Urtero lez aurrekontu
parte-hartzaileak antolatu doguz EH Bildu Zeanurikook. Herriko diruan barri
emon jakei hurreratu diran herritarrari eta alkar entzunez, galdera zein
eretxiak bildu doguz. Hementxe auzo-batzar bakotxean esan diranak:
URIBE ETA OTZERINMENDI (Uribeko txokoan,
2015eko azaroaren 17an)
·
Uribeko kaminoak eta bide baztarrak penagarri dagozala dinoe. Auzotar
batek gaineratuten dau herri honetan "lehenengo plazatarrak eta gero
goikoak" dagozala, klase bi. Eta bideak patxadaztutea lehenengo gauzea
dala.
·
Udalak alokairuan eukan lonjea ia ondino be alokatuten dan galdetuten
da. Ezetz jakinarazoten da, dagoaneko udalak berarena dan lokala erabilten
dauala.
·
Zuleibardik hasi eta behintzat Axperaino oinez etorri behar dauanak
ilunetan ibili behar izaten dauala dinoe, eta ostera Zuleibardik Areatzarako
bidean hainbeste farola dagozala.
·
Beste gauza asko falta dirala baina buzoian aldetik konpleto dagozala
dinoe Uribekoak. Otzerinmendiko auzotar batek ostera, auzoan ez dagoala
buzoirik dino, Angoiti eta Egileorren bakarrik bestela norberak bere etxekoa
baino ez daukala.
·
Aguazilak erabilten dauan ibilgailua beharrerako bakarrik ibili beharko
litzatekeela dinoe, ez erabilera personalerako, hortik be dirua aurreztuko
litzatekeela eta.
·
Arkitektoan kontua lapurreta bat dala dinoe danak. Urteak aurrera
doazela dino auzotar batek eta ondino ez dauala ez ulertu ez sinistuten.