017-09-14

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Arkaitz Estiballes Ormaetxea eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1.- 2017ko aurrekontuaren 2. Modifikazioaren azterketa eta onarpena, hala badagokio.
Alkateak berbea emoten deutso idazkariari. Honek azalduten dau ekainaren 8ko plenoan onartu zan aurrekontuen lehenengo modifikazinoa aldatu behar dala onartu zan ‘kredituak eranstea’ ekainaren 30a baino lehenago boletinean publikau behar zalako, baina uztailaren 7an egin zala. Orain, bigarren modifikazino honetan, bideen mantenimendua eta hobekuntzak frontoian segurtasuna ‘kredituak eranste’ izatetik ‘kreditu gehigarriak’ izatera aldatuko dala.

2017ko irailaren 8ko Ohiko Osoko Bilera

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
Hasi aurretik idazkariak urgentziazko gai bat sartu behar dala dino. Ekainaren 8ko plenoan onartu zan aurrekontuen lehenengo modifikazioa aldatu egin behar dala ondo egon daiten. Kreditu bi egon zirela dino idazkariak: kredituak eranstea (alkatearen eskumena dana) eta kreditu gehigarriak (udabaltzaren eskumena dana).  `Kredituak eranstea’ ekainaren 30a baino lehenago publikau behar zala, eta uztailaren 7an egin zanez, akats hori zuzenduteko ‘kreditu gehigarri’ moduan aurkeztuko direla azalduten dau idazkariak, barriro be udalbatzan onartuteko; bideen mantenimendua eta hobekuntzak frontoian segurtasuna ‘kredituak eranstea’ izatetik ‘kreditu gehigarri’ izatera.  EH Bilduk gaia mahai ganean izteko eskatuten dau, erabakia hartzeko aztertuteko denporea behar dabela esanez. Halan geldituten da.