Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala
Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi
Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Idazkaria: Amaia Intxaurza Bernaola.
1. Zeanuriko plazan espazio publikoa
estaltzeko proiektuaren onarpena, obrak lizitazioara ataratzeko akordioa
hartzea eta honetarako aurkeztutako baldintza pleguen onarpena.
Alkatea hasten da esanez aurreko pleno
baten gaia mahai ganean gelditu zala txostena egun berean aurkeztuteagaitik.
Hasierako onarpena emongo jakola dino eta hamabost eguneko epea egongo dala
alegazinoak aurkeztuteko.
EH Bilduk ondorengoak esaten ditu:
Lehenengo eta behin txostena erdera hutsean
dago eta hizkuntza sexista erabilten da.
1.- Memoriek diño:
1.-
DATOS DE ENCARGO
El presente proyecto consiste en la redacción del
Proyecto de ejecución para la construcción de
una cubierta de
un espacio público en Zeanuri de usos diversos por diferentes sectores de
población: niños,
ancianos, etc. También para actividades de ocio, cultura y fiestas.
Esarlekurik ez da ipiniko estaltzen dan
leku horretan. Hori ez dator bat “ancianos”-entzat lekue be
izingo bada. Alkateak erantzuten dau aldatu egingo dala, danontzat izango dala
ipiniko dala.