2018/05/14

Ohiko plenoa 2018-04-10


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1.- Aurreko bileraren aktaren onarpena.
Otsailaren 23koa (ez ohiko larrizkoa) onartu egiten da. EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz abenduaren 14ko aktari, otsailaren 23ko ez ohikoari eta urtarrilaren 19koari. Azkenengo honeri, alkateak be zuzenketak egiten deutsoz.

2.- Lanbreako bidearen konponketarako lanen esleipena.
Idazkaria hasten da esanez hainbat proposamen aurkeztu zirala, Provisak egin ebala eskaintzarik onena baina ‘baja temeraria’n egon zala eta arkitektoak aldeko txostena egin dauanez, azkenean Provisari esleitu jakola. EH Bilduk galdetuten dau ia ze erizpide jarraituten dan ze bide konpondu erabagiteko. Alkateak erantzuten deutso momentu honetan beharrizan eta erabilera gehien daukana dala konponduko dana. EH Bilduk dinotso bideen plan orokorra falta dala. Alkateak dino herriko bideen memoria eginda dagoala. Aipatuten dau alkateak bebai beste batzuen artean kanposantuko horma zati bat jausi dala euriakaitik, eta konponketa 10.000-12.000€ ingurukoa izango dala.
Danon adostasunagaz onartu egiten da, aldeko 9 botogaz.

2018/04/13

Ez ohiko larrizko osoko bilera 2018-03-27


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

Hasteko, alkateak dino landuko dan gaia premiazkoa dan ala ez botau behar dala. Halan egiten da eta premiazkoa dala ebazten da, 9 botogaz.

1. Jordi Turull, Carme Forcadell, Raül Romeva, Josep Rull eta Dolors Bassa kartzelaratzeko agindua dala eta, EH Bilduk aurkeztutako adierazpen instituzionalaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.
Alkateak hartzen dau berbea esanez badakiela epez kanpo dabizela baina euren adierazpena aurkeztuten dabela plenoan bertan, EH Bilduren adierazpenari ezezkoa emotearen arrazoi lez.
EH Bilduk dinotso EAJren adierazpena ez dala gai ordenean agertuten, gai ordena EAJk egindakoa dala eta bertan dagozan puntuak dirala tratau beharrekoak.

Ez-Ohiko plenoa 2018-02-23


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1.- 2018ko Aurrekontuaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.
Alkateak EH Bildu udal taldeari berbea emoten deutso 2018ko aurrekontu proiektuari aurkeztu deutsozan osoko zuzenketa eta zuzuenketa partzialak azaldu dagizan.
EH Bildu udal taldeak azalduten dau osoko zuzenketa aurkeztu dauala, alde batetik, formak ez direlako jagon. Aurrekontu hau ez dala ez herriagaz ez EH Bildugaz egin, proiektua egin eta gero erakutsi jakola esaten dau EH Bilduk. Gaineratuten dau eduki aldetik legeak jarrita daukazan epeak ez dirala errespetau; eta, txostenean, akatsak dagozala, programa-talde batzuk falta dirala edo ez dagozala zuzen. Diru sarrerak ataleko, zeharkako zergak puntuan, ez dala argi gelditan zein dan kontuan hartuko diran kantidadeak dino EH Bilduk, hainbat partidatan ez dala 2017ko gastu erreala kontuan hartu, nahiz eta txostenean kontrakoa esan. Galdetuten dau EH Bilduk inbersinoak errealak diran eta egiteko aurreikusten diran dirulaguntzak ziurtatuta dagozan. Plazearen berrantolaketaren kasuen aurreikusten diran dirulaguntzak gastua baino handiagoak dirala be badino EH Bilduk, eta ia hori posible dan galdetuten dau eta dino dana dala, inbersino horreen proiektu teknikorik ez dala aurkeztu. EH Bilduk dino txostenean azaltzen dala lan eskaintzarik ez dala egongo, baina era berean kulturarako administrari laguntzaile bat kontratatzeko programa sortuten dala eta horretara,   jakin gurako leukela zelan esleituko dan lanpostu hori eta zeintzuk izango diran kontratu horren zehaztasunak.

2018/03/23

2018ko otsailaren 23ko Ez-Ohiko premiazko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola eta Irati Urien Ortuzar.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.


1.- Martxoaren 8rako Adierazpenaren azterketa eta, onarpena, horrela badagokio.
Alkateak Eudelek proposatutako adierazpena aurkeztuten dau.
EH Bilduren ustez testuak dinona oso azalekoa eta orokorra da, bardin balioko leukena edozein urtetako martxoaren 8rako. Nahiz eta aurtengo ekintzarik garrantzitsuena izan, deituta dagoan grebaren aipamen zehatzik ez dala egiten be badino EH Bilduk.
Adierazpena onartu egiten da EAJ-PNVren 5 aldeko botoakaz. EH Bildu, emondako arrazoiakaitik, abstenidu egiten da.




2018ko urtarrilaren 19ko ohiko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1.- Aurreko bileraren aktaren onarpena
Urriaren 11ko akta, azaroaren 2koa eta 9koa onartuten dira. Abenduaren 14koari EHBilduk zuzenketak egiten deutsoz.

2.- 2016ko Kontu Orokorraren behin-betiko onarpena.
Idazkariak prozesua zein izan dan azalduten dau: onarpenari oneretxia emon jakon. EH Bilduk alegazinoak aurkeztu eutsezan. Erantzun egin ziren. Ostera be EHBilduk alegazinoak aurkeztuten dauz. Gaur behinbetiko onarpena emongo jako, edo ez.
EH Bilduk hurrengo alegazinoak aurkezten ditu hasiera baten: