Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
1. Aurreko bilera agirien onarpena.
Onartuten diranak: urriaren 16koa, urriaren 25ekoa, azaroaren 27koa.
Onartuten ez diranak: otsailaren 8ko ohikoa, otsailaren 8ko
ez-ohikoa.
Abenduaren 20koa ez dabela jaso jakinarazoten deutsie zinegotziek
idazkariari.
Gai ordeneko bigarren puntuari ekin orduko alkateak proposatuten dau
gai ordeneko 9. puntua tratauko dala lehenengo interesdunak plenora
hurreratu diranez amaierara arte itxaron behar ez izateko. Danon
adostasunagaz proposamena onartu egiten da.
9. BI-4501 (p.k. 31,150) eta Karmele Aranaren jaubetza (Arragoalde
37) arteko deslinde administratiboaren behin-behineko onarpena,
horrela badagokio.
EAJko zinegotzi bat gelatik urten egiten da gai honetan parte ez
hartuteko.
Alkatea hasten da esanez aurreko legegintzaldian hasitako kontu bat
dala eta azalduten dau Foru Aldunditik zediduko bide bat dala, ia
akordu batera heltzen ziren gelditu zirela: zein bidea eta Karmele
Aranaren terrenoa. Holan ba, alkateak jarraituten dau esanez arazoa
dala ez dagoala dokumentazino nahikoa norena dan jakiteko; Udalak
Diputazinotik hartu ebala eta Karmele Aranak erosi egin ebala
azalduten dau alkateak, eta dino, suertau leikela biek arrazoia
eukitea. Alkateak dino Udalak onartuko leukela Karmelek proposatuten
dauena portaleari jagokonean, baina ostera zubiaren aldean ez dau
Karmelek esanekoa onartuten bisibilidade kontuak dirala eta.
Jarraituten dau alkateak esanez zubiaren aldeko terreno horretan
Udalaren proposamenaren eta Karmele Aranaren proposamenaren arteko
diferentzie 7m2koa izango ete dan.
